larunbata

Mitin de Marx en conmemoración da rebelión independentista polaca






Marxen hitzaldia matxinada independentista goresteko:
 

«

Herriak benetan elkarren artean batu daitezen, interes komunak behar dira. Interes komunak eduki ahal izateko, egungo jabetza-harremanak abolitu behar dira, harreman hauek herrien arteko esplotazioa eragiten dutelako; egungo jabetza-harremanen abolizioa langileriaren interes esklusiboa da. Klase hau da, halaber, xede hori lortzeko bitartekoak dauzkan bakarra. Proletalgoaren garaipena burgesiaren gainetik, aldi berean, gaur egun herri desberdinek elkarren artean dituzten gatazka nazional eta industrialen gaineko garaipena da. Hortaz, proletalgoaren garaipena burgesiaren gainetik da, era berean, nazio zapaldu oro askatzeko seinalea.

—Karl MARX, 1847; Poloniako 1830eko altxamenduaren 17. urtemugaren karietara Londresko mitin internazionalean egindako hitzaldia.

 
Iturrietako bat: Deutsche-Brüsseler-Zeitung, 1847ko abenduaren 9a :
https://uurl.kbr.be/1350996


asteazkena

Lenin: « Inperialismoa ez da inolaz ere kapitalismoaren desbideratze sendagarri bat »


"DEFEND IRAQ
DEFEAT U.S. IMPERIALISM
SPARTACIST LEAGUE | SPARTACUS..."
«

Politika koloniala eta inperialismoa ez dira inolaz ere kapitalismoaren desbideratze patologiko baina sendagarriak (filisteoek uste duten moduan, Kautsky barne) ; kapitalismoaren oinarrien halabeharrezko ondorioetako bat da : enpresen arteko konpetentziak azken alternatiba hau planteatzen du : porrota jasan edo besteei jasan araztea ; herrialde desberdinen arteko konpetentziak azken alternatiba hau planteatzen du : bederatzigarren postuan egon eta etengabean Belgikak duen zoria izatera arriskatu, edo, aldiz, beste herrialdeak porrotera eraman eta menperatzea, eta beraz, potentzia “handien” artean leku bat aurkitzeko bidea zabaltzea.

Lenin (Alderdi Boltxebikea): Inperialismoa eta sozialismoa Italian. Kommunist aldizkaria, 1-2 aleak, 1915; Obras completas, Progreso argitaletxea, Mosku.




"SPARTAKIST/Internationale Kommunistische Liga"

igandea

Trotsky: “Zer da faxismoa?”


Comunistas de la Spartacist League y antifascistas frente a policías y nazis.

ZER DA FAXISMOA?


Lev Trotsky* (militante boltxebike-leninista)

(*)Trotskistak blogak euskaratuta.


Zer da faxismoa? Hitz hau Italian sortu zen. Faxistak izan al ziren diktadura kontrairaultzaile guztiak —hau da, Italiako faxismoaren etorreraren aurretik ?

Komintern-aren arabera, Primo de Riverak Espainian ezarritako diktadura ohia diktadura faxista bat izan da. Zuzena al da hori ? Gure ustez ez.

Italiako mugimendu faxista masa zabalen mugimendu espontaneo bat izan zen, eta euren oinarritik sortu zituen bere buruzagiak. Bere jatorria plebeioa da, potentzia kapitalista handiek zuzentzen eta finantzatzen dutelarik. Burgesia txikiaren, lumpenproletalgoaren, eta, neurri handi batean, baita masa proletarioen artean sortu zen; Mussolini, sozialista ohi bat, mugimendu honetan gora egin duen “self-made” man bat da.

            Primo de Rivera aristokrata bat zen. Goi kargu militar eta burokratiko bat zeukan, eta Kataluniako gobernadore nagusi izan zen. Bere kolpea indar estatalen eta militarren laguntzaz jo zuen. Espainiako eta Italiako diktadurak zeharo desberdinak diren diktadura motak dira. Ongi desberdindu behar dira. Mussolinik zailtasunak izan zituen instituzio militar zahar asko milizia faxistekin bateratzeko. Primo de Riverak ez zuen arazo hori izan.

