osteguna
osteguna
Moreno Cabrera: “Hizkuntza bat besteak baino hobea dela esaten duen oro nazionalista da”
Juan Carlos Moreno Cabrera, hizkuntzalari marxista
asteazkena
Lenin: "Iraultza proletario mundiala antolatzeko betebeharra dut gerra mundialaren ankerkeriatik libratzeko bide bakarra delako"
http://thomasbillhardt.de/ |
“
|
Sozialista
proletario iraultzaileak, internazionalistak, beste era batez arrazoitzen du:
gerraren izaera (atzerakoia edo iraultzailea den) ez du nork erasotu duen ezta ‘etsaia’
ze lurraldean dagoen determinatzen, baizik-eta gerra ze klasek zuzentzen duen eta
ze politikaren ondorio den gerra jakin bat. Gerra bat gerra inperialista
atzerakoi bat baldin bada, hots, burgesia atzerakoi inperialista, harrapari eta lapurraren bi mundu-mailako taldeen
artekoa bada, burgesia oro (herrialde txiki batekoa barne) harrapaketaren
konplize bilakatzen da, eta ni, proletalgo iraultzailearen ordezkari, iraultza
proletario mundiala antolatzeko betebeharra dut gerra mundialaren
ankerkeriatik libratzeko bide bakarra delako. [...] Hori da
internazionalismoa; hori da internazionalistaren betebeharra, langile
iraultzailearena, zinezko sozialistarena.
—V. Ilitx LENIN, Alderdi Komunista (boltxebikea): La revolución proletaria y el renegado Kautsky (1918). [Ed. R.
Torres, 1976]
asteartea
Amaiur / Bildu (no solo Jon Iñarritu), un frente popular de amigos del sionismo
Trotskistak palestinarren defentsan |
“El
interés nacional de Israel es tener enfrente un pueblo palestino
institucionalmente organizado. Se
debe seguir la guerra antiterrorista con
todas las fuerzas, desestabilizar al Hamas y a la Jihad
Islámica por un lado y seguir negociando con la Autoridad Palestina. Esta
fórmula es la más conveniente”
—Alberto
Spektorowski, sionista pacifista amigo de la izquierda abertzale
J.K. Izagirre (Bildu) con el militarista sionista Alberto Spektorowski y un txakurra británico. |
Karmelo Landa bostekoa ematen sionistari. Pello Urizar (Eusko Alkartasuna) eskuinean. |
Alberto Spektorowski, Organizacion Sionista Argentina |
igandea
Pietro Tresso ("Blasco") zapalkuntza nazionalaren inguruan
Tresso, PCd'I eta oposizio trotskistako kide, nazien atzaparretatik ihes egitea lortu eta stalinistek erail zuten komunista italiarra |
«Kapitalismoa nazioak
sortzen dituen indar bat izateaz gain, era berean, bere garapenaren maila batera helduta,
nazioak menperatzen eta zapaltzen dituen indar bat bihurtu da.»
«Kapitalismoa, nazioen
indar sortzaile izatetik, nazioak gutxiesten, zapaltzen eta suntsitzen dituen
indar batean bilakatu da. Gaur egun bistan da nazioen zoria —gizateriarentzat
aurrerakoiak diren neurrian— oso lotuta dagoela proletalgoaren patuarekin.»
«Langileriak [...] ulertu du gutxiengo
nazionalen auzia ez zaiola arrotz, alderantziz, bakarrik gaurko gizartea
deuseztatuz eta botere proletarioa ezarriz konpondu daiteke»
«Proletalgoa ez da soilik
bere banderan “Herriek beren buruaren
jabe izateko eskubidea dute” izkiriatu dezakeen klase bakarra, baizik-eta
ondorio horren arabera aritu daitekeena.»
«Proletalgoa nazio zapalkuntza ororen aurka
dago eta ondorioz askatasun nazional mugagabeenaren alde»
—Pietro Tresso, “Blasco”: Marxisme
et question nationale (1935)
http://www.marxists.org/francais/blasco/blasco_nation.htm
larunbata
ostirala
Lenin "armada zaharra guztiz deuseztatzearen" alde
“
|
Proletalgoak burgesia inperialista eroraraztearen
alde borroka egiten du iraultzaren bidez; burgesia txikia inperialismoa erreformen
bidez “perfekzionatzearen” bidez, bere aitzinean egokituz eta oinperatuz.
