Huerta de Peralta borrokan.
يَا عُمَّال العَالَم اِتَّحِدُوا
Herrialde guztietako proletarioak, elkar zaitezte!
ostirala
osteguna
Trotsky: Lettre à Lucie Leiziaga (Jeanne Leziagazahar)
Trotsky:
« ...langileriak metropoliaren kontra matxinatzen
diren koloniei babesa eman behar die. Ez bakarrik Ingalaterran, Frantzian ere,
iraultza sozialak, proletalgoaren insurrekzioaz gain, metropoliaren kontrako
herri kolonialen insurrekzioa erran nahi du. Afera honetan gauzak garbi adierazten
ez badira, chauvinismoa sortu eta zuritu baino ez da egiten»
« ...le
devoir de la classe ouvrière est de soutenir les colonies qui s'insurgent
contre la métropole. Non seulement en Angleterre, mais en France, la révolution
sociale comporte, en même temps que l'insurrection du prolétariat,
l'insurrection des peuples coloniaux contre la métropole. Le manque de netteté
sur cette question ne peut qu'engendrer et couvrir le chauvinisme.
Lev Trotsky:
LETTRE A LUCIE LEIZIAGA
SUR L’HUMANITÉ
1921eko ekainaren
23a
(2. ZATIA)
Hona hemen Trotsky boltxebikeak Lucie Leiziaga euskal
komunistari bidalitako eskutitza.
Jaiotzez Jeanne
Leziagazahar zuen izena eta Donapaleun (Nafarroa Beherean) sortu zen
1880an. SFIO-n militatzen hasi zen 1. Mundu Gerlak eztanda egin baino
lehenago. Ondoren Alderdi Komunista – Internazional Komunistaren Adar
Frantsesean (PC-SFIC-en) buruzagitza ardurak izan zituen. Lenin
eta Trotskyren garaiko III. Internazionalean lan politikoak egin
zituen Moskun.
Hemen bere ezizenaren
deitura euskaldundu den arren «L.
Leiciague» da erarik arruntena prentsa frantsesean.
Marxists.org-en azaltzen den moduan agertzen da hemen Trotskyren
gutuna (izenburua izan ezik).
(...)
5 –
Les camarades luxembourgeois se
sont plaints de l'indifférence du parti aux violences exercées par l'armée du
gouvernement français contre les ouvriers de leur pays. Je n'ai trouvé
là-dessus, dans l'Humanité, qu'un
seul article, celui du camarade Victor Méric. Il est hors de doute qu'on
pouvait et qu'on devait, en l'occurrence, développer une agitation beaucoup
plus soutenue.
6 –
Les questions coloniales ne sont que très
faiblement reflétées dans les colonnes de l'Humanité.
Et pourtant, l'attitude face à l'asservissement des colonies est la véritable
pierre de touche du degré d'esprit révolutionnaire d'un parti prolétarien.
L'article du numéro du 20 mai sur le prétendu complot en Indochine est écrit
dans un esprit démocratique et non dans un esprit communiste. Il nous faut
profiter de toutes les occasions pour inculquer aux ouvriers l'idée que les
colonies ont le droit de se soulever contre la métropole et de s'en séparer.
Nous sommes tenus, en toute occasion, de souligner que le devoir de la classe
ouvrière est de soutenir les colonies qui s'insurgent contre la métropole. Non
seulement en Angleterre, mais en France, la révolution sociale comporte, en
même temps que l'insurrection du prolétariat, l'insurrection des peuples
coloniaux contre la métropole. Le manque de netteté sur cette question ne peut
qu'engendrer et couvrir le chauvinisme.
7 –
Dans une série d'articles et
particulièrement de commentaires, on observe un usage irréfléchi des mots «
patrie », « république », « mourir pour son pays », etc. C'est justement en
France que l'exactitude de la terminologie, le caractère de classe strictement
mesuré de la phraséologie politique sont nécessaires, plus que partout
ailleurs.
8 –
Je ne citerai point les
innombrables exemples des flottements et même de l'irrésolution de l'Humanité
dans sa ligne envers le syndicalisme. Une série d'articles sont en
contradiction avec les principes fondamentaux du marxisme et du communisme. Des
communistes écrivent des articles diamétralement opposés aux directives du
parti. Les résolutions des syndicalistes sont imprimées sans commentaires. Il
est incontestable que, dans la période actuelle, l'Humanité doit ouvrir ses
colonnes à la discussion de la question syndicale et permettre à la partie
adverse d'exposer son point de vue. Mais la voix de la rédaction doit toujours
se faire entendre, sinon le lecteur s'embrouille et finit par être complètement
désorienté. La discussion de cette question, surtout en France, fera apparaître
un extraordinaire bariolage d'opinions. Si la rédaction ne tient pas le
gouvernail d'une main ferme, il peut en résulter une inextricable confusion. Au
contraire, si la rédaction ne dévie pas de la voie qu'elle s'est tracée, la
masse choisira la ligne communiste véritable et la suivra fidèlement, en
rejetant bien loin la confusion, les réticences, les contradictions de ses
adversaires.
