osteguna

Trotsky: «Botoa ez da erabakigarria klase borrokan»


 
 
“Momentuz, faxisten indar nagusia zenbakietan dago. Bai, bozka asko jasotzen dituzte. Baina botoa ez da erabakigarria klase borrokan. Faxismoaren armada nagusia beti burgesia-txikiak eta klase ertain berriak osatzen du: hirietako artisau eta merkatari txikiak, funtzionarioak, enplegatuak, pertsonal teknikoa, intelektualak, pobretutako nekazariak. Hauteskunde estatistikaren balantzan, mila boto faxista mila boto komunista bezainbesteko pisua dute. Baina borroka iraultzailearen balantzaren plateretan, lantegi handi bateko mila langileren indarra ehun bider handiagoa da mila funtzionarioren, ministerioetako enplegaturen, euren emazte eta euren amaginarreben botoa baino.”
—Lev TROTSKY, Alemania, nazioarteko egoeraren giltza (1931)

larunbata

LKI: «Preso independentista katalan guztiak askatu!»

Madril (Espainia), 2019ko otsailaren 16ko manifestazioa.
"Autodeterminación non é delito"


Herrialde Katalanen askapen nazionalari buruz Frantziako eta EE.BB.etako prentsa komunistan berriki azaldu den artikulu gomendagarri baten lerroburuak itzultzen dira jarraian. Artikulua Grupo Espartaquista de México eta Ligue Trotskyste de Franceren artean idatzi dute, eta herrialde horietan ez ezik, Estatu Batuetako Workers Vanguarden ere argitaratu eta zabaldu dute:


Bizi bedi errepublika proletario katalana Pirinioen bi aldetara!
Preso independentista katalan guztiak askatu!

·         Espainia zein Frantziatik independentzia lortzearen alde.

·         Behera EB [Europar Batasuna] !

·         Proletalgoaren independentzia politikoaren alde.

·         Sasitrotskistak: frontepopulismoa eta chauvinismoa.

 
https://www.icl-fi.org/english/wv/1150/catalonia.html


 

ostirala

Frantziako komunistak: «Behera prostituzioaren gaineko legea!»


Femmes et Révolution

 



Le BOLCHEVIK:

Behera prostituzioaren gaineko legea!
Gobernua, tribunalak: utikan logeletatik!


2019ko martxoa
Frantsestik euskaratua



Langileriaren eta zapaldu ohi guztien mesedetara jarritako ekonomia planifikatu batek produkzio-modu kapitalista ordezkatzen duenean, aurkera itzelak zabalduko zaizkio giza-garapenari. Etxeko lanak eta haurren hezkuntza, gaur egun emakumearentzako zama bat direnak, gizarte osoak antolatuko ditu modu kolektiboan, eta beraz, emakumeek bizitza ekonomiko, sozial eta politikoan parte hartzeko askatasuna izango dute.

Ikuspegi hau Lenin eta Trotskyren boltxebikeengandik jaso dugu (...)

Gizarte komunista batean baizik ezingo dira harreman sexualak zinez askeak eta elkarren arteko oniritzian oinarrituak izan, moralitate publikoaren zaindaririk gabe, Estatuaren eta poliziaren errepresio basatirik gabe. Klaserik gabeko gizarte batean, haurren zaintza kolektiboak eta etxeko lanen sozializazioak familiaren funtzioa ordezkatuko dute. Antisorgailuak eta abortoa, eta kalitatezko osasun zaintzak halaber, eskuragarri izango dira denentzako.

Hori guztia lortzeko bide bakarra iraultza proletario batek, alderdi leninista-trotskista batek zuzenduta, sistema kapitalista suntsitzea da, produkzio-bideen jabetza pribatua desjabetzea eta jabetza kolektibo bilakatzea. Ezin da banandu prostituten askapena eta emakume guztiena; prostituzioa ez da desagertuko instituzio familiarra ordezkatzen ez den bitartean. Emakumeen askapena iraultza sozialistaren bitartez!