         Alemaniako mugimendua funtsean italiarraren antzekoa da. Masa mugimendu bat da, eta beraien buruzagiek demagogia sozialista kopuru handi bat erabiltzen dute, beharrezkoa baitzaie masa mugimendu bat sortzeko.

            Burgesia-txikia da euren benetako oinarria. Oinarri hori zabala da Italian:  Hirietako eta landako burgesia-txikia eta nekazalgoa. Alemanian halaber, faxismoak oinarri zabala du. Ingalaterran ez du oinarri hori proletalgoa populazioaren gehiengo zabala delako: nekazariek edo baserritarrek pisu oso gutxi dute.

            Esan daiteke, eta neurri handi batean hala da, klase ertain berriak, estatuko funtzionarioek, administratzaile pribatuek, eta abar, oinarri hori osatu dezaketela. Baina ikertu beharreko auzi berri bat da.(...)

            Faxismoaren norabidea aurreikusteko, kontzeptu horren definizioa behar da. Zer da faxismoa ? Zein da bere oinarria, bere formak, bere ezaugarriak ? Nola garatuko da ?

            Honen helburua da burkide ingelesei erakustea afera hau ez dela sinplea. Nahitaezkoa dela modu zientifikoa eta marxista erabiltzea. (...)

—Lev TROTSKY; The MilitantOrgan of the Communist League of America (Opposition); New York, January 16, 1932 .

 
"For Class Struggle At Home Against Racist U.S. Imperialism! Labor Black Struggle League"

asteartea

Onintza Enbeita eta Che Gebara


Iker Urbina, Onintza Enbeita feminista eta Rafa Larreina (Opus Dei)
Madrilen, kapitalisten bilera batean
Gogorrak edo ez hainbeste, Onintza Enbeita Maguregik (EHBildu) kritikak jaso ditu Algortan Che Gebararen borroka zikindu eta kakaztu gura izan duelako (Che-ren kontra daturik eman barik); bada Enbeitaren aurkako kritika horiek “jazarpen” bat izan dela esan duenik. Onintza Enbeita espainiar Congreso-ko diputatu ohi txit gorenaren defentsan irten den horietako bat Iñigo Aranbarri izan da, Iraultza eta pribilegioa artikuluan. Bertan, «etxean hasten dela jendarte justuago baten aldeko lehen borroka» idatzi du (Berria, 2019-eka-23). Hala baldin bada... feminista honek zergatik ez ote du kritikatu bere “etxeko” kide den Rafa Larreina (Opus Dei / EA / EHBildu)?

Gogoratu dezagun Opus Dei frankismoaren zutabeetako bat izan dela, eta zakurrek Che Gebara hil zutenean —60ko hamarkadan— indar handia izan zuela erregimenaren estrukturetan. Eta oraindik botere izugarria duela, batez ere erregimen espainolaren menpe dagoen Nafarroan.

Che Gebarak emakumeen aurkako jarrera deitoragarririk izan baldin bazuen —Enbeita andereak idatzi duen moduan—, frogak aurkeztu behar dira, bestela difamatu  besterik ez da egiten... Guantanamoko kontzentrazio-esparruaren jabeen mesedetan, gainera!

Badirudi batzuek (EHBildukoek) errespetu handia diotela trikorniodun biktimei, eta gutxi La Higueran hil zuten ekintzaileari.

La Habana, Kuba.
Iraultzak aurrerapausoak ekarri dizkio emakumeari.

ostirala

Greba Bizkaiko metalgintzan: Zipaioen errepresioa sindikatuen aurka

Atxilotua askatu!


Le Bolchévik: «Autodeterminazio-eskubidea Kabiliarentzat!»


Artikulu hau Frantziako prentsa marxistan argitaratu da; hemen zati bat bakarrik euskaratu da. Jatorrizkoaren esteka: https://www.icl-fi.org/index.html

 
Zamaketarien greba Mostaganem-en, 2019ko apirila

Presidentziala edo batzar konstituziogilea,
biak burgesiaren «irtenbideak»


Aljeria: Bizi bedi etengabeko iraultza!

