ostirala

Errepresio basatia Euskal Herrian

Huerta de Peralta borrokan.


يَا عُمَّال العَالَم اِتَّحِدُوا‎
Herrialde guztietako proletarioak, elkar zaitezte!

osteguna

Trotsky: Lettre à Lucie Leiziaga (Jeanne Leziagazahar)


Trotsky:
« ...langileriak metropoliaren kontra matxinatzen diren koloniei babesa eman behar die. Ez bakarrik Ingalaterran, Frantzian ere, iraultza sozialak, proletalgoaren insurrekzioaz gain, metropoliaren kontrako herri kolonialen insurrekzioa erran nahi du. Afera honetan gauzak garbi adierazten ez badira, chauvinismoa sortu eta zuritu baino ez da egiten»
 
« ...le devoir de la classe ouvrière est de soutenir les colonies qui s'insurgent contre la métropole. Non seulement en Angleterre, mais en France, la révolution sociale com­porte, en même temps que l'insurrection du prolétariat, l'insurrection des peuples coloniaux contre la métropole. Le manque de netteté sur cette question ne peut qu'engendrer et couvrir le chauvinisme. 
 

 

 

Lev Trotsky:
LETTRE A LUCIE LEIZIAGA
SUR L’HUMANITÉ


1921eko ekainaren 23a

 

(2. ZATIA)

 
Hona hemen Trotsky boltxebikeak Lucie Leiziaga euskal komunistari bidalitako eskutitza.

 
         Jaiotzez Jeanne Leziagazahar zuen izena eta Donapaleun (Nafarroa Beherean) sortu zen 1880an. SFIO-n militatzen hasi zen 1. Mundu Gerlak eztanda egin baino lehenago. Ondoren Alderdi Komunista – Internazional Komunistaren Adar Frantsesean (PC-SFIC-en) buruzagitza ardurak izan zituen. Lenin eta Trotskyren garaiko III. Internazionalean lan politikoak egin zituen Moskun.


         Hemen bere ezizenaren deitura euskaldundu den arren «L. Leiciague» da erarik arruntena prentsa frantsesean.


Marxists.org-en azaltzen den moduan agertzen da hemen Trotskyren gutuna (izenburua izan ezik).

(...)

5 –
Les camarades luxembourgeois se sont plaints de l'indifférence du parti aux violences exercées par l'armée du gouvernement français contre les ouvriers de leur pays. Je n'ai trouvé là-dessus, dans l'Humanité, qu'un seul article, celui du camarade Victor Méric. Il est hors de doute qu'on pouvait et qu'on devait, en l'occur­rence, développer une agitation beaucoup plus soutenue.


6 –
 Les questions coloniales ne sont que très faiblement reflétées dans les colonnes de l'Humanité. Et pourtant, l'attitude face à l'asservissement des colonies est la véritable pierre de touche du degré d'esprit révolu­tionnaire d'un parti prolétarien. L'article du numéro du 20 mai sur le prétendu complot en Indochine est écrit dans un esprit démocratique et non dans un esprit communiste. Il nous faut profiter de toutes les occasions pour incul­quer aux ouvriers l'idée que les colonies ont le droit de se soulever contre la métropole et de s'en séparer. Nous sommes tenus, en toute occasion, de souligner que le devoir de la classe ouvrière est de soutenir les colonies qui s'insurgent contre la métropole. Non seulement en Angleterre, mais en France, la révolution sociale com­porte, en même temps que l'insurrection du prolétariat, l'insurrection des peuples coloniaux contre la métropole. Le manque de netteté sur cette question ne peut qu'engendrer et couvrir le chauvinisme.


7 –
Dans une série d'articles et particulièrement de commentaires, on observe un usage irréfléchi des mots « patrie », « république », « mourir pour son pays », etc. C'est justement en France que l'exactitude de la terminologie, le caractère de classe strictement mesuré de la phraséologie politique sont nécessaires, plus que partout ailleurs.


