osteguna

Lukrezio: "Unibertsoa ez dago ezein aldetarantz mugatua"


 刘洋 / Liu Yang
 
UNIBERTSO AMAIGABEA, BERAZ, HEDADURA
AMAIGABEKOA

[...] Ba, unibertsoa ez dago ezein aldetarantz mugatua; mutur bat
eduki beharko baitzukeen. Baina argi dago ezeren muturrik ez daitekeela
izan, mugatuko duen zerbait harago izan ezik; gure begiak urrunago
jarraitzerik ez daukala ikusteko moduan. Orain, unibertsoaz
harago ezer ez dagoela argi dagoenez gero, ez dauka muturrik eta,
beraz, ez dauka mugarik ez neurririk. Ez dio ardura bere zein aldetan
aurkitzen zaren; hain ez dio ardura ezen, bakoitza dagoen lekuan
dagoela, unibertso berdin infinitua hedatzen baita norabide guztietarantz.
Bestalde, den espazio guztia mugatua dela jorik, norbait azken
mutur ertzeraino lasterkatuko balitz eta azkon hegalari bat jaurti, hura
indar bortitzez egotzitako lekura joango litzatekeela ala zerbaitek eragotzi
eta bidea itxiko liokeela uste duzu? Bata ala bestea aitortu eta
hautatu beharra baitaukazu. Batak zein besteak irteera itxi egiten dizu,
ordea, eta unibertsoa mugagabe hedatzen dela onarrarazten dizu.
Jaurtitakoa helburura iristea eta bertan jostea eragotz eta oztopa dezan
zerbait badagoela nahiz kanporatu egiten dela eman, ez baita azkengunetik
irten. Honelaxe jarraituko dut eta, bazterra nonahi jartzen
duzula, azkona azkenean zertan den galdetuko dut. Inon ezingo zaiola
mugarik jarri gertatuko da, eta ihesak ihesbidea luzatu egingo du
beti.[...]
Lukrezio, Gauzen izaeraz (De rerum natura)

Amurizaren itzulpena

TO PAN APEIRON TO GAR PEPERASMENON
AKRON ECEI



La historia de Giordano Bruno from Javier Smaldone on Vimeo.