ostirala

Zipaioak


 
Aurten ehun urte bete dira Amritsar-eko sarraskia antolatu zutela. Krimen kolonialista izugarri hartan monarkia ingelesaren menperakuntzaren basakeria nabaria da.
Jarraian ikus daitekeen argazkia —garai hartakoa— oso esanguratsua da, halaber, geure nazio zapalduaren gaur egungo egoera ulertzeko. Atxiloturik eta bere burua defenditzeko ahalmenik gabe, Indiako gizon bat ageri da. Bertze indiar batek —zipaio batek— atxilotutako gizon indiarra torturatzen du. Eta gibelean, soldadu kolonialista bat, zibilizatua, “demokratikoa”, eskuak zikintzen ez dituena, egoera ikuskatzen. Dena oso "normalizatua".
Hornimans-en liburutik.
 

asteartea

Presoei buruzko oharrak


 
Presoei buruzko ohar batzuk:
Hasteko, Marina Bernadó preso katalana frantses erregimenaren presondegi batetik atera da, baldintzapeko askatasunean. Bertzetik, Albert Woodfox preso ohiaren liburu bat argitaratu dute: Solitary: Unbroken by Four Decades in Solitary Confinement; My Story of Transformation and Hope. Azkenik, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Iñaki Bilbao Goikoetxearen egoera larriaren berri eman du. Hona hemen hitzez hitz:
 
Iñaki Bilbao Goikoetxea
 

Ohar honen bidez, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak elkartasuna adierazi nahi die Aitzol Iriondo preso politiko lasartearrari eta atzo Moulinseko kartzelara bera bisitatzera zihoazen lagunei. Montluçonetik geratu jazo zen istripua, orein batekin talka egitean.

Gure mugimenduak, beti egiten duen bezala elkartasuna agertzeaz gain, sakabanaketaren erabilera politikoa salatu nahi du, neurri hau ez baita soilik mendeku jarrera bat, baizik eta militante politikoen jarrera baldintzatzea bilatzen duela presoen senide eta lagunak arriskutan jarriz.

Erabilera politiko horren froga da ETAren aparatu militarraren azken buruzagiak eta erreferenteak izatea leporatzen dietenei Frantziako Estatua ematen ari zaien tratamendua: hamarnaka preso politiko (bakarra ere ez emakumea) Lannemazan eta Mont-de-Marsaneko kartzeletara gerturatu dituzten bitartean, preso hauek bakartzeari ekin dio, eta haietako bat Aitzol Iriondo da.

Iñaki Bilbaoren egoera eta elkartasun selektiboa

Kartzela-sakabanaketaren beste helburuetako bat presoak bisitarik gabe uztea eta are eta gehiago isolatzea da. Hain zuzen ere horixe da Iñaki Bilbao “Txikito” Lezamako preso politikoaren aurka bultzatutako azken neurriaren bitartez bilatzen dutena. Eskuburdinak jarrita atera nahi dute bisitetara, eta horren ondorioz Iñakik planto egin du eta bisitei uko egingo die neurri hori mantentzen duten bitartean, ez baitu horrelakorik onartuko.

Gaurkoan, ordea, hainbat sektoreren elkartasun selektiboa salatu beharrean gaude. Ostegunean eman genuen Txikitoren egoeraren inguruko informazioa komunikabideei birritan bidalitako ohar baten bidez (https://www.amnistiaaskatasuna.com/eu/artikulua/inaki-bilbaok-uko-egingo-dio-bisitetara-eskubudinekin-lotuta-irteteari), baina herri komunikabide ez diren guztiek albistea isildu eta hainbestetan gainontzekoen elkartasuna eskatzen duten hainbat gizarte mugimenduk beste alde batera begiratu dute.

Ez da beharrezkoa errepresioa sufritzen duenarekin ados egotea bidegabekerien aurrean berari elkartasuna adierazteko baina, elkartasun selektiboa, zitala izateaz gain, errepresorearen jarrera indartzen du. Gero eta argiago gelditzen da horrelakoetan nor tronpatzen den etsaiaz.