8 –
Je ne citerai point les innombrables exemples des flottements et même de l'irrésolution de l'Humanité dans sa ligne envers le syndicalisme. Une série d'articles sont en contradiction avec les principes fondamentaux du marxisme et du communisme. Des communistes écrivent des articles diamétralement opposés aux directives du parti. Les résolutions des syndicalistes sont imprimées sans commentaires. Il est incontestable que, dans la période actuelle, l'Humanité doit ouvrir ses colonnes à la discussion de la question syndicale et permettre à la partie adverse d'exposer son point de vue. Mais la voix de la rédaction doit toujours se faire entendre, sinon le lecteur s'embrouille et finit par être complètement désorienté. La discussion de cette question, surtout en France, fera apparaître un extraordinaire bariolage d'opinions. Si la rédaction ne tient pas le gouvernail d'une main ferme, il peut en résulter une inextricable confusion. Au contraire, si la rédaction ne dévie pas de la voie qu'elle s'est tracée, la masse choisira la ligne communiste véritable et la suivra fidèlement, en rejetant bien loin la confusion, les réticences, les contradictions de ses adversaires.


9 –
L'Humanité insère volontiers les photographies de ministres allemands et anglais, de social-démocrates allemands, etc. J'estime qu'il serait beaucoup mieux de les remplacer par les portraits des commu­nistes. Il faut rapprocher les uns des autres les partis communistes, ainsi que les personnes.

En terminant, je profite de l'occasion pour vous exprimer une fois encore mon admiration pour votre Gassier (*).

Salut communiste.

Lev Trotsky, iraultzaile boltxebikea 
 
Jeanne Leziagazahar (Lucie Leiziaga)
euskal komunista, delegatua 3. Internazionalean
 

asteazkena

Huerta de Peralta greban: txakurren errepresioa langileen kontra

Beti bezala: udaltzainak, foruzainak eta guardia zibila grebalarien eta sindikalisten kontra. "¡No al racismo!" oihukatu dute txakurren erasoaren ondoren piketeek.
.
Kapitalismoaren pean poliziaren zeregin nagusia grebak zapuztu eta klase agintariaren politiken aurka zuzentzen diren beste era batzuetako protestak erreprimitzea da. Poliziak izan ditzakeen beste gizalegezko erabilgarritasunak, trafikoa zaindu eta anbulantziei deitzea adibidez, guztiz kasualitatezkoak dira bere funtsezko zeregina erreprimitzea delako. Banakako polizien joera pertsonalek ez dute aldatzen poliziaren oinarrizko izaera. Dena klase agintariaren esanetara egin behar da. Ondorioz, errepresio polizialaren bidez kapitalismoak giza eskubideak jabetza pribatuaren nahien menpe jartzen dituen erarik agerienetariko bat bilakatzen da.  Polizia-agenteek, zenbaitetan, beraien zeregin antisozialetan huts egiten badute —erabiltzen dituzten armen antzera— hori soilik gertatzen da herdoiltzeko aukera dutelako, hasieratik hezituak  izan diren funtzio hiltzailea betetzeko ongi entrenatuak ez badaude.

—Farrell Dobbs, Teamster Rebellion (1972)

http://www.icl-fi.org/english/wv/1052/qotw.html


carga policía foral peralta guardia civil huelga

igandea

Kanakyko herriaren historia heroikoa kolonialismo frantsesaren aurka


Kanakyko erreferendumari buruz:
(itzulpen ez ofiziala; jatorrizkoa esteka honetan:
 https://www.icl-fi.org/francais/lebol/226/kanaky.html)

 

 

   2. zatia —

Le BOLCHEVIK:

Bizi bedi kanakyar langileen eta nekazarien gobernua !
Independentzia Kanakyrentzat !

 
Gora etengabeko iraultza !

 
Bwëé Noël Pwatiba buruzagi errebeldea,
Le Bolcheviken arabera

Kanakyko herriaren historia heroikoa kolonialismo frantsesaren aurka

 


Kanakyko herriaren borroka ez da inoiz eten, beraien herrialdea indar frantsesek okupatu zutenetik. 1853tik, uhartea konkistatu zutenetik, alegia, ezin konta ahala matxinada gertatu dira, gehienak odolean itoak. Nabarmentzekoa da 1878ko errebolta, Atai buruzagi handiaren buruzagitzapean ; matxinada honek 15 urtez baino gehiagoz kolonoek egiten zituzten lur lapurtzeak geldiaraztea lortu zuen.

