asteartea

Manifestariek lurrera bota dute EE.BB.etako monumentu arrazista bat!




Francisco Francoren Valle de los Caidos eta abarren eztabaida puri-purian dagoelarik, EE.BB.etako manifestari anti-arrazistek Ipar Karolinako “Silent Sam” monumentu konfederatua (hots, esklabista) heldu eta lurrera bota dute. Ekintza bikaina!

Iñigo Cabacas, Aitor Zabaleta, Felix Gonzalez Rojo: Gogoan zaituztegu!

"Iñigo gogoan JUSTIZIA! LAB, CGT, ESK, CNT"



 

Laster beteko dira 20 urte faxistek Aitor Zabaleta Kortazar hil zutela. Jakina denez, Aitorren zaletasun bat futbola zen, eta Espainiara joatea erabaki zuen txuri-urdinak animatzeko asmoz Atletico Madrilen kontrako partidan. Baina han, Vicente Calderonen, hiltzaile arrazisten labankadek Aitorren bizitza zapuztu zuten, bere burua defenditzeko aukerarik izan barik. Aitor Zabaletaren “krimen” bakarra euskalduna izatea izan zen.

Antzeko zerbait gertatu zitzaion Iñigo Cabacasi. Poliziek —hots, faxisten lagunek— Iñigo erail zuten Bilbon, eta (beste behin ere) bere burua defenditzeko aukerarik izan barik. Gaur egun Iñigo Cabacasen lagunek hedabide burgesen zurikeria eta espainiar erresumako epaileen eta polizien jarrera harroputza jasaten jarraitzen dute.

Nahiko ezagunak dira faxisten eta Ertzaintzaren bi hilketa hauek, baina euskal futbolak jasan duen beste egoera lazgarri bat gogoratu behar da. Denborak ez dezala oroimena estali.

30eko hamarkadan, prozesu iraultzailearen ondorioz, Borboien klanak boterea galdu eta espainiar bigarren errepublika burgesa sortu zenean, futbol taldeek sinbolo monarkikoak kendu zituzten euren klubetako ezkutuetatik, eta halaber, “real” tituloa ezabatua izan zen. Labur esanda: Sociedad de Foot-ball de San Sebastian izenarekin jaio zen klubari “real” titulua ipini zioten ondoren; baina errepublikaren garaian Donostia Football Club izena hartu zuen, ...Francok bere izen monarkikoa berrezarri zuen arte.

Errepublikako garai horretan Donostia Foot-ball Club-eko atezain zen Felix Gonzalez Rojo (edo Felix Salvador Gonzalez Rojo). 1913ko ekainaren 23an jaio zen errenteriar hau. 1933-36  bitartean jokalari txuri-urdina izan zen, eta futbolaria izateaz gain metalgintzako langile bat zen, U.G.T.ko afiliatua. Milizianoa izan zen ”Rojo” Gerra Zibilean, erreakzionario karlisten eta faxisten aurrean Gipuzkoaren defentsan armak eskutan parte hartu zuelarik. Tamalez, atxilotua izan zen eta Logroñoko eta Ondarretako presondegietatik pasa ostean indar frankistek 1939ko azaroaren 18an fusilatu zuten.
Aitor Zabaleta, Iñigo Cabacas, Rojo, ...herriak ez du barkatuko!

Felix Gonzalez Rojo kamerari begira, zigarroa erretzen.
1936an, Irungo defentsan, Gerra zibilean. (Jmz. de Aberasturiren arabera; 1996)
 

Indonesiako hiltzaileak



Indonesiako sarraskiari buruz:
https://www.icl-fi.org/english/asp/227/indonesia.html

CRITICA: "Infiltrado en el KKKlan" (BlacKkKlansman)

Spike Lee-ren lanak kritika latza jaso du polizia zuritzeagatik.
Hemen irakurri daiteke: https://www.icl-fi.org/english/wv/1139/blacKkKlansman.html
KKK
Nazi & Ertzaintza

LA FIESTA DE LA RAZA (Julio A. Mella)


12 de octubre: "ELS MOSSOS PROTEGEIXEN ELS FEIXISTES"
 
 
ARRAZAREN EGUNA

JULIO ANTONIO MELLA
(PCC, Partido Comunista de Cuba)  

 

1928ko urria.

 

B

este behin ere Amerikako gachupin nostalgikoek beren eguna ospatu dute; merkatariek, partikularrek, espartinen industrialek eta idazle iberoamerikanistek fronte bakar bat osatu dute errege tuberkulosoa, Primo de Rivera mozkortia eta «kondairetako Espainiak Amerika indiarrean egin dituen lori zibilizatzaile handiak» laudatzeko.

