Widodo-ren erregimenak Estatuaren
errepresio odoltsua indartzen du
Bizi bedi Indonesiako langileen
iraultza!
Independentzia Mendebaldeko Papuarentzat!
Australasian Spartacist, 239. alea
2019ko uda/2020
Jatorrizko bertsioa:
Itzulpen ez ofiziala:
[...] Duela gutxi gertaturiko protestak
erreprimitu ditu Jakartak, Mendebaldeko Papuak pairatzen duen okupazio militar
odoltsuaren azken gertaeren baitan. Jazarpena, jipoiek, tortura eta hilketek
gora egin dute Widodo-ren erregimenaren-pean, bien bitartean, estatubatuar eta australiar inperialismoek Indonesiaren agintea bermatzen dute eskualdean. 1960ko
hamarkadan Indonesiara bortxaz erantsi zituztenetik, jatorrizko melanesiarrak
beraien independentziaren alde ausardiaz borroka egin dute 50 urtez, ehunka
izan dira hildakoak eta egoera latzak pasa dituzte. Borroka horrek intentsitate
apaleko gerrilla baten matxinada eragin du, OPM Papua Askatzeko Mugimenduaren adar
armatuaren eskutik. Indonesiako armadaren aitzinean, independentziaren alde
borroka egiten duten ekintzaileen defentsa militarraren aldeko gara, baina,
aldi berean, ez diogu babesik ematen indar nazionalista burgesei. Honako hau aldarrikatzen
dugu: Manifestari guztiak askatu, erretira ditzatela akusazio guztiak!
Indonesiako tropak kanpora! Australia, atera itzazu zure atzaparrak!
Independentzia Mendebaldeko Papuarentzat!
Mendebaldeko Papuako langileen eta nekazarien
gobernu baten alde borrokatzen dugu, Papuako herrian zentratuta dagoena. Indonesiako klase agintariaren menperakuntza
deuseztatzeko borrokan, marxistek langile indonesiar borrokalariak mobilizatzea
bilatuko luke, baita Mendebaldeko Papuan bizi diren horiek, bertako populazioak
independentziaren alde egiten duen borroka sostengatzeko.
(…)
SUHARTOren ONDOKO ”ERREFORMAREN GARAIA”ren IRUZURRA
(…) 1998an ikasleek
« reformasi » aldarrikatu zutenean ohartarazi genuen bezala,
Indonesia bezalako herrialde ekonomikoki atzeratu eta menpeko batean, non esplotazio
inperialista eta pobrezia izugarria pairatu behar den, lilurakeria
hutsa da masen funtsezko eskubide demokratikoak erdiesteko nahia asetzea. 1998an, Asiako krisi
finantzarioak sortutako hondamendiaren karietara, Suharto-ren diktadura militarra
erortzen hasi zenean, asaldura sozial handi baten erdian, burgesiak,
menperakuntza kapitalista egonkortzeko desesperaturik, eta beraien jabe
inperialisten presiopean, populu plebeioaren gorrotoa demokrazia
parlamentarioaren estaldura sostengatzeko desbideratu zuen. Hala ere, bere
horretan mantendu zen azpiratze inperialista, ustelkeria, burgesiaren
errepresioa eta beraien morroi militarrak. Estatu kapitalistaren aparatua ezin
da erreformatu. Bere muinean polizia, armada eta presondegiak daude, bortxaren
makineria honen xedea agintari kapitalisten boterea eta etekinak defenditzea da,
langileriaren eta zapalduen aitzinean. Merdeka jauregian nor dagoen ez du deus
inporta, gobernuak indar kapitalista-inperialisten, erreakzio erlijiosoaren,
chauvinismo nazionalaren eta txinatarren aurkako arrazakeriaren zerbitzari
izaten jarraituko du.
INDONESIA ETA ETENGABEKO IRAULTZA
Mendetan zehar
holandarren menperakuntza kolonialak loturik, Indonesia urraturik dago
zatiketa erlijioso, nazional eta klasistengatik. Herrien presondegi honek
17.000 uharte inguru ditu, eta artxipelagoko gutxiengo nazional zapalduek aspalditik
borrokatu dira Java-ko burgesiaren eta bere makineria militarraren aurka.
Garapen kapitalista berantiarra islatzen du Indonesiak, kontraesan sozial
ikaragarriak azaleratuz sektore industrial moderno baten eta kapitalismoaren
aroaren aurreko egoera batean murgilduta dagoen landa-eremu baten artean. Bere
burgesia gutxi errotuta eta txikia denez, inperialismoarekin duen menpekotasuna
eta populu txiroari dion beldurrak azpiratze inperialista eta erreakzio soziala
babestea besterik ezin du egin.
Txinako Estatu
proletario deformatuak Indonesian eta eskualdean duen eragin geroz eta
handiagoa zapuztu nahian, EE.BB.ek defentsa laguntza eta kooperazio militarra handituko
duela iragarri du ASEANen defentsa ministroen bilkura batean.
(…)
Mendebaldeko Papuan
eta Indonesian berriki izan diren protestek nabarmentzen dute masek,
artxipelagoan zehar, etsai komun bat dutela —Indonesiako klase menperatzailea. Nazio
zapalduen eskubideen aldeko borrokak iraultzarako indar eragile bat izan
daitekela onartuz, Mendebaldeko Papuaren independentzia aldarrikatzen dugunean
Indonesiako iraultza sozialistaren aldeko perspektiba ari gara babesten.
Kapitalismoak bere
ehorzle potentziala sortu du proletalgo ahaltsuan, emakume anitz dituena. (…)
Inperialismoaren
aroan, proletalgoak bakarrik, masa zapalduen buruzagitza hartuz, lortu ditzake
Europako iraultza burgesei lotzen zaizkion eginbehar historikoak —emantzipazio nazionala, laborantza-iraultza, emakumeen berdintasun formala eta modernizazio
oro. Etengabeko iraultzaren perspektiba Trotskyk trazatu zuen, Errusian gauzatu
zelarik 1917ko Urriko Iraultzan. (...)
—Australiako Liga
Espartakista (Liga Komunista
Internazionala)