 

         Louise Michel, Parisko Commune-tik bizirik atera zen heroietako bat, Kanakyra erbesteratu zuten, eta han matxinadari elkartasuna erakutsi zion —azpimarratzekoa da bakarrenetakoa izan zela garaian hartan. Mugimendu proletario frantsesak, communarden sarraskia pairatu ondotik nekez burua altxatzen ari zena, historia lotsagarri bat du afera kolonialari dagokionez, Alderdi Komunista sortu-berriaren garaian salbu, 1920ko hamarkadan, Errusiar Iraultzari esker.

        

         Estatu frantsesa Kanakyarren porrot bakoitzaz baliatu da beste sarraski gehiago egin eta galtzaileei lur gehiago lapurtzeko. Ia haran eta kostaldeko lautada guztien jabe egin da, eta emeki-emeki kanakyarrak lur menditsu eta antzuenetako « erreserbetara » baztertu ditu.

 

         1917ko apirilean beste errebolta batek eztanda egin zuen herrialde honetako iparraldean, batez ere Europako gudu-zelaietara joateko errekrutatu nahi zituztelako. Orduan ere, tropa kolonialek garaipena erdietsi zuten. 300 bat kanakyar hil zituzten orduan. 1920ko hamarkadan bortxazko lana oso zabaldua egon zen, izan ere, indarrean zegoen inperio kolonial frantsesaren bazter guztietan.

 

1920ko hamarkadaren amaieran, Frantziaren « lan zibilizatzaileak »  mende baten hiru laurdenak iragan ondoren, kanakyarren populazioa bi edo lau aldiz (estimazioen arabera) murriztea eragin zuen, mende bat lehenago zuenarekin alderatuz gero ; 30.000 lagun baino gutxiago bizirik gelditzen ziren. Administrazio koloniala kanakyar herriaren desagerpena serioski kontsideratzen ari zen. Ez zen mediku kanakyar bakar bat ere, ezta batxilerra zuen pertsonarik.

 

Kanakyarrak ezin ziren euren erreserbetatik irten, lanera joateko ez bazen, beti ere, gertutik zainduta. Administrazio kolonialak klanak modu arbitrarioan sortu eta tribuak berrantolarazi zituen, kantonamenduetan sartzeko. Kolonialistek —kanakyarrek klanetako buruzagien autoritatearen inguruan zituzten arauak mespratxatuz— tribuetako buruzagi berriak ezarri zituzten, bitartekari lanak egiteko. Baina kanakyarrak euren herriaren deuseztapenari erresistentzia jartzen segitu zuten.

 
(...)


1950eko hamarkadaz geroztik, handituz joan zen kanakyarren kopurua proletalgoan, nikelaren meatzetan eta mineral hau transformatzen duen fabriketan barne, eta, beraz, eragin zuzena izan zuen mugimendu sindikal sortu berriaren borrokan, etnia guztien soldata berdintasunaren aldekoa. Kanakyarrek bozkatzeko eskubidea garai honetan erdietsi zuten (teorikoki behintzat, jende asko oraindik ez baitago erregistratua, eta ez kasualitatez).


Le BOLCHEVIK, 226. alea, 2018ko abendua (Frantziako Liga Trotskista)







EL TITAN DE BRONCE




“De España jamás esperé nada; siempre nos ha despreciado, y sería indigno que se pensase en otra cosa. La libertad se conquista con el filo del machete, no se pide: mendigar derechos es propio de cobardes incapaces de ejercitarlos.” (1896)


asteartea

« Independentzia Kanakyrentzat ! »


Kanakyko erreferendumari buruz:
(itzulpen ez ofiziala; jatorrizkoa esteka honetan:
 https://www.icl-fi.org/francais/lebol/226/kanaky.html)

 




 
Le BOLCHEVIK:

Bizi bedi kanakyar langileen eta nekazarien gobernua !
Independentzia Kanakyrentzat !

Gora etengabeko iraultza !