Beharrezkoa da alderdi leninista-trotskista bat forjatzea!

·        Behera inperialismo frantsesa!

·        Batzar konstituziogilearen amarrua

·        Langileriaren indar soziala mobilizatu behar da

·        Autodeterminazio-eskubidea Kabiliarentzat!

Manifestazioen hastapenetik, gobernuak arabiarrak eta kabiliarrak elkarren kontra jardutea bilatu du mobilizazioak gelditzeko asmoz. Disimulatu gabe, benetan existitzen ez den konplot separatista baten mamua erabili du. Errealitatea da langile kabiliarrak edo kabiliar jatorria dutenek paper nabarmena izan dutela Buteflika-ren “sistema”ren kontrako manifestazio eta grebetan, bai Kabilian bertan, eta baita ere Aljerren, Parisen eta bertze lekutan.

Kabiliarren aurkako chauvinismoa aljeriar burgesiak  proletalgoa geldiarazteko erabiltzen duen tresna inportante bat da. Kabiliarrek kolonialismo frantsesaren kontrako Aljeriaren askapen nazionalaren aldeko gerlan funtsezko paper bat izan zuten. Behin eta berriz pairatzen duten zapalkuntzaren aurka matxinatu dira, bereziki 1963, 1980, 1994, 1998 eta 2001 urteetan, batez ere nahitaez arabiartu nahi dituztelako. Kabiliarrek euren hizkuntza propioa dute, eta ausardiaz eta kemenez beraien eskubideen alde borrokatzen dira aspalditik. Kabiliarren autodeterminazio-eskubidearen alde gaude, baita separatutako Estatu kabiliar bat sortzeko aukera aintzat hartuz, kabiliarren hautua baldin bada.

Aldarrikapen hau funtsezkoa da proletalgo arabiarraren eta amazigh-aren arteko batasuna bermatu eta Aljeriako botere kapitalistaren kontra ekiteko. Baina horrek ez du inolaz ere erran nahi kabiliar nazionalista burgesei sostengu politikorik ematen diogunik, kontrakoa baizik. (...)

Kabiliar herriaren eskubideak aljeriar kapitalisten eta inperialismo frantsesaren kontrako borrokan erdietsiko dira. Kabiliako herriaren benetako aliatu potentzialak Aljeriako langile arabiarrak eta langile frantsesak dira.
Buteflika eta Manuel Valls
 
(…)
Kolonialismoaren hizkuntza frantsesa izan zen, eta oraindik Aljeria zapaltzen segitzen duen potentzia inperialista nagusiaren hizkuntza da! (...) Frantzian, halaber, elebakartasun frantsesaren ezarpenaren aurka borrokatzen gara.

Beharrezkoa da Aljerian, Frantzian, eta herrialde orotan, alderdi proletario iraultzaile bat eraikitzea, alderdi burges guztiengandik independentea dena, eta, aldi berean, fermuki aurre egiten diena. Halako alderdiek, berreraikitako 4. Internazionaleko kide direlarik, Aljeriako iraultza proletarioaren aldeko borroka eta Frantziako eta bertze herrialde inperialistetan egiten diren borroken arteko lotura sortuko dute helburu berdina lortzeko. Proletalgoak mundu mailan boterea eskuratzen duenean, jakintza teknikoari eta industriaren garapenari esker populua miseriatik eta urritasunetik ateratzeko erabiliko ditu etekinak, eta klaserik gabeko gizarte komunista bat eraikitzea izanen du bere helburua.

Le Bolchévik, 228. alea, 2019ko ekaina. LTF Frantziako Liga Trotskistaren aldizkaria.

