asteartea

Trotsky: 13. tesia (Etengabeko iraultza)




Kamenev, Lenin eta Trotsky. Mosku, Errusia sobietarra.



Etengabeko iraultza (oinarrizko tesiak)

Trotsky

13)     Stalin-en eta Bukharin-en teoriak —Errusiako iraultzen esperientzia guztiaren kontra— iraultza demokratikoa eta iraultza sozialista mekanikoki kontrajartzeaz gain, iraultza nazionala eta internazionala ere banandu egiten ditu.

Herrialde atzeratuetako iraultzei, burutu ezin den diktadura demokratikoa ezartzeko helburua ematen die, proletalgoaren diktadurari kontrajarriz. Hortaz, lilurakeriak eta fikzioak sortzen ditu politikan, Ekialdean proletalgoak boterea hartzeko borroka geldiarazi eta kolonietako iraultzen garaipena atzeratzen du.

Proletalgoak boterea hartzea, epigonoen teoriaren ikuspuntutik, iraultza burutzea esan nahi du (“bere hamar partetatik bederatzietan”, Stalinen formularen arabera), erreforma nazionalen aroa hasten delarik. Ondorioz, Kulak-a [=nekazari aberatsa] sozialismoan sustraitzearen teoria eta munduko burgesiaren “neutralizazioaren” teoria banaezinak dira sozialismoa herrialde bakarrean eraikitzearen teoriatik. Bi teoria hauek batera sortzen dira, eta batera erori.

Sozialismo nazionalaren teoriak esku-hartze militarraren kontrako borrokarako arma laguntzailetzat hartzen du Internazional Komunista, honen kategoria degradatuz. Gaurko egunez, Komintern-aren politika, bere erregimena eta bere buruzagien hautaketa bat dator osoki destakamentu laguntzailearen rolarekin, zeregin independenteak jorratzerik ez daukana.

—Trotsky, iraultzaile boltxebike-leninista. 

Konstantinopla, 1929ko azaroaren 30a.

 

ostirala

Trotsky: 12. tesia (Etengabeko iraultza)

Spartacist League (Liga Komunista Internazionala)

Etengabeko iraultza (oinarrizko tesiak)

Trotsky

12)      Sozialismoa herrialde bakar batean eraikitzearen teoria Urriko [iraultzaren] aurkako erreakzio gisa sortu zen, eta etengabeko iraultzaren teoriari aurrez aurre modu kontsekuentean kontra egiten dion teoria bakarra da.

Sozialismoa herrialde bakar batean eraikitzearen teoriaren aldeko epigonoak saiatzen dira —kritikak hala behartuta— euren teoriaren aplikazioa Errusiako kasuari murrizten, herrialde horrek dauzkan zenbait berezitasunengatik (bere hedadura eta aberastasun naturalak), baina horrek ez ditu gauzak hobetzen, kontrakoa baizik. Halabeharrez, jarrera internazionalari uko egitea mesianismo nazionalera zuzentzea da, hau da, norberaren herrialdeak dauzkan abantaila eta berezitasun propioak eranstea da, eta ustez beste herrialdeek ezin izan dezaketen rol bat hartzea izango luke.

Lanaren zatiketa mundiala, industria sobietarra atzerriko teknikaren mende egotea, Europako herrialde aurreratuen indar produktiboen dependentzia Asiako lehengaiekiko, eta abar, ezinezkoa egiten dute gizarte sozialista independente bat eraikitzea herrialde bakar batean, munduko edozein tokitan.

—Trotsky, iraultzaile boltxebike-leninista. 

Konstantinopla, 1929ko azaroaren 30a.




Trotsky: 11. tesia (Etengabeko iraultza)

 


Etengabeko iraultza (oinarrizko tesiak)

Trotsky

 

11)      Mundu mailako iraultzaren garapena, trazaturik gelditu den moduan, ezeztatu egiten du sozialismorako “heldu” edo “heldugabeko” herrialdeen arteko bereizketa, Internazional Komunistak gaur egun ezartzen duen sailkapen hil eta pedantearen zentzuaren arabera. Kapitalismoak merkatu mundial bat, lanaren zatiketa mundial bat eta indar produktibo mundialak sortzen dituenez, bere kabuz munduko ekonomia osoa eraldaketa sozialistarako prestatzen du.