 


Erran zuten gazte kanakyarrak jarrera indiferente bat zutela, hau da, geroz eta loialistagoak zirela, baina errealitatean independentziaren alde bozkatzeko mobilizatu dira nabarmenki. Leialtasun Uharteetan, non independentistak gehiengoa diren, parte-hartzea apalagoa izan da, eta honek erran nahi du kanakyarren artean abstenitzeko hautua ere hartu dela, ez interesik ez dutelako, baizik-eta zalantzan jarri dutelako, zentzu onarekin, potentzia kolonialak antolaturiko bozketa baten zintzotasuna. USTKEk (Kanakyko Langileen eta Esplotatuen Batasun Sindikalak), kanakyarren sindikatu inportanteenak, uharte hauetan ongi errotua dagoena, bozketari ez-ikusiarena egiteko deia zabaldu du.
Erreferendum honek Frantziako ezkerrak afera kolonialaren inguruan duen jarreraren beste orrialde ilun baten froga ematen digu: Guk dakigunez, erreferendumaren aitzinetik independentziari baiezkoa bozkatzearen alde egin duten bakarrak gu izan gara.”
(...)
“Trotskistok, langileria mobilizatzearen alde borrokatzen dugu, bai hemen eta bai han; hala Kanakyk frantses inperialismoaren atzaparretatik ihes egin dezan bere independentzia lortuz, nola abangoardiako alderdi leninista-trotskista iraultzaile bat eraikitzeko xedez.”

**                **              **              **

(...)
 
“Heldu den azaroaren 4ean erreferenduma egingo da Kanakyn, galdera honi erantzuteko: « Voulez-vous que la Nouvelle-Calédonie accède à la pleine souveraineté et devienne indépendante ? ». 1988ko erreferenduma estatus kolonial berri bati baiezkoa edo ezezkoa emateko baldin bazen, kasu honetan, ordea, galdera argia da, eta baiezkoaren alde bozkatzeko deia egiten dugu. Baina nahiz-eta ezezkoak irabazi, guk  kanakyarrek okupazio frantsesaren kontrako mende eta erdi baino gehiagoko borroka aintzat hartzen dugu berehalako independentziaren aldeko aldarria irmoki babesteko, heldu den erreferendumean eta 2020ean eta 2022an ustez egingo direnen emaitzak zein-nahi direla; izan ere, gure helburua inperialismo frantsesa Ozeano Baretik egoztea da.

     Independentzia aurrerapauso handia izango litzateke kanakyar herriarentzat eta artxipelago honetako langile eta zapalduentzat. Inperialismo frantsesarentzat porrot bat izango litzateke, eta ondorioz klase borroka piztuko luke hemen [Frantzian]. Perspektiba honetako adibiderik nabarmenena Aljeriako independentziarena da, 68ko Maiatzerako bidea zabaldu baitzuen, irailean le Bolcheviken azaldu bezala.


    Aldi berean, jakin badakigu independentziak, berez, ez duela Kanaky libratuko kapitalista inperialisten menperakuntza eta zapalkuntzatik. »    


(...)

« Gure helburua Kanakyn langileen eta nekazarien gobernu bat eratzea da, kanakyar herria ardatza delarik.  Gobernu honek oso kontutan izango du Ozeano Bareko gune inperialistetara iraultza hedatzea hil edo biziko behar bat izango dela. »

 

Le BOLCHEVIKen 226. alea, 2018ko abendua (Frantziako Liga Trotskista)

Biarritz, zakur inperialisten errepresioa


Indar errepresiboak apurtu!

igandea

LKI: "Jaka horiak: Proletalgoak borrokaren buruzagitza hartu behar du!"




LKI-k honako hau adierazi du jaka horien mugimenduari buruz:

https://www.icl-fi.org/francais/suppl/gilets-jaunes-2018.pdf

"Jaka horiak: Proletalgoak borrokaren buruzagitza hartu behar du!
Behera erregaien gaineko zergak!
Alderdi proletario iraultzaile multietniko baten alde!

·         Klase borrokaren aldeko programa baten alde!

·         Behera Parcoursup! Behera unibertsitateetan matrikulatzeko oztopoak!

