“
|
Denok historiaren legearen menpe gaude
eta sistema sozialista bakarrik maila internazionalean gauzatu daiteke.
Boltxebikeek frogatu dute ahal den guztia egiteko gai direla posibilitate
historikoen mugan dagoen benetako alderdi iraultzaile batentzat. Inork ez
die miraririk eskatu behar; zeren mirari bat izango litzateke iraultza
proletario akatsgabe eredugarri bat gauzatzea herrialde bakartu batean, gerra
mundialak ahitua, inperialismoak estutua eta nazioarteko proletalgoak
traizionatua. Boltxebikeen politikan inportantea da funtsezkoa zer den eta zer
ez bereiztea, muina eta ustekabekoa. Azken aldian, mundu osoan azken borroka
erabakigarrien aitzinean gaudelarik, sozialismoaren arazorik nagusiena da —lehen
bezala— ez taktikako auzi txiki hau edo bertze hura, baizik-eta proletalgoaren
ekintzarako gaitasuna, masen energia, sozialismoaren botere gogoa. Zentzu
horretan Lenin, Trotsky eta beraien lagunek nazioarteko proletalgoaren
aitzinean etsenpluaren bidez predikatzen lehenak izan dira; lehenbizikoak izan
dira eta, orain arte, Hutten-ekin batera, “Ni ausartu egin naiz!” erran
dezaketen bakarrak. [...] Zentzu horretan,
etorkizuna mundu osoan “boltxebismoarena” da.
—Róża Luksemburg*
Honako liburutik euskaratua: La revolución rusa
(Rosa Luxemburg – Obras escogidas, vol.2). Ed. Ayuso.
*A propos d’une déplorable manœuvre (Clara Zetkin, A.Warsky): http://www.bibnumcermtri.fr/IMG/pdf/3e_annee_no1_5_janvier_1922.pdf
*A propos d’une déplorable manœuvre (Clara Zetkin, A.Warsky): http://www.bibnumcermtri.fr/IMG/pdf/3e_annee_no1_5_janvier_1922.pdf
R. Luksemburg:
«Etorkizuna mundu osoan “boltxebismoarena” da»