 
"BLOODY U.S. IMPERIALISM HANDS OFF VENEZUELA! SPARTACIST"

 

astelehena

« Iruzurraren artisauak »



Valls eta Taubira
Azken egunetan —edo agian aspalditik— “gure” politikari eta komunikabide oportunistek —Gara-k modu nabarmenean— Michel Camdessus  (Nazioarteko Diru Funtseko buru ohia) eta Christiane Taubira politikari inperialista frantsesa zuritzen ari dira. “Bakezale” gisa aurkeztu nahi dute Taubira anderea. Baina ez dugu ahantzi behar zein den emazte hau, eta zein bere xedea: pax francohispanikoa bermatzea:

«La bourgeoisie ne voit à l’horizon aucun retour à la croissance économique, et elle continue de s’affaiblir notamment face à son rival allemand ; aussi sa façade démocratique devient de plus en plus fragile. Christiane Taubira, chouchou de la gauche et ministre de la Justice, bat tous les records de personnes incarcérées aujourd’hui (bien plus que sous Sarkozy, Hortefeux et Guéant), et en plus la durée d’emprisonnement est passée de 8,6 à 11,5 mois entre 2007 et 2013.» (Le Bolchéviken 210. alea, 2014ko abendua)

ostirala

Zipaioak


 
Aurten ehun urte bete dira Amritsar-eko sarraskia antolatu zutela. Krimen kolonialista izugarri hartan monarkia ingelesaren menperakuntzaren basakeria nabaria da.
Jarraian ikus daitekeen argazkia —garai hartakoa— oso esanguratsua da, halaber, geure nazio zapalduaren gaur egungo egoera ulertzeko. Atxiloturik eta bere burua defenditzeko ahalmenik gabe, Indiako gizon bat ageri da. Bertze indiar batek —zipaio batek— atxilotutako gizon indiarra torturatzen du. Eta gibelean, soldadu kolonialista bat, zibilizatua, “demokratikoa”, eskuak zikintzen ez dituena, egoera ikuskatzen. Dena oso "normalizatua".
Hornimans-en liburutik.
 

asteartea

Presoei buruzko oharrak


 
Presoei buruzko ohar batzuk:
Hasteko, Marina Bernadó preso katalana frantses erregimenaren presondegi batetik atera da, baldintzapeko askatasunean. Bertzetik, Albert Woodfox preso ohiaren liburu bat argitaratu dute: Solitary: Unbroken by Four Decades in Solitary Confinement; My Story of Transformation and Hope. Azkenik, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Iñaki Bilbao Goikoetxearen egoera larriaren berri eman du. Hona hemen hitzez hitz:
 
Iñaki Bilbao Goikoetxea
 

Ohar honen bidez, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak elkartasuna adierazi nahi die Aitzol Iriondo preso politiko lasartearrari eta atzo Moulinseko kartzelara bera bisitatzera zihoazen lagunei. Montluçonetik geratu jazo zen istripua, orein batekin talka egitean.

Gure mugimenduak, beti egiten duen bezala elkartasuna agertzeaz gain, sakabanaketaren erabilera politikoa salatu nahi du, neurri hau ez baita soilik mendeku jarrera bat, baizik eta militante politikoen jarrera baldintzatzea bilatzen duela presoen senide eta lagunak arriskutan jarriz.

Erabilera politiko horren froga da ETAren aparatu militarraren azken buruzagiak eta erreferenteak izatea leporatzen dietenei Frantziako Estatua ematen ari zaien tratamendua: hamarnaka preso politiko (bakarra ere ez emakumea) Lannemazan eta Mont-de-Marsaneko kartzeletara gerturatu dituzten bitartean, preso hauek bakartzeari ekin dio, eta haietako bat Aitzol Iriondo da.

Iñaki Bilbaoren egoera eta elkartasun selektiboa

Kartzela-sakabanaketaren beste helburuetako bat presoak bisitarik gabe uztea eta are eta gehiago isolatzea da. Hain zuzen ere horixe da Iñaki Bilbao “Txikito” Lezamako preso politikoaren aurka bultzatutako azken neurriaren bitartez bilatzen dutena. Eskuburdinak jarrita atera nahi dute bisitetara, eta horren ondorioz Iñakik planto egin du eta bisitei uko egingo die neurri hori mantentzen duten bitartean, ez baitu horrelakorik onartuko.

