astelehena

Maiatzaren Leheneko manifestariak askatu!



Kolonialisten txakurrak manifestariak
modu basatian erasotzen.
P.D.C.koek zabaldutako mezua:
 
Puerto Rico:
Maiatzaren Leheneko manifestariak askatu!
Akusazioak erretiratu!*

*Itzulpen ez ofiziala. Jatorrizkoa hemen:

 
Partisan Defense Committee-tik gaitzetsi egiten dugu San Juanen poliziak egin duen eraso basatia, Junta kolonialaren aurka Maiatzaren Leheneko protestetan parte hartu duten gazteen aurka oldartu egin baita. Poliziek, istiluen aurkako materialarekin, gas negar-eragileak jaurti eta borrekin erasotu dute jendea. Gainera, Río Piedras auzoko etxebizitzetan sartu eta sarekadak egin dituzte militanteen bila. Jendea ikaratzeko kanpaina hau salatzen dugu. Estatuaren asmoa  Estatu Batuetako ugazaba kolonialek ezarritako eta Puerto Ricoko gobernu kapitalistak inposaturiko neurriei kontra egiten dion oro isilaraztea da; neurriok gosea sortzen dute. Gutxienez 19 lagun atxilotu dituzte, horietako asko Puerto Ricoko Unibertsitateko Río Piedrasko campusekoak. Askatasuna orain manifestarientzat! Akusazioak erretiratu!
 
Poliziak, lau egun lehenago, piper-gasa bota zuen Hezkuntza Departamentuaren kanpoan elkarretaraturiko Puerto Ricoko Irakasleen Federazioko irakasle sindikalizatuen aurka. Irakasleak borrokan egon dira uharteko 300 eskolen pribatizazioaren eta itxieraren aurka, eta halaber, beraien soldaten eta pentsioen murrizketen aurka. Erasorik ez Puerto Ricoko irakasleen kontra!
2018ko maiatzaren 1a.

PDC