2019-8- 23
Puerto Rico
Langileen alderdi iraultzaile baten alde
Behera
Junta koloniala !Independentzia-eskubidearen alde !
[itzulpen ez ofiziala]
|
“
|
Espainiaren eta Estatu
Batuen arteko gerran Karibeko lurralde honetaz jabetu zenetik, duela 121 urte, estatubatuar
inperialismoak Puerto Rico arpilatu, bere langileak esplotatu, eta herrialdea deuseztatu
du, azkenik. 1952tik eufemistikoki “Estatu Libre Elkartua” izendatua den arren,
autogobernu izaera duela irudikatzeko, gaurdaino EE.BB.etako gobernuak du aginte-makila,
den-dena kontrolpean duelarik: moneta eta komunikazioetatik hasita harreman
komertzial eta garraioraino. Oinperatze kolonial hau white man’s burden-en bertsioa modernoa da, eta honen arabera
potentzia inperialista zuriak azal ilunagoko bere menpeko jendearen gainetik
agintea izan behar du, obra “zibilizatzaile” bat egiten omen dutelako. Puertorricoarrak
EE.BB.etako bigarren mailako hiritarrak dira, eta Puerto Ricon bizi direnak
ezin dute hauteskunde federaletan bozkarik eman (gainera, kongresuan duten
ordezkariak ez du boto ofizialik), baina botere federalak aldiz —FBI eta armada
barne— bahiturik dauzka erabat. Honako hau aldarrikatzen dugu: EE.BB.etako
tropa eta agente federal guztiak, alde oraintxe bertan Puerto Ricotik!
“
|
Momentuz barealdia
karriketara itzuli den arren, puertorricoarrak kokoteraino daude. Langileria langabetuen,
ikasleen eta herrialdeko zapaldu ororen —hauen artean bereiziki emakumeak,
indarkeria eta degradazioa pairatzen dutelako— buru gisa altxatzea
behar-beharrezkoa da. Langileriaren indarrak, bere botere sozialarengatik eta
interes historikoagatik, zapalkuntza kolonialari eta miseria kapitalistari
amaiera eman diezaioke iraultza sozialistaren bitartez.
Langileek, EE.BB.etan eta Puerto Ricon, etsai berbera dute:
Estatu Batuetako agintari kapitalistak. Bada, halaber, hezur eta azaleko lotura
bat — organizaturik dagoen langileriaren parte inportante bat dira puertorricoarrak
EE.BB.etako zenbait hiritan, estatu kapitalistaren arrazakeriaren gehiegikeriak
jasan behar dituztelarik. EE.BB.etako langileriak klase-elkartasuna erakutsi
eta zera aldarrikatu behar du: Puerto Ricoko zorra bertan behera utzi!
“
|
Gure helburua abangoardiako alderdi leninista bat
eraikitzea da Puerto Ricon, zapalkuntza kolonialaren aurkako borroketan parte
hartzeko gai dena, eta ugazaba estatubatuarrei aurre egiteaz gain, beraien
lekaio burges autoktonoak borrokatuko ditu langileriaren boterea ezartzeko. Soilik
proletalgoa boterean delarik bermatzen hasiko dira behar diren kondizio
materialak Puerto Ricoko populuak menderakuntza inperialistatik askatzeko.
Puerto Ricoko errepublika proletario batek oztopo
ikaragarriei eta etsai boteretsuei egin beharko lieke aurre, oroz gain
EE.BB.etako burgesia. Puerto Ricoko botere proletarioa nazioartean hedatu
beharko litzateke. Alderdi leninistak forjatzearen beharra da planteatzen dena,
bai zentro inperialistan bai Karibe osoan, Internazional iraultzaile baten kide
direnak. EE.BB.etan, alderdi proletario multirrazial batek langile
estatubatuarrak bereganatuko lituzke Puerto Ricoko askapen nazionalaren aldeko
borrokak aitzinarazteko, nahitaezkoak baitira EE.BB.etan bertan erregimen
kapitalista suntsitzeko.
“
|
Polizia, « la uniformada » gisa ezaguna, ez da langile multzo bat
ezta aliatu potentzial bat, baizik-eta
estatu burgesaren muina. Beraien papera grebak zapuztea da, eta dauzkaten
elkarteek ez dute lekurik mugimendu sindikalean. Polizien ardura, nahiz-eta
jatorri proletario edo pobrekoa izan, menderakuntza kolonialaren sistemaren
funtzionamendua bermatzea da, patroien morroiak dira. Poliziak, euren soldaten
edo erretreten alde mobilizatzen direnean, erreprimitzeko balditzak hobetze
aldera egiten dute. 1899an sortu zenetik, hain zuzen ere EE.BB.etako armadak
herrialdea inbaditu eta hartu zuenetik urte betera, Puerto Ricoko poliziak
Washingtonek oinperatzen dituen mendekoak zapaltzen lagundu du, baita independentisten aurkako gerra odoltsuan ere, zenbait hamarraldi iraun duena.
“
|
Batzar konstituziogile
baten aldeko aldarria oztopo bat da langileriak bere auto-emantzipaziorako
behar duen kontzientzia eta klase-organizazio iraultzailea garatzeko. Batzar
konstituziogile bat gobernu burges bat da, eta bere aldeko aldarria iraultza
proletarioa desbideratzeko erabili da historikoki. Behin langileriak
estatu-boterea hartu eta gobernu proletario bat ezartzen duela, erabaki ahalko
du nola berreraiki gizartea populazioaren gehiengo zabalaren mesedetan, nola
antolatu lana, etxebizitzak, hezkuntza eta kalitatezko osasun zerbitzuak.
Azken
batean, soilik iraultza sozialistaren hedatze internazionalak ase ditzake jendearen
oinarrizko beharrak: pobreziarekin amaitzea, menderakuntza inperialistatik
askatzea, emakumeen eta baita homosexualen eta transexualen sektore arras zapalduen
berdintasun soziala. Guretzat, estatubatuar pizti inperialistaren erraietan
gaudelarik, biziki inportantea da Puerto Ricoren askapen nazionalaren aldeko
borroka. Garai hartan iraultzailea zen Internazional Komunistaren kide izateko
“21 kondizioek” nabarmentzen duten bezala —1920an onartuak— komunisten
betebeharra da “kolonien askapen
nazionalaren aldeko mugimendu orori laguntzea, ez bakarrik hitzez, baita
ekintzez ere”. Eginkizun honen baitan doa “herrialdeko langileen bihotzetan benetako elkartasun jarrera bat
erakutsi behar dela kolonietako herri langilearekiko eta nazio zapalduekiko”.
Trotskistak blog-ak euskaratua.