Gogora ekarri nahi dugu Txikitok, guztira, 35 urte daramatzala kartzelan, azken 12ak Espainiako Estatuan dagoen isolamendu modulurik gogorrenean. Mundu osoan zehar nekez aurkitzen dira horrelako kasuak. Militante gogorra eta duina da Iñaki, baina horrek ez du esan nahi bizi duen egoeraren arduraduna denik. Ezagutu ditugun beste kasu batzuekin alderatuz gero, iraingarria da bere kasuari egiten zaion zentsura. Agian izango da etsaiaren komunikabideen lan propagandistikoak aipatutako elkartasun selektiboa errazten eta bultzatzen duela.

Bukatzeko eta Txikitori ezartzen dioten isolamendua apurtzen laguntzeko, gutun bidez babesa eman diezaion gonbitea egiten diogu Euskal Herriari:

Iñaki Bilbao Goikoetxea

C.P. Puerto III
Ctra de Jerez-Rota, km 6
11.500 Puerto de Santa Maria (Cádiz)

Euskal Herria, 2019ko ekainaren 1a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

 

larunbata

« La solución a la liberación nacional de los pueblos catalán y vasco era similar a la de la cuestión colonial »


Gerra Zibila: "Viva Trotski" milizianoen blindatu batean
«

La coalición republicano-socialista gobernó las colonias españolas en Marruecos, como lo había hecho la monarquía, a través de la Legión Extranjera y de los mercenarios nativos. Los socialistas argumentaban que cuando las condiciones lo justificasen extenderían la democracia a Marruecos y le permitirían beneficiarse de las mejoras de un régimen progresista.

Trotsky y sus partidarios calificaron la posición socialista de acto de traición a un pueblo oprimido. Pero, incluso por la seguridad de las masas españolas, Marruecos debía ser liberado. Los especialmente viciosos legionarios y mercenarios que allí se criaban serían la primera fuerza en ser utilizada por un golpe reaccionario, y Marruecos su base militar para la reacción. Los obreros mismos debían luchar por la retirada inmediata de todas las tropas y la independencia de Marruecos, e incitar al pueblo marroquí a conseguirla. La libertad de las masas españolas estaría en peligro mientras las colonias no fuesen liberadas.

La solución a la liberación nacional de los pueblos catalán y vasco era similar a la de la cuestión colonial. (...)

—F. Morrow ; The Civil War in Spain — Towards Socialism or Fascism? (Pioneer Publishers, New York) https://www.marxists.org/archive/morrow-felix/1936/09/civilwar.pdf

osteguna

Ipar Amerikako komunistak: «Utzi ezazue Puigdemont Quebecen sartzen!»


 
Kanada, Quebec eta Estatu Batuetako prentsa komunistak Carles Puigdemont Quebecen sartzeko izan duen debekua gogor salatu du:

Kanadak buruzagi katalanaren sartzea galarazi du
Utzi ezazue Carles Puigdemont Quebecen sartzen!Independentzia Katalunia eta Quebecentzat!

2019-5-17

«

Quebec bezala, Katalunia hizkuntza eta kultura desberdin bat duen  nazio bat da eta baldintzarik gabe bere independentziaren alde gaude. Gainera, nazio hauen independentziak zartako bat joko lioke Estatu espainol eta kanadiarrari, langile orori mesede eginez, beraz. Marxistak askapen nazionalaren aldeko borroken defendatzaile zintzoak gara. Borroka hauek iraultza sozialistaren aldeko indar potentzial bat dira, eta langileriaren boterea ezarri dezakete —langileria delako munduko herri guztien benetako askapen nazional eta soziala gauzatu dezakeen indarra.
(...) Katalunian azken bi urteotan gertatutakoak frogatu du independentzia ez dela lortuko independentista burgesen maniobra parlamentarioen bidez, Madrili akordio batera heltzeko erregutzen dutelarik.

