ostirala

Frantziako komunistak: «Behera prostituzioaren gaineko legea!»


Femmes et Révolution

 



Le BOLCHEVIK:

Behera prostituzioaren gaineko legea!
Gobernua, tribunalak: utikan logeletatik!


2019ko martxoa
Frantsestik euskaratua



Langileriaren eta zapaldu ohi guztien mesedetara jarritako ekonomia planifikatu batek produkzio-modu kapitalista ordezkatzen duenean, aurkera itzelak zabalduko zaizkio giza-garapenari. Etxeko lanak eta haurren hezkuntza, gaur egun emakumearentzako zama bat direnak, gizarte osoak antolatuko ditu modu kolektiboan, eta beraz, emakumeek bizitza ekonomiko, sozial eta politikoan parte hartzeko askatasuna izango dute.

Ikuspegi hau Lenin eta Trotskyren boltxebikeengandik jaso dugu (...)

Gizarte komunista batean baizik ezingo dira harreman sexualak zinez askeak eta elkarren arteko oniritzian oinarrituak izan, moralitate publikoaren zaindaririk gabe, Estatuaren eta poliziaren errepresio basatirik gabe. Klaserik gabeko gizarte batean, haurren zaintza kolektiboak eta etxeko lanen sozializazioak familiaren funtzioa ordezkatuko dute. Antisorgailuak eta abortoa, eta kalitatezko osasun zaintzak halaber, eskuragarri izango dira denentzako.

Hori guztia lortzeko bide bakarra iraultza proletario batek, alderdi leninista-trotskista batek zuzenduta, sistema kapitalista suntsitzea da, produkzio-bideen jabetza pribatua desjabetzea eta jabetza kolektibo bilakatzea. Ezin da banandu prostituten askapena eta emakume guztiena; prostituzioa ez da desagertuko instituzio familiarra ordezkatzen ez den bitartean. Emakumeen askapena iraultza sozialistaren bitartez!

Le BOLCHEVIK, 227. alea, 2019ko martxoa; Frantziako Liga Trotskista / Liga Komunista Internazionala. Itzulpen ez ofiziala.