ostirala

"Lenin" (W. Szymborska)


Wang Yaping, Txinako kosmonauta
 
LENIN

Kaltetuak borrokara eraman zituelako,
garaipena betiereko egin zuelako,
datozen garaietarako
oinarri zurrunak altxa zituelako –
gizarte berriaren Adan hau
dagoen hilobia
ezagutzeke dauden planetetatik
etorriko diren loreekin apainduko dute.

Wisława Szymborska: Lenin



Itzultzailea: Hedoi Etxarte

asteazkena

« ¡Por la independencia de Córcega! »


Aiacciu, 2018


    Korsikaren independentziaren alde  !

MACRONen PROBOKAZIO CHAUVINISTAK KORSIKARREN KONTRA

Errepublika proletario baten alde!
Europako Estatu Batu sozialisten alde!

 

Le BOLCHEVIK egunkariaren 223. alean agertutako artikuluaren itzulpena blog honek euskaratu du Liga Komunista Internazionalaren baimenik gabe. ( http://spartacist.org/ )

2018ko martxoa.          [ http://www.icl-fi.org/francais/lebol/223/corse.html ]

 

P

asa den irailean, honako hau idatzi genuen Macron-ek Eric Morvan delako morroi bat polizia nazionalaren buruzagi berria izateko izendatu zuenean: “Eric Morvan-en izendapena mehatxu anker bat da estatu frantsesetik independentzia erdiesteko borrokan dabiltzan herri korsikarraren, euskaldunaren eta katalanaren kontra; guk, borroka horrekin bat egiten dugu” (Le Bolchévik). Corti-ko suprefeta izendatua izan zen Morvan 1998ko apirilean, Erignac prefeta eraila izan eta bi hilabetera. Geroago Baionako suprefeta izan zen.

Morvan berehala jarri da lanean. “Urriaren 22ko FLNC”-k duela gutxi adierazi duenez: La jeunesse de notre pays a connu en une année plus de rafles que jamais dans toutes les années de lutte moderne. Plus de 150 interpellations avec pour seul but de ficher un maximum de militants. Comment imaginer que cette répression puisse être gage de paix ?

Macron probokazioz probokazio dabil, umiliazioz umiliazio. Nabarmentzekoa da otsailaren 6an Korsikara egin duen bidaia,  Aiacciu-n “Claude Erignac plaza” inauguratzeko, bere erailketaren 20. urtemugaren karietara. Macron irmoki azaldu da Yvan Colonna-ri amnistia ematearen kontra; gizon hau Erignac hiltzeaz  akusatu eta biziarteko kartzela-zigorreko epaia jaso zuen, inongo frogarik gabe. […] Berehala Yvan Colonna eta giltzapetutako gainontzeko militante korsikarrak askatzea eskatzen dugu, “Erignac komandoko” kideak barne!

Terrorismo indibiduala ildo marxistaren kontra doa, marxismoa langileriaren eta zapalduen mobilizazioan oinarritzen delako iraultza sozialista erdiesteko. Baina Erignac-en erailketa bezalako ekintzek, Estatu frantsesaren ordezkari ofizial bat den neurrian, ez dira langileriaren kontrako krimen gisa ulertuak izan behar, ezta Korsikako herri zapalduaren kontrakoak, eta beraz estatu horren jazarpena pairatzen dutenak defendatzen ditugu. (…)

2014ko Bastia-ko udal hauteskundeetatik 2017ko lurraldeko hauteskundeetara, korsikar nazionalistak —autonomistak izan edo independentistak izan— garaipenez garaipen dabiltza. Azkeneko abenduan  gehiengo osoa erdietsi dute. Korsikak duela 250 urtetik eusten du frantsesen asimilazioa. Pasquale Paoli-ren buruzagitzarekin Korsikako Estatu independente bat izan zen 1755etik 1769ra. Frantziak, armen bitartez, korsikarrak menderatu zituen 1769ko maiatzaren 8an. Nahiz-eta gezur chauvinistak oso hedaturik dauden, Korsikako nazioak ez du sekula bere kabuz hautatu Frantziaren asimilazioa: Korsika anexionatua izan zen. Korsikaren independentziaren alde! Errepublika proletario baten alde!