            Eraldaketa-prozesu hau erritmo desberdinean gauzatuko da herrialdeen arabera. Kondizio jakin batzuen ondorioz, herrialde atzeratuak aurreratuak baino lehenago heldu daitezke proletalgoaren diktadurara, baina hauek baino geroago sozialismora.

            Herrialde kolonial edo semikolonial batean, bere proletalgoa nekazariak bere ondora batu eta boterea konkistatzeko aski prestaturik egon ezean, ez du gaitasunik iraultza demokratikoa azken bururaino eramateko. Aldiz, herrialde batean proletalgoak iraultza demokratikoaren ondorioz boterea lortzen badu, diktaduraren eta sozialismoaren zoria, azken finean, ez da horrenbesteraino indar produktibo nazionalen baitan egongo, eta hartara, iraultza sozialista internazionalaren eskutan egongo da.

—Trotsky, iraultzaile boltxebike-leninista. 

Konstantinopla, 1929ko azaroaren 30a.

asteazkena

LKI: “Militarki Donbaseko erreboltarien aldeko gara”

"EE.BB.etako/Europar Batasuneko inperialistak Ukrainako 
terrorismo faxistaren atzean!"


Liga Komunista Internazionala (IV. Internazionalaren aldekoa):

«Zapalkuntza nazionalaren etsai garelako, Errusiak Krimean egindako esku-hartze militarra babesten dugu, bertako populazioari autodeterminazio-eskubidea gauzatzen uzten diolako. Krimea errusiarra dela aldarrikatzen dugu. Era berean, Ukrainako ekialdeko populazioak autogobernurako duen eskubidea defenditzen dugu, independentzia edo Errusiarekin batzeko hautua barne. Hortaz, militarki Donbas-eko erreboltarien aldeko gara Kiev-eko gobernuaren aurka, baina ez diogu inongo babes politikorik ematen buruzagi matxinoei ezta Putin-en erregimen kapitalista autokratikoari»

—LKI (Workers Vanguard, 1169. alea)

2020ko otsailak 7

(https://www.icl-fi.org/english/wv/1169/impeachment.html)

osteguna

Trotsky: “Gainbeheraren aroko profetek sozialismo zientifikoak lurperatu zituen doktrinak aurkitzen dituzte”



“Alderdi Sozialdemokrataren eta Internazional Komunistaren deskonposaketak berrerortze ideologiko izugarriak sortzen ditu urrats bakoitzeko. Badirudi pentsamendu senila infantila bilakatu dela. Formula salbatzaileen bila, gainbeheraren aroko profetek sozialismo zientifikoak lurperatu zituen doktrinak aurkitzen dituzte, berriak direlakoan”

—Lev TROTSKY, militante boltxebike-leninista (Manifestu komunistaren 90. urtemuga); 1937ko urriak 30


asteazkena

“Verteidigt DDR - Sowjetunion gegen imperialistische Aggression! Für eine trotzkistische Arbeiterpartei!”


 

“Verteidigt DDR - Sowjetunion gegen imperialistische Aggression! Für eine trotzkistische Arbeiterpartei!”

Alemaniar Errepublika Demokratikoa – Sobietar Batasuna defenditu eraso inperialistaren aitzinean! Langileen alderdi trotskista baten alde!

 Berlin ( Alemania ), 1989

( https://spartacist.org/deutsch/spk/223/ddr.html

(https://progress.film/record/4440 )




asteartea

Workers Hammer, 247. alea

 


WORKERS HAMMER  aldizkari komunistaren 247. alea kalean da:

·        Pandemia, krisia, konfinamenduak:

Laboristek eta sindikatuetako buruek traizio egiten dute.

Programa iraultzaile baten alde!

 

·        Britainia Handiko Liga Espartakistaren 25. Biltzar Nazionala

Programa iraultzailearen defentsan (II)

 

·        Behera AUKUS!

Behera inperialismo britainiarra!

Txina defendatu!

 

·        Behera konfinamenduak!

Langileriak bere burua defenditu behar du

Hautsi proletalgoari traizio egiten diotenekin!

IV. Internazionala berreraiki! (euskaraz)

 

·       Corbyn-en irakaspenak: Ezkerreko laborismoaren porrota

 

·        George Crawford, 1943-2021

 

·       Eskua emanda doaz. Hautsi kate sifilitikoa! IV. Internazionala berreraiki!

 

·       Marxismoaren artxiboetatik

“Nor da etxeko nagusia?” (Trotskyk idatzia)

 

·        Ale honetako aipua

Gure jarraitutasun iraultzailea berreskuratu

 

·       Gure irakurleentzako oharra.

