로자 룩셈부르크 |
Zergatik arbuiatzen dituzte komunistek asanblea konstituziogileak?
Róża Luksemburg:
«Zer irabazten da
Asanblea Nazional deituriko desbideratze koldar horrekin? Burgesiaren jarrera
indartzen da, proletalgoa ahuldu eta engainatzen dute ilusio hutsalen bitartez, eta denbora eta indarra galdu
eta xahutzen da otsoaren eta arkumearen arteko ‘eztabaidekin’. Laburtuz: asmo
onez iraultza proletarioari iruzur egin eta bere helburu sozialistak ezabatuz
iraultza demokratiko-burges batean bilakaraziz hura ito nahi duten elementu
guztiei erabilgarri zaie.
«Baina Asanblea Nazionalarena
ez da auzi taktiko bat, ezta ‘errazagoa’ zer den erabakitzeko auzi bat.
Printzipio auzi bat da [...]
«Asanblea nazionala
iraultza burgesen ondare zaharkitu bat da, azal hutsa, ‘herriaren batasunarekin’
eta estatu burgesaren ‘askatasunarekin, berdintasunarekin, anaitasunarekin’
liluraturik zegoen burgesia-txikiaren garaiko tresna bat da.»
—Róża Luksemburg (Spartakusbund, KPD). ”Asanblea nazionala”; Die Rote Fahne, 1918ko azaroaren 20ean.