Lenin:
Azerbaijango gobernu sozialista sobietarrari
bidalitako telegrama.
Baku
H
|
erriaren Komisarioen
Kontseiluak pozez hartzen du Azerbaijango Errepublika independenteko herri
langilearen askapena, eta ziur da bere gobernu sobietistaren buruzagitzarekin,
Azerbaijango Errepublika independenteak, Errusiako Errepublika Sozialista Sobietar
Federalarekin bat, inperialismoaren aurrean, hots, Ekialdeko herri zapalduen
etsai amorratuaren aurrean, bere askatasuna eta independentzia defendatuko
duela.
Bizi bedi Azerbaijango Errepublika Sobietar
independentea!
Gora Azerbaijango langileak eta nekazariak!
Gora Azerbaijango eta Errusiako langileen eta nekazarien
arteko aliantza!
—V. Ulianov (Lenin),
Herriaren Komisarioen Kontseiluaren presidentea.
1920ko maiatzaren 5ean
idatzia.
Baku-ko Kommunist-en argitaratua
1920ko maiatzaren 9an.
Akal, 33. liburukia.