Workers Vanguard, 1155. alea, 2019ko maiatzaren 17a.


igandea

James P. Cannon zentralismo demokratikoa defenditzen



Zentralismo demokratikoak ez du bertuterik per se. Alderdi borrokalari baten printzipio jakin bat da, programa bakar baten inguruan elkartzen dena, iraultza bat gidatzea xede duena. Sozialdemokratek ez dute horrelako organizazio-sistemarik behar arrazoi oso sinple batengatik, ez dutelako iraultzarik antolatu nahi ”

—“Leninist Organization Principles”; James P. Cannon,   1953ko apirilaren 3a, Speeches to the Party (1973)

osteguna

Jim Robertson, agur eta ohore


Workers Vanguard, 2019ko apirilaren 19a:

JIM ROBERTSON

1928-2019

A

urreko astean, Jim Robertson, Estatu Batuetako Liga Espartakistaren eta Liga Komunista Internazionalaren sortzaile nagusia, zendu zen. 90 urte zeuzkan eta langile mugimenduaren parte izan zen 70 urtez. Amaiera arte Liga Espartakistaren (SL/U.S.) eta LKI Liga Komunista Internazionalaren buruzagitzaren laguntzaile gogotsu eta kide behar-beharrezko izan zen.


Bere heriotza galera izugarria da LKIrendako. Doluminak ematen dizkiogu Jim-en familiari eta bere lagun eta burkide ugariei.


Workers Vanguarden hurrengo ale batean Jim-en bizitza eta lana sakonago goraipatuko da, eta omenaldien berri emanen da halaber.
 
Workers Vanguarden 1153. alea. Itzulpen ez ofiziala.

Trotsky: « Askapen nazionalaren aldeko arma historikoa klase borroka bakarrik izan daiteke »





TROTSKY, INDEPENDENTZIA-ESKUBIDEAREN ALDE:


 

(...) proletalgoak arazo nazionala bere metodo propioen bitartez konpondu dezake eta konpondu behar du.

Askapen nazionalaren aldeko arma historikoa klase borroka bakarrik izan daiteke. (...)

 
Iraultzaile proletarioek ezin dute inoiz ahantzi nazionalitate zapalduen autodeterminazio-eskubidea, erabateko separaziorako eskubidea barne, ezta nazio zapaltzaileko proletalgoak nahitaezkoa duela autodeterminazio-eskubidea defenditzea, baita armak eskutan duelarik, hala behar izanez gero.

Tesiok zuzentasun osoz nabarmentzen dute Urriko Iraultzak Errusiako arazo nazionalari konponbidea eman ziola. Mugimendu demokratiko nazionalek berez ez zuten ahalmenik euren kabuz tsarismoaren zapalkuntza nazionala deuseztatzeko. Bakar-bakarrik nazionalitate zapalduen mugimenduak eta landako laborarien mugimenduak proletalgoari boterea hartzeko eta bere diktadura ezartzeko aukera eman ziotelako, afera nazionalak eta landa-eremuko arazoak konponbide erabakigarri eta ausart bat aurkitu zuten.

Baina boterea hartu nahi zuen proletalgoarekin bat egin baldin bazuten mugimendu nazionalek, politikoki posiblea izan zen boltxebikeek euren historia osoan zapaltzaile errusiarren aurkako borroka amorratu batean jardun zirelako, beti eta erreparorik gabe nazio zapalduen autodeterminazioari babesa eman ziotelarik, Errusiatik separatzekoa barne.

Leninek nazio zapalduekiko zuen politika, ordea, ez zuen zerikusirik epigonoenarekin [=stalinistenarekin]. Alderdi Boltxebikeak nazio zapalduen autodeterminazio-eskubidea klase borroka proletarioaren metodoekin defenditu zuen (...)

