ostirala

Trotsky: "Urriko Iraultzak zintzoki bete zuen bere hitza emakumeari dagokionez"


Proletalgoaren diktadura, Mosku.
U

rriko Iraultzak zintzoki bete zuen bere hitza emakumeari dagokionez. Erregimen berria ez zen asebete gelditu gizonak dituen eskubide juridiko eta politiko berdinak eskaintzerakoan, baizik-eta ahal zuen guztia egin zuen —askoz gehiago dena— eta, nolanahi ere, beste edozein erregimenek baino infinituki gehiago alor kultural zein ekonomiko guztietan benetan sar zedin. Baina ez britaniar parlamentu “ahalguztidunak”, ezta iraultzarik ahaltsuenak ere ezin dute emakumea eta gizona izaki berdin-berdin bilakatu —argi esateko— haurdunaldiaren, erditzearen, edoskitzearen eta haurren heziketaren zama elkarren artean banatu. Iraultza heroikoki saiatu zen “etxe familiar” zahar eta ustela suntsitzen, instituzio arkaiko, ohiko eta itogarri bat delako, langile-klasearen emakumea haurtzarotik heriotzaraino gatibu-lanak egitera zigortzen duena. Familia, enpresa txiki itxi bat bezalakotzat hartua, ordezkatua izan behar zuen —iraultzaileen nahiaren arabera— zerbitzu sozialen sistema oso baten ordez: amaetxeak, haurtzaindegiak, haur-eskolak, jangelak, garbitegiak, kontsultategiak, ospitaleak, gaixoetxeak, kirol elkarteak, zinema-aretoak, antzokiak, eta abar. Gizarte sozialistak familiaren funtzio ekonomiko guztien ardura hartu behar zuen.

—Lev TROTSKY, La revolución traicionada.

itzulpena: trotskistak.blogspot