igandea

Pietro Tresso ("Blasco") zapalkuntza nazionalaren inguruan

Tresso, PCd'I eta oposizio trotskistako kide, nazien atzaparretatik
ihes egitea lortu eta stalinistek erail zuten komunista italiarra

«Kapitalismoa nazioak sortzen dituen indar bat izateaz gain, era berean, bere garapenaren maila batera helduta, nazioak menperatzen eta zapaltzen dituen indar bat bihurtu da.»

«Kapitalismoa, nazioen indar sortzaile izatetik, nazioak gutxiesten, zapaltzen eta suntsitzen dituen indar batean bilakatu da. Gaur egun bistan da nazioen zoria —gizateriarentzat aurrerakoiak diren neurrian— oso lotuta dagoela proletalgoaren patuarekin.»

«Langileriak [...] ulertu du gutxiengo nazionalen auzia ez zaiola arrotz, alderantziz, bakarrik gaurko gizartea deuseztatuz eta botere proletarioa ezarriz konpondu daiteke»

«Proletalgoa ez da soilik bere banderan “Herriek beren buruaren jabe izateko eskubidea dute” izkiriatu dezakeen klase bakarra, baizik-eta ondorio horren arabera aritu daitekeena.»

«Proletalgoa nazio zapalkuntza ororen aurka dago eta ondorioz askatasun nazional mugagabeenaren alde»

Pietro Tresso, “Blasco”: Marxisme et question nationale (1935)
http://www.marxists.org/francais/blasco/blasco_nation.htm