 

·        Liga Espartakistaren bilkura

Laboristen eta sindikatuetako buruen traizioaren kontra

Programa iraultzaile baten alde pandemia garaian!



osteguna

Trotsky, askapen nazionalaren defentsan

 



“Marxistak burgesiaren eta gerra inperialisten klase-etsai dira, baina askapen nazionalaren aldeko gerrei eta gerra iraultzaileei babesa ematen diete”

—Trotsky (‘Alkimia zentrista edo marxismoa?’1935eko apirilak 24))


“La burocracia stalinista abandona cada vez más los derechos de los pueblos a la autodeterminación

—Trotsky ( De una carta a los camaradas chinos; 5 de marzo de 1935 )

“Los marxistas son los enemigos de clase de la burguesía y de las guerras imperialistas, pero apoyan las guerras de liberación nacional y las revolucionarias, ya sean ofensivas o defensivas”

—Trotsky ( ¿Alquimia centrista o marxismo? ; 24 de abril de 1935 )

Definición de bonapartismo (por Trotsky)

 


 «Entendemos por bonapartismo el régimen en el cual la clase económicamente dominante, aunque cuenta con los medios necesarios para gobernar con métodos democráticos, se ve obligada a tolerar —para preservar su propiedad— la dominación incontrolada del gobierno por un aparato militar y policial, por un "salvador" coronado. Este tipo de situación se crea cuando las contradicciones de clase se vuelven particularmente agudas; el objetivo del bonapartismo es prevenir las explosiones. La sociedad burguesa pasó más de una vez por épocas así; pero eran, por así decirlo, solamente ensayos. La decadencia actual del capitalismo no sólo quitó definitivamente toda base de apoyo a la democracia; también reveló que el viejo bonapartismo resulta totalmente inadecuado; lo ha reemplazado el fascismo»

—Trotsky (Otra vez sobre la cuestión del bonapartismo; marzo de 1935)


osteguna

LKI: “Behera konfinamenduak! Langileriak bere burua defenditu behar du”

 




Liga Komunista Internazionala:

Behera konfinamenduak!

Langileriak bere burua defenditu behar du

 

Hautsi proletalgoari traizio egiten diotenekin!

IV. Internazionala berreraiki!

( jatorrizko bertsioak: https://spartacist.org/catala/fullet/2021-05-confinaments.html )

[Itzulpen ez ofiziala]

Osasun arreta miserablea, etxebizitza kaskarra, etekinak lortzeko produkzioa, azpiratze inperialista: klase kapitalistaren menderakuntzaren izaerak berak mundua suntsitzen duen krisi ekonomiko eta sanitarioa hauspotzen du, Covid-19aren agerraldiaz geroztik. Burgesia parasitarioek beraien interesak hobekien babesten dituzten neurriekin erantzun diote pandemiari, populazio osoa indarrez itxi dutelarik beraien etxebizitzetan, txertoaren zain.

Burgesiak ezarritako konfinamenduak osasun publikoko neurri erreakzionarioak dira. Langileek aurre egin behar diete! Konfinamenduek infekzioen erritmoa mantsotu dezakete aldi batez, baina langileriaren borroka-ahalmena ahultzen dute. Industriaren eta zerbitzuen adar osoak itxiz, krisi ekonomikoa sortu eta jende andana langabezian utzi dute. Eskolak eta haurtzaindegiak itxiz familiaren karga zapaltzailea areagotu dute. Estatuaren errepresioa izugarri handitu da, aldi berean, langileriaren eskubideak eta eskubide demokratikoak zapuztu dituzte. Batzarrak, manifestazioak, bidaiak, grebak, sindikalizazioa: denak mugatuak edo debekatuak izan dira. Konfinamenduek proletalgoaren borroka galaraztea dute helburu, borroka hau langileek benetan beraien osasuna babestu eta krisiaren kausa sozialei aurre egiteko duten modu bakarra delako.

 “Denon arteko sakrifizioaren” izenean kapitalistak blitzkrieg baten bidez langile-klasearen aurka oldartu dira. Eraso antisindikalak, kaleratze masiboak, soldata murrizketak eta lan-erritmoen bizkortzea “normaltasun berria” bilakatu dira. Langileria desarmaturik dago birus hilgarriari eta oldarraldi kapitalistari aurre egiteko. Munduan zehar, sindikatu eta alderdi proletarioen barnean dauden buruzagi kapitalistazaleek klase menderatzailearen erasoaldiari laguntza leiala eman diote. Batasun nazionalaren aldeko eta birusaren aurkako borrokaren izenean, proletalgoari traizio egiten diote.

