LENIN :
Armada sozialistaren lehenbiziko
soldaduak agurtzeko mintzaldia
—prentsa
ohar laburra—
PRAVDA
1918ko urtarrilaren 1a (14a)
1918ko
urtarrilaren 1ean (14an) abiatu ziren lehenbiziko tropak Petrogradetik frontera.
Leninek soldadu iraultzaileak agurtu eta Smolni Institutura itzultzen ari zela
atentatu bat pairatu zuen. Bala bat buruaren gainetik pasa zitzaion, Fritz
Platten komunista suitzarra zauritu zuelarik.
B
|
urkideak : Zuen bitartez agurtzen
dut errusiar proletalgoak errusiar iraultzaren garaipenaren eta bere aldarrikapen
aparten alde, gure lurretan ez ezik, mundu osoko herrietan borrokatzeko hautua egin
duela. Zuen bitartez armada sozialistaren lehenbiziko heroi boluntarioak
agurtzen ditut, armada iraultzaile indartsu bat sortzekotan zaudete. Armada
honek iraultzaren konkistak defendituko ditu, gure botere popularra, soldaduen,
langileen eta nekazarien diputatuen sobiet-ak, erregimen berri osoa, zinez
demokratikoa dena, herriaren etsai ororen aurrean, une honetan iraultza
itotzeko jarduten direlako bitarteko guztien bidez. Etsai hauek mundu osoko
kapitalistak dira, eta errusiar iraultzak langile guztiak askatzea duelako
helburu, gurutzada batean murgilduta daude bere aurka. Erakutsi behar dugu
mundu mailako iraultzaren bidean topatzen ditugun oztopo guztiak deuseztatzeko
gaitasuna duen indar bat garela. Lubakietara doazen burkideak, ahulei lagundu
diezaietela, irmotasuna eman zalantzatiei, eta, erakusbide pertsonalaren bidez,
adore eman nekatuei. Herriak hasi dira esnatzen, jadanik entzuten dute gure
iraultzaren deiadar sutsua, eta laster ez gara bakarrik egongo, gure armadari
beste herrialdetako proletarioak batuko zaizkio. (Aldeko oihuek eta txalo zaparrada batek Leninen hitzak ito zituzten.
Armada sozialistaren boluntarioek Lenin burkidea automobileraino lagundu zuten,
Internazionala-ren akordeen artean.)
—LENIN.
Pravda, 3. alea (arratsaldeko edizioa), 1918ko urtarrilak 17
(4).
Lenin,
Obras completas (Ed. Progreso;
Mosku, 1986).
Itzulpena: trotskistak.blogspot.