·         Polizia eta faxistak: langileen (eta jaka horien) etsai

·         Ekologia eta erregaien gaineko zergak

·         Populismo burgesaren kontra alderdi proletario leninista bat behar da"

K. Liebknecht: "Maila internazionalean lortu daiteke bakarrik kapitalismoa suntsitzea "






Karl Liebknecht

Iraultza proletarioa eta proletalgoaren diktadura

 


Proletalgoa asebete ote daiteke Hohenzollerntarrak [Alemaniako errege-familia] suntsitzen baditu bakarrik? Inoiz ez! Bere xedea klase menperakuntzaren, esplotazioaren eta zapalkuntzaren abolizioa da, sozialismoa eraikitzea, alegia. Gaurko gobernuak sozialistatzat dauka bere burua, baina jabetza pribatu kapitalista mantentzeko jarduten da soilik...
Klase menperatzaileak ez du bere klase agintaritza entregatuko. Klase borrokaren bitartez lortu daiteke bakarrik. Eta borroka hau kapitalismoari aurre egiten ez dion gobernu ororen gainetik pasako da  […]
Maila internazionalean lortu daiteke bakarrik kapitalismoa suntsitzea eta gizarte sozialista eraikitzea—baina, noski, ezin da herrialde guztietan modu uniforme batean gauzatu. Errusian hasi da lan hori, Alemanian jarraipena eman behar zaio, eta Ententearen potentzietara hedatuko da.
Soilik mundu mailako iraultza sozialak atera gaitzake Alemaniak pairatzen dituen mehatxu izugarrietatik, janarien eta lehengaien egoeragatik. Alemaniako proletalgoak ez du deus espero Wilson-en promesetatik, eta bai, ordea, nazioarteko proletalgoaren elkartasunetik.
Bi alternatiba daude gerra amaitzeko —alternatiba kapitalista-inperialista, eta alternatiba proletario-sozialista.
Kapitalistek bake labur eta iraingarri bat ezarriko dute, beste gerra batzuk sortuko dituen bake bat. Sozialistek ongizatean oinarrituriko bake iraunkor bat eskaintzen dute. Haiek erregimen kapitalista mantenduko dute; guk erregimen hori suntsitu eta proletalgoa askatuko dugu.

Karl Liebknecht, “Proletarian Revolution and Proletarian Dictatorship”




Spartakist-Arbeiterpartei Deutschlands /
Internationale Kommunistische Liga
(Vierte Internationalisten)

osteguna

Lliga Comunista Internacional: "A baix la UE, enemiga dels drets nacionals!"

Berlin (RFA)


https://www.spartacist.org/catala/index.html


LKI: "Für eine Arbeiterrepublik Katalonien! (…)"
("Bizi bedi Kataluniako errepublika proletarioa!")

"Unabhängigkeit für Katalonien und Baskenland! Nieder mit EU (…)!"
( Independentzia Katalunia eta Euskal Herriarentzat! Behera EB (…)" )

"A Baix la UE, enemiga del drets nacionals! Spartakist"
 
 
 

astelehena

Trotsky, Tsintsadze georgiar boltxebikearen omenez



Kote Tsintsadze



Trotsky,
Kote Tsintsadze komunistaren omenez

Aparteko baldintzak behar izan ziren —tsarismoa, klandestinitatea, kartzela eta erbestea, mentxebikeen aurkako urtetako borroka, eta batez ere, hiru iraultzen esperientzia— Kote Tsintsadze-ren mailako borrokalariak sortzeko. Mende laurden batez baino gehiagoz bere bizitza mugimendu iraultzailearen historiara atxikirik egon zen. Iraultza proletarioaren fase orotan hartu zuen parte, lehenengo propaganda taldeetan jardun zen hasieran; ondoren, barrikadetan eta boterearen konkistan. Antolakuntza klandestinoaren lan astunean aritu zen, eta iraultzaileak poliziaren sareetan erortzen zirenean, haren lana iraultzaileak askatzea zen. Ondoren, Kaukasoko TxeKa-ren ezohiko batzordearen buruzagi izan zen, hau da, boterearen muinean izan zen proletalgoaren diktaduraren garairik heroikoenean.

            Urriko Iraultzaren aurkako erreakzioak alderdiaren antolaketan, bere aparatuaren eta bere politikaren izaeran aldaketak eragin zituenean, Kote Tsintsadze boltxebismoaren izaeraren aurkako joera berri horiei aurre egin zien lehenengoetakoa izan zen. (...)

— Lev Trotsky: “Ante la tumba recién cavada de Kote Tsintsadze”, 1931ko urtarrilaren 7a.


