asteartea

« Independentzia Kanakyrentzat ! »


Kanakyko erreferendumari buruz:
(itzulpen ez ofiziala; jatorrizkoa esteka honetan:
 https://www.icl-fi.org/francais/lebol/226/kanaky.html)

 




 
Le BOLCHEVIK:

Bizi bedi kanakyar langileen eta nekazarien gobernua !
Independentzia Kanakyrentzat !

Gora etengabeko iraultza !

 


Erran zuten gazte kanakyarrak jarrera indiferente bat zutela, hau da, geroz eta loialistagoak zirela, baina errealitatean independentziaren alde bozkatzeko mobilizatu dira nabarmenki. Leialtasun Uharteetan, non independentistak gehiengoa diren, parte-hartzea apalagoa izan da, eta honek erran nahi du kanakyarren artean abstenitzeko hautua ere hartu dela, ez interesik ez dutelako, baizik-eta zalantzan jarri dutelako, zentzu onarekin, potentzia kolonialak antolaturiko bozketa baten zintzotasuna. USTKEk (Kanakyko Langileen eta Esplotatuen Batasun Sindikalak), kanakyarren sindikatu inportanteenak, uharte hauetan ongi errotua dagoena, bozketari ez-ikusiarena egiteko deia zabaldu du.
Erreferendum honek Frantziako ezkerrak afera kolonialaren inguruan duen jarreraren beste orrialde ilun baten froga ematen digu: Guk dakigunez, erreferendumaren aitzinetik independentziari baiezkoa bozkatzearen alde egin duten bakarrak gu izan gara.”
(...)
“Trotskistok, langileria mobilizatzearen alde borrokatzen dugu, bai hemen eta bai han; hala Kanakyk frantses inperialismoaren atzaparretatik ihes egin dezan bere independentzia lortuz, nola abangoardiako alderdi leninista-trotskista iraultzaile bat eraikitzeko xedez.”

**                **              **              **

(...)
 
“Heldu den azaroaren 4ean erreferenduma egingo da Kanakyn, galdera honi erantzuteko: « Voulez-vous que la Nouvelle-Calédonie accède à la pleine souveraineté et devienne indépendante ? ». 1988ko erreferenduma estatus kolonial berri bati baiezkoa edo ezezkoa emateko baldin bazen, kasu honetan, ordea, galdera argia da, eta baiezkoaren alde bozkatzeko deia egiten dugu. Baina nahiz-eta ezezkoak irabazi, guk  kanakyarrek okupazio frantsesaren kontrako mende eta erdi baino gehiagoko borroka aintzat hartzen dugu berehalako independentziaren aldeko aldarria irmoki babesteko, heldu den erreferendumean eta 2020ean eta 2022an ustez egingo direnen emaitzak zein-nahi direla; izan ere, gure helburua inperialismo frantsesa Ozeano Baretik egoztea da.

     Independentzia aurrerapauso handia izango litzateke kanakyar herriarentzat eta artxipelago honetako langile eta zapalduentzat. Inperialismo frantsesarentzat porrot bat izango litzateke, eta ondorioz klase borroka piztuko luke hemen [Frantzian]. Perspektiba honetako adibiderik nabarmenena Aljeriako independentziarena da, 68ko Maiatzerako bidea zabaldu baitzuen, irailean le Bolcheviken azaldu bezala.


    Aldi berean, jakin badakigu independentziak, berez, ez duela Kanaky libratuko kapitalista inperialisten menperakuntza eta zapalkuntzatik. »    


(...)

« Gure helburua Kanakyn langileen eta nekazarien gobernu bat eratzea da, kanakyar herria ardatza delarik.  Gobernu honek oso kontutan izango du Ozeano Bareko gune inperialistetara iraultza hedatzea hil edo biziko behar bat izango dela. »

 

Le BOLCHEVIKen 226. alea, 2018ko abendua (Frantziako Liga Trotskista)