osteguna

Comunistas de Australia: “¡Independencia para Papúa Occidental!”





Widodo-ren erregimenak Estatuaren
errepresio odoltsua indartzen  du
Bizi bedi Indonesiako langileen iraultza!
Independentzia Mendebaldeko Papuarentzat!

Australasian Spartacist, 239. alea
2019ko uda/2020

Jatorrizko bertsioa:
Itzulpen ez ofiziala:

[...] Duela gutxi gertaturiko protestak erreprimitu ditu Jakartak, Mendebaldeko Papuak pairatzen duen okupazio militar odoltsuaren azken gertaeren baitan. Jazarpena, jipoiek, tortura eta hilketek gora egin dute Widodo-ren erregimenaren-pean, bien bitartean, estatubatuar eta australiar inperialismoek Indonesiaren agintea bermatzen dute eskualdean. 1960ko hamarkadan Indonesiara bortxaz erantsi zituztenetik, jatorrizko melanesiarrak beraien independentziaren alde ausardiaz borroka egin dute 50 urtez, ehunka izan dira hildakoak eta egoera latzak pasa dituzte. Borroka horrek intentsitate apaleko gerrilla baten matxinada eragin du, OPM Papua Askatzeko Mugimenduaren adar armatuaren eskutik. Indonesiako armadaren aitzinean, independentziaren alde borroka egiten duten ekintzaileen defentsa militarraren aldeko gara, baina, aldi berean, ez diogu babesik ematen indar nazionalista burgesei. Honako hau aldarrikatzen dugu: Manifestari guztiak askatu, erretira ditzatela akusazio guztiak! Indonesiako tropak kanpora! Australia, atera itzazu zure atzaparrak! Independentzia Mendebaldeko Papuarentzat!
Mendebaldeko Papuako langileen eta nekazarien gobernu baten alde borrokatzen dugu, Papuako herrian zentratuta dagoena.  Indonesiako klase agintariaren menperakuntza deuseztatzeko borrokan, marxistek langile indonesiar borrokalariak mobilizatzea bilatuko luke, baita Mendebaldeko Papuan bizi diren horiek, bertako populazioak independentziaren alde egiten duen borroka sostengatzeko.
(…)
SUHARTOren ONDOKO ”ERREFORMAREN GARAIA”ren IRUZURRA
(…) 1998an ikasleek « reformasi » aldarrikatu zutenean ohartarazi genuen bezala, Indonesia bezalako herrialde ekonomikoki atzeratu eta menpeko batean, non esplotazio inperialista eta pobrezia izugarria pairatu behar den, lilurakeria hutsa da masen funtsezko eskubide demokratikoak erdiesteko nahia asetzea. 1998an, Asiako krisi finantzarioak sortutako hondamendiaren karietara, Suharto-ren diktadura militarra erortzen hasi zenean, asaldura sozial handi baten erdian, burgesiak, menperakuntza kapitalista egonkortzeko desesperaturik, eta beraien jabe inperialisten presiopean, populu plebeioaren gorrotoa demokrazia parlamentarioaren estaldura sostengatzeko desbideratu zuen. Hala ere, bere horretan mantendu zen azpiratze inperialista, ustelkeria, burgesiaren errepresioa eta beraien morroi militarrak. Estatu kapitalistaren aparatua ezin da erreformatu. Bere muinean polizia, armada eta presondegiak daude, bortxaren makineria honen xedea agintari kapitalisten boterea eta etekinak defenditzea da, langileriaren eta zapalduen aitzinean. Merdeka jauregian nor dagoen ez du deus inporta, gobernuak indar kapitalista-inperialisten, erreakzio erlijiosoaren, chauvinismo nazionalaren eta txinatarren aurkako arrazakeriaren zerbitzari izaten jarraituko du.
INDONESIA ETA ETENGABEKO IRAULTZA
Mendetan zehar holandarren menperakuntza kolonialak loturik, Indonesia urraturik dago zatiketa erlijioso, nazional eta klasistengatik. Herrien presondegi honek 17.000 uharte inguru ditu, eta artxipelagoko gutxiengo nazional zapalduek aspalditik borrokatu dira Java-ko burgesiaren eta bere makineria militarraren aurka. Garapen kapitalista berantiarra islatzen du Indonesiak, kontraesan sozial ikaragarriak azaleratuz sektore industrial moderno baten eta kapitalismoaren aroaren aurreko egoera batean murgilduta dagoen landa-eremu baten artean. Bere burgesia gutxi errotuta eta txikia denez, inperialismoarekin duen menpekotasuna eta populu txiroari dion beldurrak azpiratze inperialista eta erreakzio soziala babestea besterik ezin du egin.
Txinako Estatu proletario deformatuak Indonesian eta eskualdean duen eragin geroz eta handiagoa zapuztu nahian, EE.BB.ek defentsa laguntza eta kooperazio militarra handituko duela iragarri du ASEANen defentsa ministroen bilkura batean.
(…)
Mendebaldeko Papuan eta Indonesian berriki izan diren protestek nabarmentzen dute masek, artxipelagoan zehar, etsai komun bat dutela —Indonesiako klase menperatzailea. Nazio zapalduen eskubideen aldeko borrokak iraultzarako indar eragile bat izan daitekela onartuz, Mendebaldeko Papuaren independentzia aldarrikatzen dugunean Indonesiako iraultza sozialistaren aldeko perspektiba ari gara babesten.
Kapitalismoak bere ehorzle potentziala sortu du proletalgo ahaltsuan, emakume anitz dituena. (…)
Inperialismoaren aroan, proletalgoak bakarrik, masa zapalduen buruzagitza hartuz, lortu ditzake Europako iraultza burgesei lotzen zaizkion eginbehar historikoak —emantzipazio nazionala, laborantza-iraultza, emakumeen berdintasun formala eta modernizazio oro. Etengabeko iraultzaren perspektiba Trotskyk trazatu zuen, Errusian gauzatu zelarik 1917ko Urriko Iraultzan. (...)
—Australiako Liga Espartakista (Liga Komunista Internazionala)