M1, 2018 |
République ouvrière, 2. alea
|
2018ko udaberria/uda
|
République ouvrière eta Workers
Tribune:
Altxa dezagun
leninismoaren bandera!
Independentzia eta sozialismoa!
Itzulpen
ez ofiziala.
Jatorrizkoa hemen (frantsesez eta gazteleraz):
Jatorrizkoa hemen (frantsesez eta gazteleraz):
«Benetako alderdi leninista bat eraikitzeko oinarriak
jarri ditugu, alderdi honek zapalkuntza nazionalaren aurkako borroka bere
programaren muinean darama»
«Britainiar Inperioak Quebec bortxaz konkistatu eta
militarki okupatu zuen 1759-1760 urteen artean. Ordutik, Kanadako frantsesak
gutxiengo zapaldu bat izan dira, eta 1837-38ko patrioten iraultza demokratikoaren errepresio odoltsuak egoera hori
bermatu zuen»
«Quebec-en independentzia kausa justu bat da eta ez
diogu aldez aurreko baldintzarik jartzen»
«Quebectar langileak ez dira zinez libreak izanen
Quebec kapitalista “ezkertiar” batean.
Langileak boterean dauden errepublika bat beharrezkoa da. Perspektiba hau gure
deiadarrean adierazten dugu: Independentzia eta sozialismoa!»
«Kanadan, Spartacist
Canada bakarra izan da bai Sobiet Batasunean gertatutako errestaurazio
kapitalistaren aurkako borrokan, bai gainontzeko Estatu proletario deformatuen
konkisten defentsan (Txina, Kuba, Ipar Korea, Vietnam eta Laos)»
«Kanada ingeleseko proletalgoak quebectarren
eskubideak defenditu behar ditu kosta ahala kosta, independentziaren babes
irmoena izan behar du»
«Workers Tribunek
instituzio monarkikoen paper erreakzionarioa azpimarratzeko ardura hartuko du,
eta ahal duen guztia eginen du langileen borrokak Erdi Aroko hondar hau deuseztatzeko»
«Frantsesa hizkuntza zikin bat izan da beti klase
agintari anglofonoaren idurikoz. Denbora luzez ez zen ezta ezbaian jartzen frantsesez
ez mintzatzea gobernuan edo negozioetan: “Speak white!”...
Frantsesez mintzo
direnak gutxiengo bat izanda,
arriskurik ez separatzeko»
«Leninistak garen neurrian, uste dugu hizkuntzen
arteko berditasuna erdiesteko hizkuntza menperatzailearen pribilegioen
kontra borrokatu behar dela. Gaurdaino, ingelesak ez du inoiz galdu Quebec-eko
zapaltzaileen hizkuntzaren estatusa. Beraz, “101 legea” babesten dugu, eta
Quebec-era datozen immigranteak frantsesa ikasiz integratu behar dutela
defenditzen dugu»
«Klase borroken historiak frogatzen du Quebec Ipar
Amerikako kapitalismoaren katebegi ahula izan daitekeela. Baina langileriaren
ahalmen iraultzailea gauzatzeko, abangoardiako alderdi bat beharrezkoa da ezinbestean»