larunbata

Lehenengo komunista japoniarrak (Spartacist)


Barrikada bat Moskun, 1905eko iraultzan.
Japonia eta Errusiaren arteko gerrak
iraultza piztu zuen Errusiar Inperioan.


Meiji errestaurazioa: Burgesiaren aldeko iraultza ez-demokratiko bat
Lehenengo komunista japoniarrak
(Spartacist, 28. alea)

Jatorrizko bertsioa:
·         Gazteleraz : https://www.icl-fi.org/espanol/spe/33/meiji.html

Lehenbiziko sozialista japoniarren gehiengoa kristaua zen, eta propaganda-talde txikietara mugatuta zeuden. 1906az geroztik korronte anarkosindikalista bat garatu zen, baina aldiro bere militantziak ikusmolde erreformistena zuen mugimendu sozialistarekin kolaboratzen zuen. 1910ean anarkistarik nabarmenena, Kotoku Shusui, eta bere 26 burkide atxilotu zituzten eta enperadorea eta bere familia hiltzeko konspiratzen ari zirela leporatu zieten. Traizio Handiaren Epaiketa delakoaren ondotik Kotoku eta beste 11 lagun,  horien artean Kanno Suga bere bikotea, exekutatu zituzten, 1911n.  Gertakari hauen ondotik ezkerreko organizazioak deuseztaturik gelditu ziren praktikan.

Katayama Sen, sozialismo japoniarraren hegal eboluzionista eta bakezalearen buruzagi bat, denbora-tarte bat igaro zuen Estatu Batuetan, eta 1914an itzuli egin zen. Han, Alderdi Sozialistarekin egin zuen lan, beltzek pairatzen duten zapalkuntzaren aurkako borrokan interes berezi bat izan zuelarik; eta gerora Japoniar Sozialisten Liga sortu zuen. Errusiako Iraultzaren ondoren boltxebismoaren banderara batu zen, eta 
Kotoku Shusui eta Kanno Suga
1911n exekutatu zituzten
Ligaren zenbait kide Japoniara itzultzea bultzatu zuen, Japoniako Alderdi Komunistaren sorreran lagundu zezaten. 1921. urtearen bukaeran bera joan zen pertsonalki Moskura, eta paper nabarmena eduki zuen 1922tik aurrera Internazional Komunistak [Komintern] Japoniarekin izan zituen hitzarmenetan. Hala ere, zalantzan jarraitzen du zenbaterainokoa izan zen Katayamaren haustura bere jatorri kristau eta bakezalearekiko. Degenerazio stalinistaren garaian,  burokraziaren biraketa eta norabide aldaketa bakoitzari sostengua eman zion leialtasun nekaezina erakutsiz. 1928an, Trotskyk honako hau idatzi zuen: “Egia esan, Katayama, berez,  erabateko gaizki-ulertu bat da... Bere ikusmoldeak progresismoarenak dira, soilik bere gainazalean dutelarik marxismoaren geruza fin bat” (Nork agintzen du Internazional Komunistan?, 1928ko iraila). Hala eta guztiz ere, Estatu Batuetan erakarri zituen burkideek paper nabarmena izan zuten Japoniako mugimendu komunistaren hasierako garaian.

Haatik, Japoniako Alderdi Komunistaren hastapeneko zuzendaritzaren nukleoa Yamakawa Hitoshi, Sakai Toshihiko eta Arahata Kanson bezalako anarkosindikalistetan izan zuen oinarria. Hauei Katayamaren jarraitzaileak batu zitzaizkien, eta baita indibidualki zenbait ikasle,  1. Mundu Gerran sortutako korronte akademiko marxista batetik zetozenak eta hamarkada horretako denbora gehienean gobernuak toleratu zuena. Nahiz-eta gerraren ondoren anarkosindikalistek autoritatea irabazi mugimendu sindikalean, lehenbiziko komunistek sustrai ahulak zeuzkaten langileriaren barnean.

1918ko apirilean, munduko lehenbiziko estatu proletarioa inbaditzen zuen lehenbiziko herrialde inperialista izan zen Japonia. Bere tropak azkenak izan ziren ospa egiten, 1922ko azaroan. Eta hala eta guztiz ere, Japoniak Sakhalin uhartearen kontrola mantendu zuen; Sakhalingo iparraldetik bere tropak erretiratzea onartu zuen 1925ean, azkenik Errusia sobietarrarekin harreman diplomatikoak ezarri baitzituzten. Japoniak Sakhalingo hegoaldea kontrolpean izaten jarraitu zuen harik eta Armada Gorriak handik bota zituen arte, 2. Mundu Gerraren amaieran.