—Lev TROTSKY, militante boltxebikea: Letter to South African revolutionries



Boltxebikeak ministro kapitalisten kontrako eta sobieten boterearen aldeko pankartekin.
"Herrialde guztietako proletarioak, elkar zaitezte!" zenbait hizkuntzatan duen bandera bat ere badaramate.

astelehena

Sarraski faxista Zeelanda Berriko musulmanen aurka


Bilbo (Bizkaia), 2019/api./13
Zipaioak Vox babesten. Euskal Herrian zein antipodetan,
polizia eta faxistak klase kapitalistaren zaindari.
 
 
SARRASKI FAXISTA AOTEAROAKO MUSULMANEN AURKA

(itzulpen ez ofiziala)

Liga Komunista Internazionala:


 

Ōtautahi kolpatu duen sarraskiak autodefentsa armaturako eskubidearen beharra azaleratzen du, hain zuzen ere. Armen gaineko kontrolak langileek eta zapalduek euren burua defenditzeko duten gaitasuna deuseztatzen du. Burgesia —esplotatzaileen klase ñimiñoa— aberastasun eta berdintasun eza izugarri baten gainean dago kokatua. Beraien aberastasuna eta mozkinak —esplotatuen lanaren lepotik xurgatuta— defenditzea da euren asmoa, eta beraz, biolentziaren bitartekoen monopolioa Estatu kapitalistaren eskutan mantendu nahi dute.

Australian gertatu bezala, Zeelanda Berriko kapitalismoa jatorrizko populazioa konkistatuz eta desjabetuz sortu zen. Su-armei esker, neurri batean, maoriek hobeki defenditu ahal izan zuten euren burua  britainiar kolonizatzaileen aitzinean Zeelanda Berriko Gerretan. Gaur egun maoriak ia populazioaren %15 dira, Zeelanda Berriko proletalgoaren parte inportante bat osatzen dutelarik. Aldi berean, aparteko zapalkuntza bat pairatzen dute, etxebizitza-gabezia, pobrezia eta langabezia-tasa hagitzez handiagoak jasan behar dituzte, eta horretaz gain, Estatu arrazistaren gehiegikeriak eta bortxa. 2007an, lege “antiterrorista”z baliatuz zenbait militante maori atxilotu zituzten akusazio faltsupean. Zeelanda Berriko kapitalismoa suntsitzeko gakoa herri maoriaren berdintasunaren eta justiziaren aldeko borroka izanen da. Lider komunista maoriak etorkizuneko borroka iraultzailearen abangoardian izanen dira. (...)

Liga Komunista Internazionala / Spartacist League Of Australia (Workers Vanguard, 2019/4/5); itzulpen ez ofiziala.

osteguna

Trotsky: «Botoa ez da erabakigarria klase borrokan»


 
 
“Momentuz, faxisten indar nagusia zenbakietan dago. Bai, bozka asko jasotzen dituzte. Baina botoa ez da erabakigarria klase borrokan. Faxismoaren armada nagusia beti burgesia-txikiak eta klase ertain berriak osatzen du: hirietako artisau eta merkatari txikiak, funtzionarioak, enplegatuak, pertsonal teknikoa, intelektualak, pobretutako nekazariak. Hauteskunde estatistikaren balantzan, mila boto faxista mila boto komunista bezainbesteko pisua dute. Baina borroka iraultzailearen balantzaren plateretan, lantegi handi bateko mila langileren indarra ehun bider handiagoa da mila funtzionarioren, ministerioetako enplegaturen, euren emazte eta euren amaginarreben botoa baino.”
—Lev TROTSKY, Alemania, nazioarteko egoeraren giltza (1931)

larunbata

LKI: «Preso independentista katalan guztiak askatu!»

