Gora martxoaren 8a, emakume langilearen eguna! |
Lenin :
BOTERE SOBIETARRA eta
EMAKUMEAREN EGOERA
1919ko azaroa.
Blog honek euskaratu du gazteleratik.
B
|
otere sobietarraren bigarren urtemugaren karietara, beharrezkoa da urte
hauetan egindakoari buruzko balorazio bat egitea eta gertatutako aldaketen
garrantziaz eta hauen helburuetaz hausnarketa bat egitea.
Burgesiak eta bere lagunek demokrazia urratu izana leporatzen digute. Guk, aldiz,
iraultza sobietarrak ordura arte ikusi gabeko bulkada sakon eta zabal bat eman diola
baieztatzen dugu, hau da, kapitalismoak
menperatutako jende langile eta zapalduari, herriaren gehiengo zabalari
mesede egiten dion demokraziari, (langileei mesede egiten dion) demokrazia
sozialistari, eta ez demokrazia burgesari (esplotatzaile, kapitalista eta
aberatsen aldekoa dena).
Nork du arrazoia?
Arazo hau ongi analizatzeko eta sakonago ulertzeko, bi urte hauen
esperientziaren balorazio bat egin behar dugu, eta prest egon behar gara
esperientzia hau garatu eta aurrera eramateko.
Emakumearen egoerak agerian uzten du modurik nabarmenenean demokrazia burgesaren eta demokrazia sozialistaren arteko diferentzia, eta
erantzun bikain bat ematen dio planteatutako arazoari.
Errepublika burges batean (hau da, lurraren, fabriken eta lantegien,
akzioen, eta abarren jabetza pribatua existitzen den lekuan), nahiz-eta
errepublika demokratikoena izan, emakumeak ez du inoiz izan gizonezkoek
dituzten eskubide berdintsurik, munduko inongo lekutan, ezta herrialde
garatuenetako batean. Eta hori duela 125 urte pasa direla Frantses
Iraultza (demokratiko-burges) handia gertatu zela.
Demokrazia burgesak hitzez promesten du askatasuna eta berdintasuna. Baina
errealitatean, legearen aurrean, ezta errepublika burges bakar
batean, ezta aurreratuenean ere, ez dio eman emakumeari eskubide berdintasun
osoa gizonekiko, eta ez du emakumea askatu gizonen zapalkuntzatik eta
menpekotasunetik.
Demokrazia burgesa esaldi hantusteen, hitz solemneen, promesa liberalen, askatasunari
eta berdintasunari buruzko eslogan hotsandien demokrazia da, baina
errealitatean, horrek guztiak emakumearen
askatasun falta eta berdintasun eza ezkutatzen du, langileen eta
zapalduen askatasun falta eta berdintasun eza.
Demokrazia sobietarrak edo sozialistak hitz hantuste baina faltsu
horiek bazterrera bota eta errukirik gabe gerra deklaratzen dio “demokraten”,
lur-jabeen, kapitalisten eta nekazari aberatsen hipokrisiari, espekulazioaren
bitartez, zerealen soberakinak salduz, langile gosetien kontura aberastu egiten
direlako.
Gezur zitalik ez! Ezin da egon, ez dago, eta ez da inoiz egongo
“berdintasunik” zapaltzaileen eta zapalduen artean, esplotatzaileen eta
esplotatuen artean. Ezin da egon, ez dago, eta ez da inoiz egongo “askatasunik”
emakumeek gizonen pribilegio legalen oztopoak pairatzen dituzten bitartean,
langileak kapitalaren uztarpetik askatzen ez diren bitartean; nakazari
beharginak kapitalistaren, lur-jabearen eta merkatariaren uztarpetik askatzen
ez diren bitartean.
Saia bitez hipokritak eta gezurtiak, ergelak eta itsuak, burgesak eta
beraien morroiak, herria engainatzen askatasun orokorrarekin, berdintasun
orokorrarekin, demokrazia orokorrarekin.
Guk langileei eta nekazariei honako hau esaten diegu: Kendu iezaiozue
mozorroa gezurti horiei, ireki iezaizkiozue begiak itsuei !
Galde iezaiezue:
—Ba al da berdintasunik sexu baten eta bestearen artean ?
—Nazio baten eta bestearen artean ?
—Klase baten eta beste klase baten artean ?
—Zein uztarritik askatu, edo zein klaseren uztarritik? Askatasuna zein
klaserentzat?