Boltxebikeek Errusiar Iraultzaren banderara erakarritako militante japoniarrekin harremanak izateko ahaleginak egin zituzten, baina Errusiako ekialde urruna esku-hartze militar atzerritarraren eta gerra zibilaren ondorioz suntsituta zegoelarik, harreman hori izugarri zaila zen. Gainera, hasiera batean Yamakawak eta Sakaik ez zuten Internazional Komunistarekin [Komintern] harremanik izan nahi; japoniako polizia sekretua oso eraginkorra baitzen eta tentuz ibili nahi zuten. 1921eko apirilera arte Yamakawak ez zuen onartu Japoniako Alderdi Komunista sortzeko “Prestatze-komite” bat antolatzea —hain zuzen ere, Internazional Komunistak Yi Chung-rim komunista korearra, Meiji Unibertsitateko ikasle ohia, Tokiora bidali zuen arte. Une horretan, komunista japoniarrak anarkosindikalistekin nahastutako zirkulu zehaztugabe bat osatzen zuten. (...)

Spartacist, 58. alea (itzulpena: trotskistak.blogspot)

osteguna

Comunistas de Australia: “¡Independencia para Papúa Occidental!”





Widodo-ren erregimenak Estatuaren
errepresio odoltsua indartzen  du
Bizi bedi Indonesiako langileen iraultza!
Independentzia Mendebaldeko Papuarentzat!

Australasian Spartacist, 239. alea
2019ko uda/2020

Jatorrizko bertsioa:
Itzulpen ez ofiziala:

[...] Duela gutxi gertaturiko protestak erreprimitu ditu Jakartak, Mendebaldeko Papuak pairatzen duen okupazio militar odoltsuaren azken gertaeren baitan. Jazarpena, jipoiek, tortura eta hilketek gora egin dute Widodo-ren erregimenaren-pean, bien bitartean, estatubatuar eta australiar inperialismoek Indonesiaren agintea bermatzen dute eskualdean. 1960ko hamarkadan Indonesiara bortxaz erantsi zituztenetik, jatorrizko melanesiarrak beraien independentziaren alde ausardiaz borroka egin dute 50 urtez, ehunka izan dira hildakoak eta egoera latzak pasa dituzte. Borroka horrek intentsitate apaleko gerrilla baten matxinada eragin du, OPM Papua Askatzeko Mugimenduaren adar armatuaren eskutik. Indonesiako armadaren aitzinean, independentziaren alde borroka egiten duten ekintzaileen defentsa militarraren aldeko gara, baina, aldi berean, ez diogu babesik ematen indar nazionalista burgesei. Honako hau aldarrikatzen dugu: Manifestari guztiak askatu, erretira ditzatela akusazio guztiak! Indonesiako tropak kanpora! Australia, atera itzazu zure atzaparrak! Independentzia Mendebaldeko Papuarentzat!
Mendebaldeko Papuako langileen eta nekazarien gobernu baten alde borrokatzen dugu, Papuako herrian zentratuta dagoena.  Indonesiako klase agintariaren menperakuntza deuseztatzeko borrokan, marxistek langile indonesiar borrokalariak mobilizatzea bilatuko luke, baita Mendebaldeko Papuan bizi diren horiek, bertako populazioak independentziaren alde egiten duen borroka sostengatzeko.
(…)
SUHARTOren ONDOKO ”ERREFORMAREN GARAIA”ren IRUZURRA
(…) 1998an ikasleek « reformasi » aldarrikatu zutenean ohartarazi genuen bezala, Indonesia bezalako herrialde ekonomikoki atzeratu eta menpeko batean, non esplotazio inperialista eta pobrezia izugarria pairatu behar den, lilurakeria hutsa da masen funtsezko eskubide demokratikoak erdiesteko nahia asetzea. 1998an, Asiako krisi finantzarioak sortutako hondamendiaren karietara, Suharto-ren diktadura militarra erortzen hasi zenean, asaldura sozial handi baten erdian, burgesiak, menperakuntza kapitalista egonkortzeko desesperaturik, eta beraien jabe inperialisten presiopean, populu plebeioaren gorrotoa demokrazia parlamentarioaren estaldura sostengatzeko desbideratu zuen. Hala ere, bere horretan mantendu zen azpiratze inperialista, ustelkeria, burgesiaren errepresioa eta beraien morroi militarrak. Estatu kapitalistaren aparatua ezin da erreformatu. Bere muinean polizia, armada eta presondegiak daude, bortxaren makineria honen xedea agintari kapitalisten boterea eta etekinak defenditzea da, langileriaren eta zapalduen aitzinean. Merdeka jauregian nor dagoen ez du deus inporta, gobernuak indar kapitalista-inperialisten, erreakzio erlijiosoaren, chauvinismo nazionalaren eta txinatarren aurkako arrazakeriaren zerbitzari izaten jarraituko du.
INDONESIA ETA ETENGABEKO IRAULTZA
Mendetan zehar holandarren menperakuntza kolonialak loturik, Indonesia urraturik dago zatiketa erlijioso, nazional eta klasistengatik. Herrien presondegi honek 17.000 uharte inguru ditu, eta artxipelagoko gutxiengo nazional zapalduek aspalditik borrokatu dira Java-ko burgesiaren eta bere makineria militarraren aurka. Garapen kapitalista berantiarra islatzen du Indonesiak, kontraesan sozial ikaragarriak azaleratuz sektore industrial moderno baten eta kapitalismoaren aroaren aurreko egoera batean murgilduta dagoen landa-eremu baten artean. Bere burgesia gutxi errotuta eta txikia denez, inperialismoarekin duen menpekotasuna eta populu txiroari dion beldurrak azpiratze inperialista eta erreakzio soziala babestea besterik ezin du egin.
Txinako Estatu proletario deformatuak Indonesian eta eskualdean duen eragin geroz eta handiagoa zapuztu nahian, EE.BB.ek defentsa laguntza eta kooperazio militarra handituko duela iragarri du ASEANen defentsa ministroen bilkura batean.
(…)
Mendebaldeko Papuan eta Indonesian berriki izan diren protestek nabarmentzen dute masek, artxipelagoan zehar, etsai komun bat dutela —Indonesiako klase menperatzailea. Nazio zapalduen eskubideen aldeko borrokak iraultzarako indar eragile bat izan daitekela onartuz, Mendebaldeko Papuaren independentzia aldarrikatzen dugunean Indonesiako iraultza sozialistaren aldeko perspektiba ari gara babesten.
Kapitalismoak bere ehorzle potentziala sortu du proletalgo ahaltsuan, emakume anitz dituena. (…)
Inperialismoaren aroan, proletalgoak bakarrik, masa zapalduen buruzagitza hartuz, lortu ditzake Europako iraultza burgesei lotzen zaizkion eginbehar historikoak —emantzipazio nazionala, laborantza-iraultza, emakumeen berdintasun formala eta modernizazio oro. Etengabeko iraultzaren perspektiba Trotskyk trazatu zuen, Errusian gauzatu zelarik 1917ko Urriko Iraultzan. (...)
—Australiako Liga Espartakista (Liga Komunista Internazionala)

igandea

Internazional Komunista kolonialismoaren kontra






«

Atzerritarren menperakuntzak indar ekonomikoen garapen askea oztopatzen du.  Horrexegatik, bere deuseztapena iraultzaren lehenbiziko urratsa da kolonietan, eta beraz, kolonietako botere atzerritarra suntsitzen laguntzea ez da, benetan, bertako burgesiaren mugimendu nazionalistari laguntzea, baizik-eta proletalgo zapalduari berari bidea zabaltzea.
—3. Internazionala : Auzi nazionalari eta kolonialari buruzko tesiak (1920, 2. biltzarra)

astelehena

Workers Hammer: “Europar Batasuna, euskaldunen eta katalanen etsai amorratua”


 

 Europako Estatu Batu Sozialisten aldeko aldarria, modu boluntario batez elkarturik, Europar Batasuna suntsitzea eskatzen du, patroien eta bankarien partzuergo honetan Europako herrialde ahul eta menpekoek potentzia inperialista boteretsuenen —Alemania nagusiki, Frantziarekin (eta oraingoz) Ingalaterrarekin batera— zapalkuntza eta esplotazioa pairatzen dute. Europar Batasuna euskaldunen, katalanen eta independentzia lortzen saiatzen diren nazio zapalduen etsai amorratua da. Langileen Europa kide nazional ororen erabateko berdintasunean oinarrituko da.
Workers Hammer, 246. alea (2020)

 
 

larunbata

Los “sinceros defensores” de la liberación nacional (Partido Comunista)