Beharrezkoa da teoria guzti horri aurre egitea, kontinente honetan espainiar inperioak utzi dituen hondarretatik bizitzeko interesa dutenei —hots, guakamaioen koloreko banderaren gibelean izkutatzen diren merkatariei, lur-jabe handiei edo idazle hauei— euren burua zuritzeko besterik ez du balio-eta.

Espainiari ez diogu ezer zor. Aldiz, Espainia dago gurekin zorretan. Edozein historiari erreparatuz gero, konturatuko gara Espainiak urrea, zilarra eta indiarren lana andanaka lapurtu zizkigula. Erlijio batekin ordaindu zigun, eta horixe da dena. Herrien balantza ekonomikoan fitsik ez du balio erlijioak. Bai, Espainia da gure zorduna. Pertsona zintzoak jakin behar du Espainiak zenbait urtez Europan izan zuen nagusitasuna lortzeko aukera izan bazuen, hori gure aberastasunei esker, gure produkzio-ahalmenari esker izan zela bakarrik. Espainiar burgesiak Amerikari esker lortu zuen bere garapena. Burgesia honen metatze kapitalista primitiboa guri esker izan zen, baina, ondotik, burgesia honek ez zuen bere burua babesteko gaitasunik izan Ingalaterraren eta Frantziaren aurrean: hain zen ezgauza! Zer irakatsi behar zigun berak, bada?

Aldiz, akiturik uzten gaitu. Gure oreka ekonomikoa bermatzeko ahalmenik gabe. Etnikoki, ergelkeria bat da esatea «Urriaren Hamabiaren arraza» bat existitzen dela. Batasun etniko berri batetarantz baldin bagoaz ez da Espainiarengatik ezta espainolekin: «arraza bat»en inguruan hitz egitea eta kontzeptu hori erregearekin, Primo [de Rivera]-rekin eta burgesia gachupina zaharrarekin lotzea egiazko arraza amerikarretik benetan existitu daitekeena kalumniatzea da: hots, milioika proletario esplotatu kalumniatzea da.

Urriaren Hamabia? Espainia, amerikarren obrari eta aberastasunari esker, Nazio izatera heltzeko aukera izan zuen eguna.

Burges gachupinoek ospatu eta zuritu dezatela euren jaieguna. Guk —gertaera horiek argi eta garbi ulertzen ditugulako—proletalgo espainolak euren apaizak, euren nobleak, euren militarrak, euren burgesak harrapatu eta sarraskitu ditzatela gura dugu, Amerikako Konkistaren garai zibilizatzailean egin ohi zen bezala...

Eta erregearekin zer? Ez da akabatu behar. Aski da erregimen sozialistak Escorialaren Museora lekualdatzen badu. Jadanik momifikatua dago-eta.

—Julio Antonio Mella, PCC. 1928ko urria.

 
"12 D'OCTUBRE
Res a celebrar!"

LA FIESTA DE LA RAZA  
JULIO ANTONIO MELLA
(PCC, Kubako Alderdi Komunista)

1928ko urria.

 

U

na vez más los nostálgicos gachupines de la América han festejado su día; comerciantes, particulares, industriales de alpargatas y escritores iberoamericanistas han hecho un frente único para elogiar al rey tuberculoso, al borracho Primo de Rivera y a «las grandes glorias civilizadoras de la España legendaria en la América india».

Necesario es contrarrestar toda esta teoría que no tiene más fin que el hacerse propaganda los interesados en vivir del resto del imperio español en este continente: los comerciantes, latifundistas o escritores que se cobijan todavía bajo la bandera color de guacamayo.

A España no le debemos nada. Ella es la que está en deuda con nosotros. Véase cualquier historia y se comprenderá que España nos extrajo muchos millones en oro, plata y trabajo indio. Nos pagó con una religión y eso es todo. En la balanza económica de los pueblos la religión vale menos que el agua. Sí, España es nuestra deudora. Cualquiera que sea honesto sabrá que si España pudo tener la hegemonía que por varios años tuvo en Europa se debe exclusivamente a nuestras riquezas, a nuestra capacidad para producir. Si la burguesía española se desarrolló fue por esta América. Nosotros permitimos la acumulación capitalista primitiva de esa burguesía que no supo defenderse de Inglaterra y Francia después: ¡tanta era su incapacidad! ¿Qué nos iba entonces a enseñar?