Alderdi laborista ingelesa eta australiarra, Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata eta Die Linke, PS eta PCF, eta Hegoafrikako Alderdi Komunista; langileriaren buruzagi traidoreek funtsezko papera dute konfinamenduak betearazteko, maila lokalean zein maila nazionalean; langileek eta zapalduek konfinamendu hauek jasan behar izan dituzte. Estatu Batuetako AFL-CIOtik hasi eta sindikatu mexikar eta italiarrekin jarraituz, edo Japoniako Rengo, Zenroren eta Zenrokyo konferderazioak halaber. Buruzagi sindikalek burgesiaren neurriak babesteko deia egiten diete beraien kideei: etxean egon eta izorra zaitezte!

Langileriaren osasuna eta bizi-baldintzak defenditzea premia handia du, eta horrek agerian uzten du langile-mugimenduaren zuzendaritza berri bat forjatzea beharrezkoa dela. Sindikatuek aurre egin behar diete estatu kapitalistaren ixte industrialei, eta lan-baldintza seguruen alde egin behar dute. Osasun-arretaren eta etxebizitzaren infraestruktura kaskarra berreraiki eta hedatu behar da berehala. Kapitalisten eraikin hoberenen jabetza hartu behar da, aldi berean obra publikoen aldeko programa handi bat ezarriz, langileek bizi-baldintza duinak izan ditzaten.

Urrats bakoitzeko, langileen eta zapalduen oinarrizko interesek talka egiten dute klase kapitalistaren menderakuntzaren zutabeen kontra. Gaur egungo krisiak zorrotz azaleratu du emakumeak familiaren kateetatik askatu behar dela, zapalkuntza arrazista amaitu behar dela, esplotazio inperialistatik askatzeko beharra. Humanitateak aurrera egiteko bide bakarra, langileen iraultzak antolatu eta ekonomia sozialista planifikatu internazional bat eraikitzea da.

Egungo langile-mugimenduaren buruzagien eta beraien morroi sasi-marxisten erabateko porrotaren aurrean, hil-edo-biziko afera planteatzen zaie klase kontzientzia duten proletarioei : benetako marxismo-leninismoaren, hau da, trotskismoaren programa iraultzailean oinarrituriko zuzendaritza bat beharrezkoa da. Liga Komunista Internazionalak (IV. Internazionalaren aldekoa) abanguardiako alderdi leninista internazional bat eraiki nahi du, proletalgoari kontzientzia iraultzailea eman eta langileen boterea ezartzeko. IV. Internazionala berreraiki, iraultza sozialistaren aldeko nazioarteko alderdia!  

Behera klaseen arteko kolaborazioa eta batasuna nazionala! 

Azken urtean, LKI Liga Komunista Internazionalak konfinamenduak beharrezkotzat hartu ditu. Ildo hori gaitzesten dugu. Bizitzak salbatzeko, klase guztiek konfinamenduak babestu behar dituztela dioen “batasun nazionala”ren deiadarrari men egin genion.

Ustezko arrazoi unibertsal honengatik, buruzagi sindikalek proletalgoaren interesak atsegin handiz sakrifikatu dituzte. Pandemiaren kontrako borroka, eta osasun publiko orokorra orobat, ez dago klase antagonismoen gainetik. Kapitalistek “bizitzak salbatzeko” duten kezkaren atzean klase interesak daude benetan. Burgesiak osasun publikoan duen interesa hauxe da: bere osasun propioa babesten duen bitartean, esplotatua izateko gauza den lan-indar nahikoa eduki nahi du, ahalik eta kosturik merkeenean. Helburu erreakzionario horren aurrean, proletalgoari denon bizi-baldintzak eta osasun zerbitzu hoberena ziurtatzea interesatzen zaio. Klase interes horiek erabat antagonikoak dira, ez daude bateratzerik, pandemiarekin edo gabe. Soilik burgesiaren kontra independenteki mobilizatuz gero defenditu ditzake langileriak bere osasuna eta bere segurtasuna.