Los “sinceros defensores” de la liberación nacional
Euskadi Roja
Órgano en Euskadi del Partido Comunista (S.E. de Internacional Comunista)

 

L

a “Esquerra” catalana, el partido de Catalunya que bajo su programa demagógico antes del 14 de abril explotaba el sentimiento popular de las grandes masas del pueblo catalán, y que nuestro Partido combatía implacablemente, desmenuzando su contenido contrarrevolucionario, forma hoy parte, en la persona del demagogo Companys, del Gobierno central imperialista, del Gobierno que viene a completar con las actuales Cortes contrarrevolucionarias la obra de represión y asesinatos dando,  o dotando al poder de los banqueros y terratenientes de nuevas armas sangrientas, de nuevas leyes que servirán para ametrallar a los obreros y campesinos hambrientos, que justificarán las deportaciones de los militantes revolucionarios (Ley de vagos), como en tiempos de la monarquía borbónica, y a la vez dotarán de un máximo poder al gobierno imperialista que a diario fortalece sus posiciones imperialistas, en Cataluña, Euskadi y Galicia, como en las colonias del Africa (Marruecos).
                Las masas populares de Cataluña, las que aún creían en las “virtudes” heroicas del partido de Maciá [sic],  las que creyeron de buena fe en la política “revolucionaria” de la “Esquerra” y aún siguen influenciadas por dicho partido, habrán visto tal vez con asombro ingenuo que un partido que “lucha” por la “liberación” nacional de Catalunya forme parte del Gobierno central, del Gobierno imperialista, que envía diariamente refuerzos de guardias de Asalto y civiles para ametrallar a los obreros y campesinos, y las masas populares que honradamente luchan por la liberación nacional y social de Catalunya. (…)
                Tenemos que hacer comprender a las masas hambrientas, a las masas de Catalunya, Euskadi y Galicia que solo bajo la dirección del P.C.[Partido Comunista] y la I.C. [Internacional Comunista]encontrarán el camino de su emancipación, el camino de su liberación nacional y social. (…)
Aurelio Aranaga
Euskadi Roja (Órgano en Euskadi del Partido Comunista (S.E. de I.C.). 1. urtea, 14. alea. Donostia, 1933ko ekainak 24

https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPAtzokoPrentsaWEB/buscar.do?amicus=41781&lang=eu&anti_cache=1582409913261

larunbata

Lenin: « Gizarte kapitalista beti izan da eta beti da amaierarik gabeko laztura »



« Gizarte kapitalista beti izan da eta beti da amaierarik gabeko laztura. Eta egungo gerrak orain, gerra guztien artean erreakzionarioena, gizarte horri amaiera lazgarri bat prestatzen baldin badio, ez dugu zertan desesperazioan erori behar. Eta garai honetan, mundu guziak ikusi dezakenez, burgesiak berak prestatzen ari den gerra zilegi eta iraultzaile bakarraren aurrean —hau da, burgesia inperialistaren kontrako gerra zibila— desarmea “eskatzea”, edo hobeki esanda, desarmearen lilurakeria eskatzea, bere esanahi objektiboagatik, desesperazioan erortzearen froga bakar eta esklusiboa baino ez da.»
Lenin: Iraultza proletarioaren programa militarra (1916ko iraila)

ostirala

Rosa Luxemburg: Sozialismoa eta elizak




 
Sozialismoa eta elizak
ROZA LUKSEMBURG:

«(...) Elizak esfortzurik gabe pilatu dituen aberastasunak herri langilearen esplotazioan eta pobrezian du jatorria. Artzapezpikuen eta apezkiuen aberastasuna, eta baita ere fabriken jabeena eta salerosleena, eta komentu eta parrokiena, hirietako eta landako langileen esfortzu izugarriei esker lortu da. Zein izan ote daiteke jaun aberatsek Elizari utzitako oparien eta herentzien jatorria? Bistan da ez dela beraien eskuekin eta berain kopetetik ateratako izerdiari esker lortu, baizik-eta beraientzako lan egiten duten langileen esplotaziotik; jopuak atzo, soldatapeko langileak gaur. Gainera, Estatuak kleroari ematen dizkion dirulaguntzen jatorriaren parterik handiena populuak ordaintzen dituen zergetatik dator. Kleroa, klase kapitalista bezalatsu, herriaren lepotik bizi da, eta herriaren degradaziotik, ezjakintasunetik eta zapalkuntzatik etekinak lortzen ditu. Kleroak eta parasito kapitalistek organizaturiko langileria gorroto dute, bere eskubideak ezagutzen dituena, bere askatasunen alde borrokatzen duena. Desgobernu kapitalistaren abolizioa eta gizakien arteko berdintasuna ezartzea kolpe hilgarri bat izango litzateke bereziki kleroarentzako, pobreziari eta esplotazioari esker existitzen delako. Baina, gauza ororen gainetik, sozialismoak, hemen behean, zoriontasun erreal eta zintzo bat bermatu nahi dio gizateriari, herria ahalik eta gehien hezitu nahi du, gizartearen lehen tokia izan dezan. Elizaren morroiek zoriontasun honen beldur dira, izurrite bat balitz bezala.