Gaurkoan, ordea, hainbat sektoreren elkartasun selektiboa salatu beharrean gaude. Ostegunean eman genuen Txikitoren egoeraren inguruko informazioa komunikabideei birritan bidalitako ohar baten bidez (https://www.amnistiaaskatasuna.com/eu/artikulua/inaki-bilbaok-uko-egingo-dio-bisitetara-eskubudinekin-lotuta-irteteari), baina herri komunikabide ez diren guztiek albistea isildu eta hainbestetan gainontzekoen elkartasuna eskatzen duten hainbat gizarte mugimenduk beste alde batera begiratu dute.

Ez da beharrezkoa errepresioa sufritzen duenarekin ados egotea bidegabekerien aurrean berari elkartasuna adierazteko baina, elkartasun selektiboa, zitala izateaz gain, errepresorearen jarrera indartzen du. Gero eta argiago gelditzen da horrelakoetan nor tronpatzen den etsaiaz.

Gogora ekarri nahi dugu Txikitok, guztira, 35 urte daramatzala kartzelan, azken 12ak Espainiako Estatuan dagoen isolamendu modulurik gogorrenean. Mundu osoan zehar nekez aurkitzen dira horrelako kasuak. Militante gogorra eta duina da Iñaki, baina horrek ez du esan nahi bizi duen egoeraren arduraduna denik. Ezagutu ditugun beste kasu batzuekin alderatuz gero, iraingarria da bere kasuari egiten zaion zentsura. Agian izango da etsaiaren komunikabideen lan propagandistikoak aipatutako elkartasun selektiboa errazten eta bultzatzen duela.

Bukatzeko eta Txikitori ezartzen dioten isolamendua apurtzen laguntzeko, gutun bidez babesa eman diezaion gonbitea egiten diogu Euskal Herriari:

Iñaki Bilbao Goikoetxea

C.P. Puerto III
Ctra de Jerez-Rota, km 6
11.500 Puerto de Santa Maria (Cádiz)

Euskal Herria, 2019ko ekainaren 1a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

 

larunbata

« La solución a la liberación nacional de los pueblos catalán y vasco era similar a la de la cuestión colonial »


Gerra Zibila: "Viva Trotski" milizianoen blindatu batean
«

La coalición republicano-socialista gobernó las colonias españolas en Marruecos, como lo había hecho la monarquía, a través de la Legión Extranjera y de los mercenarios nativos. Los socialistas argumentaban que cuando las condiciones lo justificasen extenderían la democracia a Marruecos y le permitirían beneficiarse de las mejoras de un régimen progresista.

Trotsky y sus partidarios calificaron la posición socialista de acto de traición a un pueblo oprimido. Pero, incluso por la seguridad de las masas españolas, Marruecos debía ser liberado. Los especialmente viciosos legionarios y mercenarios que allí se criaban serían la primera fuerza en ser utilizada por un golpe reaccionario, y Marruecos su base militar para la reacción. Los obreros mismos debían luchar por la retirada inmediata de todas las tropas y la independencia de Marruecos, e incitar al pueblo marroquí a conseguirla. La libertad de las masas españolas estaría en peligro mientras las colonias no fuesen liberadas.

La solución a la liberación nacional de los pueblos catalán y vasco era similar a la de la cuestión colonial. (...)

—F. Morrow ; The Civil War in Spain — Towards Socialism or Fascism? (Pioneer Publishers, New York) https://www.marxists.org/archive/morrow-felix/1936/09/civilwar.pdf

osteguna

Ipar Amerikako komunistak: «Utzi ezazue Puigdemont Quebecen sartzen!»


 
Kanada, Quebec eta Estatu Batuetako prentsa komunistak Carles Puigdemont Quebecen sartzeko izan duen debekua gogor salatu du:

Kanadak buruzagi katalanaren sartzea galarazi du
Utzi ezazue Carles Puigdemont Quebecen sartzen!Independentzia Katalunia eta Quebecentzat!