9 –
L'Humanité insère volontiers les photographies de ministres
allemands et anglais, de social-démocrates allemands, etc. J'estime qu'il
serait beaucoup mieux de les remplacer par les portraits des communistes. Il
faut rapprocher les uns des autres les partis communistes, ainsi que les
personnes.
En terminant, je profite de
l'occasion pour vous exprimer une fois encore mon admiration pour votre Gassier
(*).
Salut communiste.
—Lev Trotsky,
iraultzaile boltxebikea
Jeanne Leziagazahar (Lucie Leiziaga) euskal komunista, delegatua 3. Internazionalean |
asteazkena
Huerta de Peralta greban: txakurren errepresioa langileen kontra
Beti bezala: udaltzainak, foruzainak eta guardia zibila grebalarien eta sindikalisten kontra.
"¡No al racismo!" oihukatu dute txakurren erasoaren ondoren piketeek.
. “Eta foruzainak segi eta segi egurra dohainik banatzen.#HuertaDePeraltaBorrokan#GoraLangileBorroka pic.twitter.com/AdMJsJ1nQe— LAB Nafarroa (@LABnafarroa) 26 de diciembre de 2018
Kapitalismoaren pean poliziaren zeregin nagusia grebak zapuztu eta klase agintariaren politiken aurka zuzentzen diren beste era batzuetako protestak erreprimitzea da. Poliziak izan ditzakeen beste gizalegezko erabilgarritasunak, trafikoa zaindu eta anbulantziei deitzea adibidez, guztiz kasualitatezkoak dira bere funtsezko zeregina erreprimitzea delako. Banakako polizien joera pertsonalek ez dute aldatzen poliziaren oinarrizko izaera. Dena klase agintariaren esanetara egin behar da. Ondorioz, errepresio polizialaren bidez kapitalismoak giza eskubideak jabetza pribatuaren nahien menpe jartzen dituen erarik agerienetariko bat bilakatzen da. Polizia-agenteek, zenbaitetan, beraien zeregin antisozialetan huts egiten badute —erabiltzen dituzten armen antzera— hori soilik gertatzen da herdoiltzeko aukera dutelako, hasieratik hezituak izan diren funtzio hiltzailea betetzeko ongi entrenatuak ez badaude.
—Farrell Dobbs, Teamster Rebellion (1972)
http://www.icl-fi.org/english/wv/1052/qotw.html
carga policía foral peralta guardia civil huelga
igandea
Kanakyko herriaren historia heroikoa kolonialismo frantsesaren aurka
Kanakyko erreferendumari
buruz:
(itzulpen ez ofiziala;
jatorrizkoa esteka honetan:
https://www.icl-fi.org/francais/lebol/226/kanaky.html)
https://www.icl-fi.org/francais/lebol/226/kanaky.html)
—
2.
zatia —
Le BOLCHEVIK:
Bizi bedi kanakyar langileen eta
nekazarien gobernua !
Independentzia Kanakyrentzat !
Gora etengabeko
iraultza !
Kanakyko herriaren historia heroikoa
kolonialismo frantsesaren aurka
“
|
Kanakyko herriaren borroka ez da inoiz eten, beraien
herrialdea indar frantsesek okupatu zutenetik. 1853tik, uhartea konkistatu
zutenetik, alegia, ezin konta ahala matxinada gertatu dira, gehienak odolean
itoak. Nabarmentzekoa da 1878ko errebolta, Atai buruzagi handiaren buruzagitzapean
; matxinada honek 15 urtez baino gehiagoz kolonoek egiten
zituzten lur lapurtzeak geldiaraztea lortu zuen.
Louise
Michel, Parisko Commune-tik bizirik
atera zen heroietako bat, Kanakyra erbesteratu zuten, eta han matxinadari elkartasuna
erakutsi zion —azpimarratzekoa da bakarrenetakoa izan zela garaian hartan.
Mugimendu proletario frantsesak, communarden
sarraskia pairatu ondotik nekez burua altxatzen ari zena, historia lotsagarri
bat du afera kolonialari dagokionez, Alderdi Komunista sortu-berriaren garaian salbu,
1920ko hamarkadan, Errusiar Iraultzari esker.