            Kapitalistek langileen gorputzak mailukadez moldatu dituzte, beraien pobreziaren eta esklabotzaren kateak forjatu dituztelarik. Honekin batera, kleroak, kapitalistei laguntzeko eta euren interes propioen alde jarduteko, populuaren gogoa ezjakintasun garratzenera lotzen du, ongi baitaki hezkuntzak bere boterearen amaiera eragingo lukeela. (...) »
Rosa Luxemburg: Sozialismoa eta elizak (1905)

asteazkena

Lenin: Armada sozialistaren lehenbiziko soldaduak agurtzeko mintzaldia


LENIN :
Armada sozialistaren lehenbiziko
soldaduak agurtzeko mintzaldia
—prentsa ohar laburra—

PRAVDA



1918ko urtarrilaren 1a (14a) 

1918ko urtarrilaren 1ean (14an) abiatu ziren lehenbiziko tropak Petrogradetik frontera. Leninek soldadu iraultzaileak agurtu eta Smolni Institutura itzultzen ari zela atentatu bat pairatu zuen. Bala bat buruaren gainetik pasa zitzaion, Fritz Platten komunista suitzarra zauritu zuelarik.
 

B

urkideak :  Zuen bitartez agurtzen dut errusiar proletalgoak errusiar iraultzaren garaipenaren eta bere aldarrikapen aparten alde, gure lurretan ez ezik,  mundu osoko herrietan borrokatzeko hautua egin duela. Zuen bitartez armada sozialistaren lehenbiziko heroi boluntarioak agurtzen ditut, armada iraultzaile indartsu bat sortzekotan zaudete. Armada honek iraultzaren konkistak defendituko ditu, gure botere popularra, soldaduen, langileen eta nekazarien diputatuen sobiet-ak, erregimen berri osoa, zinez demokratikoa dena, herriaren etsai ororen aurrean, une honetan iraultza itotzeko jarduten direlako bitarteko guztien bidez. Etsai hauek mundu osoko kapitalistak dira, eta errusiar iraultzak langile guztiak askatzea duelako helburu, gurutzada batean murgilduta daude bere aurka. Erakutsi behar dugu mundu mailako iraultzaren bidean topatzen ditugun oztopo guztiak deuseztatzeko gaitasuna duen indar bat garela. Lubakietara doazen burkideak, ahulei lagundu diezaietela, irmotasuna eman zalantzatiei, eta, erakusbide pertsonalaren bidez, adore eman nekatuei. Herriak hasi dira esnatzen, jadanik entzuten dute gure iraultzaren deiadar sutsua, eta laster ez gara bakarrik egongo, gure armadari beste herrialdetako proletarioak batuko zaizkio. (Aldeko oihuek eta txalo zaparrada batek Leninen hitzak ito zituzten. Armada sozialistaren boluntarioek Lenin burkidea automobileraino lagundu zuten, Internazionala-ren akordeen artean.)

LENIN.

Pravda, 3. alea (arratsaldeko edizioa), 1918ko urtarrilak 17 (4).
Lenin, Obras completas (Ed. Progreso; Mosku, 1986).
Itzulpena: trotskistak.blogspot.

ostirala

Askatzaile berriak / Los nuevos libertadores (Julio Antonio Mella)


"Stop the KKK!"
"Anti-soviet cold war drive fuels Klan-nazi genocide
...(Spartacist/)"


