larunbata

Euskal burgesiaren ahulezia eta sumisioa


Falangistak eta Ertzaintza


Euskadiko eboluzio ekonomikoa burutu aurretik, euskal burgesiak itunak gauzatzen zituen feudalismoaren hondarrekin, Euskal Herriaren iturri produktibo guztien jabe bilakatu zen erakunde feudal baten (jesuiten) besoetan zegoelako, eta, zenbait unetan, beraien negozioetan parte hartzeko aukera ematen zien kasta menperatzaileen ordezkariei. Hain zuzen ere, monarkia euskal kapitalismoaren jabetzaren bermea zen, nahiz-eta honen askatasuna kaltetua izan. Euskal burgesiaren ahulezia eta sumisioa nabarmenagoa zen proletalgoaren hazkunde kementsuaren aurrean, indar berri baten gisa ageri baitzen, ikara sortzen zuen indar itzel baten gisa, eta proletalgoaren borrokek kapitalistak atzera jotzea eragiten zuen, bere burua defendatzeko muturreko neurri bat hartzea eragin zuelarik: nazio zapaltzailearen aparatu errepresiboaz baliatzea.

Jose Luis Arenillas Oxinaga: El problema de las nacionalidades en Euskadi; “Comunismo” aldizkariaren 38. alean argitaratua. 1934ko iraila.

 

(*) “Euskal Herria” idazteko minuskula erabiltzen du egileak: “país vasco

La càrrega (R. Casas)