Comunistas de la Spartacist League y antifascistas frente a policías y nazis. |
ZER DA FAXISMOA?
Lev
Trotsky* (militante
boltxebike-leninista)
(*)Trotskistak blogak euskaratuta.
“
|
Zer da faxismoa? Hitz hau Italian sortu
zen. Faxistak izan al ziren diktadura kontrairaultzaile guztiak —hau da,
Italiako faxismoaren etorreraren aurretik ?
Komintern-aren
arabera, Primo de Riverak Espainian ezarritako diktadura ohia diktadura faxista
bat izan da. Zuzena al da hori ? Gure ustez ez.
Italiako
mugimendu faxista masa zabalen mugimendu espontaneo bat izan zen, eta euren oinarritik
sortu zituen bere buruzagiak. Bere jatorria plebeioa da, potentzia kapitalista
handiek zuzentzen eta finantzatzen dutelarik. Burgesia txikiaren, lumpenproletalgoaren,
eta, neurri handi batean, baita masa proletarioen artean sortu zen; Mussolini,
sozialista ohi bat, mugimendu honetan gora egin duen “self-made” man bat da.
Primo
de Rivera aristokrata bat zen. Goi kargu militar eta burokratiko bat zeukan,
eta Kataluniako gobernadore nagusi izan zen. Bere kolpea indar estatalen eta
militarren laguntzaz jo zuen. Espainiako eta Italiako diktadurak zeharo
desberdinak diren diktadura motak dira. Ongi desberdindu behar dira. Mussolinik
zailtasunak izan zituen instituzio militar zahar asko milizia faxistekin
bateratzeko. Primo de Riverak ez zuen arazo hori izan.
Alemaniako mugimendua funtsean
italiarraren antzekoa da. Masa mugimendu bat da, eta beraien buruzagiek
demagogia sozialista kopuru handi bat erabiltzen dute, beharrezkoa baitzaie
masa mugimendu bat sortzeko.
Burgesia-txikia
da euren benetako oinarria. Oinarri hori zabala da Italian: Hirietako eta landako burgesia-txikia eta
nekazalgoa. Alemanian halaber, faxismoak oinarri zabala du. Ingalaterran ez du
oinarri hori proletalgoa populazioaren gehiengo zabala delako: nekazariek edo
baserritarrek pisu oso gutxi dute.
Esan
daiteke, eta neurri handi batean hala da, klase ertain berriak, estatuko
funtzionarioek, administratzaile pribatuek, eta abar, oinarri hori osatu
dezaketela. Baina ikertu beharreko auzi berri bat da.(...)
Faxismoaren
norabidea aurreikusteko, kontzeptu horren definizioa behar da. Zer da faxismoa
? Zein da bere oinarria, bere formak, bere ezaugarriak ? Nola garatuko da ?
Honen
helburua da burkide ingelesei erakustea afera hau ez dela sinplea. Nahitaezkoa
dela modu zientifikoa eta marxista erabiltzea. (...)
—Lev TROTSKY;
The Militant — Organ of the Communist League of America
(Opposition); New York, January 16, 1932 .