Le BOLCHEVIK, 227. alea, 2019ko martxoa; Frantziako Liga Trotskista / Liga Komunista Internazionala. Itzulpen ez ofiziala.

 

asteartea

Lenin, 2019ko Emakume Langilearen borroka egunerako


Gora martxoaren 8a, emakume langilearen eguna!



Lenin :
BOTERE SOBIETARRA eta
EMAKUMEAREN EGOERA

 
1919ko azaroa.

Blog honek euskaratu du gazteleratik.

 

B

otere sobietarraren bigarren urtemugaren karietara, beharrezkoa da urte hauetan egindakoari buruzko balorazio bat egitea eta gertatutako aldaketen garrantziaz eta hauen helburuetaz hausnarketa bat egitea.

Burgesiak eta bere lagunek demokrazia urratu izana leporatzen digute. Guk, aldiz, iraultza sobietarrak ordura arte ikusi gabeko bulkada sakon eta zabal bat eman diola baieztatzen dugu, hau da, kapitalismoak  menperatutako jende langile eta zapalduari, herriaren gehiengo zabalari mesede egiten dion demokraziari, (langileei mesede egiten dion) demokrazia sozialistari, eta ez demokrazia burgesari (esplotatzaile, kapitalista eta aberatsen aldekoa dena).

Nork du arrazoia?

Arazo hau ongi analizatzeko eta sakonago ulertzeko, bi urte hauen esperientziaren balorazio bat egin behar dugu, eta prest egon behar gara esperientzia hau garatu eta aurrera eramateko.

Emakumearen egoerak agerian uzten du modurik nabarmenenean demokrazia burgesaren eta demokrazia sozialistaren arteko diferentzia, eta erantzun bikain bat ematen dio planteatutako arazoari.

Errepublika burges batean (hau da, lurraren, fabriken eta lantegien, akzioen, eta abarren jabetza pribatua existitzen den lekuan), nahiz-eta errepublika demokratikoena izan, emakumeak ez du inoiz izan gizonezkoek dituzten eskubide berdintsurik, munduko inongo lekutan, ezta herrialde garatuenetako batean. Eta hori duela 125 urte pasa direla Frantses Iraultza (demokratiko-burges) handia gertatu zela.

Demokrazia burgesak hitzez promesten du askatasuna eta berdintasuna. Baina errealitatean, legearen aurrean, ezta errepublika burges bakar batean, ezta aurreratuenean ere, ez dio eman emakumeari eskubide berdintasun osoa gizonekiko, eta ez du emakumea askatu gizonen zapalkuntzatik eta menpekotasunetik.

Demokrazia burgesa esaldi hantusteen, hitz solemneen, promesa liberalen, askatasunari eta berdintasunari buruzko eslogan hotsandien demokrazia da, baina errealitatean, horrek guztiak emakumearen askatasun falta eta berdintasun eza ezkutatzen du, langileen eta zapalduen askatasun falta eta berdintasun eza.

Demokrazia sobietarrak edo sozialistak hitz hantuste baina faltsu horiek bazterrera bota eta errukirik gabe gerra deklaratzen dio “demokraten”, lur-jabeen, kapitalisten eta nekazari aberatsen hipokrisiari, espekulazioaren bitartez, zerealen soberakinak salduz, langile gosetien kontura aberastu egiten direlako.

Gezur zitalik ez! Ezin da egon, ez dago, eta ez da inoiz egongo “berdintasunik” zapaltzaileen eta zapalduen artean, esplotatzaileen eta esplotatuen artean. Ezin da egon, ez dago, eta ez da inoiz egongo “askatasunik” emakumeek gizonen pribilegio legalen oztopoak pairatzen dituzten bitartean, langileak kapitalaren uztarpetik askatzen ez diren bitartean; nakazari beharginak kapitalistaren, lur-jabearen eta merkatariaren uztarpetik askatzen ez diren bitartean.

Saia bitez hipokritak eta gezurtiak, ergelak eta itsuak, burgesak eta beraien morroiak, herria engainatzen askatasun orokorrarekin, berdintasun orokorrarekin, demokrazia orokorrarekin.