Korsikako nazionalistek eskatzen duten autonomiak ez du zerikusi handirik autodeterminazio-eskubidea gauzatzearekin, hots, independentzia-eskubidearekin, Korsikako nazioak Frantziatik bereizteko duen eskubidearekin. Beraiek soilik eskatzen dutena da errepublika frantsesaren barnean egokitutako estatus bat. Gaur egun Kataluniak pairatzen duen errepresioak erakusten du Generalitatearen eskumen autonomikoen izaera lilurakeri bat dela, ez baitu Estatu batek duen funtsezko ezaugarririk, lehenik-eta-behin, indar armaturik. Macron-ek, bere diskurtsoan, polizia indartu eta brigaden bertze hedatze bat burutzeko asmoa duela iragarri du, hots, aparatu errepresibo frantsesa sendotuko duela Korsikan. Pierre Poggioli nazionalistak nabarmendu duenez, Korsikak “Hexagonoarekin alderatuz, polizien, jendarmeen eta militarren ehuneko handiena du proportzionalki” (Nutizie Nustrale, otsailak 7). Asprettu-ko base aeronabala eta Sulinzara-ko aire basea itxi! Frantziako tropak eta poliziak, alde Korsikatik!

Berez, nazionalisten aldarrikapen nagusiak egingarriak dira, oso xumeak dira eta Korsikako nazioaren autodeterminaziotik urrun daude. Guk Colonna-ren eta preso politiko nazionalisten berehalako askatasuna eskatzen dugun bitartean, nazionalistek amnistia eskatzen dute, eta hau ezin bada, Korsikako Borgu-ko presondegian sartzea aldarrikatzen dute. (…)

Hizkuntza frantsesak Korsikan —eta baita Iparralden eta Ipar Katalunian—nagusitasuna eta pribilegioak ditu, eta hizkuntza ofizial bakar gisa agertzen da, eta Macronek hori berretsi du otsailaren 7an. Lenin (Trotsky-rekin batera Errusiako iraultza proletario arrakastatsu bakarra zuzendu zuenak duela ehun urte) beti egon zen hizkuntza ofizial bakarra —zapaltzaileen hizkuntza— bortxaz inposatzearen kontra.

Frantsesa da, Korsikan, zapaltzaileen hizkuntza. Pribilegiorik ez frantsesarentzat Korsikan, Ipar Euskal Herrian eta Ipar Katalunian! Guadalupeko kreolearekin bezala, eskandalu bat da korsikera hizkuntza “arrotz” bat izatea Korsikan bertan. Korsikera haurtzaindegitik unibertsitatera irakatsi behar da; etorkinak beraien ama-hizkuntzatik korsikerara trantsizioa egiteko programa elebidunak behar dira, doakoak eta kalitatezkoak! Hori gertatu ezean, Korsikako nazionalistek eskatzen duten koofizialtasuna defendatuko genuke, nahiz-eta horrek korsikeraren defentsarako neurri oso partziala izan. (…)

Guk, marxistok, ez dugu sekula nazio zapaldu bat eta Estatu zapaltzailea maila berean jartzen. Nazio zapaldu baten borroka zilegia eta justua da, horregatik behar du Korsikako nazioak bere existentzia ziurtatu. Zapalkuntza nazionalaren etsai amorratuak garenez “mugak irekitzeko” aldarrikapen erreakzionario eta utopikoaren kontra gaude. Israelgo Estatu sionistaren historiak garbi frogatzen duenez, gehiegizko eta neurririk gabeko immigrazio batek autodeterminazio-eskubidea zapuzten du. Frantziak “muga irekien” politika Kaledonia Berrian praktikan jarri zuenetik pasa dira zenbait hamarkada. Frantziak “populatze politika areagotu zuen 1960-1970eko hamarkadetan kanak herria minorizatzeko eta gogo independentisten aitzinean neurriak hartzeko” (Le Monde, 2017ko abenduaren 9a)

Proletalgoaren klase-independentziaren alde gaude, eta ez diogu inongo babes politikorik ematen korsikar nazionalistei definizioz perspektiba kapitalista bat dutelako. Gure xedea Korsikako errepublika proletario bat eraikitzea da, Europako Estatu Batu sozialistetan. Korsikaren, edo Kataluniako herriaren independentziaren aldeko borroka palanka handi bat izan daiteke Europar Batasunaren desegitea azkartzeko. Europar Batasuna tresna erreakzionario bat da Europako indar inperialisten zerbitzura dagoena —bereziki Alemania, baina baita Frantzia ere—, bere asmoa Europa osoko langileen explotazioa handitzea eta herrialde txiroenak (Grezia, esate beterako) eta estatu multinazionaletako herri txikiak bere menpe jartzea delarik. Arrazoi horregatik, Europar Batasuneko agintariek Kataluniako, Eskoziako, eta bistan da, korsikar nazioaren independentzia gorroto dute, eta hori horrela da nahiz-eta korsikar nazionalistak Bruselarekin eta baliorik ez duen bere “Hizkuntzen Gutunarekin” liluratu. Behera E.B.! Gora Europako Estatu Batu sozialistak!

