osteguna

Engels Ilustrazioari buruz

"Es lebe die Weltrevolution!" (Gora iraultza mundiala!)




ENGELSen HITZAK SOZIALISMO UTOPIKOTIK SOZIALISMO ZIENTIFIKORA LIBURUAN:

Sozialismo modernoa, lehenik-eta-behin, bere edukia dela-eta, batetik, gizarte modernoan
F. Engels
jabeen eta gabetuen artean, kapitalisten eta soldatapeko langileen artean, dauden klaseko antagonismoek, eta bestetik, ekoizpenean agintzen duen anarkiak adimenean duten islaren fruitua da. Baina, bere forma teorikoari dagokionean, sozialismoa XVIII. mendeko ilustratu frantses handiek aldarrikaturiko printzipioen jarraipen garatuago eta kontsekuenteago bezala agertuz hasten da. Teoria berri guztien moduan, sozialismoak, nahiz-eta bere sustraiak gertaera ekonomiko materialetan eduki, jaiotzean, jada bazeuden ideiekin uztartu behar izan zuen.

     Frantzian jazoko zen iraultzarako buruak ilustratu zituzten gizon handiek, jada jarrera irmoki iraultzailea hartu zuten. Ez zuten inongo motako kanpoko autoritaterik onartzen. Erlijioa, naturaren ikuspegia, gizartea, estatu ordena: dena jazartzen zuten kritikarik gupidagabeenera; existitzen zen guztiak bere existentziaren tituluak justifikatu behar zituen arrazoimenaren foruaren aurrean edo existitzen jarraitzeari uko egin. Denari aplikatzen zitzaion neurri bakar bezala arrazoimen pentsalaria. Hegelen arabera, “munduak buruaren gainean biratzen zuen”* garaia zen hura, lehenik, giza buruak eta honen espekulazioz ezarritako printzipioek giza ekintza guztien eta erlazio sozial guztien oinarri moduan obedituak izateko eskubidea aldarrikatzen zutelako, eta gero, zentzurik zabalenean ondorio hauetara egokitzen ez zen errealitatea izatez iraulirik geratzen zelako zimenduetatik amaiera arte. Gizartearen eta Estatuaren iraganeko forma guztiak, ideia tradizional guztiak, ganbaran zokoratuak izan ziren irrazional gisa; hor ere, mundua aurreiritzi hutsez gobernatua izaten utzi zen; iragan guztiak ez zuen errukia eta mespretxua besterik merezi. Soilik orain zuzendu zen goiz-argia arrazoimenaren erreinura; aurrerantzean, sineskeria, bidegabekeria, pribilegioa eta zapalkuntza alboratuak izango ziren betiereko egiagatik, betiereko justiziagatik, naturan oinarrituriko berdintasunagatik eta gizakiaren eskubide alienaezinengatik.

     Gaur badakigu arrazoimenaren erreinu hura idealizaturiko burgesiaren erreinua besterik ez zela, betiereko justizia, justizia burgesean gorpuztu zela; berdintasuna, legearen aurrean dagoen berdintasun burgesera murriztu zela; gizakiaren funtsezko eskubideetako bat bezala jabetza burgesa aldarrikatu zela; eta arrazoimenaren Estatuak, Rousseauren “kontratu sozialak”, errealitatearen lurra zapaldu zuela eta hori bakarrik zapal zezakeela, errepublika demokratiko burges bihurturik. XVIII. mendeko pentsalari handiek, beren aurrekari guztiek bezala, ezin zituzten euren garaiak trazatzen zizkien mugak apurtu.

—Friedrich ENGELS: Sozialismo utopikotik sozialismo zientifikora


"Vive le pouvoir des soviets | Vive l'Internationale Comuniste | Section française d'Odessa"
(Gora sobieten boterea | Gora Internazional Komunista | Odesako adar frantsesa)
к свету, к знанию!