Karl Liebknecht
Iraultza
proletarioa eta proletalgoaren diktadura
“
|
Proletalgoa
asebete ote daiteke Hohenzollerntarrak [Alemaniako errege-familia] suntsitzen baditu bakarrik? Inoiz ez! Bere xedea klase
menperakuntzaren, esplotazioaren eta zapalkuntzaren abolizioa da, sozialismoa
eraikitzea, alegia. Gaurko gobernuak sozialistatzat dauka bere burua, baina
jabetza pribatu kapitalista mantentzeko jarduten da soilik...
Klase menperatzaileak ez du bere klase agintaritza
entregatuko. Klase borrokaren bitartez lortu daiteke bakarrik. Eta borroka hau kapitalismoari
aurre egiten ez dion gobernu ororen gainetik pasako da […]
Maila internazionalean lortu daiteke bakarrik kapitalismoa
suntsitzea eta gizarte sozialista eraikitzea—baina, noski, ezin da herrialde
guztietan modu uniforme batean gauzatu. Errusian hasi da lan hori, Alemanian
jarraipena eman behar zaio, eta Ententearen potentzietara hedatuko da.
Soilik mundu mailako iraultza sozialak atera gaitzake
Alemaniak pairatzen dituen mehatxu izugarrietatik, janarien eta lehengaien
egoeragatik. Alemaniako proletalgoak ez du deus espero Wilson-en promesetatik,
eta bai, ordea, nazioarteko proletalgoaren elkartasunetik.
Bi alternatiba daude gerra amaitzeko —alternatiba
kapitalista-inperialista, eta alternatiba proletario-sozialista.
Kapitalistek bake labur eta iraingarri bat ezarriko dute,
beste gerra batzuk sortuko dituen bake bat. Sozialistek ongizatean
oinarrituriko bake iraunkor bat eskaintzen dute. Haiek erregimen kapitalista
mantenduko dute; guk erregimen hori suntsitu eta proletalgoa askatuko dugu.
—Karl Liebknecht, “Proletarian Revolution and Proletarian Dictatorship”
Spartakist-Arbeiterpartei Deutschlands / Internationale Kommunistische Liga (Vierte Internationalisten) |