larunbata
osteguna
Trotsky: «Botoa ez da erabakigarria klase borrokan»
“Momentuz, faxisten
indar nagusia zenbakietan dago. Bai, bozka asko jasotzen dituzte. Baina botoa
ez da erabakigarria klase borrokan. Faxismoaren armada nagusia beti
burgesia-txikiak eta klase ertain berriak osatzen du: hirietako artisau eta
merkatari txikiak, funtzionarioak, enplegatuak, pertsonal teknikoa,
intelektualak, pobretutako nekazariak. Hauteskunde estatistikaren balantzan, mila
boto faxista mila boto komunista bezainbesteko pisua dute. Baina borroka
iraultzailearen balantzaren plateretan, lantegi handi bateko mila langileren
indarra ehun bider handiagoa da mila funtzionarioren, ministerioetako enplegaturen,
euren emazte eta euren amaginarreben botoa baino.”
—Lev TROTSKY, Alemania, nazioarteko egoeraren giltza
(1931)larunbata
LKI: «Preso independentista katalan guztiak askatu!»
Madril (Espainia), 2019ko otsailaren 16ko manifestazioa. "Autodeterminación non é delito" |
Herrialde Katalanen askapen nazionalari buruz Frantziako eta EE.BB.etako prentsa komunistan berriki azaldu den artikulu gomendagarri baten lerroburuak itzultzen dira jarraian. Artikulua Grupo Espartaquista de México eta Ligue Trotskyste de Franceren artean idatzi dute, eta herrialde horietan ez ezik, Estatu Batuetako Workers Vanguarden ere argitaratu eta zabaldu dute:
Bizi bedi errepublika proletario katalana Pirinioen bi aldetara!
Preso independentista katalan guztiak askatu!
·
Espainia zein Frantziatik independentzia lortzearen
alde.
·
Behera EB [Europar Batasuna] !
·
Proletalgoaren independentzia politikoaren alde.
·
Sasitrotskistak: frontepopulismoa eta chauvinismoa.
ostirala
Frantziako komunistak: «Behera prostituzioaren gaineko legea!»
Femmes
et Révolution
Le
BOLCHEVIK:
Behera
prostituzioaren gaineko legea!
Gobernua,
tribunalak: utikan logeletatik!
2019ko martxoa
Frantsestik euskaratua
- Jatorrizkoa: https://www.icl-fi.org/
“
|
Langileriaren eta zapaldu ohi guztien
mesedetara jarritako ekonomia planifikatu batek produkzio-modu kapitalista
ordezkatzen duenean, aurkera itzelak zabalduko zaizkio giza-garapenari. Etxeko
lanak eta haurren hezkuntza, gaur egun emakumearentzako zama bat direnak, gizarte
osoak antolatuko ditu modu kolektiboan, eta beraz, emakumeek bizitza ekonomiko,
sozial eta politikoan parte hartzeko askatasuna izango dute.
Ikuspegi hau Lenin eta Trotskyren
boltxebikeengandik jaso dugu (...)
Gizarte komunista batean baizik ezingo
dira harreman sexualak zinez askeak eta elkarren arteko oniritzian oinarrituak
izan, moralitate publikoaren zaindaririk gabe, Estatuaren eta poliziaren
errepresio basatirik gabe. Klaserik gabeko gizarte batean, haurren zaintza
kolektiboak eta etxeko lanen sozializazioak familiaren funtzioa ordezkatuko dute.
Antisorgailuak eta abortoa, eta kalitatezko osasun zaintzak halaber, eskuragarri
izango dira denentzako.
Hori guztia lortzeko bide bakarra
iraultza proletario batek, alderdi leninista-trotskista batek zuzenduta,
sistema kapitalista suntsitzea da, produkzio-bideen jabetza pribatua desjabetzea
eta jabetza kolektibo bilakatzea. Ezin da banandu prostituten askapena eta
emakume guztiena; prostituzioa ez da desagertuko instituzio familiarra
ordezkatzen ez den bitartean. Emakumeen askapena iraultza sozialistaren
bitartez!
—Le
BOLCHEVIK, 227. alea, 2019ko martxoa; Frantziako Liga Trotskista / Liga
Komunista Internazionala. Itzulpen ez ofiziala.
asteartea
Lenin, 2019ko Emakume Langilearen borroka egunerako
Gora martxoaren 8a, emakume langilearen eguna! |
Lenin :
BOTERE SOBIETARRA eta
EMAKUMEAREN EGOERA
1919ko azaroa.