Guk langileei eta nekazariei honako hau esaten diegu: Kendu iezaiozue mozorroa gezurti horiei, ireki iezaizkiozue begiak itsuei !

Galde iezaiezue:

—Ba al da berdintasunik sexu baten eta bestearen artean ?
—Nazio baten eta bestearen artean ?
Klase baten eta beste klase baten artean ?
Zein uztarritik askatu, edo zein klaseren uztarritik? Askatasuna zein klaserentzat?

Politikari buruz, demokrazia eta askatasunari buruz, berdintasunari buruz, sozialismoari buruz hitz egiten duenak galdera horiek planteatu gabe, lehentasunik eman gabe, galdera horiek ezkutatzearen, estaltzearen eta disimulatzearen aurka borrokatzen ez dena, langileen etsairik okerrena da, ardi larruz estalitako otso bat da, langileen eta nekazarien aurkaririk basatiena, lur-jabeen, tsar-en eta kapitalisten lekaio bat.

Bi urtetan botere sobietarrak, Europako herrialderik atzeratuenetako batean, gauza gehiago egin ditu emakumearen emantzipazioaren alde, sexu “indartsuaren” aurrean berdintasuna lortzearen alde, 130 urtetan munduko errepublika “demokratiko” aurreratu eta ilustratuek egin dutena baino.

Hezkuntza, kultura, zibilizazioa, libertatea, hitz hotsandi guzti hauek, munduko errepublika kapitalista eta burges guztietan lege multzo ikaragarriki doilorrez, nazkagarriki zikinez, basatiki zakarrez lagundurik doaz, eta emakumearen berdintasun eza ezartzen dute ezkontzan eta dibortzioan, berdintasun eza ezartzen dute ezkontzatik at jaiotako haurren eta haur “legitimoen” artean; lege hauek pribilegioak ematen dizkiete gizonei, baina emakumea umiliatu eta degradatzen dute.

Kapitalaren uztarriak, “jabetza pribatu sakratuaren” zapalkuntzak, filistiar ergelkeriaren despotismoak, jabe txikiaren gutiziak; gauza hauek eragotzi diete errepublika burges demokratikoenei lege zital eta nazkagarri horiek abolitzea.

Sobietar Errepublikak, langileen eta nekazarien errepublikak, kolpe batez deuseztatu zituen lege horiek eta ez zuen zutik utzi gezur burgesen eta hipokrisia burgesaren dorrearen harri bat bera ere.

Behera gezur horiek! Behera guztiontzako askatasunaz eta berdintasunaz hitz egiten duten gezurtiak, klase zapaltzaileak dirauten bitartean, kapitalaren eta akzioen jabetza pribatua dirauen bitartean, gosetiak esklabo bihurtzeko zerealen soberakinak erabiltzen duen jende aberatsa existitzen den bitartean! Askatasunik ez guztientzako, berdintasunik ez guztientzako, baizik-eta gerra zapaltzaileei eta esplotatzaileei, zapaltzeko eta esplotatzeko aukera  oro deuseztatu behar da! Hori da gure deiadarra!

Askatasuna eta berdintasuna sexu zapalduarentzat!
Askatasuna eta berdintasuna langileentzat eta nekazari beharginentzat!
Zapaltzaileen aurka, borroka; kapitalisten aurka, kulak* espekulatzaileen aurka, borroka!

Hori da gure borroka deiadarra, hori da egia proletarioa, kapitalaren aurkako egia, kapitalaren munduaren aurpegira —askatasuna eta berdintasuna orokorrean, askatasuna eta berdintasuna guztientzako aldarrikatzen duten esaldi melenga, hipokrita eta handiusteekin— jaurtitzen dugun egia.

Hipokrisia hau agerian utzi dugulako, energia iraultzailearekin langile zapalduen askatasuna eta eskubide osoak bermatzen gabiltzalako, zapaltzaileen aurka, kapitalisten aurka, kulak-en aurka; horrexegatik da, hain zuzen ere, hain maitatua botere sobietarra munduko langileen artean.

