"1917ko Emakume Langilearen Eguna Errusiar Iraultzaren txinparta izan zen - Emakumearen askapena iraultza sozialistaren bitartez! Liga Espartakista" |
Lenin :
BOTERE SOBIETARRA eta
EMAKUMEAREN EGOERA
Blog honek euskaratu du gazteleratik.
B
|
otere sobietarraren bigarren
urtemugaren karietara beharrezkoa da urte hauetan egindakoari buruzko bilan bat
egitea eta gertatutako aldaketen garrantziaz eta hauen helburuetaz hausnarketa
bat egitea.
Burgesiak
eta bere lagunek demokrazia urratu izana leporatzen digute. Guk, gure aldetik,
iraultza sobietarrak ordura arte ikusi gabeko bulkada sakon
eta zabal bat eman diola baieztatzen dugu, hau da, kapitalismoak menperatutako jende langile eta zapalduari,
herriaren gehiengo zabalari mesede egiten dion demokraziari, (langileen aldeko)
demokrazia sozialistari, eta ez demokrazia burgesari (esplotatzaileentzat dena,
kapitalistentzat, aberatsentzat).
Nork du arrazoia?
Arazo
hau ongi analizatzeko eta sakonago ulertzeko, bi urte hauen esperientziaren
bilan bat egin behar dugu, eta prest egon behar gara esperientzia hau garatu
eta aurrera eramateko.
Emakumearen
egoerak agerian uzten du modurik nabarmenenean demokrazia burgesaren
eta demokrazia sozialistaren arteko diferentzia, eta erantzun bikain bat ematen
dio planteatutako arazoari.
Errepublika
burges batean (hau da, lurraren, fabriken eta lantegien, akzioen, eta abarren jabetza
pribatua existitzen den lekuan), nahiz-eta errepublika demokratikoena izan,
emakumeak ez du inoiz izan gizonezkoek dituzten eskubide berdintsurik, munduko
inongo lekutan, ezta herrialde garatuenetako batean. Eta hori duela 125
urte pasa direla Frantses Iraultza (demokratiko-burges) handia gertatu zela.
Demokrazia
burgesak hitzez promesten du askatasuna eta berdintasuna. Baina errealitatean,
legearen aurrean, ezta errepublika burges bakar batean, ezta aurreratuenean ere,
ez dio eman emakumeari eskubide berdintasun osoa gizonekiko, eta ez du
emakumea askatu gizonen zapalkuntzatik eta menpekotasunetik.
Demokrazia
burgesa esaldi hantusteen, hitz solemneen, promesa liberalen, askatasunari
eta berdintasunari buruzko eslogan hotsandien demokrazia da, baina errealitatean,
horrek guztiak emakumearen askatasun falta eta berdintasun eza ezkutatzen du,
langileen eta zapalduen askatasun falta eta berdintasun eza.
Demokrazia
sobietarrak edo sozialistak hitz hantuste baina faltsu horiek bazterrera
bota
eta errukirik gabe gerra deklaratzen dio “demokraten”, lur-jabeen, kapitalisten
eta nekazari aberatsen hipokrisiari, espekulazioaren bitartez, zerealen soberakinak
salduz, langile gosetien kontura aberastu egiten direlako.
Leninen "Botere sobietarra eta emakumearen egoera" |
Gezur
zitalik ez! Ezin da egon, ez dago, eta ez da inoiz egongo “berdintasunik” zapaltzaileen
eta zapalduen artean, esplotatzaileen eta esplotatuen artean. Ezin da egon, ez
dago, eta ez da inoiz egongo “askatasunik” emakumeek gizonen pribilegio legalen
oztopoak pairatzen dituzten bitartean, langileak kapitalaren uztarpetik
askatzen ez diren bitartean; nakazari beharginak kapitalistaren, lur-jabearen
eta merkatariaren uztarpetik askatzen ez diren bitartean.
Saia
bitez hipokritak eta gezurtiak, ergelak eta itsuak, burgesak eta beraien morroiak,
herria engainatzen askatasun orokorrarekin, berdintasun orokorrarekin, demokrazia
orokorrarekin.
Guk
langileei eta nekazariei honako hau esaten diegu: Kendu iezaiozue mozorroa
gezurti horiei, ireki iezaizkiozue begiak itsuei !
Galde iezaiezue:
—Ba al
da berdintasunik sexu baten eta bestearen artean ?
—Nazio
baten eta bestearen artean ?
—Klase baten eta beste klase baten artean ?
—Zein uztarritik
askatu, edo zein klaseren uztarritik? Askatasuna zein klaserentzat?
