Aêropa |
«H
|
errialde kapitalista aurreratuetan gizarte eraldaketarako
programa bakezale oro utopikoa bada, koloniak askatzeko programa baketsua bi
bider utopikoagoa da. Azken herrialde atzeratu erdi-askeak gure begien aurrean
menderatuak izan dira (Etiopia, Albania, Txina [aurreiraultzailea]...).
Egungo gerra osoa koloniengatiko gerra bat da. Batzuk beren menderakuntza
bilatzen dute; besteek ez dute beren jabetza galdu nahi. Inork ez ditu gogo onez askatu nahi. Metropoli
dekadenteek kolonietatik ahalik eta gehien ateratzen saiatzen dira, eta hauei
ahal duten gutxien itzultzen. Herrialde esklabizatuen borroka iraultzaile ireki
eta zuzen batek bakarrik utz dezake zabalik beraien askatasunerako bidea.»
—Trotsky, IV. Internazionalaren manifestua gerra
inperialistaren eta iraultza proletario mundialaren inguruan (1940)