Gerra zibileko irudia (1936-1939): CNT-FAI, POUM eta Trotskyren aldeko margoketak |
"Zer nahi dugu guk,
trotskistok?" (1)
1.- Faxismoa deuseztu bide eraginkor
bakarrarekin, iraultza proletarioarena. Faxismoaren sustraiak errotik atera,
demokrazia burgesaren lur ustelduan hazten baitira. Erregimen kapitalista suntsitu
nahi dugu behin-betiko,
desjabetzaileak desjabetzearen aldekoak gara, era berean, estatu aparatu zaharra
guztiz birrintzearen aldekoak gara. Aldi igarokor batez proletalgoaren diktadura
eraiki nahi dugu, burgesiaren hondakinen aurka esklusiboki zuzenduko dena, zeren
horiek, atzerriko kapitalisten laguntzaz, jabetza pribatua eta erregimen
burgesa berrezartzen saituko dira. Saialdi horren adibiderik garbiena egun
espainiar burgesiak, eta batez ere PSUCek, egiten dituzten azpijoko
lotsagarriak dira. Proletalgoaren diktadura, ezer baino lehenago, langileen
demokrazia izango da, diruaren pribilegioak desagertuko direlako, eta langileak,
esplotazio kapitalistatik aske, beren patua eurek beraiek erabakiko dute.
—SBLE,
Sección Bolchevique Leninista de España (por la IV Internacional): ¡A pesar de
todo, viva la revolución española! (19 de julio de 1936 – 19 de julio de 1937); 1937ko uztailaren 19a