Iraultza bat, zalantzarik gabe, existitzen den gauzarik
autoritarioena da; ekintza horren bitartez populazioaren zati batek bere nahia
inposatzen dio beste zatiari fusilak, baionetak eta kanoiak erabiliz, zinez
bitarteko autoritarioak; eta alderdi iraultzaileak, alferrik borrokatu izan nahi
ez badu, bere nagusitasuna mantendu behar du armek atzerakoiei eragiten dien
beldurraren bitartez. [...]
Beraz, bietako bat: edo antiautoritarioek ez dakiten
zer dioten, eta kasu horretan nahasmena sortzen dabiltza; edo badakite, eta
kasu honetan proletalgoaren mugimendua traizionatzen dute. Batean zein bestean,
erreakzioari mesede egiten diote.
—Friedrich ENGELS, De la autoridad (Autoritateari buruz) 1872-1873
Marx eta Engelsen erretratuak alarde batean |