Politikari buruz, demokrazia eta askatasunari buruz, berdintasunari buruz,
sozialismoari buruz hitz egiten duenak galdera horiek planteatu gabe,
lehentasunik eman gabe, galdera horiek ezkutatzearen, estaltzearen eta
disimulatzearen aurka borrokatzen ez dena, langileen etsairik okerrena da, ardi
larruz estalitako otso bat da, langileen eta nekazarien aurkaririk basatiena,
lur-jabeen, tsar-en eta kapitalisten lekaio bat.
Bi urtetan botere sobietarrak, Europako herrialderik atzeratuenetako
batean, gauza gehiago egin ditu emakumearen
emantzipazioaren alde, sexu “indartsuaren” aurrean berdintasuna
lortzearen alde, 130 urtetan munduko errepublika “demokratiko” aurreratu eta
ilustratuek egin dutena baino.
Hezkuntza, kultura, zibilizazioa, libertatea, hitz hotsandi guzti hauek,
munduko errepublika kapitalista eta burges guztietan lege multzo ikaragarriki
doilorrez, nazkagarriki zikinez, basatiki zakarrez lagundurik doaz, eta
emakumearen berdintasun eza ezartzen dute ezkontzan eta dibortzioan,
berdintasun eza ezartzen dute ezkontzatik at jaiotako haurren eta haur
“legitimoen” artean; lege hauek pribilegioak ematen dizkiete gizonei, baina
emakumea umiliatu eta degradatzen dute.
Kapitalaren uztarriak, “jabetza pribatu sakratuaren” zapalkuntzak,
filistiar ergelkeriaren despotismoak, jabe txikiaren gutiziak; gauza hauek
eragotzi diete errepublika burges demokratikoenei lege zital eta nazkagarri
horiek abolitzea.
Sobietar Errepublikak, langileen eta nekazarien errepublikak, kolpe batez
deuseztatu zituen lege horiek eta ez zuen zutik utzi gezur burgesen eta
hipokrisia burgesaren dorrearen harri bat bera ere.
Behera gezur horiek! Behera guztiontzako askatasunaz eta
berdintasunaz hitz egiten duten gezurtiak, klase zapaltzaileak dirauten
bitartean, kapitalaren eta akzioen jabetza pribatua dirauen bitartean, gosetiak
esklabo bihurtzeko zerealen soberakinak erabiltzen duen jende aberatsa
existitzen den bitartean! Askatasunik ez guztientzako, berdintasunik ez guztientzako,
baizik-eta gerra zapaltzaileei eta esplotatzaileei, zapaltzeko eta esplotatzeko
aukera oro deuseztatu behar da! Hori da gure
deiadarra!
Askatasuna eta berdintasuna sexu zapalduarentzat!
Askatasuna eta berdintasuna langileentzat eta nekazari beharginentzat!
Zapaltzaileen aurka, borroka; kapitalisten aurka, kulak* espekulatzaileen aurka, borroka!
Hori da gure borroka
deiadarra, hori da egia proletarioa, kapitalaren aurkako egia, kapitalaren
munduaren aurpegira —askatasuna eta berdintasuna orokorrean, askatasuna
eta berdintasuna guztientzako aldarrikatzen duten esaldi melenga,
hipokrita eta handiusteekin— jaurtitzen dugun egia.
Hipokrisia hau agerian utzi dugulako, energia iraultzailearekin langile
zapalduen askatasuna eta eskubide osoak bermatzen gabiltzalako, zapaltzaileen
aurka, kapitalisten aurka, kulak-en aurka; horrexegatik da, hain zuzen ere,
hain maitatua botere sobietarra munduko langileen artean.
Ondorioz, botere sobietarraren bigarren urtemugaren egunean, gure alde
azaltzen da, munduko herrialde guztietan, langile jendearen sinpatia, zanpatuen
eta esplotatuen sinpatia.
Hortaz, botere sobietarraren bigarren urtemuga ospatzean, nahiz-eta gosea
eta hotza pairatu, nahiz-eta errusiar Errepublika Sobietarrak inbasio
inperialistak eragindako sufrimendu guztiak jasan, irmoki uste dugu gure kausa
justua dela, irmoki uste dugu botere
sobietarraren garaipena saihetsezina dela mundu mailan.
—Lenin,
Alderdi Komunista
Pravda,
249. alea, 1919ko azaroaren 6a.
Pravda
egunkariaren arabera argitaratua.
Akal:
Lenin, obras completas, 32.
liburukia.
(*)Kulak: Nekazari aberatsa