Politikari
buruz, demokrazia eta askatasunari buruz, berdintasunari buruz, sozialismoari
buruz hitz egiten duenak galdera horiek planteatu gabe, lehentasunik eman
gabe, galdera horiek ezkutatzearen, estaltzearen eta disimulatzearen aurka
borrokatzen ez dena, langileen etsairik okerrena da, ardi larruz estalitako
otso bat da, langileen eta nekazarien aurkaririk basatiena, lur-jabeen, tsar-en
eta kapitalisten lekaio bat.
Bi
urtetan botere sobietarrak, Europako herrialderik atzeratuenetako batean, gauza
gehiago egin ditu emakumearen emantzipazioaren alde, sexu “indartsuaren”
aurrean berdintasuna lortzearen alde, 130 urtetan munduko errepublika “demokratiko”
aurreratu eta ilustratuek egin dutena baino.
Hezkuntza,
kultura, zibilizazioa, libertatea, hitz hotsandi guzti hauek, munduko
errepublika kapitalista eta burges guztietan lege multzo ikaragarriki doilorrez,
nazkagarriki zikinez, basatiki zakarrez lagundurik doaz, eta emakumearen
berdintasun eza ezartzen dute ezkontzan eta dibortzioan, berdintasun eza
ezartzen dute ezkontzatik at jaiotako haurren eta haur “legitimoen” artean; lege
hauek pribilegioak ematen dizkiete gizonei, baina emakumea umiliatu eta degradatzen
dute.
Kapitalaren
uztarriak, “jabetza pribatu sakratuaren” zapalkuntzak, filistiar ergelkeriaren
despotismoak, jabe txikiaren gutiziak; gauza hauek eragotzi diete errepublika
burges demokratikoenei lege zital eta nazkagarri horiek abolitzea.
Sobietar
Errepublikak, langileen eta nekazarien errepublikak, kolpe batez deuseztatu
zituen lege horiek eta ez zuen zutik utzi gezur burgesen eta hipokrisia
burgesaren dorrearen harri bat bera ere.
Behera
gezur horiek! Behera guztiontzako askatasunaz eta
berdintasunaz hitz egiten duten gezurtiak, klase zapaltzaileak dirauten
bitartean, kapitalaren eta akzioen jabetza pribatua dirauen bitartean, gosetiak
esklabo bihurtzeko zerealen soberakinak erabiltzen duen jende aberatsa existitzen
den bitartean! Askatasunik ez guztientzako, berdintasunik ez guztientzako,
baizik-eta gerra zapaltzaileei eta esplotatzaileei, zapaltzeko eta esplotatzeko
aukera oro deuseztatu behar da! Hori da gure
deiadarra!
Askatasuna
eta berdintasuna sexu zapalduarentzat!
Askatasuna
eta berdintasuna langileentzat eta nekazari beharginentzat!
Zapaltzaileen
aurka, borroka; kapitalisten aurka, kulak*
espekulatzaileen aurka, borroka!
Hori da
gure borroka deiadarra, hori da egia proletarioa, kapitalaren aurkako egia,
kapitalaren munduaren aurpegira —askatasuna eta berdintasuna orokorrean,
askatasuna eta berdintasuna guztientzako aldarrikatzen duten esaldi
melenga, hipokrita eta handiusteekin— jaurtitzen dugun egia.
Hipokrisia
hau agerian utzi dugulako, energia iraultzailearekin langile zapalduen
askatasuna eta eskubide osoak bermatzen gabiltzalako, zapaltzaileen aurka,
kapitalisten aurka, kulak-en aurka; horrexegatik da, hain zuzen ere, hain
maitatua botere sobietarra munduko langileen artean.
Ondorioz,
botere sobietarraren bigarren urtemugaren egunean, gure alde azaltzen da,
munduko herrialde guztietan, langile jendearen sinpatia, zanpatuen eta
esplotatuen sinpatia.
Hortaz,
botere sobietarraren bigarren urtemuga ospatzean, nahiz-eta gosea eta hotza
pairatu, nahiz-eta errusiar Errepublika Sobietarrak inbasio inperialistak
eragindako sufrimendu guztiak jasan, irmoki uste dugu gure kausa justua
dela, irmoki uste dugu botere
sobietarraren garaipena saihetsezina dela mundu mailan.
—Lenin, Alderdi Komunista
Pravda, 249. alea,
1919ko azaroaren 6a.
Pravda egunkariaren
arabera argitaratua.
Akal: Lenin, obras completas, 32.
liburukia.
(*)Kulak: Nekazari aberatsa
Ekialdeko emakumea askatzeko afixa komunista |
Советская власть и положение
женщины