ASKATZAILE BERRIAK
Julio Antonio Mella, komunista kubatarra

1924ko azaroa

«...  Proletalgoaren kausa, kausa nazionala da. Gaur egungo garaian, askatasunaren idealen alde garaipena lortzeko posibilitateekin borroka egin dezakeen indar bakarra da. Espartako berri baten moduan landan eta hiritan sutan jaikitzen denean, herriaren ideal guztien alde borrokatzeko
"U.S. out of Guantanamo!
Defend the gains of the Cuban Revolution!
Spartacus Youth Club"
jaikitzen da. Atzerriko kapitala suntsitu nahi du nazioaren etsaia delako. Populuaren erregimen bat ezarri nahi du, populuaren armada bat bere zerbitzura duelarik, justizia sozialaren berme bakarra dela ulertzen duelako. Jakin badakielako urreak usteldu, erotu eta tirano bihurtzen dituela gizakiak, ez du atzerriko aberatsaren lekuan aberats nazionala jarri nahi. Badaki aberastasuna gutxi batzuen eskuetan pilatzen denean gehiegikeriak eta miseria sortzen dela, horregatik aberastasuna sozializatu nahi du soilik fosilizatutako maisuek, ikasle txepelek eta burges ganoragabeek errefusatzen dituzten printzipioen arabera; Karl Marxek bilakatu zituen printzipio zientifiko hauek axioma teoriko, eta Leninek edertasunaren eta justiziaren monumentu itzel. Sozialismoaren kausa, orokorrean, berriz esango dugu, une honetako kausa da, Kuban, Errusian, Indian, Estatu Batuetan eta Txinan. Edonon. … »

—Julio Antonio Mella (Kubako Alderdi Komunista): Los nuevos libertadores;1924ko azaroa

osteguna

Frantziako Liga Trotskista: «Independentzia Kataluniarentzat!»


«Euskal nazio bakar bat eta nazio katalan bakar bat dago, eta Espainiako eta Frantziako Estatu kapitalistek separatuta eta zapalduta dauzkate»

 

«Langileriak bere indar sozial itzela mobilizatzen badu, eta zapaldu ororen buru gisa altxatzen bada, independentzia errealitate bihur dezake»

 
2019ko urria. Bilbo.



Le BOLCHEVIK:

Estatu espainolak buruzagi katalanak kondenatu ditu
Berehalako askatasuna
independentista guztientzako!

Independentzia Kataluniarentzat!
Langileen errepublika baten alde!

 

 Itzulpen ez ofiziala. Originalak:


 

Urriak 19     

U

rriaren 14an haserreak eztanda egin du Katalunian, eta politikari eta militante katalanei ezarritako 9 eta 13 urte bitarteko kartzela-zigorren kontrako manifestazio jendetsuak egin dira. Epaiketa-fartsa honek katalanen aurkako chauvinismo gaztelaua hauspotu du, eta alderdi nazionalista katalanen buruzagiak, eta beraiekin batera Oriol Junqueras  —Kataluniako Generalitateko (gobernu autonomoa) presidente-ordea— eta Carme Forcadell —Parlamenteko lehendakaria ohia— kondenatu dituzte 2017ko erreferendum independentista antolatzeagatik. Akusazioak eskandalagarriak dira: “sedizioa”, “desobedientzia”, “diru publikoaren erabilera bidegabea”. Hamabi akusatuetako 9 zigortzeaz gain, Auzitegi Gorenak euroagindua aktibatu du berriro ere Carles Puigdemont atxilotzeko, 2017ko urritik Belgikan errefuxiatuta baitago Generalitateko presidente ohia. Politikari katalan ezagunen aurkako kondenak eta jazarpena mehatxu makur bat da zapaldutako nazio katalana, euskalduna eta galiziarrarentzat, eta argi utzi nahi du herrien kartzela espainolaren “batasun hautsezina” ez dela negoziatzen.