2019-5-17

«

Quebec bezala, Katalunia hizkuntza eta kultura desberdin bat duen  nazio bat da eta baldintzarik gabe bere independentziaren alde gaude. Gainera, nazio hauen independentziak zartako bat joko lioke Estatu espainol eta kanadiarrari, langile orori mesede eginez, beraz. Marxistak askapen nazionalaren aldeko borroken defendatzaile zintzoak gara. Borroka hauek iraultza sozialistaren aldeko indar potentzial bat dira, eta langileriaren boterea ezarri dezakete —langileria delako munduko herri guztien benetako askapen nazional eta soziala gauzatu dezakeen indarra.
(...) Katalunian azken bi urteotan gertatutakoak frogatu du independentzia ez dela lortuko independentista burgesen maniobra parlamentarioen bidez, Madrili akordio batera heltzeko erregutzen dutelarik.

Workers Vanguard, 1155. alea, 2019ko maiatzaren 17a.


igandea

James P. Cannon zentralismo demokratikoa defenditzen



Zentralismo demokratikoak ez du bertuterik per se. Alderdi borrokalari baten printzipio jakin bat da, programa bakar baten inguruan elkartzen dena, iraultza bat gidatzea xede duena. Sozialdemokratek ez dute horrelako organizazio-sistemarik behar arrazoi oso sinple batengatik, ez dutelako iraultzarik antolatu nahi ”

—“Leninist Organization Principles”; James P. Cannon,   1953ko apirilaren 3a, Speeches to the Party (1973)

osteguna

Jim Robertson, agur eta ohore


Workers Vanguard, 2019ko apirilaren 19a:

JIM ROBERTSON

1928-2019

A

urreko astean, Jim Robertson, Estatu Batuetako Liga Espartakistaren eta Liga Komunista Internazionalaren sortzaile nagusia, zendu zen. 90 urte zeuzkan eta langile mugimenduaren parte izan zen 70 urtez. Amaiera arte Liga Espartakistaren (SL/U.S.) eta LKI Liga Komunista Internazionalaren buruzagitzaren laguntzaile gogotsu eta kide behar-beharrezko izan zen.


Bere heriotza galera izugarria da LKIrendako. Doluminak ematen dizkiogu Jim-en familiari eta bere lagun eta burkide ugariei.


Workers Vanguarden hurrengo ale batean Jim-en bizitza eta lana sakonago goraipatuko da, eta omenaldien berri emanen da halaber.
 
Workers Vanguarden 1153. alea. Itzulpen ez ofiziala.

Trotsky: « Askapen nazionalaren aldeko arma historikoa klase borroka bakarrik izan daiteke »





TROTSKY, INDEPENDENTZIA-ESKUBIDEAREN ALDE:


 

(...) proletalgoak arazo nazionala bere metodo propioen bitartez konpondu dezake eta konpondu behar du.

Askapen nazionalaren aldeko arma historikoa klase borroka bakarrik izan daiteke. (...)

 
Iraultzaile proletarioek ezin dute inoiz ahantzi nazionalitate zapalduen autodeterminazio-eskubidea, erabateko separaziorako eskubidea barne, ezta nazio zapaltzaileko proletalgoak nahitaezkoa duela autodeterminazio-eskubidea defenditzea, baita armak eskutan duelarik, hala behar izanez gero.

Tesiok zuzentasun osoz nabarmentzen dute Urriko Iraultzak Errusiako arazo nazionalari konponbidea eman ziola. Mugimendu demokratiko nazionalek berez ez zuten ahalmenik euren kabuz tsarismoaren zapalkuntza nazionala deuseztatzeko. Bakar-bakarrik nazionalitate zapalduen mugimenduak eta landako laborarien mugimenduak proletalgoari boterea hartzeko eta bere diktadura ezartzeko aukera eman ziotelako, afera nazionalak eta landa-eremuko arazoak konponbide erabakigarri eta ausart bat aurkitu zuten.

Baina boterea hartu nahi zuen proletalgoarekin bat egin baldin bazuten mugimendu nazionalek, politikoki posiblea izan zen boltxebikeek euren historia osoan zapaltzaile errusiarren aurkako borroka amorratu batean jardun zirelako, beti eta erreparorik gabe nazio zapalduen autodeterminazioari babesa eman ziotelarik, Errusiatik separatzekoa barne.

