Zentristak |
Seccion Bolchevique-Leninista de España:
NORENA DA ERRUA?
«POUMek marxistatzat du bere burua, baina sekula ez da izan, sekula trotskista izan ez
den bezala. Beren buruzagiak marxismo iraultzailearen eta erreformismoaren
artean kulunkatu dira beti»
«“gobernuen aurkakoek” gobernu
(burgesean) sartzea eskatzen dute, “antimilitaristek” armada (burgesean)
ordezkaritza izatea eskatzen dute, “antipolitikoek” buru-belarri sartu dira
politika (burgesean). Ministro eta buruzagi anarkistek beren jarrera zuritzen
saiatu dira»
I
|
raultzaile
kontsekuente orok emaitza tamalgarri horretara iristeko nola izan den posible
galdetzeko eskubidea du. Bistan da espainiar herriak ez duela errurik, batez
ere proletalgoari dagokionez, inoiz ez bezalako heroismoz borrokatu duelako,
botere guztia beren buruzagien esku utziz. Baina azken horiek, euren boterea
burgesiaren hondakinen aurka erabili beharrean, nahita partekatu zuten berekin,
Companys, Tarradellas eta abarri beren indar eta ospearen parte bat emanez. CNT
eta POUM gobernu burgesean sartu ziren, hots, klase-kolaborazioari ekin zioten. Esplotatzaileen eta esplotatuen arteko batasuna gauzatzea
nahi izan zuten, ura eta sua elkartzea bezain zaila dena.
Azken hamabi hilabeteetan
egin duen politikagatik, ukaezina da CNTk frogatu duela gaitasunik ez duela
langileak behin-betiko garaipenera gidatzeko. CNTk arlo ekonomikoan egin duen
lana gutxiestetik urrun gaude, bere ahalmen eraikitzailea frogatzeko gai izan
delako. Baina bestalde, praktikan egiaztatu du, ondo beharrez eginagatik ere,
ezinezkoa dela sozialismoa eraikitzea klase-etsaiaren ordezkariei botere politikoa uzten bazaie.
Langile anarkistei izua
sortarazten die “botere” hitzak, eta baita “politiko” hitzak ere. Baina
halabeharrezko litzateke, aurreiritziak bazterrean utziz, ulertuko balute
“botere politikoa” armadaren, poliziaren, administraritzaren eta abarren
zuzendaritza besterik ez dela. CNTren apolitizismoak ez du eragin politikaren desagerpena, baizik-eta auzi publikoen kudeaketa
PSUCeko atzerakoien, edo Esquerra-ren edo beste batzuen esku uztea soilik.
CNT-ren antiestatismoak ez du eragin estatuaren abolizioa, baizik-eta
estatuaren indar hertsatzaile guztiak (polizia, armada, espetxeak)
proletalgoaren eskutatik burgesiarenetara joatea soilik. CNTren antimilitarismoa utopikoa dela ikusi da. Auzi guztia armada
jeneral burgesen edo, aldiz, proletalgoaren konfidantzazko diren buruzagien
agintepean dagoen jakitean datza. Baina ministro cenetistak, “antimilitaristak”
teorian, militarizazio burgesaren aldeko dekretua sinatu dute. CNTren antiautoritarismoak ez ditu tiranoak deuseztu, aldiz, tirano berriek
tirano zaharren lekua hartzea eragin du zeharka.
Laburtuz, CNT
proletalgoaren diktaduraren aurka dago. Baina hori herri langilearen gehiengo
zabalak botereaz jabetzea baino ez du esan nahi, burges gaizkile bakar batzuen
aurka joz eskubide politiko guztietaz gabetuz, bestela botereaz jabetuko
liratekeelako kontrairaultza sustatzeko. Proletalgoaren diktadura langileen-,
nekazarien- eta soldaduen- komiteen bitartez gauzatutako benetako
langile-demokrazia baino ez da. “Diktadura ororen” aurkako teoria anarkista negargarriak,
ondorio bezala, gaur egun burgesiaren diktadura bortitzaren-pean egotea eragin du.