Burgesiak xantaia egiten die langileei, beraien interesen alde borrokatuz gero gaixotasuna zabalduko dela esaten die: batzar sindikalek eta manifestazioek osasun publikoa mehatxatzen omen dute; osasun-langileek jendea hiltzen omen dute lan-baldintza hobeagoen alde borroka eginez gero; eskolak eta haurtzaindegiak itxita egon behar omen dute, haurrak babesteko. Gezur handia! Konfinamenduen kontra borrokatzea gaur egungo hondamendiaren kausa sozialei heltzeko nahitaezko abiapuntua da. Batzar sindikalak funtsezkoak dira langileek beraien burua defenditzeko. Osasun-langileen borroka, osasun arreta hobe bat izateko bidea da. Eskolen eta haurtzaindegien itxieren aurkako borroka, eskola eta haurtzaindegi hobeak izateko kondizio da —eta emakumeen emantzipazioaren aldeko borrokari mesede egiten dio.

Trotsky buruzagi boltxebikeak, Kapitalismoaren agonia eta IV. Internazionalaren eginbeharrak lanean (1938), hauxe idatzi zuen:

 “Esplotazioan oinarrituriko gizarte batean, moralaren gradurik gorena iraultza soziala da. Langileen klase-kontzientzia handitzen, beraien indar propioetan konfiantza edukitzen, eta borrokan sakrifikatzeko prestasuna izaten laguntzen duten bitarteko guztiak onak dira. Bitarteko onartezin bakarrak zapalduei beraien zapaltzaileen aitzinean beldurra izan eta makurtzea bultzatzen dutenak dira”

Burgesiak beti erabiltzen ditu inperatibo moral gorenak, “bizitzak salbatzea” adibidez, beraien krimenak zuritzeko. Inperialista alemanek eta frantsesek Europar Batasuna erabiltzen dute Europa osoko proletalgoari lapurtzeko, “bakearen” eta “aurrerabide sozialaren” izenean. Estatu Batuetako inperialistek eta NATOko kideek Libia, Irak, Afganistan eta beste herrialde asko suntsitu dituzte “demokraziaren” eta “askatasunaren” izenean. Somalia inbaditu zuten 1992an, “gosetiei janaria” eramateko. Burgesiak “bizitzak salbatzeko” beharraz oihu egiten duenean, bere asmoa beti izango da klase menderatzailearen aurrean sumisioa barneratu eta beraien interesak kohesionatzea  batasun nazionalaren bitartez.



Sindikatuek kontrolatu behar dute laneko segurtasuna!

Estatu kapitalistaren muina poliziek, presondegiek, armadak eta tribunalek osatzen dute; bortxa organizatuaren aparatu bat da, klase zapaltzailearen menderakuntza eta irabaziak mantetzeko xedea du. Nahiz eta marxistok Estatuak osasun publikoaren alorrean ezarritako zenbait neurri babesten ditugun, langileriari mesede eginez gero —nahitaezko txertaketa, adibidez— , jarrera suizida izango litzateke Estatuarekin konfiantzarik izatea laneko segurtasuna eta osasuna zaintzeko.

KKE Greziako Alderdi Komunistako stalinistak adituak dira marxismoaren funtsak desitxuratzen. Sindikatuen barnean duten aldarrikapen nagusietako bat hauxe da:

“Birusaren zabaltzea eragozteko kontrol sanitarioa, Estatuaren agentzien kontrolpean, Pireo-ko portuan, COSCO-n [ontzi-enpresa], bukeetan, ontzioletan, fabriketan, eta milaka langilek lan egiten duten industrietan”

Rizospastis (apirilaren 1a)

Horrek, langileria Estatu kapitalistari lotzea esan nahi du; Estatuaren osasun-agentzien on-ustean lilurakeriak izatea eragiten du. Langileek lan-segurtasunaren kontrol sindikalaren alde borrokatu behar dute. Sindikatuek, eta ez Estatu kapitalistak, ezarri behar dute ze kondizioetan egin daitekeen lan modu seguruan.

Sindikatuak langileria defenditzeko oinarrizko organizazioak dira. Beraien helburua langileak lantokian defenditzea da, beraien borroka ez da langileak etxean geratzea. Herrialde askotan, ordea, irakasleen sindikatuen buruzagiek gobernuek eskolak itxita mantentzearen alde borrokatu dira,  irakasleak eta ikasleak “babestu” asmoz. Adorerik gabe, eskola seguruen aldeko borrokari uko egitea da hori. Burokrazia sindikalaren politika “etxean sartu eta itxoitea” da, baina horren aurrean, buruzagitza klasista bat eraiki behar da, eta bere funtsa oinarri sindikalen eta langile-mugimendu osoaren mobilizazioa izan behar du, eskola hobeagoen eta lantoki seguruen alde.