Leninek nazio zapalduekiko zuen politika, ordea, ez zuen zerikusirik epigonoenarekin [=stalinistenarekin]. Alderdi Boltxebikeak nazio zapalduen autodeterminazio-eskubidea klase borroka proletarioaren metodoekin defenditu zuen (...)

—Lev TROTSKY, militante boltxebikea: Letter to South African revolutionries



Boltxebikeak ministro kapitalisten kontrako eta sobieten boterearen aldeko pankartekin.
"Herrialde guztietako proletarioak, elkar zaitezte!" zenbait hizkuntzatan duen bandera bat ere badaramate.

astelehena

Sarraski faxista Zeelanda Berriko musulmanen aurka


Bilbo (Bizkaia), 2019/api./13
Zipaioak Vox babesten. Euskal Herrian zein antipodetan,
polizia eta faxistak klase kapitalistaren zaindari.
 
 
SARRASKI FAXISTA AOTEAROAKO MUSULMANEN AURKA

(itzulpen ez ofiziala)

Liga Komunista Internazionala:


 

Ōtautahi kolpatu duen sarraskiak autodefentsa armaturako eskubidearen beharra azaleratzen du, hain zuzen ere. Armen gaineko kontrolak langileek eta zapalduek euren burua defenditzeko duten gaitasuna deuseztatzen du. Burgesia —esplotatzaileen klase ñimiñoa— aberastasun eta berdintasun eza izugarri baten gainean dago kokatua. Beraien aberastasuna eta mozkinak —esplotatuen lanaren lepotik xurgatuta— defenditzea da euren asmoa, eta beraz, biolentziaren bitartekoen monopolioa Estatu kapitalistaren eskutan mantendu nahi dute.

Australian gertatu bezala, Zeelanda Berriko kapitalismoa jatorrizko populazioa konkistatuz eta desjabetuz sortu zen. Su-armei esker, neurri batean, maoriek hobeki defenditu ahal izan zuten euren burua  britainiar kolonizatzaileen aitzinean Zeelanda Berriko Gerretan. Gaur egun maoriak ia populazioaren %15 dira, Zeelanda Berriko proletalgoaren parte inportante bat osatzen dutelarik. Aldi berean, aparteko zapalkuntza bat pairatzen dute, etxebizitza-gabezia, pobrezia eta langabezia-tasa hagitzez handiagoak jasan behar dituzte, eta horretaz gain, Estatu arrazistaren gehiegikeriak eta bortxa. 2007an, lege “antiterrorista”z baliatuz zenbait militante maori atxilotu zituzten akusazio faltsupean. Zeelanda Berriko kapitalismoa suntsitzeko gakoa herri maoriaren berdintasunaren eta justiziaren aldeko borroka izanen da. Lider komunista maoriak etorkizuneko borroka iraultzailearen abangoardian izanen dira. (...)

Liga Komunista Internazionala / Spartacist League Of Australia (Workers Vanguard, 2019/4/5); itzulpen ez ofiziala.

osteguna

Trotsky: «Botoa ez da erabakigarria klase borrokan»


 
 
“Momentuz, faxisten indar nagusia zenbakietan dago. Bai, bozka asko jasotzen dituzte. Baina botoa ez da erabakigarria klase borrokan. Faxismoaren armada nagusia beti burgesia-txikiak eta klase ertain berriak osatzen du: hirietako artisau eta merkatari txikiak, funtzionarioak, enplegatuak, pertsonal teknikoa, intelektualak, pobretutako nekazariak. Hauteskunde estatistikaren balantzan, mila boto faxista mila boto komunista bezainbesteko pisua dute. Baina borroka iraultzailearen balantzaren plateretan, lantegi handi bateko mila langileren indarra ehun bider handiagoa da mila funtzionarioren, ministerioetako enplegaturen, euren emazte eta euren amaginarreben botoa baino.”
—Lev TROTSKY, Alemania, nazioarteko egoeraren giltza (1931)