Kondenen berri izan eta ordu batzuetara milaka lagun atera dira kalera Bartzelonako eta Kataluniako beste hiri batzutan, Perpinyà barne. Elkartasun manifestazioak egin dira, halaber, Donostian, Korsikan eta Bretainian. Bartzelonako aireportua blokeatzeko asmoa zuen manifestazio jendetsu bat basatiki erreprimitu dute elkarlanean polizia nazional espainolak eta Mossoek (Kataluniako polizia autonomoa). Hamarnaka manifestari zauritu dituzte eta 22 urteko gazte batek begia galdu du, poliziak jaurtitako gomazko bala baten erruz. Manifestazio independentistak greba orokor batekin heldu dira gorenera, laugarrena bi urtean, eta urriaren 18an 500mila lagun baino gehiago bildu ziren Bartzelonako manifestazioan, kasu honetan ere poliziaren oldarraldiaren ondorioz 200 lagun artatu dituzte ospitaletan. Grebak garraio publikoaren erdia geldiarazi du, eta indar nabarmena izan du unibertsitatean eta zerbitzu publikoetan. Modu erabakigarrian zamaketariak grebara batu eta protestara joan ziren.
Liga Komunista Internazionala (Laugarren Internazionalaren aldekoa) alderdi internazionalista proletario bat denez, Kataluniaren independentziaren aldeko kausa justua babesteagatik kartzelatutako eta atxilotutako lagun guztien berehalako askatasuna eskatzen du. Espainian eta Frantzian dauden preso nazionalista katalan eta euskaldun guztiak askatu! Carles Puigdemont bakean utzi!
Euskal nazio bakar bat eta nazio katalan bakar bat existitzen dira, eta bi Estatu kapitalista horiexek separatuta eta zapalduta dauzkate. Alde “espainolean” garatzen den Kataluniaren independentziaren aldeko mugimendua mehatxu bat da halaber inperialismo frantsesaren “errepublika bateratu eta banaezina”rentzat; horregatik, burgesia frantsesak ez du etsaitasun gutxiago bi nazio hauen independentziaren aurrean. Horrela ba, Macron-ek honako hau adierazi zuen 2017ko urrian: «Espainia zuzenbide-Estatu bat da, eta arau konstituzionalak ditu. Berak [Espainiar presidenteak] errespetarazi nahi ditu, eta nire babes osoa dauka» (Libération, urriak 14). Ipar eta hego, independentzia Katalunia eta Euskal Herriarentzat! Independentzia-eskubidea Galiziarentzat!
            Pedro Sanchez-en PSOE, estatu espainolaren buru, paper nagusia du errepresioa orkestratzen. Azken asteotan, terrorismoa leporatuta, akusazio zentzugabetan oinarrituriko atxiloketak egin ditu. Auzitegi Nazionalak (Justizia Ministerioaren atal bat) Tsunami Democràtic-i terrorismoa leporatu dio, baina bere “krimen” bakarra azken manifestazioetan paper inportante bat edukitzea izan da. Sanchez-ek 155. artikulua ezartzearekin mehatxatzen du, autonomia katalanaren edozein aztarna deuseztatuz; PP neofrankistako buru Mariano Raxoik, bere aitzindariak, 2017an halaxe egin zuen baita ere. Sozialdemokratak, heriotzeraino leialak espainiar monarkiarekin, beti izan dute Estatu espainoleko toki guztietan lehen mailako rol bat katalanen kontrako chauvinismoa langileen eta zapalduen artean hauspotzen. Behera monarkia! CC.OO. eta UGT federazio sindikalen buruzagi espainol traidoreek, halaber, chauvinismo gaztelaua hedatzen paper garrantzitsu bat dute: ez diote babesik eman Kataluniako greba orokorrari!

Langile-mugimenduaren independentzia politikoaren alde!
Politikari burges katalanek erabateko konfiantza dute Europar Batasunarengan, baina langileek ez dute lilurakeri hori izan behar, Europar Batasunak ez diolako sekula laguntzarik emango Kataluniari estatu espainolaren errepresioaren aurrean. Europar Batasuna ez da estatu supranazional bat, baizik-eta bankarien eta patroien kartel bat, inperialismo alemanak nagusitasuna duelarik bertan (eta frantsesa bigarren tokian da). Bere izateko arrazoia ahalik eta etekinen gehien lortzea da, Europa osoko langileriaren esplotazio maximoa lortuz.
Periodico comunista de EE.UU. pide la
independencia para Catalunya
 y la amnistia
 