Blog honek euskaratu du gazteleratik.
B
|
otere sobietarraren bigarren urtemugaren karietara, beharrezkoa da urte
hauetan egindakoari buruzko balorazio bat egitea eta gertatutako aldaketen
garrantziaz eta hauen helburuetaz hausnarketa bat egitea.
Burgesiak eta bere lagunek demokrazia urratu izana leporatzen digute. Guk, aldiz,
iraultza sobietarrak ordura arte ikusi gabeko bulkada sakon eta zabal bat eman diola
baieztatzen dugu, hau da, kapitalismoak
menperatutako jende langile eta zapalduari, herriaren gehiengo zabalari
mesede egiten dion demokraziari, (langileei mesede egiten dion) demokrazia
sozialistari, eta ez demokrazia burgesari (esplotatzaile, kapitalista eta
aberatsen aldekoa dena).
Nork du arrazoia?
Arazo hau ongi analizatzeko eta sakonago ulertzeko, bi urte hauen
esperientziaren balorazio bat egin behar dugu, eta prest egon behar gara
esperientzia hau garatu eta aurrera eramateko.
Emakumearen egoerak agerian uzten du modurik nabarmenenean demokrazia burgesaren eta demokrazia sozialistaren arteko diferentzia, eta
erantzun bikain bat ematen dio planteatutako arazoari.
Errepublika burges batean (hau da, lurraren, fabriken eta lantegien,
akzioen, eta abarren jabetza pribatua existitzen den lekuan), nahiz-eta
errepublika demokratikoena izan, emakumeak ez du inoiz izan gizonezkoek
dituzten eskubide berdintsurik, munduko inongo lekutan, ezta herrialde
garatuenetako batean. Eta hori duela 125 urte pasa direla Frantses
Iraultza (demokratiko-burges) handia gertatu zela.
Demokrazia burgesak hitzez promesten du askatasuna eta berdintasuna. Baina
errealitatean, legearen aurrean, ezta errepublika burges bakar
batean, ezta aurreratuenean ere, ez dio eman emakumeari eskubide berdintasun
osoa gizonekiko, eta ez du emakumea askatu gizonen zapalkuntzatik eta
menpekotasunetik.
Demokrazia burgesa esaldi hantusteen, hitz solemneen, promesa liberalen, askatasunari
eta berdintasunari buruzko eslogan hotsandien demokrazia da, baina
errealitatean, horrek guztiak emakumearen
askatasun falta eta berdintasun eza ezkutatzen du, langileen eta
zapalduen askatasun falta eta berdintasun eza.
Demokrazia sobietarrak edo sozialistak hitz hantuste baina faltsu
horiek bazterrera bota eta errukirik gabe gerra deklaratzen dio “demokraten”,
lur-jabeen, kapitalisten eta nekazari aberatsen hipokrisiari, espekulazioaren
bitartez, zerealen soberakinak salduz, langile gosetien kontura aberastu egiten
direlako.
Gezur zitalik ez! Ezin da egon, ez dago, eta ez da inoiz egongo
“berdintasunik” zapaltzaileen eta zapalduen artean, esplotatzaileen eta
esplotatuen artean. Ezin da egon, ez dago, eta ez da inoiz egongo “askatasunik”
emakumeek gizonen pribilegio legalen oztopoak pairatzen dituzten bitartean,
langileak kapitalaren uztarpetik askatzen ez diren bitartean; nakazari
beharginak kapitalistaren, lur-jabearen eta merkatariaren uztarpetik askatzen
ez diren bitartean.
Saia bitez hipokritak eta gezurtiak, ergelak eta itsuak, burgesak eta
beraien morroiak, herria engainatzen askatasun orokorrarekin, berdintasun
orokorrarekin, demokrazia orokorrarekin.
Guk langileei eta nekazariei honako hau esaten diegu: Kendu iezaiozue
mozorroa gezurti horiei, ireki iezaizkiozue begiak itsuei !
Galde iezaiezue:
—Ba al da berdintasunik sexu baten eta bestearen artean ?
—Nazio baten eta bestearen artean ?
—Klase baten eta beste klase baten artean ?
—Zein uztarritik askatu, edo zein klaseren uztarritik? Askatasuna zein
klaserentzat?