 

კოტე ცინცაძე

Котэ Цинцадзе

larunbata

Liga Comunista Internaziunale: "Nisun privileghju pà u francesu in Corsica, Iparralde è Catalonia Settentriunali!"




Lan bikaina egiten ari dira espartakistak Korsikaren askapen nazionalaren alde eta Korsikako hizkuntzaren alde!

Hona hemen euren artikulua (pdf) korsikeraz:

https://www.spartacist.org/corsu/2018-independenza.pdf

Liga Komunista Internazionala: "Pribilegiorik ez frantsesarentzat Korsikan, Iparralden eta Ipar Katalunian!"

Trotsky: La Commune de Paris, 1871






PARISko COMMUNEaren BANDERAREN PEAN
Lev Trotsky iraultzaile marxista


H

istorian, sarritan, gerraren ondoren iraultza dator.

Garai normaletan, langileria lan gogorrean aritzen da pasiboki, ohituraren indar itzelaren menpe. Kapitalari mesede egiten dion ohitura horrengatik izango ez balitz, ez langilezainek, ez poliziak, ez presozainek, ezta borreroek ere, ezingo lukete populua oinperatu.

Gerrak herria apurtu eta masakratzen du, baina, era berean, arriskutsua da agintarientzat, hain zuzen ere, herria kolpe batez astindu eta bere ohiturak hausten dituelako, erauntsi horretan norbanako atzeratu eta ezjakinenak esnatu egiten dira eta beren buruari eta inguruneari so egiten diote.

Milioika langile sugarretara bultzatzen dituztenez, agintariek promesen eta gezurren ohitura aldatzera beharturik daude. Burgesiak bere gerra edertu egiten du populuaren bihotz onberak eskatzen duen hitzekin: Gerra “askatasunaren” alde, “justiziaren” alde, “bizitza hobe” baten alde! Barne-barneraino hunkitzen duenez, gerrak populua engainatzen du halabeharrez, baina sufrimendu gehiago eta beste kate batzuk  baino ez ditu eskaintzen. Horregatik, atzipetutako populuaren tentsioak —gerrak probokaturik— sarritan agintarien aurkako matxinadak eragiten ditu. Gerra da iraultzaren ama.

Halaxe gertatu zen duela 20 urte: Errusia eta Japoniaren arteko gerrak herriaren atsekabea areagotu zuen bat-batean, eta ondorioz 1905eko iraultza jazo zen.

Gauza bera  gertatu zen, halaber, duela  46 urte Frantzian: Frantzia eta Prusiaren arteko gerrak (1870-1871) langileen altxamendua eta Parisko Communearen sorrera eragin zuen.

Alemaniako tropen aitzinean hiriburua defenditzeko asmoz, gobernu burgesak Parisko langileak armatu eta Guardia Nazionala sortu zuen. Baina burgesia frantseraren idurikoz, beldurgarriagoa zen bere sorterriko proletalgoa Hohenzollern-tarren tropak baino. Parisko kapitulazioaren ondotik, gobernu errepublikanoak langileak armagabetzen saiatu zen. Baina gerrak sumindura sentimendu bat sortu zuen langileen artean. Ez zuten fabriketara itzuli nahi gerra gertatu ez balitz bezala. Langile paristarrek uko egin zioten euren armak entregatzeari, eta 1871ko martxoaren 18an  langile armatuen eta gobernuaren erregimentuen arteko talka bat gertatu zen. Langileek garaipena lortu zuten, eta Paris kontrolpean zutelarik, 1871ko martxoaren 28an (Commune izena zuelarik) gobernu proletario bat ezarri zuten hiriburuan. Communeak ez zuen denbora luzean iraun. Bere azken defendatzaileak maiatzaren 28an erori ziren, samalda burgesen erasoaldiari erresistentzia heroiko bat egin ostean. Jarraian, iraultza proletarioan parte hartu zutenen aurkako mendeku basatia hasi zen, eta asteak eta hilabeteak iraun zuen. Baina, nahiz-eta gutxi iraun, orain arteko borroka proletarioaren historian gertaerarik nagusiena izan da. Langile paristarren esperientzian oinarriturik, munduko proletalgoak lehenbiziko aldiz ikusi zuen iraultza proletario bat zer den, zeintzuk diren bere xedeak, zeintzuk bideak.

