Sozialismoa eta elizak
ROZA LUKSEMBURG:
«(...) Elizak esfortzurik gabe pilatu dituen
aberastasunak herri langilearen esplotazioan eta pobrezian du jatorria.
Artzapezpikuen eta apezkiuen aberastasuna, eta baita ere fabriken jabeena eta
salerosleena, eta komentu eta parrokiena, hirietako eta landako langileen
esfortzu izugarriei esker lortu da. Zein izan ote daiteke jaun
aberatsek Elizari utzitako oparien eta herentzien jatorria? Bistan da ez dela
beraien eskuekin eta berain kopetetik ateratako izerdiari esker lortu,
baizik-eta beraientzako lan egiten duten langileen esplotaziotik; jopuak atzo,
soldatapeko langileak gaur. Gainera, Estatuak kleroari ematen dizkion dirulaguntzen
jatorriaren parterik handiena populuak ordaintzen dituen zergetatik dator. Kleroa,
klase kapitalista bezalatsu, herriaren lepotik bizi da, eta herriaren
degradaziotik, ezjakintasunetik eta zapalkuntzatik etekinak lortzen ditu. Kleroak
eta parasito kapitalistek organizaturiko langileria gorroto dute, bere
eskubideak ezagutzen dituena, bere askatasunen alde borrokatzen duena. Desgobernu
kapitalistaren abolizioa eta gizakien arteko berdintasuna ezartzea kolpe
hilgarri bat izango litzateke bereziki kleroarentzako, pobreziari eta
esplotazioari esker existitzen delako. Baina, gauza ororen gainetik,
sozialismoak, hemen behean, zoriontasun erreal eta zintzo bat bermatu nahi dio
gizateriari, herria ahalik eta gehien hezitu nahi du, gizartearen lehen tokia
izan dezan. Elizaren morroiek zoriontasun honen beldur dira, izurrite bat
balitz bezala.
Kapitalistek langileen gorputzak
mailukadez moldatu dituzte, beraien pobreziaren eta esklabotzaren kateak
forjatu dituztelarik. Honekin batera, kleroak, kapitalistei laguntzeko eta
euren interes propioen alde jarduteko, populuaren gogoa ezjakintasun garratzenera
lotzen du, ongi baitaki hezkuntzak bere boterearen amaiera eragingo lukeela.
(...) »
—Rosa Luxemburg: Sozialismoa eta elizak (1905)