astelehena

Trotsky, Tsintsadze georgiar boltxebikearen omenez



Kote Tsintsadze



Trotsky,
Kote Tsintsadze komunistaren omenez

Aparteko baldintzak behar izan ziren —tsarismoa, klandestinitatea, kartzela eta erbestea, mentxebikeen aurkako urtetako borroka, eta batez ere, hiru iraultzen esperientzia— Kote Tsintsadze-ren mailako borrokalariak sortzeko. Mende laurden batez baino gehiagoz bere bizitza mugimendu iraultzailearen historiara atxikirik egon zen. Iraultza proletarioaren fase orotan hartu zuen parte, lehenengo propaganda taldeetan jardun zen hasieran; ondoren, barrikadetan eta boterearen konkistan. Antolakuntza klandestinoaren lan astunean aritu zen, eta iraultzaileak poliziaren sareetan erortzen zirenean, haren lana iraultzaileak askatzea zen. Ondoren, Kaukasoko TxeKa-ren ezohiko batzordearen buruzagi izan zen, hau da, boterearen muinean izan zen proletalgoaren diktaduraren garairik heroikoenean.

            Urriko Iraultzaren aurkako erreakzioak alderdiaren antolaketan, bere aparatuaren eta bere politikaren izaeran aldaketak eragin zituenean, Kote Tsintsadze boltxebismoaren izaeraren aurkako joera berri horiei aurre egin zien lehenengoetakoa izan zen. (...)

— Lev Trotsky: “Ante la tumba recién cavada de Kote Tsintsadze”, 1931ko urtarrilaren 7a.


 

კოტე ცინცაძე

Котэ Цинцадзе