ostirala

Rosa Luxemburg: Sozialismoa eta elizak




 
Sozialismoa eta elizak
ROZA LUKSEMBURG:

«(...) Elizak esfortzurik gabe pilatu dituen aberastasunak herri langilearen esplotazioan eta pobrezian du jatorria. Artzapezpikuen eta apezkiuen aberastasuna, eta baita ere fabriken jabeena eta salerosleena, eta komentu eta parrokiena, hirietako eta landako langileen esfortzu izugarriei esker lortu da. Zein izan ote daiteke jaun aberatsek Elizari utzitako oparien eta herentzien jatorria? Bistan da ez dela beraien eskuekin eta berain kopetetik ateratako izerdiari esker lortu, baizik-eta beraientzako lan egiten duten langileen esplotaziotik; jopuak atzo, soldatapeko langileak gaur. Gainera, Estatuak kleroari ematen dizkion dirulaguntzen jatorriaren parterik handiena populuak ordaintzen dituen zergetatik dator. Kleroa, klase kapitalista bezalatsu, herriaren lepotik bizi da, eta herriaren degradaziotik, ezjakintasunetik eta zapalkuntzatik etekinak lortzen ditu. Kleroak eta parasito kapitalistek organizaturiko langileria gorroto dute, bere eskubideak ezagutzen dituena, bere askatasunen alde borrokatzen duena. Desgobernu kapitalistaren abolizioa eta gizakien arteko berdintasuna ezartzea kolpe hilgarri bat izango litzateke bereziki kleroarentzako, pobreziari eta esplotazioari esker existitzen delako. Baina, gauza ororen gainetik, sozialismoak, hemen behean, zoriontasun erreal eta zintzo bat bermatu nahi dio gizateriari, herria ahalik eta gehien hezitu nahi du, gizartearen lehen tokia izan dezan. Elizaren morroiek zoriontasun honen beldur dira, izurrite bat balitz bezala.

            Kapitalistek langileen gorputzak mailukadez moldatu dituzte, beraien pobreziaren eta esklabotzaren kateak forjatu dituztelarik. Honekin batera, kleroak, kapitalistei laguntzeko eta euren interes propioen alde jarduteko, populuaren gogoa ezjakintasun garratzenera lotzen du, ongi baitaki hezkuntzak bere boterearen amaiera eragingo lukeela. (...) »
Rosa Luxemburg: Sozialismoa eta elizak (1905)