Madril (Espainia), 2019ko otsailaren 16ko manifestazioa.
"Autodeterminación non é delito"


Herrialde Katalanen askapen nazionalari buruz Frantziako eta EE.BB.etako prentsa komunistan berriki azaldu den artikulu gomendagarri baten lerroburuak itzultzen dira jarraian. Artikulua Grupo Espartaquista de México eta Ligue Trotskyste de Franceren artean idatzi dute, eta herrialde horietan ez ezik, Estatu Batuetako Workers Vanguarden ere argitaratu eta zabaldu dute:


Bizi bedi errepublika proletario katalana Pirinioen bi aldetara!
Preso independentista katalan guztiak askatu!

·         Espainia zein Frantziatik independentzia lortzearen alde.

·         Behera EB [Europar Batasuna] !

·         Proletalgoaren independentzia politikoaren alde.

·         Sasitrotskistak: frontepopulismoa eta chauvinismoa.

 
https://www.icl-fi.org/english/wv/1150/catalonia.html


 

ostirala

Frantziako komunistak: «Behera prostituzioaren gaineko legea!»


Femmes et Révolution

 



Le BOLCHEVIK:

Behera prostituzioaren gaineko legea!
Gobernua, tribunalak: utikan logeletatik!


2019ko martxoa
Frantsestik euskaratua



Langileriaren eta zapaldu ohi guztien mesedetara jarritako ekonomia planifikatu batek produkzio-modu kapitalista ordezkatzen duenean, aurkera itzelak zabalduko zaizkio giza-garapenari. Etxeko lanak eta haurren hezkuntza, gaur egun emakumearentzako zama bat direnak, gizarte osoak antolatuko ditu modu kolektiboan, eta beraz, emakumeek bizitza ekonomiko, sozial eta politikoan parte hartzeko askatasuna izango dute.

Ikuspegi hau Lenin eta Trotskyren boltxebikeengandik jaso dugu (...)

Gizarte komunista batean baizik ezingo dira harreman sexualak zinez askeak eta elkarren arteko oniritzian oinarrituak izan, moralitate publikoaren zaindaririk gabe, Estatuaren eta poliziaren errepresio basatirik gabe. Klaserik gabeko gizarte batean, haurren zaintza kolektiboak eta etxeko lanen sozializazioak familiaren funtzioa ordezkatuko dute. Antisorgailuak eta abortoa, eta kalitatezko osasun zaintzak halaber, eskuragarri izango dira denentzako.

Hori guztia lortzeko bide bakarra iraultza proletario batek, alderdi leninista-trotskista batek zuzenduta, sistema kapitalista suntsitzea da, produkzio-bideen jabetza pribatua desjabetzea eta jabetza kolektibo bilakatzea. Ezin da banandu prostituten askapena eta emakume guztiena; prostituzioa ez da desagertuko instituzio familiarra ordezkatzen ez den bitartean. Emakumeen askapena iraultza sozialistaren bitartez!

Le BOLCHEVIK, 227. alea, 2019ko martxoa; Frantziako Liga Trotskista / Liga Komunista Internazionala. Itzulpen ez ofiziala.

 

asteartea

Lenin, 2019ko Emakume Langilearen borroka egunerako


Gora martxoaren 8a, emakume langilearen eguna!



Lenin :
BOTERE SOBIETARRA eta
EMAKUMEAREN EGOERA

 
1919ko azaroa.

Blog honek euskaratu du gazteleratik.

 

B

otere sobietarraren bigarren urtemugaren karietara, beharrezkoa da urte hauetan egindakoari buruzko balorazio bat egitea eta gertatutako aldaketen garrantziaz eta hauen helburuetaz hausnarketa bat egitea.

Burgesiak eta bere lagunek demokrazia urratu izana leporatzen digute. Guk, aldiz, iraultza sobietarrak ordura arte ikusi gabeko bulkada sakon eta zabal bat eman diola baieztatzen dugu, hau da, kapitalismoak  menperatutako jende langile eta zapalduari, herriaren gehiengo zabalari mesede egiten dion demokraziari, (langileei mesede egiten dion) demokrazia sozialistari, eta ez demokrazia burgesari (esplotatzaile, kapitalista eta aberatsen aldekoa dena).