Inperialistentzat, Estatu kide ahulenen subiranotasun nazionala zapaltzea da kontua. Europar Batasuna, bere izaeragatik, nazio zapalduak askatzeko borrokaren etsai amorratua da. Buruzagi katalanen kontrako kondenari erantzunez, Europako Batzordeak ordena konstituzional espainola erabat errespetatzen duela esan du, «Espainiaren erabaki judizialak barne» (euobserver.com, urriak 15). Behera EB ! Gora Europako estatu batu sozialistak, modu boluntario batean elkarturik !
Kataluniak ez du Estatu batek dituen ezaugarri propiorik —indar armatuak, bereziki— estatu espainolaren erasoei eusteko. Ez dago Kataluniaren independentziaren kausa burgesia katalanaren esku uzterik, gobernu espainolari “elkarrizketa” erregutzen diolarik. Ondoz ondoko gobernu katalanak, PDeCAT eskuineko alderdi burgesaren, eta aurretik, CiUren esku izan dira, eta Madrilekin elkarlanean jarduten dira; sarritan, halaber, Esquerra Republicana eta CUPekin, langileen aurkako austeritatea ezartzeko eta sindikatuak bortizki erasotzeko, Mossoen bitartez greban dauden langileak eta militante independentistak erasotu dituzte.
Emantzipazio nazionalaren aldeko borroka, iraultza proletarioaren indar eragile bilakatzearen alde borrokatzen dugu. Langileriak bere indar sozial itzela mobilizatzen badu, eta zapaldu ororen buru gisa altxatzen bada, independentzia errealitate bihur dezake. Beharrezkoa da, borrokaren bitartez, Espainia osoko eta Frantzia osoko langileei erakustea soldatapeko esklabotza kapitalistatik euren emantzipazio propioa lortzeko, biziki garrantzitsua dela Kataluniaren eta Euskal Herriaren independentziaren aldeko borroka. Borroka hau langileriaren gaur egungo buruzagitza salduaren aurka egin behar da, alderdi leninista-trotskistak forjatzeko borrokan, eta berriro ere altxatutako IV. Internazional baten kide izanik, langileria boterera gidatzeko tresna izango da.
Le BOLCHEVIK, (LKI Liga Komunista Internazionala). 2019-10-19. Itzulpen ez ofiziala.

larunbata

Per la reunificació revolucionària dels Països Catalans!



 
Independentzia eta amnistia ja!
Indar okupatzaileak kanpora!
Zazpiak bat : 
Herrialde guztietako proletarioak, elkar zaitezte inperialismoaren kontra!
 
 

TROTSKY:

« Leninek sakonki ulertu zuen nazionalitate zapalduek bai Errusia tsaristan, bai mundu osoanbere baitan duten indar iraultzaileaz. Bere ustez mespretxua baino ez zuen merezi Japoniak Txina menderatzeko egiten duen gerra, edo, ordea, Txinak Japoniatik askatzeko egiten duen gerra maila berean jarri eta “kondenatzen” duen “pazifismo” hipokritak. Leninen iritziz, gerra inperialista baten aurrean, emantzipazio nazionalaren aldeko gerra bat egitea iraultza nazionalaren beste forma bat baino ez zen, eta era berean,  munduko langileriaren borroka askatzailearen ezinbesteko katebegitzat hartzen zuen. »

—Lev Trotsky, iraultzaile boltxebike-leninista: HISTOIRE DE LA RÉVOLUTION RUSSE.

Elebitasun ofizialak menderakuntza mantentzen duela salatu du alderdi trotskistak


WORKERS TRIBUNE :
«Elebitasun ofizialak ingelesaren menderakuntza mantentzen du»

« Hizkuntzen arteko benetako berdintasuna hizkuntza zapaltzailearen pribilegioen aurkako borrokarekin hasten da. Gutxiengo frankofonoari ingelesezko hezkuntza inposatzearen aurka gaude. Quebecen, gobernu federalaren elebitasun ofizialaren kontra gaude, nahita inposatzen dielako frankofonoei ingeles hizkuntza. Arrazoi beragatik “101 legea” defenditzen dugu. «Speak white» —hau da, «ingelesez hitz egin»—  hamaikatxo urtez entzun behar izan eta gero, “101 legea”-k erraten du quebectarrek frantsesez bizi, lan egin, eskolara joan, erosketak egin, osasun-arreta jaso, eta beste edozein gauza egiteko aukera izan beharko luketela. Quebecen bizi diren etorkinak frantsesez hezituak eta gizarteratuak izan beharko lirateke.»
Workers Tribune (Quebeceko eta Kanadako Liga Trotskistaren agerkaria)

2. alea, 2019ko uda/udazkena.

asteazkena

LKI: « Txina defenditu! Inperialistak kanpora! »




Workers Vanguard agerkari trotskistak honako puntuak jorratzen dituen artikulua argitaratu berri du:

Txina defendatu! Inperialistak kanpora!
Hong Kong: Suntsiketa kontrairaultzaileari ez!
Handikiak desjabetu!

·         Inperialisten jukutria
·         “Herrialde bat, bi sistema”: Mehatxua Txinatar Iraultzarentzat
·         Zein klasek izanen du agintea?
·         Tiananmengo benetako ondarea

Hong Kong (Txina), morroi antikomunistak.