Burkide anarkistak! Onartu behar duzue, errealitatearen beharren aurrean,
CNTk eta FAIk beren teoria guztiak sakrifikatzera behartuak izan direla: “gobernuen aurkakoek” gobernu
(burgesean) sartzea eskatzen dute, “antimilitaristek” armada (burgesean)
ordezkaritza izatea eskatzen dute, “antipolitikoek” buru-belarri sartu dira
politika (burgesean). Ministro eta buruzagi anarkistek beren jarrera zuritzen
saiatu dira, zintzotasunagatik beren printzipio propioak sakrifikatzera iritsi
direla esanez. Baina, zertarako dira iraultza batean erabili ezin diren “printzipio
iraultzaileak”? Pikutara bidali eta beste batzuk bilatu behar dira!
POUMek, CNT eta FAIrekin
alderatuta, bigarren mailako papera besterik ez du izan proletalgoaren
zuzendaritzan. POUMek marxistatzat du bere burua, baina sekula ez da izan, sekula trotskista izan ez den bezala. Beren
buruzagiak marxismo iraultzailearen eta erreformismoaren artean kulunkatu dira
beti. Beren ekintzak eta hitzak beti erakutsi dute kontraesan nabarmen bat.
Teorian, POUM, proletalgoaren diktaduraren aldeko zen. Praktikan gobernu
burgesean sartzen zen. Hitzez, POUM, armada politiko iraultzaile baten aldeko
zen; baina ekintzez, militarizazioaren dekretua sinatu zuen. Hitzez, maiatzaren
3ko borroka goretsi du, baina borrokaren unerik gorenean, eta artean inongo
emaitzarik lortu ez zelarik, langileek barrikadak utzi zitzaten aholkatu zuen,
CNTk eta FAIk bezalatsu. POUMek bere tesietan soldadu-komiteen beharra
aitortzen zuen, baina beren buruzagiek trotskistak kanporatzen zituzten beren
lerro propioetan sortzen saiatzen zirelako. POUM Internazional berri baten alde
agertzen zen, baina inoiz ez zuen biltzar bat antolatu auzi hori
eztabaidatzeko.
Erreakzioak POUM zapaldu
du, proletalgoak ezertxo ere egin gabe. Iraultzaile orok —langile zintzo oro
barne— POUMeko burkide guztiak defendatzeko betebeharra du. Baina era berean
honako gogoeta hau egin behar du: POUMek ez du proletalgoa zuzentzeko lana
burutzen jakin. Beti CNTren buruzagien atoian joan da. Politikoki hain itsua
izanda ez du ezta bere defentsa propioa antolatzen jakin. POUMen heriotza
goiztiarra izan da, proletalgoak porrot erabakigarri bat jasan baino
lehenagokoa.
Iragan den urtearen
ikasbide inportanteena hau da: proletalgoak, bere heroismoa eta borrokarako
gogoa hainbeste aldiz erakutsi duenak, ez du zuzendaritza trebe bat izan. Armada heroiko bat eraiki du, baina Estatu Nagusirik
gabekoa, eta bere gabezia dela-eta bere indarrak sakabanatu egin ziren
nahitaez. Bere berehalako zeregina —borrokan murgildurik— zuzendaritza berri bat sortzea da, benetako
alderdi iraultzaile marxista berri bat izan behar duena ezinbestez, akats zahar eta krimen zaharren zamarik ez
duena, oportunismo ororen eta kontziliazio gogo guztietaz libratu dena, bere barne demokraziak pentsamendu-askatasuna eta
ekintza disziplina zorrotzena bermatzen duelarik. Alderdi berri horren
elementuak jada existitzen dira. POUMeko hondarren artean aurkitzen dira (non Komite
Exekutiboaren koldarkeria zorrozki kritikatzen zuen fakzio ezkertiar bat sortu
zen), baita anarkisten artean (batez ere “Durrutiren Lagunen” artean) eta
Juventudes Socialistasen artean ere (non burkideak stalinisten ibilbide
kontrairaultzailearen aurka altxatzen diren). Gogo iraultzaileaz adoreturiko
burkide horiek ez dituzte oraindik atera beren esperientzia garratzaren azken
ondorioak. Trotskistekin argi eta garbi elkarlanean aritzeaz zalantza egiten
dute, jakinaren gainean edo ez, stalinistek trotskisten aurka zabaltzen
dituzten kalumnia ikaragarrien eraginpean daudelako. Horrexegatik, hain zuzen
ere, are beharrezkoagoa da herriari argitzea zer den trotskismoa.