Nork du arrazoia?

Arazo hau ongi analizatzeko eta sakonago ulertzeko, bi urte hauen esperientziaren balorazio bat egin behar dugu, eta prest egon behar gara esperientzia hau garatu eta aurrera eramateko.

Emakumearen egoerak agerian uzten du modurik nabarmenenean demokrazia burgesaren eta demokrazia sozialistaren arteko diferentzia, eta erantzun bikain bat ematen dio planteatutako arazoari.

Errepublika burges batean (hau da, lurraren, fabriken eta lantegien, akzioen, eta abarren jabetza pribatua existitzen den lekuan), nahiz-eta errepublika demokratikoena izan, emakumeak ez du inoiz izan gizonezkoek dituzten eskubide berdintsurik, munduko inongo lekutan, ezta herrialde garatuenetako batean. Eta hori duela 125 urte pasa direla Frantses Iraultza (demokratiko-burges) handia gertatu zela.

Demokrazia burgesak hitzez promesten du askatasuna eta berdintasuna. Baina errealitatean, legearen aurrean, ezta errepublika burges bakar batean, ezta aurreratuenean ere, ez dio eman emakumeari eskubide berdintasun osoa gizonekiko, eta ez du emakumea askatu gizonen zapalkuntzatik eta menpekotasunetik.

Demokrazia burgesa esaldi hantusteen, hitz solemneen, promesa liberalen, askatasunari eta berdintasunari buruzko eslogan hotsandien demokrazia da, baina errealitatean, horrek guztiak emakumearen askatasun falta eta berdintasun eza ezkutatzen du, langileen eta zapalduen askatasun falta eta berdintasun eza.

Demokrazia sobietarrak edo sozialistak hitz hantuste baina faltsu horiek bazterrera bota eta errukirik gabe gerra deklaratzen dio “demokraten”, lur-jabeen, kapitalisten eta nekazari aberatsen hipokrisiari, espekulazioaren bitartez, zerealen soberakinak salduz, langile gosetien kontura aberastu egiten direlako.

Gezur zitalik ez! Ezin da egon, ez dago, eta ez da inoiz egongo “berdintasunik” zapaltzaileen eta zapalduen artean, esplotatzaileen eta esplotatuen artean. Ezin da egon, ez dago, eta ez da inoiz egongo “askatasunik” emakumeek gizonen pribilegio legalen oztopoak pairatzen dituzten bitartean, langileak kapitalaren uztarpetik askatzen ez diren bitartean; nakazari beharginak kapitalistaren, lur-jabearen eta merkatariaren uztarpetik askatzen ez diren bitartean.

Saia bitez hipokritak eta gezurtiak, ergelak eta itsuak, burgesak eta beraien morroiak, herria engainatzen askatasun orokorrarekin, berdintasun orokorrarekin, demokrazia orokorrarekin.

Guk langileei eta nekazariei honako hau esaten diegu: Kendu iezaiozue mozorroa gezurti horiei, ireki iezaizkiozue begiak itsuei !

Galde iezaiezue:

—Ba al da berdintasunik sexu baten eta bestearen artean ?
—Nazio baten eta bestearen artean ?
Klase baten eta beste klase baten artean ?
Zein uztarritik askatu, edo zein klaseren uztarritik? Askatasuna zein klaserentzat?

Politikari buruz, demokrazia eta askatasunari buruz, berdintasunari buruz, sozialismoari buruz hitz egiten duenak galdera horiek planteatu gabe, lehentasunik eman gabe, galdera horiek ezkutatzearen, estaltzearen eta disimulatzearen aurka borrokatzen ez dena, langileen etsairik okerrena da, ardi larruz estalitako otso bat da, langileen eta nekazarien aurkaririk basatiena, lur-jabeen, tsar-en eta kapitalisten lekaio bat.

