Kanakyko erreferendumari
buruz:
(itzulpen ez ofiziala;
jatorrizkoa esteka honetan:
https://www.icl-fi.org/francais/lebol/226/kanaky.html)
https://www.icl-fi.org/francais/lebol/226/kanaky.html)
—
2.
zatia —
Le BOLCHEVIK:
Bizi bedi kanakyar langileen eta
nekazarien gobernua !
Independentzia Kanakyrentzat !
Gora etengabeko
iraultza !
Kanakyko herriaren historia heroikoa
kolonialismo frantsesaren aurka
“
|
Kanakyko herriaren borroka ez da inoiz eten, beraien
herrialdea indar frantsesek okupatu zutenetik. 1853tik, uhartea konkistatu
zutenetik, alegia, ezin konta ahala matxinada gertatu dira, gehienak odolean
itoak. Nabarmentzekoa da 1878ko errebolta, Atai buruzagi handiaren buruzagitzapean
; matxinada honek 15 urtez baino gehiagoz kolonoek egiten
zituzten lur lapurtzeak geldiaraztea lortu zuen.
Louise
Michel, Parisko Commune-tik bizirik
atera zen heroietako bat, Kanakyra erbesteratu zuten, eta han matxinadari elkartasuna
erakutsi zion —azpimarratzekoa da bakarrenetakoa izan zela garaian hartan.
Mugimendu proletario frantsesak, communarden
sarraskia pairatu ondotik nekez burua altxatzen ari zena, historia lotsagarri
bat du afera kolonialari dagokionez, Alderdi Komunista sortu-berriaren garaian salbu,
1920ko hamarkadan, Errusiar Iraultzari esker.
Estatu frantsesa Kanakyarren porrot
bakoitzaz baliatu da beste sarraski gehiago egin eta galtzaileei lur gehiago
lapurtzeko. Ia haran eta kostaldeko lautada guztien jabe egin da, eta
emeki-emeki kanakyarrak lur menditsu eta antzuenetako « erreserbetara »
baztertu ditu.
1917ko
apirilean beste errebolta batek eztanda egin zuen herrialde honetako iparraldean,
batez ere Europako gudu-zelaietara joateko errekrutatu nahi zituztelako. Orduan
ere, tropa kolonialek garaipena erdietsi zuten. 300 bat kanakyar hil zituzten
orduan. 1920ko hamarkadan bortxazko lana oso zabaldua egon zen, izan ere,
indarrean zegoen inperio kolonial frantsesaren bazter guztietan.
1920ko
hamarkadaren amaieran, Frantziaren « lan zibilizatzaileak » mende baten hiru laurdenak iragan ondoren,
kanakyarren populazioa bi edo lau aldiz (estimazioen arabera) murriztea eragin
zuen, mende bat lehenago zuenarekin alderatuz gero ; 30.000 lagun baino
gutxiago bizirik gelditzen ziren. Administrazio koloniala kanakyar herriaren
desagerpena serioski kontsideratzen ari zen. Ez zen mediku kanakyar bakar bat
ere, ezta batxilerra zuen pertsonarik.
Kanakyarrak
ezin ziren euren erreserbetatik irten, lanera joateko ez bazen, beti ere,
gertutik zainduta. Administrazio kolonialak klanak modu arbitrarioan sortu eta
tribuak berrantolarazi zituen, kantonamenduetan sartzeko. Kolonialistek —kanakyarrek
klanetako buruzagien autoritatearen inguruan zituzten arauak mespratxatuz— tribuetako
buruzagi berriak ezarri zituzten, bitartekari lanak egiteko. Baina kanakyarrak
euren herriaren deuseztapenari erresistentzia jartzen segitu zuten.
(...)
1950eko
hamarkadaz geroztik, handituz joan zen kanakyarren kopurua proletalgoan,
nikelaren meatzetan eta mineral hau transformatzen duen fabriketan barne, eta,
beraz, eragin zuzena izan zuen mugimendu sindikal sortu berriaren borrokan,
etnia guztien soldata berdintasunaren aldekoa. Kanakyarrek bozkatzeko eskubidea
garai honetan erdietsi zuten (teorikoki behintzat, jende asko oraindik ez
baitago erregistratua, eta ez kasualitatez).
—Le BOLCHEVIK, 226. alea, 2018ko
abendua (Frantziako Liga Trotskista)