asteazkena

Lenin: Errusiar eta poloniar sozialdemokraziaren eta II. Internazionalaren jarrera nazioen autodeterminazioaren inguruan


Lenin

9.- Errusiar eta poloniar sozialdemokraziaren eta II. Internazionalaren jarrera nazioen autodeterminazioaren inguruan

Autodeterminazioari buruz errusiar sozialdemokrata iraultzaileen [=boltxevikeen] eta poloniar sozialdemokraten artean zituzten desadostasunak 1903an agerian geratu ziren —EAPSD Errusiako Alderdi Proletario SozialDemokrataren programa onetsi zuen Biltzarrean— eta nahiz-eta poloniar sozialdemokraten ordezkariek protesta egin, bere programaren 9. paragrafoa onartu zen, nazioen autodeterminazio eskubidea aitortzen duena. Ordutik, poloniar sozialdemokratek ez zuten inoiz errepikatu, euren Alderdiaren izenean, 9. paragrafoa ezabatzearen edo beste adierazpenen batengatik ordezkatzearen proposamena.

Errusian —non nazio zapalduetako biztanleria ez den %57a baino baxuagoa, 100 milioi lagun baino gehiago; non nazio horiek batez ere muga-inguruetako lurraldeetan kokatzen diren; non nazio horiek errusiarrak baino kultura handiagoa duten; non erregimen politikoa bere izaera bereziki basatiagatik eta Erdi Arokoagatik nabarmentzen den; non oraindik ez den gauzatu iraultza demokratiko-burgesa— tsarismoak zapaldutako nazioek Errusiatik libreki banatzeko eskubidearen aitortza erabat nahitaezkoa da sozialdemokratentzat, beren helburu demokratiko eta sozialisten izenean. Gure Alderdia, 1912ko urtarrilean berreraikia izan dena, 1913an autodeterminazio eskubidea berresten zuen erabakia hartu zuen, eta oraintxe adierazitako zentzu zehatzean azaldu zuen.  1914-1916ko errusiar chauvinismoaren gehiegikeriak, bai burgesiaren bai sozialista oportunisten (Rubanovitx-en, Plekhanov-en, Nashe Dielo-ren, eta abarren) baitan zabaldu dena, aldarrikapen hori indar gehiagoz defendatzera eta aldarrikapen hori ukatzen dutenek, prakitikan, chauvinismo errusiarra eta tsarismoa sostengatzen dutela adieraztera bultzatzen gaitu. Gure Alderdiak irmoki aditzera ematen du autodeterminazio eskubidearen aurkako halako adierazpenetan ardurarik ez duela.

Berriki adierazi bezala (Zimmerwald-eko Biltzarreko poloniar sozialdemokraziaren adierazpena), poloniar sozialdemokraziak auzi nazionalean duen jarrera honako hau da:

Adierazpen horrek alemaniar gobernua zein beste gobernu batzuk gaitzesten ditu “poloniar lurraldeak” bahitura bat bezala hartzen dutelako etorkizuneko konpentsazioen azpijokorako, “poloniar herriari bere kabuz bere etorkizuna erabakitzeko aukera galaraziz”. “Poloniar sozialdemokraziak era kategoriko eta irmoan protesta egiten du herrialde oso baten zatikapenaren eta banaketaren aurka”… “Herrialde zapalduen askapenaren kausa” Hohenzollern-en esku utzi dituzten sozialistak gaitzesten ditu. Eta honako uste sendo hau adierazten du: Nazioarteko proletalgo iraultzailearen berehalako borrokak, sozialismoaren aldeko borrokak, “zapalkuntza nazionalaren kateak hautsiko ditu, atzerriko menperakuntza guztien formak suntsituko ditu eta poloniar herriari garapen libre eta zabal bat ziurtatuko dio, berdintasunezko status batean, herrien batasunean. Adierazen horrek gerra “bi aldiz fratrizidatzat jotzen du poloniarrentzat” (Nazioarteko Batzorde Sozialistaren buletina, 2. zenbakia, 15. orrialdea, 1915eko irailaren 27a; errusierazko itzulpena Internazionala eta gerra bilduman agertu zen, 97. orrialdean).

Tesi horiek, funtsean, ez dira nazioen autodeterminazio eskubidearen aitortzaren ezberdinak, baina bere adierazpide politikoak II. Internazionalaren programa eta erabaki gehienek baino zehaztugabetasun eta lausotasun gehiago erakusten dute. Ideia horiek adierazpide politiko zehatzetan adierazteko saiakera oro, eta, erregimen kapitalista bati, edo soilik erregimen sozialista bati, aplika daitezkeen zehaztea, poloniar sozialdemokratek nazioen autodeterminazioa arbuiatzean egiten duten akatsa are ageriago utziko du.

1896ko Londreseko Nazioarteko Biltzar Sozialistaren erabakia, nazioen autodeterminazio eskubidea aitortzen duena, osatu egin behar da, gorago azaldu ditugun tesietan oinarriturik, honako argibideekin:

1)  Inperialismoaren-pean aldarrikapen horrek premia berezia du.

2) Demokrazia politikoaren aldarrikapen guztiek, aldarrikapen hau baztertu gabe, baldintzapeko izaera politikoa eta eduki klasista dute.

3) Nazio zapaltzaileen eta nazio zapalduen sozialdemokraten zeregin zehatzak ezberdintzea beharrezkoa da.

4) Oportunistek eta kautskiarrek autodeterminazioaren esanahi politikoaren inguruan egiten duten aitortza inkontsekuentea, erretorikoa eta, beraz, itxurazalea da.

5) “Euren” nazioak zapaltzen dituen kolonien eta herrialde menperatuen banatze askatasuna defenditzen ez duten sozialdemokratek, bereziki potentzia handietakoek ( errusiarrek, anglo-iparramerikarrek, alemaniarrek, frantziarrek, italiarrek, japoniarrek, eta abarrek) benetako antzekotasuna dute chauvinistekin.

6) Aldarrikapen horren aldeko borroka, demokrazia politikoaren funtsezko aldarrikapen guztiak bezala, gobernu burgesak uzkailtzearen eta sozialismoa errealitate bihurtzearen aldeko masen borroka iraultzaile zuzenaren menpe dago.

Internazionalera eramatea zenbait nazio txikiren ikuspuntua —bereziki poloniar sozialdemokratena, goiburu nazionalistekin herria engainatzen duen poloniar burgesiaren aurkako borrokan, modu desegokian autodeterminazioa ukatzera iritsi direnak— akats teorikoa litzateke; proudhonismoa marxismoaren ordez defendatzea litzateke, praktikan potentzia handien chauvinismo eta oportunismorik arriskutsuena nahigabe sostengatzea litzateke.

Errusiako Alderdi Proletario SozialDemokrataren Sotsial-Demokrat egunkariaren erredakzioak

(*Post-scriptuma ez da itzuli)

 
Lenin, Iraultza sozialista eta nazioen autodeterminazio eskubidea (1916)