Proletalgoa batu eta indartzeko sindikalizazio kanpainen premia handia dago. Aldi baterako langileak eta azpikontratatuak sindikatuen barnean egon behar dira, soldata osoak eta baldintza berdinak dituztelarik. Botere sozial gutxiko langileen sindikalizazioa —txikizkako salmenta, jatetxeak, tabernak, etxez etxeko banaketa, eta abar— langile mugimendu organizatuaren babespean egongo da.

Ekonomia berrabiarazi ! Langabeziari aurre egin!

Langileriaren buruzagi traidoreen atoian, sasi-trotskistak burgesiaren aurrean makurtu dira. Lute Ouvrière, Korronte Marxista Internazionala (IMT), World Socialist Web Site, Talde Internazionalista, Frakzio Trotskista-Laugarren Internazionala eta gainontzekoak: denek onartu dituzte konfinamenduak, proletalgoari traizio eginez.

IMT-k, adibidez, hauxe eskatu zuen: “Funtsezkoa ez den produkzio oro berehala gelditu behar da. Langileak etxera joan behar dute soldata osorik jasoz, behar den denboraz” (marxist.com, 2021/3/21). Aldarrikapen erabat erreakzionario horrek beste kaleratze gehiago baino ezin ditu lortu! IMT-k langileriaren parte bat langabezian hondoratu eta laguntza publikoen menpe utzi nahi du.

Langile-klasearen botere soziala produkzioan duen funtziotik  sortzen da. Langile-mugimenduak kaleratzeei eta lan-murrizketei aurre egin behar dio, sindikatuak kontratazioaren eta formakuntzaren aldeko borroka zuzendu behar duelarik; lanaldi laburrago baten alde egin behar dute halaber, soldata murriztu gabe, esku guztien artean lana banatuz. Egungo krisiak produkzioa eta zerbitzuak handitzea eskatzen du: osasun zaintza gehiago eta kalitate handiagokoa; etxebizitza publiko ugari eraikitzea; eraikin zabal eta haizeberrituak eskola eta haurtzaindegientzako; garraio publiko hobeagoa. Ekonomia berrabiarazi eta zabaldu behar da langileen beharrak asetu eta langabeziari eta txirotzeari aurre egiteko.

Doako kalitatezko osasun arreta behar da!

Etekinak irabazteko produkzio-sistemak ezin du osasun-zerbitzu onik eman. Ospitale pribatu zein erlijiosoak eta farmazeutikak ordainik gabe desjabetu! Sindikatuek zuzendurik, ospitaletako eta osasun-langileen kontratazio eta formakuntza masiboa egin behar da! Txertoen eta sendagaien patenteak abolitu, mundu osoan produkzio masibo bat ahalbidetzeko!

Hondoratutako osasun-sistemen aurrean, mota guztietako erreformistek osasun-zerbitzuen nazionalizazioaren aldeko aldarriak egin dituzte. Left Voicek, adibidez, (Frakzio Trotskistak Estatu Batuetan duen atalak), “osasunarekin erlazionaturik dauden industria guztiak langileen kontrolpean nazionalizatu” nahi ditu (Left Voice, 2021eko apirilak 13). Sozialdemokrata hauen hitzontzikeri ezkertiarrak ez gaitzala engainatu. Left Voicek konfinamendu gogorragoak nahi ditu, eta beraz proletalgoaren edozein ekintza handi are gehiago oztopatuko litzateke, osasun arreta hobeagoa jasotzearen aldeko borroka ezinezko bihurtuz.

Hauxe da Left Voicek langileen kontrolerako duen eredua: “Argentinan, langileek gauzak nola egin daitezkeen erakusten ari dira. Langileek kontrolaturiko fabriketan, ugazabarik gabe, herrialde osoan zehar, beharren arabera produzitzen ari dira, eta ez diru-goseak bultzatuta”. Argentina kapitalistan, porrot egindako zenbait fabrika periferiko hartu zituzten, horri buruz ari da Left Voice. Baina hori ez da behar den eredu bat. Left Voicek duen helburua esparru kapitalistaren barnean nazionalizaturiko osasun-sistemaren administrazio proletarioa da, hau da, klase-kolaborazio instituzionalizatua. Osasun-zerbitzua espekuladoreetatik libratzeko aukera bakarra Estatu burgesa suntsitzea da, proletalgoaren diktadura eraikiz eta klase kapitalista desjabetuz.

