ostirala

Lenin: "Britainiar burgesek euren 1649a ahantzi dute, eta frantsesek euren 1793a"

 

Britainiar burgesek euren 1649a ahantzi dute, eta frantsesek euren 1793a. Izua justua eta zilegia zen burgesiak bere alde erabiltzen zuenean jaun feudalen aurka. Izua higuingarria eta kriminala bilakatu da langileek eta nekazari pobreek burgesiaren aurka erabiltzen ausartu direnean! Izua justua eta zilegia zen gutxiengo esplotatzaile batek erabiltzen zuenean beste gutxiengo esplotatzaile bat ordezkatzeko. Izua higuingarria eta kriminala bilakatu da gutxiengo esplotatzaile guztiak boteretik botatzeko erabiltzen denean benetan gehiengo zabalena denaren onurarako, proletario eta semiproletarioen onurarako, langileriarentzat eta nekazari pobreentzat!
LENIN, Iparramerikar langileei bidalitako eskutitza, 1918ko abuztuaren 22an, Pravda ,178 zenbakia.