LENIN
INDEPENDENTZIA-ESKUBIDEAREN
DEFENTSAN
Aipu guztiak Leninenak
dira. Trotskistak.blogspotek euskaratu ditu gazteleratik, Una caricatura
del marxismo y el “economismo imperialista” artikulutik,
hain zuzen ere. Boltxebikeen buruzagiak 1916an idatzi zuen eta 1924an argitaratua izan zen lehenbiziko aldiz. Leninismoari buruzko informazio interesgarri gehiago hemen: http://www.spartacist.org/espanol/spe/40/hidra.html
«Gerra benetan nazional batean “sorterriaren
defentsa” esaldia ez da engainu bat
eta ez gaude bere aurka»
+
«Leninek eta Zinovievek idatzitako Sozialismoa
eta gerra liburuxkan, gure Alderdiaren ebazpenen komentario edo azalpen
popular bat egiten da. 5. orrialdean argi eta garbi esaten da sozialistentzat
“sorterriaren defentsaren aldeko” gerrak, edo gerra “defentsiboak”, zilegiak,
aurrerakoiak eta justuak direla, bakarrik
“atzerritarren zapalkuntza suntsitzeko” zentzua baldin badu. Adibidez: Pertsia
Errusiaren aurka, “eta abar”, eta
honako hau erraten da: gerra justu eta defentsiboak izango lirateke, lehenengo
erasoa nork egin kontutan hartu gabe; desiragarria izango zen edozein
sozialistarentzat menpeko Estatu zapalduaren garaipena»
+
«Marxismoak
honako analisia egiten du: gerraren “esentzia”, adibidez, atzerritarren zapalkuntza deuseztatzea baldin bada (bereziki ohikoa izan zena
Europan 1789-1871 urteetan), orduan gerra hori aurrerakoia da menpeko nazio edo
estatuentzat. Aldiz, gerraren “esentzia” kolonien banatze berri bat baldin bada, harrapakina banatzea,
atzerriko herrialdeetan lapurtzea (1914-1916ko gerran* gertatzen den bezala),
orduan sorterriaren defentsari buruzko edozein esaldi “herria guztiz
engainatzea” du helburu»
(*): 1. Mundu Gerla inperialistaz ari da
(trotskistak.blog)
+
«Potentzia inperialisten kontrako
gerra bat, hots, herrialde zapalduena (koloniak, adibidez) potentzia
zapaltzaileen aurkakoa, gerra benetan nazional bat da. Gaur egun ere gerta
daiteke. “Sorterriaren defentsa” —nazio zapaldu batek zapaltzaile atzerritar
baten aurka gudukatzen duenean— ez da engainu bat. Sozialistak ez dira “sorterriaren defentsaren”
aurkari horrelako gerra batean.
Nazioen autodeterminazioak erabateko askapen nazionalaren eta
erabateko independentziaren aldeko borroka erran nahi du, anexioen aurka egotea
da, eta sozialistek ezin diote
—sozialista izateari utzi gabe— borroka horri uko egin, edozein delarik bere
forma, altxamendua edo gerra barne.»
Boltxebikeen buruzagiak |
+
«Gerra
politikaren jarraipena da. Ondorioz, demokraziaren aldeko borroka bat
dagoenean, demokraziaren aldeko gerra bat gerta
daiteke. Nazioen autodeterminazioa aldarrikapen demokratikoetako bat baino
ez da, eta, printzipioz, ez du alderik bertze aldarrikapen demokratikoekiko.
“Mundua menperatzea” da, labur esanda, politika inperialistaren esentzia, eta
honen jarraipena gerra da. Gerra demokratiko batean “sorterriaren defentsa”
ukatzea, hots, gerra horretan parte
hartzeari uko egitea, marxismoarekin zerikusirik ez duen absurdo bat da. Gerra
inperialista bati “sorterriaren defentsa” kontzeptua eranstea gerra hori edertzeko,
hau da, gerra demokratiko gisa aurkezteko, langileak engainatzea eta burgesia
atzerakoiarekin egotea da»
+
« Herria esnatzea bere
ama-hizkuntzaren eta bere literaturaren erabateko erabilera erdiesteko (eta hau
nahitaezkoa eta ezinbestekoa da kapitalismoaren erabateko garapenerako, azken
nekazarien familiarengana hartu-eman ekonomikoa erabat heltzeko) oraindik gauzatu ez den zerbait da.
“Sorterria” ez da oraindik kasu
horietan, historikoki, letra hila. Kasu horietan, “aberriaren defentsa” oraindik demokraziaren defentsa,
hizkuntza nazionalaren defentsa, libertate politikoaren defentsa izan daiteke
nazio zapaltzaileen aurka, Erdi Aroaren aurka; baina ingelesek, frantsesek, alemanek
eta italiarrek egungo gerran aberriaren defentsaz mintzo direnean gezurretan ari
dira, zeren, benetan, defendatzen ari direna ez da beraien ama-hizkuntza, ezta
garapen nazionalerako eskubidea, baizik-eta esklabista gisa dituzten eskubideak
ari dira defendatzen, beraien koloniak, beraien finantza-kapitalismoaren “eragin-eremua”,
eta abar. »
"Vaga general contra la repressió..." |
+
«Funtsean
akats bat da, akats antimarxista eta antizientifiko bat, “atzerri-politika” eta
politika orokorra bereiztea, are gehiago atzerri-politika eta barne-politika
elkarren artean kontrajartzea. Bai atzerri- bai barne-politikan, inperialismoak
demokrazia bortxatzeko joera du, erreakziora jotzen du. Zentzu horretan, inperialismoak,
zalantzarik gabe, demokrazia orokorra
“errefusatzen” du, demokrazia osoa,
eta ez soilik bere aldarrikapenetako bat
—nazioen autodeterminazioa.