Langileriak zapaldu ororen eskubideak defenditu behar ditu!

Klase ertainaren beheko mailak suntsituak izaten ari dira. Langileen buruzagien parte batek eta ezker erreformista guztiak konfinamenduei emandako babes kriminalak eskuin muturra hauspotu du, erreakzionario zitalenei eta faxista gordinei eskubide demokratikoen defendatzaile eta hondoratutako burgesia-txikiaren babesle plantak egiteko aukera eman die. Alderdi iraultzaile batek langile-klasea mobilizatuko luke zapaldu guztiak defenditu eta langileen aldean kohesionatuko lituzke burgesiaren kontrako borrokan.

Asian, Latinoamerikan eta Afrikan, milioika nekazari pobre odolustutzen ari dira lur-jabeen eta bankuengatik; konfinamenduen erruz, bitartean, saltzaile ibiltariak gosez hiltzen dira. Edonon, zorpetutako denda txikiak, tabernak eta jatetxeak, eta ikasleak halaber, itotzen ari dira. Zor guztiak baliogabetu!

Bulegoetako milioika langile etxetik lan egitera behartu dituzte. “Telelanak” kaleratzeak eta ordaindu gabeko ordu estrak egitea eragiten du, langileak isolatzen ditu, eraso antisindikalak errazten ditu eta sindikalizazioa ia ezinezko bihurtzen du. Grebak ez dira Zoom-en irabazten, piketeen lerroetan baizik. Sindikatuak, hitz hori merezi baldin badu, “telelanaren” amarruari kontra egin behar dio.

Immigranteak langileriaren funtsezko parte dira, kalte handiak pairatu dituen zerbitzuetako industrian desproportzionalki kontratatuak izaten dira, miseriazko soldatak jasoz. Bere oinarriak batzeko, langile-klaseak hauxe aldarrikatu behar du: erabateko hiritartasun eskubideak etorkin guztientzako!

Familiaren funtzioak sozializatu!

Burgesiak bere indar guztiaz historiaren gurpila atzerarazi nahi du. Konfinamenduek umeen zaintza, hezkuntza eta adinduen zaintzaren karga guztia ari dira uzten familiaren gainean, emakumeen bizkar gainean, batez ere. Emakumeak etxera itzultzera behartuak izan dira, gizonen aldean neurri handiago batean galdu dituzte lanpostuak, eta etxean jasandako indarkeria asko handitu da. Haurrak eta nerabeak beraien gurasoekin kartzelatuak dira. Edadetuak abandonatuak izan dira, zahar-etxe negargarritan bakardadean hiltzeko.

Konfinamenduek zerbait erakutsi baldin badute, hauxe da : etxeko lanak familiaren artean banatzeko programa feminista kale itxu bat dela. Beharrezkoa da etxeko zereginak familiaren esparrutik ateratzea, 24 orduz zerbitzua ematen duten haurtzaindegien, sukalde eta garbitegi koletiboen eta kalitatezko zahar-etxeen bidez.

Konfinamenduek kapitalismoaren oinarrizko instituzioak indartu ditu: Estatua, eliza eta familia. Soilik lortu daiteke emakumearen emantzipazioa mundu mailako eraldaketa sozialistaren parte izanez gero, umeen zaintzaren eta etxeko lanen sozializazioaren bitartez familia ordezkatua izango delarik. Iraultza sozialistaren bitartez, emakumearen askapena!

Behera inperialismoa!

Sstema inperialista mundialean, mundua zatikatzeko eta milioika lagun esplotatzeko,  potentzia gutxi batzuen arteko lehia gertatzen da, egungo krisi globalaren sortzaile berbera delarik. Pandemiari erantzuteko behar-beharrezkoa da nazioarteko koordinazioa. Baina hori ezinezkoa da inperialisten arteko etsaitasunean eta norgehiagokan jarduten diren nazio-estatuetan datzan sistema batean. Inperialismoak munduaren garapen ekonomiko, sozial eta kulturala zapuztu eta geldiarazi du, Wall Street, Tokio, Londres, Frankfurt eta Parisko burtsen mesedetan. Inperialistek krisi honetaz baliatzen ari dira finantza-kapital internazionala indartzeko, menpeko herrialdeen bizkarrertik. Inperialistek inposaturiko zorra deuseztatu! Behera NBE, NDF, NATO, TLCAN 2.0 eta Europar Batasuna!