Ondorioz, botere sobietarraren bigarren urtemugaren egunean, gure alde azaltzen da, munduko herrialde guztietan, langile jendearen sinpatia, zanpatuen eta esplotatuen sinpatia.

Hortaz, botere sobietarraren bigarren urtemuga ospatzean, nahiz-eta gosea eta hotza pairatu, nahiz-eta errusiar Errepublika Sobietarrak inbasio inperialistak eragindako sufrimendu guztiak jasan, irmoki uste dugu gure kausa justua dela,  irmoki uste dugu botere sobietarraren garaipena saihetsezina dela mundu mailan.

Lenin, Alderdi Komunista


Pravda, 249. alea, 1919ko azaroaren 6a.
Pravda egunkariaren arabera argitaratua.
Akal: Lenin, obras completas, 32. liburukia.

 

(*)Kulak: Nekazari aberatsa

 

Agur, Oier


larunbata

Jacob Zumoff: «Iraultza sozialistak garaipena lortu ezean, Estatu Batuetako beltzek ez dute zapalkuntza arrazistatik askatzerik izanen»



Partisan Defense Committee-ren pankartak
"No illusions in capitalist cops, courts or Democratic Party to stop the fascists! Spartacist League"



Jacob Zumoff: « Estatu Batuetan, beltzak bereziki zapaldutako gutxiengo bat dira, kolorearen eta arrazaren araberako kasta bat dira. Beltzek pairatzen duten zapalkuntzaren erroak esklabotzan eta Gerra Zibilaren ondoko Radical Reconstruction aroaren porrotean bilatu behar dira; beltzak, beraien aberastasuna zein den kontutan hartu gabe, segregaziora beharturik daude. Zapalkuntza arrazistak langileak banatzen ditu, eta langileria astintzeko erabiltzen da, zuria zein beltza.

         Horrexegatik zen “beltzen afera” hain inportantea garai hartan, zeren eta beltzak kapitalismo industrialean ekonomikoki integratzeko bidean ari ziren, nahiz-eta mailarik apalenean egon.

         Iraultza sozialistak garaipena lortu ezean, Estatu Batuetako beltzek ez dute zapalkuntza arrazistatik askatzerik izanen, eta ez da herrialde honetan iraultza sozialistarik izanen komunistek, serioski, beltzen berdintasunaren aldeko borroka agenda politikoaren eta programaren lehen planoan jarri ezean. »




Trotskistak, Mumia Abu-Jamalen askatasunaren alde

ostirala

Australiako komunistak: «Independentzia Mendebaldeko Papuarentzat!»




Australiako komunistek Mendebaldeko Papuaren independentziaren aldeko artikulu hau argitaratu dute: https://www.icl-fi.org/english/asp/236/papua.html . Hementxe artikulu horretan jorratutakoa:

 
Indonesiako iraultza proletarioaren alde!
Independentzia Mendebaldeko Papuarentzat!
Indonesiako tropak kanpora! Australiar inperialismoa, atera itzazu zure atzaparrak!


·         Leninismoa berresten afera nazionala
·         Mendebaldeko Papua eta holandar kolonialismoa
·         Indonesiar nazionalistak Mendebaldeko Papuaren eske
·         Gerra Hotzaren jukutria inperialista
·         PKI Indonesiako Alderdi Komunistaren frontepopulismoa Etengabeko Iraultzaren kontra
·         Mendebaldeko Papua: 1965eko sarraskiaren saria “orden berria”rentzat
·         Indonesiako iraultza proletarioaren alde

igandea

Lenin: «No es marxista, ni siquiera demócrata, quien no reconoce ni defiende la igualdad de las naciones y de los idiomas»





“No es marxista, ni siquiera demócrata, quien no reconoce ni defiende la igualdad de las naciones y de los idiomas, quien no lucha contra toda opresión o desigualdad nacional”

Lenin: Notas críticas sobre el problema nacional (1913)

 

“Aldarrikapen demokratiko orokor guztiak aldarrikapen demokratikoburgesak dira; baina bakarrik anarkistek eta oportunistek deduzitu dezakete proletalgoak ez dituela aldarrikapen hauek babestu behar ahalik eta modurik kontsekuenteenean.”