Bi urtetan botere sobietarrak, Europako herrialderik atzeratuenetako batean, gauza gehiago egin ditu emakumearen emantzipazioaren alde, sexu “indartsuaren” aurrean berdintasuna lortzearen alde, 130 urtetan munduko errepublika “demokratiko” aurreratu eta ilustratuek egin dutena baino.

Hezkuntza, kultura, zibilizazioa, libertatea, hitz hotsandi guzti hauek, munduko errepublika kapitalista eta burges guztietan lege multzo ikaragarriki doilorrez, nazkagarriki zikinez, basatiki zakarrez lagundurik doaz, eta emakumearen berdintasun eza ezartzen dute ezkontzan eta dibortzioan, berdintasun eza ezartzen dute ezkontzatik at jaiotako haurren eta haur “legitimoen” artean; lege hauek pribilegioak ematen dizkiete gizonei, baina emakumea umiliatu eta degradatzen dute.

Kapitalaren uztarriak, “jabetza pribatu sakratuaren” zapalkuntzak, filistiar ergelkeriaren despotismoak, jabe txikiaren gutiziak; gauza hauek eragotzi diete errepublika burges demokratikoenei lege zital eta nazkagarri horiek abolitzea.

Sobietar Errepublikak, langileen eta nekazarien errepublikak, kolpe batez deuseztatu zituen lege horiek eta ez zuen zutik utzi gezur burgesen eta hipokrisia burgesaren dorrearen harri bat bera ere.

Behera gezur horiek! Behera guztiontzako askatasunaz eta berdintasunaz hitz egiten duten gezurtiak, klase zapaltzaileak dirauten bitartean, kapitalaren eta akzioen jabetza pribatua dirauen bitartean, gosetiak esklabo bihurtzeko zerealen soberakinak erabiltzen duen jende aberatsa existitzen den bitartean! Askatasunik ez guztientzako, berdintasunik ez guztientzako, baizik-eta gerra zapaltzaileei eta esplotatzaileei, zapaltzeko eta esplotatzeko aukera  oro deuseztatu behar da! Hori da gure deiadarra!

Askatasuna eta berdintasuna sexu zapalduarentzat!
Askatasuna eta berdintasuna langileentzat eta nekazari beharginentzat!
Zapaltzaileen aurka, borroka; kapitalisten aurka, kulak* espekulatzaileen aurka, borroka!

Hori da gure borroka deiadarra, hori da egia proletarioa, kapitalaren aurkako egia, kapitalaren munduaren aurpegira —askatasuna eta berdintasuna orokorrean, askatasuna eta berdintasuna guztientzako aldarrikatzen duten esaldi melenga, hipokrita eta handiusteekin— jaurtitzen dugun egia.

Hipokrisia hau agerian utzi dugulako, energia iraultzailearekin langile zapalduen askatasuna eta eskubide osoak bermatzen gabiltzalako, zapaltzaileen aurka, kapitalisten aurka, kulak-en aurka; horrexegatik da, hain zuzen ere, hain maitatua botere sobietarra munduko langileen artean.

Ondorioz, botere sobietarraren bigarren urtemugaren egunean, gure alde azaltzen da, munduko herrialde guztietan, langile jendearen sinpatia, zanpatuen eta esplotatuen sinpatia.

Hortaz, botere sobietarraren bigarren urtemuga ospatzean, nahiz-eta gosea eta hotza pairatu, nahiz-eta errusiar Errepublika Sobietarrak inbasio inperialistak eragindako sufrimendu guztiak jasan, irmoki uste dugu gure kausa justua dela,  irmoki uste dugu botere sobietarraren garaipena saihetsezina dela mundu mailan.

Lenin, Alderdi Komunista


Pravda, 249. alea, 1919ko azaroaren 6a.
Pravda egunkariaren arabera argitaratua.
Akal: Lenin, obras completas, 32. liburukia.

 

(*)Kulak: Nekazari aberatsa