Demokrazia orokorra “ukatzen” duenez, inperialismoak ere demokrazia “ukatzen” du auzi
nazionalean (nazioen autodeterminazioan, alegia): demokrazia bortxatu nahi du.
Demokrazia gauzatzea —zentzu berean eta maila berdinean— zailagoa da
inperialismoaren-pean (kapitalismo aurre-monopolistarekin alderatuz); era berean,
zailagoa da errepublika bat ezartzea, milizia bat, herriak funtzionario
publikoak hauteskunde bidez aukeratzea, eta abar. »
+
«Nazioen autotederminazioak
independentzia politikoa erran nahi du. Inperialismoak independentzia hori
bortxatzen saiatzen da anexio politikoak anexio ekonomikoa errazten duelako
askotan, merkeagoa egiten duelako (errazagoa da funtzionarioak erostea, kontzesioak
ziurtatzea, aldeko legedi bat ezartzea, eta abar), onuragarriagoa delako, ez da
hain gogaikarria; era berean, inperialismoak demokrazia orokorra ordezkatzen saiatzen
da oligarkiaren mesedetan. Baina, inperialismoaren-pean, autodeterminazioaren
izaera ekonomiko lorrezinaz hitz egitea erabat absurdoa da.»
+
«Inperialismoaren-pean, borroka nazionala, altxamendu nazionala,
banatze nazionala, erabat “egingarriak” dira eta praktikan gertatzen dira; eta
are nabarmenagoak dira, izan ere, inperialismoak ez ditu kapitalismoaren
garapena eta populazioaren joera demokratikoen hazkuntza frenatzen, aldiz, desira
demokratikoen eta trust-en joera
antidemokratikoaren arteko antagonismoa areagotzen ditu.»
+
«Berdina al da, arazo nazionalaren ikuspegitik, nazio zapaltzaileetako eta
zapalduen arteko egoera erreala?
Ez, ez da berdin.»
+
« 2)
Diferentzia, ikuspuntu politikotik, nazio zapalduaren langileekin alderatuz gero,
nazio zapaltzaileetako langileek bizitza politikoaren eremu askotan pribilegio egoera bat dutela da.
3)
Diferentzia da , ikuspuntu ideologikotik,
edo espiritualetik, nazio zapaltzaileetako langileei irakasten zaiela, bai
eskolan bai bizitzan, nazio zapalduetako langileak erdeinatzen eta
mespretxatzen.»
Liga Komunista Internazionalak Kataluniaren independentzia aldarrikatu du (iparraldean eta hegoaldean), eta Guardia Zibila eta Polizia Nazionala alde egiteko eskatu du. |
+
«Herrialde aurreratetako
proletalgoak burgesia garaitzen eta bere saiakera kontrairaultzaileak errefusatzen
dituen bitartean, nazio ez-garatuek eta zapalduek ez dira itxoiten gelditzen,
ez diote existentziari uko egiten, ez dira desagertzen. Eta 1915-1916ko gerra
bezalako krisi burges-inperialista bat —krisi txiki bat, iraultza sozialarekin
alderatuz— aprobetxatzen badute matxinatzeko (koloniak, Irlanda), zalantzarik
ez izan arrazoi handiagoz aprobetxatuko dutela herrialde garatuetako gerra
zibilaren krisi handia matxinadak
burutzeko.
Iraultza
soziala bakarrik gerta daiteke denbora-tarte batean non herrialde garatuetako
proletalgoak burgesiaren aurka zuzentzen duen gerrari, nazio ez-garatu,
atzeratu eta zapalduetako mugimendu demokratiko eta iraultzaile multzo bat batzen zaizkion —nazio
askapenerako mugimendua barne. »
+
«“Matxinatutako
nazio” orok bere burua “defendatzen”
du, bere hizkuntza defendatzen du, bere lurraldea, bere sorterria, nazio
zapaltzailearen aitzinean.
Zapalkuntza nazional orok herriaren masa zabalen erresistentzia eragiten du, eta zapalkuntza nazionala
pairatzen duen populazioaren erresistentziak, altxamendu nazionalerako joera du beti. Askotan (batez ere
Austrian eta Errusian), nazio zapalduetako burgesiak soilik altxamendu nazionalari buruz mintzo da, baina ekintzetan
nazio zapaltzailearen burgesiarekin hitzarmen atzerakoiak burutzen ditu, bere
herriari bizkarra emanez eta bere aurka
eginez. Kasu hauetan, marxista iraultzaileen kritika ez doa mugimendu
nazionalaren aurka, baizik-eta bere degradazioaren, bere zabartzearen aurka,
ika-mika zeken baten mailara jaisteko joeraren aurka.»
+
«Gure idurikoz —bai ikuspuntu
teorikotik bai politiko-praktikotik— zuzena da langileei gomendatzea, hemendik
aurrera, ez dezatela beraien alderdi sozialdemokraten baitan onartu nazio
zapaldu ororen banatze-eskubidea
aitortzen eta babesten ez duten nazio zapaltzaileetako sozialistarik. »
+
«Egunero
ohartzen gara, ikusten dugu, sentitzen dugu, independentzia-eskubidearen
ukazioa gaur egun teorikoki faltsua dela hasieratik bukaerara, eta praktikan,
nazio zapalduetako chauvinistei men egitea erran nahi du»
—LENIN: Una caricatura del marxismo y el “economismo
imperialista”.
Leninek 1916ko abuztuaren eta urriaren artean
eskribitua;
lehenbiziko aldiz Zvezda aldizkarian argitaratua 1924an.