Lenin: Kadeteak eta “nazioen autodeterminazio-eskubidea” (Proletarskaia Pravda, 4. alea, 1913ko abenduaren 11).

 

“Izurri nazionalistak dituen forma guztien aurka borrokatzeko oso inportantea da autodeterminazio-eskubidea defenditzea”

Lenin: Kadeteak eta “nazioen autodeterminazio-eskubidea” (Proletarskaia Pravda, 4. alea, 1913ko abenduaren 11).

 

« Gaur egungo kapitalismoaren eskaeretako bat populazioaren homogeneotasun nazional ahalik eta handiena da, nazionalitatea eta hizkuntza-antzekotasuna faktore inportanteak direlako barne-merkatuaren erabateko konkistarako eta hartu-eman ekonomikoen erabateko askatasunerako »

Lenin: Notas críticas sobre el problema nacional (1913)

 

« Menperakuntza feudala deuseztatzea, zapalkuntza nazional ororen eta nazio jakin baten edo hizkuntza jakin baten pribilegioak ezabatzea, proletalgoak indar demokratiko gisa duen nahitaezko betebehar bat da, eta zalantzarik gabe proletalgoaren borrokarentzat mesedegarria da, auzi nazionalaren inguruko kalapitak borroka lausotu eta atzerarazten baitu.»

Lenin: Notas críticas sobre el problema nacional (1913)

 

« El nacionalismo burgués, que embota la mente de los obreros, los embrutece y divide a fin de que la burguesía pueda llevarlos de las riendas, es el hecho fundamental de nuestra época.»

——Lenin: Notas críticas sobre el problema nacional (1913)

 

« Boterea hartzen dugunean, berehala eta inongo kondiziorik gabe, Finlandiak, Ukrainak, Armeniak, eta tsarismoak (eta errusiar burgesiak) zapaldutako gainontzeko nazioek libreki separatzeko duten eskubidea defendituko dugu »

—Lenin: Alderdiaren programaren berrikustea (1917ko urria)

 

« El derecho a la autodeterminación, mi querido señor liquidador, no implica por cierto que el problema es resuelto por un parlamento central, sino por el Parlamento, la Dieta o el referéndum de la minoría que desea separarse. Cuando Noruega se separó de Suecia (1905), eso lo decidió sólo Noruega (un país que es la mitad de Suecia).»

Lenin: El programa nacional del POSDR (1913ko abenduaren 15a (28a), Sotsial-Demokrat-en 32. alea.

ostirala

Lenin i els Països Catalans




« El derecho a la autodeterminación, mi querido señor liquidador, no implica por cierto que el problema es resuelto por un parlamento central, sino por el Parlamento, la Dieta o el referéndum de la minoría que desea separarse. Cuando Noruega se separó de Suecia (1905), eso lo decidió sólo Noruega (un país que es la mitad de Suecia).»

Lenin: El programa nacional del POSDR (1913ko abenduaren 15a (28a), Sotsial-Demokrat-en 32. alea.





« Boterea hartzen dugunean, berehala eta inongo kondiziorik gabe, Finlandiak, Ukrainak, Armeniak, eta tsarismoak (eta errusiar burgesiak) zapaldutako gainontzeko nazioek libreki separatzeko duten eskubidea defendituko dugu »

Lenin: Alderdiaren programaren berrikustea (1917ko urria)

asteazkena

Rosa Luxemburg hil zutela 100 urte


Spartakist Arbeiterpartei



Rosa Luxemburg komunistaren hitzak, H. Etxarteren itzulpena:


«Ordena gailendu da Varsovian!», «Ordena gailendu da Parisen!», «Ordena gailendu da Berlinen!», hori da «ordenaren» zaindariek aldarrikatzen dutena mende erdiro munduan borrokak gertatzen diren toki guztietan. Eta «garaile» euforiko horiek ez dira jabetu, halako sarraski odoltsuekin, aldian behin, mantendu behar den «ordena» amaierara iritsiko dela modu saihestezinean. Zer izan da «Espartakoren astea» Berlinen, zer ekarri digu, zer irakaspen? Borrokaren erdian, kontrairaultzaren garaipenaren deiadarren erdian proletario iraultzaileek gertatutakoaren balantzea egin behar dute, gertakizunak eta bere emaitzak neurtu behar dituzte historiaren neurri zabalarekin. Iraultzak ezin du denborarik galdu, iraultzak aurrera darrai bere helburu handietarantz hilobi irekien gainetik, «garaipenen» eta «porroten» gainetik. Sozialismo internazionalaren aldeko borrokalarien lehenengo lana beren buruargitasunarekin jarraitzea da, beren indarlerroekin, beren bideekin.

Hiltzaile sozialdemokraten exekuzio agindua gauzatu aitzin, Ordena gailendu da Berlinen idatzi zuen Rosa Luxemburg militante marxistak. Orain, H. Etxartek itzuli du euskarara: https://ekarriak.armiarma.eus/zizkak/?rosa-luxemburg006
 


osteguna

Así pacifica el régimen la capital vasca


Iruñeko eta Peraltako gertaerek erakusten dutenez, Nafarroa Garaian ez da sekula aldaketarik izanen, bertze klase batek —proletalgoak— boterea hartu ezean.
Indar errepresiboak apurtu!

astelehena

ELKARTASUN EGUNA 2019





«Los liberales (y los liquidadores) dicen a los obreros: ustedes son fuertes cuando encuentran simpatías en la “sociedad”; el marxista les habla de otra manera: encuentran simpatías en la “sociedad” cuando son fuertes.»
Lenin (Huelgas económicas y huelgas políticas); 1912ko maiatza. Obras Completas, tomo 17, Akal.


 



LAB sindikatuaren deialdiaren kartela
 


 

larunbata

Peraltako langileak jo eta ke, erregimenaren errepresioari eutsiz




Ez ahantzi astelehenean (2019ko urtarrilaren 7a) bertze manifestazio bat izanen dela Euskal Herriko hiriburuan Peraltako langileei sostengua emateko. Horrez gain, diruz lagundu daiteke borroka hau (informazio gehiagorako: LAB).





El Huertico boikot!

Herrialde guztietako proletarioak, elkar zaitezte!

ostirala

Errepresio basatia Euskal Herrian

Huerta de Peralta borrokan.


يَا عُمَّال العَالَم اِتَّحِدُوا‎
Herrialde guztietako proletarioak, elkar zaitezte!

osteguna

Trotsky: Lettre à Lucie Leiziaga (Jeanne Leziagazahar)


Trotsky:
« ...langileriak metropoliaren kontra matxinatzen diren koloniei babesa eman behar die. Ez bakarrik Ingalaterran, Frantzian ere, iraultza sozialak, proletalgoaren insurrekzioaz gain, metropoliaren kontrako herri kolonialen insurrekzioa erran nahi du. Afera honetan gauzak garbi adierazten ez badira, chauvinismoa sortu eta zuritu baino ez da egiten»
 
« ...le devoir de la classe ouvrière est de soutenir les colonies qui s'insurgent contre la métropole. Non seulement en Angleterre, mais en France, la révolution sociale com­porte, en même temps que l'insurrection du prolétariat, l'insurrection des peuples coloniaux contre la métropole. Le manque de netteté sur cette question ne peut qu'engendrer et couvrir le chauvinisme. 
 

 

 

Lev Trotsky:
LETTRE A LUCIE LEIZIAGA
SUR L’HUMANITÉ


1921eko ekainaren 23a

 

(2. ZATIA)

 
Hona hemen Trotsky boltxebikeak Lucie Leiziaga euskal komunistari bidalitako eskutitza.

