Ameriketako inbasioa Diego Riveraren mural baten arabera. |
ARRAZAREN EGUNA
JULIO ANTONIO MELLA
(PCC, Partido Comunista de Cuba)
1928ko urria.
B
|
este behin ere Amerikako gachupin nostalgikoek
beren eguna ospatu dute; merkatariek, partikularrek, espartinen industrialek
eta idazle iberoamerikanistek fronte bakar bat osatu dute errege tuberkulosoa, Primo de Rivera mozkortia eta «kondairetako Espainiak Amerika indiarrean egin dituen
lori zibilizatzaile handiak» laudatzeko.
Beharrezkoa
da teoria guzti horri aurre egitea, kontinente honetan espainiar inperioak utzi
dituen hondarretatik bizitzeko interesa dutenei —hots, guakamaioen koloreko
banderaren gibelean izkutatzen diren merkatariei, lur-jabe handiei edo idazle
hauei— euren burua zuritzeko besterik ez du balio-eta.
Espainiari
ez diogu ezer zor. Aldiz, Espainia dago gurekin zorretan. Edozein historiari
erreparatuz gero, konturatuko gara Espainiak urrea, zilarra eta indiarren lana andanaka
lapurtu zizkigula. Erlijio bat eman zigun trukean, eta horixe da dena. Herrien
balantza ekonomikoan fitsik ez du balio erlijioak. Bai, Espainia da gure
zorduna. Pertsona zintzoak jakin behar du Espainiak zenbait urtez Europan izan
zuen nagusitasuna lortzeko aukera izan bazuen, hori gure aberastasunei esker,
gure produkzio-ahalmenari esker izan zela bakarrik. Espainiar burgesiak
Amerikari esker lortu zuen bere garapena. Burgesia honen metatze kapitalista
primitiboa guri esker izan zen, baina, ondotik, burgesia honek ez zuen bere
burua babesteko gaitasunik izan Ingalaterraren eta Frantziaren aurrean: hain
zen ezgauza! Zer irakatsi behar zigun berak, bada?
Aldiz,
akiturik uzten gaitu. Gure oreka ekonomikoa bermatzeko ahalmenik gabe.
Etnikoki, ergelkeria bat da esatea «Urriaren Hamabiaren arraza» bat existitzen
dela. Batasun etniko berri batetarantz baldin bagoaz ez da Espainiarengatik
ezta espainolekin: «arraza bat»en inguruan hitz egitea eta kontzeptu hori
erregearekin, Primo [de Rivera]-rekin eta burgesia gachupina zaharrarekin lotzea
egiazko arraza amerikarretik benetan existitu daitekeena kalumniatzea da: hots,
milioika proletario esplotatu kalumniatzea da.
Urriaren
Hamabia? Espainia, amerikarren obrari eta aberastasunari esker, Nazio izatera
heltzeko aukera izan zuen eguna.
Burges
gachupinoek ospatu eta zuritu dezatela euren jaieguna. Guk —gertaera horiek
argi eta garbi ulertzen ditugulako—proletalgo espainolak euren apaizak, euren
nobleak, euren militarrak, euren burgesak harrapatu eta sarraskitu ditzatela gura
dugu, Amerikako Konkistaren garai zibilizatzailean egin ohi zen bezala...
Eta
erregearekin zer? Ez da akabatu behar. Aski da erregimen sozialistak Escorialaren
Museora lekualdatzen badu. Jadanik momifikatua dago-eta.
—Julio Antonio Mella, PCC. 1928ko
urria.
Manifestación trotskista en EE.UU. en defensa de la revolución cubana y la URSS y por la victoria militar de los izquierdistas salvadoreños. |
Labor Defender: "J.A. MELLA MURDERED by Dollar Terror" |