Estatu frantsesa Kanakyarren porrot
bakoitzaz baliatu da beste sarraski gehiago egin eta galtzaileei lur gehiago
lapurtzeko. Ia haran eta kostaldeko lautada guztien jabe egin da, eta
emeki-emeki kanakyarrak lur menditsu eta antzuenetako « erreserbetara »
baztertu ditu.
1917ko
apirilean beste errebolta batek eztanda egin zuen herrialde honetako iparraldean,
batez ere Europako gudu-zelaietara joateko errekrutatu nahi zituztelako. Orduan
ere, tropa kolonialek garaipena erdietsi zuten. 300 bat kanakyar hil zituzten
orduan. 1920ko hamarkadan bortxazko lana oso zabaldua egon zen, izan ere,
indarrean zegoen inperio kolonial frantsesaren bazter guztietan.
1920ko
hamarkadaren amaieran, Frantziaren « lan zibilizatzaileak » mende baten hiru laurdenak iragan ondoren,
kanakyarren populazioa bi edo lau aldiz (estimazioen arabera) murriztea eragin
zuen, mende bat lehenago zuenarekin alderatuz gero ; 30.000 lagun baino
gutxiago bizirik gelditzen ziren. Administrazio koloniala kanakyar herriaren
desagerpena serioski kontsideratzen ari zen. Ez zen mediku kanakyar bakar bat
ere, ezta batxilerra zuen pertsonarik.
Kanakyarrak
ezin ziren euren erreserbetatik irten, lanera joateko ez bazen, beti ere,
gertutik zainduta. Administrazio kolonialak klanak modu arbitrarioan sortu eta
tribuak berrantolarazi zituen, kantonamenduetan sartzeko. Kolonialistek —kanakyarrek
klanetako buruzagien autoritatearen inguruan zituzten arauak mespratxatuz— tribuetako
buruzagi berriak ezarri zituzten, bitartekari lanak egiteko. Baina kanakyarrak
euren herriaren deuseztapenari erresistentzia jartzen segitu zuten.
(...)
1950eko
hamarkadaz geroztik, handituz joan zen kanakyarren kopurua proletalgoan,
nikelaren meatzetan eta mineral hau transformatzen duen fabriketan barne, eta,
beraz, eragin zuzena izan zuen mugimendu sindikal sortu berriaren borrokan,
etnia guztien soldata berdintasunaren aldekoa. Kanakyarrek bozkatzeko eskubidea
garai honetan erdietsi zuten (teorikoki behintzat, jende asko oraindik ez
baitago erregistratua, eta ez kasualitatez).
—Le BOLCHEVIK, 226. alea, 2018ko
abendua (Frantziako Liga Trotskista)
EL TITAN DE BRONCE
“De
España jamás esperé nada; siempre nos ha despreciado, y sería indigno que se
pensase en otra cosa. La libertad se conquista con el filo del machete, no se
pide: mendigar derechos es propio de cobardes incapaces de ejercitarlos.” (1896)
asteartea
« Independentzia Kanakyrentzat ! »
Kanakyko erreferendumari buruz:
(itzulpen ez ofiziala; jatorrizkoa esteka honetan:
https://www.icl-fi.org/francais/lebol/226/kanaky.html)
https://www.icl-fi.org/francais/lebol/226/kanaky.html)
Le BOLCHEVIK:
Bizi bedi kanakyar langileen eta nekazarien gobernua !
Independentzia Kanakyrentzat !
Gora etengabeko iraultza !
“
|
Erran
zuten gazte kanakyarrak jarrera indiferente bat zutela, hau da, geroz eta loialistagoak
zirela, baina errealitatean independentziaren alde bozkatzeko mobilizatu dira
nabarmenki. Leialtasun Uharteetan, non independentistak gehiengoa diren,
parte-hartzea apalagoa izan da, eta honek erran nahi du kanakyarren artean
abstenitzeko hautua ere hartu dela, ez interesik ez dutelako, baizik-eta
zalantzan jarri dutelako, zentzu onarekin, potentzia kolonialak antolaturiko bozketa
baten zintzotasuna. USTKEk (Kanakyko Langileen eta Esplotatuen Batasun
Sindikalak), kanakyarren sindikatu inportanteenak, uharte hauetan ongi errotua
dagoena, bozketari ez-ikusiarena egiteko deia zabaldu du.