 
         Jaiotzez Jeanne Leziagazahar zuen izena eta Donapaleun (Nafarroa Beherean) sortu zen 1880an. SFIO-n militatzen hasi zen 1. Mundu Gerlak eztanda egin baino lehenago. Ondoren Alderdi Komunista – Internazional Komunistaren Adar Frantsesean (PC-SFIC-en) buruzagitza ardurak izan zituen. Lenin eta Trotskyren garaiko III. Internazionalean lan politikoak egin zituen Moskun.


         Hemen bere ezizenaren deitura euskaldundu den arren «L. Leiciague» da erarik arruntena prentsa frantsesean.


Marxists.org-en azaltzen den moduan agertzen da hemen Trotskyren gutuna (izenburua izan ezik).

(...)

5 –
Les camarades luxembourgeois se sont plaints de l'indifférence du parti aux violences exercées par l'armée du gouvernement français contre les ouvriers de leur pays. Je n'ai trouvé là-dessus, dans l'Humanité, qu'un seul article, celui du camarade Victor Méric. Il est hors de doute qu'on pouvait et qu'on devait, en l'occur­rence, développer une agitation beaucoup plus soutenue.


6 –
 Les questions coloniales ne sont que très faiblement reflétées dans les colonnes de l'Humanité. Et pourtant, l'attitude face à l'asservissement des colonies est la véritable pierre de touche du degré d'esprit révolu­tionnaire d'un parti prolétarien. L'article du numéro du 20 mai sur le prétendu complot en Indochine est écrit dans un esprit démocratique et non dans un esprit communiste. Il nous faut profiter de toutes les occasions pour incul­quer aux ouvriers l'idée que les colonies ont le droit de se soulever contre la métropole et de s'en séparer. Nous sommes tenus, en toute occasion, de souligner que le devoir de la classe ouvrière est de soutenir les colonies qui s'insurgent contre la métropole. Non seulement en Angleterre, mais en France, la révolution sociale com­porte, en même temps que l'insurrection du prolétariat, l'insurrection des peuples coloniaux contre la métropole. Le manque de netteté sur cette question ne peut qu'engendrer et couvrir le chauvinisme.


7 –
Dans une série d'articles et particulièrement de commentaires, on observe un usage irréfléchi des mots « patrie », « république », « mourir pour son pays », etc. C'est justement en France que l'exactitude de la terminologie, le caractère de classe strictement mesuré de la phraséologie politique sont nécessaires, plus que partout ailleurs.


8 –
Je ne citerai point les innombrables exemples des flottements et même de l'irrésolution de l'Humanité dans sa ligne envers le syndicalisme. Une série d'articles sont en contradiction avec les principes fondamentaux du marxisme et du communisme. Des communistes écrivent des articles diamétralement opposés aux directives du parti. Les résolutions des syndicalistes sont imprimées sans commentaires. Il est incontestable que, dans la période actuelle, l'Humanité doit ouvrir ses colonnes à la discussion de la question syndicale et permettre à la partie adverse d'exposer son point de vue. Mais la voix de la rédaction doit toujours se faire entendre, sinon le lecteur s'embrouille et finit par être complètement désorienté. La discussion de cette question, surtout en France, fera apparaître un extraordinaire bariolage d'opinions. Si la rédaction ne tient pas le gouvernail d'une main ferme, il peut en résulter une inextricable confusion. Au contraire, si la rédaction ne dévie pas de la voie qu'elle s'est tracée, la masse choisira la ligne communiste véritable et la suivra fidèlement, en rejetant bien loin la confusion, les réticences, les contradictions de ses adversaires.


9 –
L'Humanité insère volontiers les photographies de ministres allemands et anglais, de social-démocrates allemands, etc. J'estime qu'il serait beaucoup mieux de les remplacer par les portraits des commu­nistes. Il faut rapprocher les uns des autres les partis communistes, ainsi que les personnes.

En terminant, je profite de l'occasion pour vous exprimer une fois encore mon admiration pour votre Gassier (*).

Salut communiste.

Lev Trotsky, iraultzaile boltxebikea 
 
Jeanne Leziagazahar (Lucie Leiziaga)
euskal komunista, delegatua 3. Internazionalean