Por el contrario, nos deja exhaustos. Incapacitados para crear nuestra estabilidad económica. Étnicamente, resulta estúpido decir que hay «la raza del Doce de Octubre». Si vamos hacia una nueva unidad étnica no es por España ni con los españoles: hablar de «la raza» y unir este concepto al rey, a Primo [de Rivera] y a la caduca burguesía gachupina es calumniar lo que puede haber de verdadera raza americana: millones de proletarios explotados.

¿Doce de Octubre? El día que España pudo ascender a Nación por la obra y la riqueza de los americanos.

Festejen su día, mixtificándolo, los burgueses gachupines. Nosotros, con una concepción clara de los hechos, solo hacemos votos por el advenimiento del día en el que el proletariado español tome sus curas, sus nobles, sus militares, sus burgueses y haga con ellos una de esas matanzas que se acostumbraban en la América durante el período de la Conquista...

¿Y el rey? No debe ser muerto. Basta con que el régimen socialista lo traslade al Museo del Escorial. Ya está momificado.

Julio Antonio Mella, octubre de 1928 .

larunbata

ARRAZAREN EGUNA (Julio A. Mella)



Ameriketako inbasioa
Diego Riveraren mural baten arabera.


ARRAZAREN EGUNA

JULIO ANTONIO MELLA
(PCC, Partido Comunista de Cuba)  


1928ko urria.

B

este behin ere Amerikako gachupin nostalgikoek beren eguna ospatu dute; merkatariek, partikularrek, espartinen industrialek eta idazle iberoamerikanistek fronte bakar bat osatu dute errege tuberkulosoa, Primo de Rivera mozkortia eta «kondairetako Espainiak Amerika indiarrean egin dituen lori zibilizatzaile handiak» laudatzeko.

Beharrezkoa da teoria guzti horri aurre egitea, kontinente honetan espainiar inperioak utzi dituen hondarretatik bizitzeko interesa dutenei —hots, guakamaioen koloreko banderaren gibelean izkutatzen diren merkatariei, lur-jabe handiei edo idazle hauei— euren burua zuritzeko besterik ez du balio-eta.

Espainiari ez diogu ezer zor. Aldiz, Espainia dago gurekin zorretan. Edozein historiari erreparatuz gero, konturatuko gara Espainiak urrea, zilarra eta indiarren lana andanaka lapurtu zizkigula. Erlijio bat eman zigun trukean, eta horixe da dena. Herrien balantza ekonomikoan fitsik ez du balio erlijioak. Bai, Espainia da gure zorduna. Pertsona zintzoak jakin behar du Espainiak zenbait urtez Europan izan zuen nagusitasuna lortzeko aukera izan bazuen, hori gure aberastasunei esker, gure produkzio-ahalmenari esker izan zela bakarrik. Espainiar burgesiak Amerikari esker lortu zuen bere garapena. Burgesia honen metatze kapitalista primitiboa guri esker izan zen, baina, ondotik, burgesia honek ez zuen bere burua babesteko gaitasunik izan Ingalaterraren eta Frantziaren aurrean: hain zen ezgauza! Zer irakatsi behar zigun berak, bada?

Aldiz, akiturik uzten gaitu. Gure oreka ekonomikoa bermatzeko ahalmenik gabe. Etnikoki, ergelkeria bat da esatea «Urriaren Hamabiaren arraza» bat existitzen dela. Batasun etniko berri batetarantz baldin bagoaz ez da Espainiarengatik ezta espainolekin: «arraza bat»en inguruan hitz egitea eta kontzeptu hori erregearekin, Primo [de Rivera]-rekin eta burgesia gachupina zaharrarekin lotzea egiazko arraza amerikarretik benetan existitu daitekeena kalumniatzea da: hots, milioika proletario esplotatu kalumniatzea da.

Urriaren Hamabia? Espainia, amerikarren obrari eta aberastasunari esker, Nazio izatera heltzeko aukera izan zuen eguna.

Burges gachupinoek ospatu eta zuritu dezatela euren jaieguna. Guk —gertaera horiek argi eta garbi ulertzen ditugulako—proletalgo espainolak euren apaizak, euren nobleak, euren militarrak, euren burgesak harrapatu eta sarraskitu ditzatela gura dugu, Amerikako Konkistaren garai zibilizatzailean egin ohi zen bezala...

Eta erregearekin zer? Ez da akabatu behar. Aski da erregimen sozialistak Escorialaren Museora lekualdatzen badu. Jadanik momifikatua dago-eta.

—Julio Antonio Mella, PCC. 1928ko urria.

Manifestación trotskista en EE.UU. en defensa de la revolución cubana y la URSS
y por la victoria militar de los izquierdistas salvadoreños.

Labor Defender:
"J.A. MELLA MURDERED
 by Dollar Terror"