Korsikarren, euskaldunen, katalanen, guadalupetarren, martinikarren  eta kanak herrikoen kontra burgesia frantsesak burutzen duen zapalkuntza nazionalak proletalgoaren batasuna ahultzen du, eta potentzia handi honen chauvinismoak langileria bere klase-etsaiari katez lotuta egotera zigortzen du. Gure borrokak Frantziako langileriak mobilizazioen bitartez Korsikako herriaren eskubide nazionalak defendatzea bilatzen du, eta aldi berean proletalgo frantsesa gaixotzen duen chauvinismoaren kontra gaude. Korsikako askapen nazionalaren aldeko borroka Frantziako eta gainontzeko Europako iraultza sozialistaren aldeko indar eragile izan daiteke. Horrek guztiak alderdi leninista-trotskisten alde borrokatzea eskatzen du, berriz altxatutako 4. Internazionalaren adar nazional disziplinatuetako kide direnak.

—LKI Liga Komunista Internazionalaren kide den Frantziako Liga Trotskistak (Ligue Trotskyste de France-k) 2018ko martxoan argitaratua.
http://www.icl-fi.org/francais/lebol/223/corse.html

Korsika

 

astelehena

Gora martxoaren 8a!


“Emakume proletarioaren askapena ezin du antzekotasunik izan emakume burgesak bere klaseko gizonezkoaren aurka garatzen duenarekin; alderantziz, bere borroka bere klaseko ginonezkoarekin elkarturik doa kapitalisten klasearen aurka […] Bere borrokaren azken xedea ez da gizonekin libreki lehiatzea, baizik-eta proletalgoak botere politikoa konkistatzea. Emakume proletarioa soinez soin borrokatzen da bere klaseko gizonekin bat gizarte kapitalistaren aurka […]”
—Clara Zetkin (Gothako Biltzarra, 1896)

 
"La lucha de emancipación de la mujer proletaria no puede ser una lucha similar a la que desarrolla la mujer burguesa contra el hombre de su clase; por el contrario, la suya es una lucha que va unida a la del hombre de su clase contra la clase de los capitalistas [...] El objetivo final de su lucha no es la libre concurrencia con el hombre, sino la conquista del poder político por parte del proletariado. La mujer proletaria combate codo a codo con el hombre de su clase contra la sociedad capitalista [...] "
—Clara Zetkin (Congreso de Gotha 1896)

Lenin: "Bizi bedi Azerbaijango Errepublika Sobietar independentea!"


 
Lenin:
Azerbaijango gobernu sozialista sobietarrari bidalitako telegrama.

Baku


H

erriaren Komisarioen Kontseiluak pozez hartzen du Azerbaijango Errepublika independenteko herri langilearen askapena, eta ziur da bere gobernu sobietistaren buruzagitzarekin, Azerbaijango Errepublika independenteak, Errusiako Errepublika Sozialista Sobietar Federalarekin bat, inperialismoaren aurrean, hots, Ekialdeko herri zapalduen etsai amorratuaren aurrean, bere askatasuna eta independentzia defendatuko duela.

Bizi bedi Azerbaijango Errepublika Sobietar independentea!
Gora Azerbaijango langileak eta nekazariak!
Gora Azerbaijango eta Errusiako langileen eta nekazarien arteko aliantza!

—V. Ulianov (Lenin),

Herriaren Komisarioen Kontseiluaren presidentea.

1920ko maiatzaren 5ean idatzia.
Baku-ko Kommunist-en argitaratua
1920ko maiatzaren 9an.
Akal, 33. liburukia.

ostirala

Txakurren jipoia





"Kapitalismopean poliziaren zeregin nagusia grebak zapuztu eta klase agintariaren politiken aurka zuzentzen diren beste era batzuetako protestak erreprimitzea da. Poliziak izan ditzakeen beste gizalegezko erabilgarritasunak, trafikoa zaindu eta anbulantziei deitzea adibidez, guztiz kasualitatezkoak dira bere funtsezko zeregina erreprimitzea delako. Banakako polizien joera pertsonalek ez dute aldatzen poliziaren oinarrizko izaera. Dena klase agintariaren esanetara egin behar da. Ondorioz, errepresio polizialaren bidez kapitalismoak giza eskubideak jabetza pribatuaren nahien menpe jartzen dituen erarik agerienetariko bat bilakatzen da.  Polizia-agenteek zenbaitetan beraien zeregin antisozialetan huts egiten badute —erabiltzen dituzten armen antzera— hori soilik gertatzen da herdoiltzeko aukera dutelako hasieratik hezituak  izan diren funtzio hiltzailea betetzeko ongi entrenatuak ez badaude."
—Farrell Dobbs, Teamster Rebellion (1972)

http://www.icl-fi.org/english/wv/1052/qotw.html