astelehena

Lenin: "Banatzeko askatasunaren aurka egotea anexioen alde egotea da"


Trotsky, Lenin eta Kamenev
Leninen hitzak independentzia-eskubidearen alde Finlandia eta Errusia artikuluan:

 “

Klase-kontzientziadun proletalgoak eta euren programari leial diren sozialdemokratak bai Finlandiak, bai gainontzeko nazio azpiratuek, Errusiatik banatzeko duten askatasunaren alde daude.

“

Alderdi sozialdemokrataren programa, hain zuzen ere 9. puntua, zeinak estatuaren barnean dauden nazio guztien autodeterminazio-eskubidea aldarrikatzen duen, pikutara bidali dute sozialdemokrata mentxebikeek.


“

Burgesia —gaur errepublikazalea— anexio-politika berdinarekin segitzen du, baina modu finago batez jartzen du praktikan, ez hain agerikoa, “akordio” bat promesten du, baina berdinen arteko akordio hori burutzeko benetako berme bakarra kentzen du; banatzeko askatasuna, alegia.


“

 Banatzeko askatasunaren aurka egotea anexioen alde egotea da.
.