osteguna

Quebec : Independentzia eta sozialismoa !


Bilbo, Bizkaia. Txakurrak eta piketeak aurrez aurre.
"Independentzia nazionalaren aldeko borroka iraultza sozialaren
aldeko motorra izan daiteke eta izan behar du"

Quebec-eko trotskistek egunkari bat kaleratu dute
REPUBLIQUE OUVRIERE

Independentzia eta sozialismoa!

Originala frantsesez.
Trotskistak.blogspotek
Workers Vanguardetik euskaratua
 
 


Quebec-en independentziaren alde gaude, aurrebaldintzarik gabe. Baina République Ouvrière-k gauza guztien gainetik borroka nazional eta sozialei lidergo proletario eta iraultzaile bat emateko dihardu borrokan. Langileen batzarrek boterea hartzeko aldarria egiten dugu, burgesia desjabetzearen alde gaude, ekonomia planifikatu baten alde gaude, Quebec-eko errepublika proletarioaren alde gaude! Bai Kanada ingeleseko geure burkideekin batera, bai Estatu Batuetako Liga Espartakistakoekin eta munduan zehar Liga Komunista Internazionalaren gainontzeko kideekin batera, iraultza sozialista mundiala zuzendu dezakeen abangoardiako alderdi bat eraikitzearen alde gaude, basakeria inperialistaren eta hondamendi nuklearraren aitzinean humanitatearen etorkizunak duen esperantza bakarra delarik.

Independentzia nazionalaren aldeko borroka iraultza sozialaren aldeko motorra izan daiteke eta izan behar du.[…] Alderdi propiorik gabe, langileei beraien askapena erdiesteko hautu bakarra PQ Alderdi Quebectarra delaren ideia saldu zaie. Baina horren ondorioz, behin Alderdi Quebectarra boterea eskuratuta, alderdi burgesa den heinean, patroien mesedetan jarri zen Quebec egonkortzen, “bake soziala” sustatzen. […] PQ-ren kudeaketak independentziaren aldeko babesa jaistea lortu du soilik.

Azken batean, PQ ez da sekula gai izango Quebec-en askapen nazionala konkistatzeko, beti egongo delako bankuen, credit bureau-en, Wall Street-en eta abarren menpe. Eta République Ouvrière-n azaldu bezala, Québec Solidaire-k, hasierako PQ-rekin antzekotasun anitz dituenak, ez du deus hoberik eskaintzeko ezkerreko nazionalismo sutsuago bat ez bada. République Ouvrière-k kale itsu guzti horiek agerian uzten jardungo da.
[…]
Quebec-eko errepublika proletarioaren sorrerak zenbait iraultza piztu ditzake bai Ameriketan bai mundu mailan. […] Errusiar langileriak boterea arrakastaz eskuratu zuela 100. urtemuga ospatzen dugularik, boltxebikeen lana geure eredua izaten segitzen du Urriko Iraultza berriak gerta daitezen nazioarte mailan.

Workers Vanguard, 1117. alea, 2017ko irailaren 8a.
 
http://www.spartacist.org/english/wv/1117/quebec_trotskyists.html