ostirala

Lenin "armada zaharra guztiz deuseztatzearen" alde

 


 





Proletalgoak burgesia inperialista eroraraztearen alde borroka egiten du iraultzaren bidez; burgesia txikia inperialismoa erreformen bidez “perfekzionatzearen” bidez, bere aitzinean egokituz eta oinperatuz.


—Vladimir Ilitx LENIN, Alderdi Komunista (boltxebikea): La revolución proletaria y el renegado Kautsky (1918). [Ed. R. Torres, 1976]

 


Armadaren “desantolatzerik” gabe ez da eta ezingo da iraultzarik gauzatu. Zeren armada erregimen zaharrak duen euskarririk sendoena da, disziplina burgesaren ezkuturik irmoena, kapitalaren agintea eusteko, langileak aginte horren aurrean morroi apal eta esaneko bihurtzeko. Kontrairaultzak ez zuen eta ezingo du inoiz onartu armadarekin batera langile armatuak izatea. Frantzian —Engelsek izkiriatu zuen bezala— ,  iraultza ororen ondoren langileak armatuak egon dira: “horregatik Estatuaren agintea duten burgesen 1. manua langileak desarmatzea izan da”. Langile armatuak armada berri baten germena ziren, erregimen sozial berri baten zelula organikoa. Zelula hori zapaltzea, bere handitzea eragoztea, 1. manua izan zen burgesiarentzat. Garaipena lortu duen iraultza ororen 1. manamendua —Marxek eta Engelsek hala azpimarratu dute askotan— honako hau izan da: armada zaharra desegin, disolbatu, eta horren ordez armada berri bat sortu. Klase sozial berria, Boterera igotzean, ezin izan du inoiz eta ezin du orain Botere hori finkatu ez badu armada zaharra guztiz deuseztatzen («desantolatzen», filistear atzerakoien edo koldar hutsen oihuen arabera*).

LENIN, Alderdi Komunista (boltxebikea): La revolución proletaria y el renegado Kautsky (1918). [Ed. R. Torres, 1976]
 
*Era desberdinetan itzulita argitaratzailearen arabera


Lenin, Trotsky eta bertze boltxebike batzuk Langile eta Nekazarien Arma Gorriaren alarde bat agurtzen