Politikari buruz, demokrazia eta askatasunari buruz, berdintasunari buruz,
sozialismoari buruz hitz egiten duenak galdera horiek planteatu gabe,
lehentasunik eman gabe, galdera horiek ezkutatzearen, estaltzearen eta
disimulatzearen aurka borrokatzen ez dena, langileen etsairik okerrena da, ardi
larruz estalitako otso bat da, langileen eta nekazarien aurkaririk basatiena,
lur-jabeen, tsar-en eta kapitalisten lekaio bat.
Bi urtetan botere sobietarrak, Europako herrialderik atzeratuenetako
batean, gauza gehiago egin ditu emakumearen
emantzipazioaren alde, sexu “indartsuaren” aurrean berdintasuna
lortzearen alde, 130 urtetan munduko errepublika “demokratiko” aurreratu eta
ilustratuek egin dutena baino.
Hezkuntza, kultura, zibilizazioa, libertatea, hitz hotsandi guzti hauek,
munduko errepublika kapitalista eta burges guztietan lege multzo ikaragarriki
doilorrez, nazkagarriki zikinez, basatiki zakarrez lagundurik doaz, eta
emakumearen berdintasun eza ezartzen dute ezkontzan eta dibortzioan,
berdintasun eza ezartzen dute ezkontzatik at jaiotako haurren eta haur
“legitimoen” artean; lege hauek pribilegioak ematen dizkiete gizonei, baina
emakumea umiliatu eta degradatzen dute.
Kapitalaren uztarriak, “jabetza pribatu sakratuaren” zapalkuntzak,
filistiar ergelkeriaren despotismoak, jabe txikiaren gutiziak; gauza hauek
eragotzi diete errepublika burges demokratikoenei lege zital eta nazkagarri
horiek abolitzea.
Sobietar Errepublikak, langileen eta nekazarien errepublikak, kolpe batez
deuseztatu zituen lege horiek eta ez zuen zutik utzi gezur burgesen eta
hipokrisia burgesaren dorrearen harri bat bera ere.
Behera gezur horiek! Behera guztiontzako askatasunaz eta
berdintasunaz hitz egiten duten gezurtiak, klase zapaltzaileak dirauten
bitartean, kapitalaren eta akzioen jabetza pribatua dirauen bitartean, gosetiak
esklabo bihurtzeko zerealen soberakinak erabiltzen duen jende aberatsa
existitzen den bitartean! Askatasunik ez guztientzako, berdintasunik ez guztientzako,
baizik-eta gerra zapaltzaileei eta esplotatzaileei, zapaltzeko eta esplotatzeko
aukera oro deuseztatu behar da! Hori da gure
deiadarra!
Askatasuna eta berdintasuna sexu zapalduarentzat!
Askatasuna eta berdintasuna langileentzat eta nekazari beharginentzat!
Zapaltzaileen aurka, borroka; kapitalisten aurka, kulak* espekulatzaileen aurka, borroka!
Hori da gure borroka
deiadarra, hori da egia proletarioa, kapitalaren aurkako egia, kapitalaren
munduaren aurpegira —askatasuna eta berdintasuna orokorrean, askatasuna
eta berdintasuna guztientzako aldarrikatzen duten esaldi melenga,
hipokrita eta handiusteekin— jaurtitzen dugun egia.
Hipokrisia hau agerian utzi dugulako, energia iraultzailearekin langile
zapalduen askatasuna eta eskubide osoak bermatzen gabiltzalako, zapaltzaileen
aurka, kapitalisten aurka, kulak-en aurka; horrexegatik da, hain zuzen ere,
hain maitatua botere sobietarra munduko langileen artean.
Ondorioz, botere sobietarraren bigarren urtemugaren egunean, gure alde
azaltzen da, munduko herrialde guztietan, langile jendearen sinpatia, zanpatuen
eta esplotatuen sinpatia.
Hortaz, botere sobietarraren bigarren urtemuga ospatzean, nahiz-eta gosea
eta hotza pairatu, nahiz-eta errusiar Errepublika Sobietarrak inbasio
inperialistak eragindako sufrimendu guztiak jasan, irmoki uste dugu gure kausa
justua dela, irmoki uste dugu botere
sobietarraren garaipena saihetsezina dela mundu mailan.
—Lenin,
Alderdi Komunista
Pravda,
249. alea, 1919ko azaroaren 6a.
Pravda
egunkariaren arabera argitaratua.
Akal:
Lenin, obras completas, 32.
liburukia.
(*)Kulak: Nekazari aberatsa
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)