Erreferendum honek Frantziako ezkerrak afera kolonialaren
inguruan duen jarreraren beste orrialde ilun baten froga ematen digu: Guk
dakigunez, erreferendumaren aitzinetik independentziari baiezkoa bozkatzearen alde egin duten bakarrak gu izan gara.”
(...)
“Trotskistok, langileria mobilizatzearen alde borrokatzen
dugu, bai hemen eta bai han; hala Kanakyk frantses inperialismoaren
atzaparretatik ihes egin dezan bere independentzia lortuz, nola abangoardiako
alderdi leninista-trotskista iraultzaile bat eraikitzeko xedez.”
“Heldu den azaroaren 4ean erreferenduma egingo da Kanakyn, galdera honi erantzuteko: « Voulez-vous que la Nouvelle-Calédonie accède à la pleine souveraineté et devienne indépendante ? ». 1988ko erreferenduma estatus kolonial berri bati baiezkoa edo ezezkoa emateko baldin bazen, kasu honetan, ordea, galdera argia da, eta baiezkoaren alde bozkatzeko deia egiten dugu. Baina nahiz-eta ezezkoak irabazi, guk kanakyarrek okupazio frantsesaren kontrako mende eta erdi baino gehiagoko borroka aintzat hartzen dugu berehalako independentziaren aldeko aldarria irmoki babesteko, heldu den erreferendumean eta 2020ean eta 2022an ustez egingo direnen emaitzak zein-nahi direla; izan ere, gure helburua inperialismo frantsesa Ozeano Baretik egoztea da.
Independentzia aurrerapauso handia izango litzateke kanakyar herriarentzat eta artxipelago honetako langile eta zapalduentzat. Inperialismo frantsesarentzat porrot bat izango litzateke, eta ondorioz klase borroka piztuko luke hemen [Frantzian]. Perspektiba honetako adibiderik nabarmenena Aljeriako independentziarena da, 68ko Maiatzerako bidea zabaldu baitzuen, irailean le Bolcheviken azaldu bezala.
—Le BOLCHEVIKen 226. alea, 2018ko abendua (Frantziako Liga Trotskista)
** **
** **
(...)
“Heldu den azaroaren 4ean erreferenduma egingo da Kanakyn, galdera honi erantzuteko: « Voulez-vous que la Nouvelle-Calédonie accède à la pleine souveraineté et devienne indépendante ? ». 1988ko erreferenduma estatus kolonial berri bati baiezkoa edo ezezkoa emateko baldin bazen, kasu honetan, ordea, galdera argia da, eta baiezkoaren alde bozkatzeko deia egiten dugu. Baina nahiz-eta ezezkoak irabazi, guk kanakyarrek okupazio frantsesaren kontrako mende eta erdi baino gehiagoko borroka aintzat hartzen dugu berehalako independentziaren aldeko aldarria irmoki babesteko, heldu den erreferendumean eta 2020ean eta 2022an ustez egingo direnen emaitzak zein-nahi direla; izan ere, gure helburua inperialismo frantsesa Ozeano Baretik egoztea da.
Independentzia aurrerapauso handia izango litzateke kanakyar herriarentzat eta artxipelago honetako langile eta zapalduentzat. Inperialismo frantsesarentzat porrot bat izango litzateke, eta ondorioz klase borroka piztuko luke hemen [Frantzian]. Perspektiba honetako adibiderik nabarmenena Aljeriako independentziarena da, 68ko Maiatzerako bidea zabaldu baitzuen, irailean le Bolcheviken azaldu bezala.
Aldi berean,
jakin badakigu independentziak, berez, ez duela Kanaky libratuko kapitalista
inperialisten menperakuntza eta zapalkuntzatik. »
(...)
« Gure helburua
Kanakyn langileen eta nekazarien gobernu bat eratzea da, kanakyar herria
ardatza delarik. Gobernu honek oso
kontutan izango du Ozeano Bareko gune inperialistetara iraultza hedatzea hil
edo biziko behar bat izango dela. »
—Le BOLCHEVIKen 226. alea, 2018ko abendua (Frantziako Liga Trotskista)
igandea
LKI: "Jaka horiak: Proletalgoak borrokaren buruzagitza hartu behar du!"
LKI-k honako hau adierazi du jaka horien mugimenduari buruz:
https://www.icl-fi.org/francais/suppl/gilets-jaunes-2018.pdf
"Jaka horiak:
Proletalgoak borrokaren buruzagitza hartu behar du!
Behera erregaien gaineko zergak!
Alderdi proletario iraultzaile multietniko baten alde!
·
Klase borrokaren aldeko programa baten alde!
·
Behera Parcoursup! Behera unibertsitateetan matrikulatzeko
oztopoak!