Hasteko, Commune-ak langileen gobernuan jarduteko hautatutako atzerritar guztiak konfirmatu zituen, Communearen bandera Munduko Errepublikaren bandera dela” aldarrikatu zuelarik.

Estatutik eta eskoletatik purgatu zuen erlijioa, heriotza-zigorra abolitu zuen, Vendômeko zutabea (hau da, chauvinismoaren monumentua) lurrera bota eta herriaren zerbitzari zintzoei eman zizkien [funtzionario]-postuak, langileen pareko soldata bat ezarri zielarik.

Kapitalista ikaratuek itxitako fabriketako eta lan-zentroetako zerrenda bat egin zuen, eta produkzioa berrekin zuen finantziazio publikoarekin. Ekonomiaren organizazio sozialistara heltzeko, lehenbiziko urrats bat baino ez zen izan.

Baina Communeak ezin izan zuen bere asmo guztiak bete: suntsitua izan zen. Burgesia frantsesa, Bismarck bere “etsai nazionalaren” laguntzarekin (zeina segituan bihurtu zen klase-aliatu), odolean ito zuen bere benetako etsaiaren —langileriaren— jaikialdia. Communearen asmoak eta programa ez ziren gorpuztu. Baina mundu osoko proletalgoaren seme-alaben bihotzaren barnean gorde ziren, eta geure borrokaren herentzia iraultzailea bilakatu dira.

Eta orain, 1917ko martxoaren 18an, Communearen irudia inoiz baino argiago altxatzen da gure aitzinean, izan ere, denbora-tarte luze baten ondoren, gudu iraultzaile handien aroan sartu gara.

Mundu-Gerrak milioika langile kolpez atera ditu euren ohiko lan-baldintzetatik eta bizitza begetatibotik. Orain arte, Europan gertatu da bakarrik; bihar Ipar Amerikan ere gertatuko da. Sekula ez zuen langileriak halako promesarik entzun; sekula ez zizkioten halako helburu distiratsurik irudikatu; sekula ez zuten horrenbeste losintxatu, gerra honetan egin den moduan. Sekula, orain arte,  jabeen klaseak ez ziren ausartu horrenbeste odol eskatzen herriari,“aberriaren defentsa” deritzon iruzur horren izenean. Eta inoiz baino gezur, traizio eta sufrikario gehiago ari dira pairatzen langileak.

Odolez eta lokatzez gainezka dauden lubakietan, gosez diren herri eta hirietan, milioika bihotz suminduraz, kezkaz eta amorruz leporaino daude. Eta sendimendu horiek, pentsamendu sozialistarekin batzen direnean, gogo iraultzaile bihurtzen dira. Bihar, sugar hori, gainazalera igoko da proletarioen altxamendu itzelei esker.

Errusiako proletalgoak iraultzaren bidea hartu du jadanik, eta bere erasoaldiaren aurrean despotismo lotsagarrienen gotorlekuak erori eta hondoratu egiten dira. Errusiako iraultza, ordea, Europa osoko eta mundu osoko altxamendu proletarioen aitzindaria baino ez da.

“Gogoan izan ezazue Communea!”, esango diegu, sozialistok, langile matxinatuei. Burgesiak atzerriko etsaiari aurre egiteko armatu zaituztete? Uko egiozue zeuen armak burgesiari entregatzeari, Parisko langileek 1871ean egin zuten moduan. Karl Liebknecht-en deiari jarraituz, apuntatu itzazue arma horiek zeuen benetako etsaiaren aurka, kapitalismoaren aurka! Kendu iezaiozue eskuetatik estatu aparatua, eta burgesiaren indarkeriaren arma bat izatetik, proletalgoaren autogobernurako aparatu bilaka ezazue. Orain, Communearen garaiko zeuen aurrekoek baino indar hagitz handiagoa duzue. Tronugabetu itzazue bizkarroi horiek guztiak. Har ezazue lurra, meatzak eta fabrikak eta zuek zeuok administra itzazue. Elkartasuna lanean, berdintasuna lanaren fruituen banaketan!

Communearen bandera Lanaren Errepublika Mundialaren bandera da!
Lev Trotsky; Novy Mir, 1917ko martxoaren 17a.
 
 
Trotsky, Armada Gorriaren sortzailea