larunbata

Engels: "Elizaren dogmak axioma politiko bilakatu ziren"


«Feudalismoaren kontra orokorrean zuzendutako eraso guztiak (...) heresia teologikoak izan behar zuten»


 

FRIEDRICH ENGELS:


Erdi Aroa oinarri primitibo batetik garatu zen. Antzinako zibilizazioa, filosofia, politika eta jurisprudentzia zaharrak deuseztatu zituen den-dena hasieratik bertatik hasteko. Birrindutako mundu zaharretik kristautasuna eta zibilizazio osoa galduriko hiri erdi-suntsitu batzuk baino ez zituen hartu. Ondorioz, garapenaren garai goiztiar guztietan gertatzen den bezala, apaizek hartu zuten hezkuntza intelektualaren monopolioa, eta hezkuntzak berak izaera teologikoa izan zuen nagusiki. Apaizen eskutan, politika eta jurisprudentzia, bertze zientzia guztiak bezala, teologiaren adarrak baino ez ziren, eta bere printzipio nagusiak ezarri zitzaien. Elizaren dogmak, aldi berean, axioma politikoak bilakatu ziren, eta Bibliaren testuak tribunal guztietan lege bihurtu ziren.

[...]

Bistan da, egoera horretan, feudalismoaren kontra orokorrean zuzendutako eraso guztiak, eta lehenik-eta-behin, Elizaren aurkako erasoak, doktrina iraultzaile guztiak —sozialak eta politikoak—, bere horretan, nagusiki eta aldi berean, heresia teologikoak izan behar zutela. Indarrean ziren harreman sozialak erasotzeko beren santutasun kutsua ezeztatu behar zen.

Feudalismoaren aurkako oposizio iraultzailea Erdi Aro osoan agertzen da. Garaiaren arabera mistizismoaren, ageriko heresiaren edo altxamendu armatuaren forma hartzen du.

Friedrich ENGELS: La guerra campesina en Alemania (Alemaniako nekazarien gerra) [1850].