·
Polizia eta faxistak: langileen (eta jaka horien) etsai
·
Ekologia eta erregaien gaineko zergak
·
Populismo burgesaren kontra alderdi proletario leninista
bat behar da"
K. Liebknecht: "Maila internazionalean lortu daiteke bakarrik kapitalismoa suntsitzea "
Karl Liebknecht
Iraultza
proletarioa eta proletalgoaren diktadura
“
|
Proletalgoa
asebete ote daiteke Hohenzollerntarrak [Alemaniako errege-familia] suntsitzen baditu bakarrik? Inoiz ez! Bere xedea klase
menperakuntzaren, esplotazioaren eta zapalkuntzaren abolizioa da, sozialismoa
eraikitzea, alegia. Gaurko gobernuak sozialistatzat dauka bere burua, baina
jabetza pribatu kapitalista mantentzeko jarduten da soilik...
Klase menperatzaileak ez du bere klase agintaritza
entregatuko. Klase borrokaren bitartez lortu daiteke bakarrik. Eta borroka hau kapitalismoari
aurre egiten ez dion gobernu ororen gainetik pasako da […]
Maila internazionalean lortu daiteke bakarrik kapitalismoa
suntsitzea eta gizarte sozialista eraikitzea—baina, noski, ezin da herrialde
guztietan modu uniforme batean gauzatu. Errusian hasi da lan hori, Alemanian
jarraipena eman behar zaio, eta Ententearen potentzietara hedatuko da.
Soilik mundu mailako iraultza sozialak atera gaitzake
Alemaniak pairatzen dituen mehatxu izugarrietatik, janarien eta lehengaien
egoeragatik. Alemaniako proletalgoak ez du deus espero Wilson-en promesetatik,
eta bai, ordea, nazioarteko proletalgoaren elkartasunetik.
Bi alternatiba daude gerra amaitzeko —alternatiba
kapitalista-inperialista, eta alternatiba proletario-sozialista.
Kapitalistek bake labur eta iraingarri bat ezarriko dute,
beste gerra batzuk sortuko dituen bake bat. Sozialistek ongizatean
oinarrituriko bake iraunkor bat eskaintzen dute. Haiek erregimen kapitalista
mantenduko dute; guk erregimen hori suntsitu eta proletalgoa askatuko dugu.
—Karl Liebknecht, “Proletarian Revolution and Proletarian Dictatorship”
Spartakist-Arbeiterpartei Deutschlands / Internationale Kommunistische Liga (Vierte Internationalisten) |
ostirala
Maria Jose Llergo - Canción de soldados (Soldaduen kanta)
Chicho Sanchez Ferlosioren kanta interpretatzen
osteguna
Lliga Comunista Internacional: "A baix la UE, enemiga dels drets nacionals!"
Berlin (RFA) |
https://www.spartacist.org/catala/index.html
"A Baix la UE, enemiga del drets nacionals! Spartakist" |
astelehena
Trotsky, Tsintsadze georgiar boltxebikearen omenez
Kote Tsintsadze |
Trotsky,
Kote Tsintsadze komunistaren omenez
Aparteko
baldintzak behar izan ziren —tsarismoa, klandestinitatea, kartzela eta erbestea,
mentxebikeen aurkako urtetako borroka, eta batez ere, hiru iraultzen esperientzia—
Kote Tsintsadze-ren mailako borrokalariak sortzeko. Mende laurden batez baino
gehiagoz bere bizitza mugimendu iraultzailearen historiara atxikirik egon zen.
Iraultza proletarioaren fase orotan hartu zuen parte, lehenengo propaganda
taldeetan jardun zen hasieran; ondoren, barrikadetan eta boterearen konkistan.
Antolakuntza klandestinoaren lan astunean aritu zen, eta iraultzaileak
poliziaren sareetan erortzen zirenean, haren lana iraultzaileak askatzea zen.
Ondoren, Kaukasoko TxeKa-ren ezohiko batzordearen buruzagi izan zen, hau da,
boterearen muinean izan zen proletalgoaren diktaduraren garairik heroikoenean.
Urriko Iraultzaren aurkako erreakzioak alderdiaren antolaketan,
bere aparatuaren eta bere politikaren izaeran aldaketak eragin zituenean, Kote
Tsintsadze boltxebismoaren izaeraren aurkako joera berri horiei aurre egin zien
lehenengoetakoa izan zen. (...)
— Lev Trotsky: “Ante la tumba recién cavada de Kote Tsintsadze”, 1931ko
urtarrilaren 7a.
კოტე ცინცაძე
Котэ Цинцадзе
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)