—Vladimir Ilitx LENIN, Alderdi Komunista
(boltxebikea): La revolución proletaria y
el renegado Kautsky (1918). [Ed. R. Torres, 1976]
“
|
Armadaren “desantolatzerik” gabe ez da
eta ezingo da iraultzarik gauzatu. Zeren armada erregimen zaharrak duen
euskarririk sendoena da, disziplina burgesaren ezkuturik irmoena, kapitalaren agintea
eusteko, langileak aginte horren aurrean morroi apal eta esaneko bihurtzeko. Kontrairaultzak ez zuen eta ezingo du inoiz onartu armadarekin batera
langile armatuak izatea. Frantzian —Engelsek izkiriatu zuen bezala— , iraultza ororen ondoren langileak armatuak
egon dira: “horregatik Estatuaren agintea duten burgesen 1. manua langileak
desarmatzea izan da”. Langile armatuak armada berri baten germena ziren, erregimen sozial berri baten zelula organikoa. Zelula hori zapaltzea, bere handitzea
eragoztea, 1. manua izan zen burgesiarentzat. Garaipena lortu duen iraultza
ororen 1. manamendua —Marxek eta Engelsek hala azpimarratu dute askotan— honako
hau izan da: armada zaharra desegin, disolbatu, eta horren ordez armada berri bat
sortu. Klase sozial berria, Boterera igotzean, ezin izan du inoiz eta ezin du
orain Botere hori finkatu ez badu armada zaharra guztiz deuseztatzen («desantolatzen»,
filistear atzerakoien edo koldar hutsen oihuen arabera*).
—LENIN, Alderdi Komunista (boltxebikea): La revolución proletaria y el renegado
Kautsky (1918). [Ed. R. Torres,
1976]
*Era desberdinetan itzulita argitaratzailearen arabera
Lenin, Trotsky eta bertze boltxebike batzuk Langile eta Nekazarien Arma Gorriaren alarde bat agurtzen |
osteguna
Trotsky: "Burokraziak iraultza traizionatu du"
“
|
Indar politiko kontziente gisa,
burokraziak iraultza traizionatu du. Baina, zorionez, iraultza garailea ez da
bakarrik bandera bat, programa bat, instituzio politikoen multzo bat; bada,
baita ere, harremen sozialen sistema bat. Ez da aski traizioa egitea,
beharrezkoa da, gainera, lurrera eraistea. Beren buruzagiek Urriko Iraultza
traizionatu dute, baina ez dute eraitsi, eta iraultzak erresistentzia gaitasun
handia du jabetza harreman berriekin, proletalgoaren indar biziarekin, bere kide
zintzoenen kontzientziarekin, kapitalismo mundialaren irteerarik gabeko
egoerarekin, iraultza mundialaren ezinbestekotasunarekin bat datorrelako”
—Liev TROTSKY, buruzagi boltxebike-leninista
La
Revolución traicionada: Qué es y adónde va la URSS. (1936). [F. Engels
Fundazioa, 1991]
asteazkena
R. Luksemburg: "Lenin, Trotsky eta beraien lagunek nazioarteko proletalgoaren aitzinean etsenpluaren bidez predikatzen lehenak izan dira"
“
|
Denok historiaren legearen menpe gaude
eta sistema sozialista bakarrik maila internazionalean gauzatu daiteke.
Boltxebikeek frogatu dute ahal den guztia egiteko gai direla posibilitate
historikoen mugan dagoen benetako alderdi iraultzaile batentzat. Inork ez
die miraririk eskatu behar; zeren mirari bat izango litzateke iraultza
proletario akatsgabe eredugarri bat gauzatzea herrialde bakartu batean, gerra
mundialak ahitua, inperialismoak estutua eta nazioarteko proletalgoak
traizionatua. Boltxebikeen politikan inportantea da funtsezkoa zer den eta zer
ez bereiztea, muina eta ustekabekoa. Azken aldian, mundu osoan azken borroka
erabakigarrien aitzinean gaudelarik, sozialismoaren arazorik nagusiena da —lehen
bezala— ez taktikako auzi txiki hau edo bertze hura, baizik-eta proletalgoaren
ekintzarako gaitasuna, masen energia, sozialismoaren botere gogoa. Zentzu
horretan Lenin, Trotsky eta beraien lagunek nazioarteko proletalgoaren
aitzinean etsenpluaren bidez predikatzen lehenak izan dira; lehenbizikoak izan
dira eta, orain arte, Hutten-ekin batera, “Ni ausartu egin naiz!” erran
dezaketen bakarrak. [...] Zentzu horretan,
etorkizuna mundu osoan “boltxebismoarena” da.
—Róża Luksemburg*
Honako liburutik euskaratua: La revolución rusa
(Rosa Luxemburg – Obras escogidas, vol.2). Ed. Ayuso.
*A propos d’une déplorable manœuvre (Clara Zetkin, A.Warsky): http://www.bibnumcermtri.fr/IMG/pdf/3e_annee_no1_5_janvier_1922.pdf
*A propos d’une déplorable manœuvre (Clara Zetkin, A.Warsky): http://www.bibnumcermtri.fr/IMG/pdf/3e_annee_no1_5_janvier_1922.pdf
R. Luksemburg:
«Etorkizuna mundu osoan “boltxebismoarena” da»
larunbata
astelehena
ostirala
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)