Lanpedusako arrantzaleek harrapatutako arrainek ez dute lortzen eroslerik lonjan.
Lanpedusako biztanleek ere nahiago dute supermerkatuan erosten duten munduko beste puntan arrantzatutako arrain kongelatua.
Inork ez du nahi Mediterraneoko piszifaktoria erraldoian arrantzatutako arrainik.
Eta harritzekoa da, arrainen dieta, orain, inoiz baino aberatsagoa bai da.
Proteina eta gantza.
Den dena natural eta organikoa.
Kate trofikoaren natur legea beteaz.
Milaka kilo haragi.
Mediterraneoko arrainak inoiz ez dira hain potolo eta osasuntsu egon.
Baina Lanpedusako lonjan ez dute lortzen eroslerik...
http://www.thebalde.net/edukia.php?uuid=1759