Barrikada bat Moskun, 1905eko iraultzan. Japonia eta Errusiaren arteko gerrak iraultza piztu zuen Errusiar Inperioan. |
Meiji
errestaurazioa: Burgesiaren aldeko iraultza ez-demokratiko bat
Lehenengo komunista japoniarrak
(Spartacist,
28.
alea)
Jatorrizko bertsioa:
·
Ingelesez: https://www.icl-fi.org/espanol/spe/33/meiji.html
·
Alemanez: https://www.icl-fi.org/deutsch/dsp/24/meiji.html
·
Frantsesez: https://www.icl-fi.org/francais/spf/36/meiji.html
·
Gazteleraz : https://www.icl-fi.org/espanol/spe/33/meiji.html
Lehenbiziko sozialista japoniarren gehiengoa
kristaua zen, eta propaganda-talde txikietara mugatuta zeuden. 1906az geroztik
korronte anarkosindikalista bat garatu zen, baina aldiro bere militantziak
ikusmolde erreformistena zuen mugimendu sozialistarekin kolaboratzen zuen.
1910ean anarkistarik nabarmenena, Kotoku Shusui, eta bere 26 burkide atxilotu
zituzten eta enperadorea eta bere familia hiltzeko konspiratzen ari zirela
leporatu zieten. Traizio Handiaren Epaiketa delakoaren ondotik Kotoku eta beste
11 lagun, horien artean Kanno Suga bere bikotea,
exekutatu zituzten, 1911n. Gertakari
hauen ondotik ezkerreko organizazioak deuseztaturik gelditu ziren praktikan.
Katayama Sen,
sozialismo japoniarraren hegal eboluzionista eta bakezalearen buruzagi bat,
denbora-tarte bat igaro zuen Estatu Batuetan, eta 1914an itzuli egin zen. Han,
Alderdi Sozialistarekin egin zuen lan, beltzek pairatzen duten zapalkuntzaren
aurkako borrokan interes berezi bat izan zuelarik; eta gerora Japoniar
Sozialisten Liga sortu zuen. Errusiako Iraultzaren ondoren boltxebismoaren
banderara batu zen, eta
Ligaren zenbait kide Japoniara itzultzea bultzatu zuen,
Japoniako Alderdi Komunistaren sorreran lagundu zezaten. 1921. urtearen
bukaeran bera joan zen pertsonalki Moskura, eta paper nabarmena eduki zuen
1922tik aurrera Internazional Komunistak [Komintern] Japoniarekin izan zituen
hitzarmenetan. Hala ere, zalantzan jarraitzen du zenbaterainokoa izan zen
Katayamaren haustura bere jatorri kristau eta bakezalearekiko. Degenerazio
stalinistaren garaian, burokraziaren biraketa
eta norabide aldaketa bakoitzari sostengua eman zion leialtasun nekaezina
erakutsiz. 1928an, Trotskyk honako hau idatzi zuen: “Egia esan, Katayama,
berez, erabateko gaizki-ulertu bat da...
Bere ikusmoldeak progresismoarenak dira, soilik bere gainazalean dutelarik
marxismoaren geruza fin bat” (Nork agintzen du Internazional Komunistan?,
1928ko iraila). Hala eta guztiz ere, Estatu Batuetan erakarri zituen burkideek
paper nabarmena izan zuten Japoniako mugimendu komunistaren hasierako garaian.
Kotoku Shusui eta Kanno Suga 1911n exekutatu zituzten |
Haatik, Japoniako
Alderdi Komunistaren hastapeneko zuzendaritzaren nukleoa Yamakawa Hitoshi,
Sakai Toshihiko eta Arahata Kanson bezalako anarkosindikalistetan izan zuen
oinarria. Hauei Katayamaren jarraitzaileak batu zitzaizkien, eta baita
indibidualki zenbait ikasle, 1. Mundu
Gerran sortutako korronte akademiko marxista batetik zetozenak eta hamarkada
horretako denbora gehienean gobernuak toleratu zuena. Nahiz-eta gerraren
ondoren anarkosindikalistek autoritatea irabazi mugimendu sindikalean,
lehenbiziko komunistek sustrai ahulak zeuzkaten langileriaren barnean.
1918ko apirilean, munduko lehenbiziko estatu
proletarioa inbaditzen zuen lehenbiziko herrialde inperialista izan zen
Japonia. Bere tropak azkenak izan ziren ospa egiten, 1922ko azaroan. Eta hala
eta guztiz ere, Japoniak Sakhalin uhartearen kontrola mantendu zuen; Sakhalingo
iparraldetik bere tropak erretiratzea onartu zuen 1925ean, azkenik Errusia
sobietarrarekin harreman diplomatikoak ezarri baitzituzten. Japoniak Sakhalingo
hegoaldea kontrolpean izaten jarraitu zuen harik eta Armada Gorriak handik bota
zituen arte, 2. Mundu Gerraren amaieran.
Boltxebikeek Errusiar
Iraultzaren banderara erakarritako militante japoniarrekin harremanak izateko
ahaleginak egin zituzten, baina Errusiako ekialde urruna esku-hartze militar
atzerritarraren eta gerra zibilaren ondorioz suntsituta zegoelarik, harreman
hori izugarri zaila zen. Gainera, hasiera batean Yamakawak eta Sakaik ez zuten
Internazional Komunistarekin [Komintern] harremanik izan nahi; japoniako
polizia sekretua oso eraginkorra baitzen eta tentuz ibili nahi zuten. 1921eko
apirilera arte Yamakawak ez zuen onartu Japoniako Alderdi Komunista sortzeko “Prestatze-komite”
bat antolatzea —hain zuzen ere, Internazional Komunistak Yi Chung-rim komunista
korearra, Meiji Unibertsitateko ikasle ohia, Tokiora bidali zuen arte. Une
horretan, komunista japoniarrak anarkosindikalistekin nahastutako zirkulu
zehaztugabe bat osatzen zuten. (...)