Txina defenditu! Inperialistek euren ahalegina areagotzen ari dira 1949ko Iraultza suntsitzeko kontrairaultza kapitalista baten bidez, Txinako estatu proletario deformatua oinperatzeko xedetan. Burokrazia stalinista uzkailtzeko, bizi bedi iraultza proletario politikoa!

Urriko iraultza berrien alde!

Hego Korea, Suedia, Australia? Prentsa burgesean debate amaigabean murgildurik daude, heriotza masiboen eta errepresio masiboaren artean orekarik hoberena nork egin duen erabakitzeko. Marxistok eredu erabat diferentea dugu: 1917ko Iraultza Boltxebikea. Esplotazio kapitalistaren kateak hautsiz, langileriak, Lenin eta Trotsky boltxebikeen zuzendaritzapean, sekulako aurrerapausoa eman zion humanitateari. Estatu proletario sobietarraren osasun-sistema publikoa bere lorpenik handienetakoa izan zen, are gehiago gerra zibilaren eta inbasio inperialistaren testuinguruan sortu zela kontuan hartuz gero, Mundu Gerrak utzitako hondamendiaren ondoren. Bere sorrera zuzendu zuen gizonak, Nikolai Semaxkok, hau idatzi zuen 1919an:

 “Hirietako pobreak ziega lizuntsuetatik ongi eraikitako etxe zabaletara lekualdatzea, gaixotasun sozialen kontra benetan borrokatzea, langilearentzako lan-baldintza normalak sortzea —hori guztia ezinezkoa da, jabetza pribatua sakratua eta ukiezina dela uste baldin badugu. Osasun-sistema zaharrak bere aitzinean dar-dar egiten zuen, hesi gaindiezin baten aitzinean balego bezala; botere sobietarrak —botere komunistak— hesi hori deuseztatu du.”

—“The Tasks of Public Health in Soviet Russia” [Errusia sobietarraren eginbeharrak osasun publikoan], William G. Rosenberg, Bolshevik Visions: First Phase of the Cultural Revolution in Soviet Russia (Ikuspegi marxistak: Errusia sobietarraren iraultza kulturalaren lehenbiziko etapak, Ann Arbor: University of Michigan Press, 1990)

—LKI Liga Komunista Internazionala (Laugarren Internazionalaren aldekoa), Komite Exekutiboa. [ITZULPEN EZ OFIZIALA]

2021eko apirilaren 19a



ostirala

Marx eta Engels: “Nagusi den klasearen ideiak dira garai bakoitzeko ideia nagusiak”

 


“Nagusi den klasearen ideiak dira garai bakoitzeko ideia nagusiak, hau da, gizartearen indar material nagusia osatzen duen klasea da aldi berean haren indar intelektual nagusia. Produkzio materialeko indarrak bere esku dituen klaseak, aldi berean, adimen-produkzioko baliabideen kontrola du. Beraz, oro har, adimen produkzioko baliabideak ez dituztenen ideiak haren mende daude”

–Karl Marx eta Friedrich Engels ; ‘The German Ideology’ (1846)

(itzulpena: J. I. Abrisketa)

osteguna

asteartea

Trotsky: «Zentrismo burokratikoa Internazional Komunistaren kolapsoaren kausa da»

Spartakist / IKL


TROTSKY :

10.–   

Zentrismo burokratikoa Internazional Komunistaren kolapsoaren kausa da.

« Sobietar Batasunari dagokionez, esan genuen burokraziaren rola bikoitza dela: alde batetik Estatu proletarioa defenditzen du bere metodo berezien bitartez ; bestetik, ekonomiaren eta kulturaren garapena desantolatzen eta kontrolatzen du, populuaren ekimen sortzailea erreprimituz. Baina nazioarteko langile mugimenduaren alorrean ez dago dualismo horren arrastorik ; hor, burokrazia stalinistak, ikuspuntu orotatik, rol desantolatzaile, desmoralizatzaile eta deitoragarri bat dauka.»

—Trotsky, iraultzaile boltxebike-leninista; Burokrazia stalinista eta Kirov-en erailketa (1934ko abenduaren 28a)