Francisco Francoren Valle
de los Caidos eta abarren eztabaida puri-purian dagoelarik, EE.BB.etako
manifestari anti-arrazistek Ipar Karolinako “Silent Sam” monumentu konfederatua
(hots, esklabista) heldu eta lurrera bota dute. Ekintza bikaina!
asteartea
Iñigo Cabacas, Aitor Zabaleta, Felix Gonzalez Rojo: Gogoan zaituztegu!
![]() |
"Iñigo gogoan JUSTIZIA! LAB, CGT, ESK, CNT" |
Laster beteko dira 20 urte faxistek Aitor
Zabaleta Kortazar hil zutela.
Jakina denez, Aitorren zaletasun bat futbola zen, eta Espainiara joatea erabaki
zuen txuri-urdinak animatzeko asmoz Atletico Madrilen kontrako partidan. Baina
han, Vicente Calderonen, hiltzaile arrazisten labankadek Aitorren bizitza
zapuztu zuten, bere burua defenditzeko aukerarik izan barik. Aitor Zabaletaren
“krimen” bakarra euskalduna izatea izan zen.
Antzeko zerbait gertatu zitzaion Iñigo Cabacasi. Poliziek —hots, faxisten lagunek— Iñigo erail zuten
Bilbon, eta (beste behin ere) bere burua defenditzeko aukerarik izan barik.
Gaur egun Iñigo Cabacasen lagunek hedabide burgesen zurikeria eta espainiar
erresumako epaileen eta polizien jarrera harroputza jasaten jarraitzen dute.
Nahiko ezagunak dira faxisten eta Ertzaintzaren bi
hilketa hauek, baina euskal futbolak jasan duen beste egoera lazgarri bat
gogoratu behar da. Denborak ez dezala oroimena estali.
30eko hamarkadan, prozesu iraultzailearen ondorioz, Borboien klanak boterea galdu eta
espainiar bigarren errepublika burgesa sortu zenean, futbol taldeek sinbolo
monarkikoak kendu zituzten euren klubetako ezkutuetatik, eta halaber, “real”
tituloa ezabatua izan zen. Labur esanda: Sociedad
de Foot-ball de San Sebastian izenarekin jaio zen klubari “real” titulua ipini
zioten ondoren; baina errepublikaren garaian Donostia Football Club
izena hartu zuen, ...Francok bere
izen monarkikoa berrezarri zuen arte.
Errepublikako garai horretan Donostia Foot-ball Club-eko atezain
zen Felix Gonzalez Rojo (edo Felix
Salvador Gonzalez Rojo). 1913ko ekainaren 23an jaio zen errenteriar
hau. 1933-36 bitartean jokalari
txuri-urdina izan zen, eta futbolaria izateaz gain metalgintzako langile bat zen,
U.G.T.ko afiliatua. Milizianoa izan zen ”Rojo” Gerra Zibilean, erreakzionario
karlisten eta faxisten aurrean Gipuzkoaren defentsan armak eskutan parte hartu
zuelarik. Tamalez, atxilotua izan zen eta Logroñoko eta Ondarretako
presondegietatik pasa ostean indar frankistek 1939ko azaroaren 18an fusilatu
zuten.
Aitor Zabaleta,
Iñigo Cabacas, Rojo, ...herriak ez du barkatuko!![]() |
Felix Gonzalez Rojo kamerari begira, zigarroa erretzen. 1936an, Irungo defentsan, Gerra zibilean. (Jmz. de Aberasturiren arabera; 1996) |
CRITICA: "Infiltrado en el KKKlan" (BlacKkKlansman)
Spike Lee-ren lanak kritika latza jaso du polizia zuritzeagatik.
Hemen irakurri daiteke: https://www.icl-fi.org/english/wv/1139/blacKkKlansman.html
Hemen irakurri daiteke: https://www.icl-fi.org/english/wv/1139/blacKkKlansman.html
![]() |
KKK |
![]() |
Nazi & Ertzaintza |
LA FIESTA DE LA RAZA (Julio A. Mella)
![]() |
12 de octubre: "ELS MOSSOS PROTEGEIXEN ELS FEIXISTES" |
ARRAZAREN EGUNA
JULIO ANTONIO MELLA
(PCC, Partido Comunista de Cuba)
1928ko urria.
B
|
este behin ere Amerikako gachupin
nostalgikoek beren eguna ospatu dute; merkatariek, partikularrek, espartinen
industrialek eta idazle iberoamerikanistek fronte bakar bat osatu dute errege
tuberkulosoa, Primo de Rivera mozkortia eta «kondairetako Espainiak Amerika
indiarrean egin dituen lori zibilizatzaile handiak» laudatzeko.
Beharrezkoa
da teoria guzti horri aurre egitea, kontinente honetan espainiar inperioak utzi
dituen hondarretatik bizitzeko interesa dutenei —hots, guakamaioen koloreko
banderaren gibelean izkutatzen diren merkatariei, lur-jabe handiei edo idazle
hauei— euren burua zuritzeko besterik ez du balio-eta.
Espainiari
ez diogu ezer zor. Aldiz, Espainia dago gurekin zorretan. Edozein historiari
erreparatuz gero, konturatuko gara Espainiak urrea, zilarra eta indiarren lana andanaka
lapurtu zizkigula. Erlijio batekin ordaindu zigun, eta horixe da dena. Herrien
balantza ekonomikoan fitsik ez du balio erlijioak. Bai, Espainia da gure
zorduna. Pertsona zintzoak jakin behar du Espainiak zenbait urtez Europan izan
zuen nagusitasuna lortzeko aukera izan bazuen, hori gure aberastasunei esker,
gure produkzio-ahalmenari esker izan zela bakarrik. Espainiar burgesiak
Amerikari esker lortu zuen bere garapena. Burgesia honen metatze kapitalista
primitiboa guri esker izan zen, baina, ondotik, burgesia honek ez zuen bere
burua babesteko gaitasunik izan Ingalaterraren eta Frantziaren aurrean: hain
zen ezgauza! Zer irakatsi behar zigun berak, bada?
Aldiz,
akiturik uzten gaitu. Gure oreka ekonomikoa bermatzeko ahalmenik gabe.
Etnikoki, ergelkeria bat da esatea «Urriaren Hamabiaren arraza» bat existitzen
dela. Batasun etniko berri batetarantz baldin bagoaz ez da Espainiarengatik
ezta espainolekin: «arraza bat»en inguruan hitz egitea eta kontzeptu hori
erregearekin, Primo [de Rivera]-rekin eta burgesia gachupina zaharrarekin lotzea
egiazko arraza amerikarretik benetan existitu daitekeena kalumniatzea da: hots,
milioika proletario esplotatu kalumniatzea da.
Urriaren
Hamabia? Espainia, amerikarren obrari eta aberastasunari esker, Nazio izatera
heltzeko aukera izan zuen eguna.
Burges
gachupinoek ospatu eta zuritu dezatela euren jaieguna. Guk —gertaera horiek
argi eta garbi ulertzen ditugulako—proletalgo espainolak euren apaizak, euren
nobleak, euren militarrak, euren burgesak harrapatu eta sarraskitu ditzatela gura
dugu, Amerikako Konkistaren garai zibilizatzailean egin ohi zen bezala...
Eta
erregearekin zer? Ez da akabatu behar. Aski da erregimen sozialistak Escorialaren
Museora lekualdatzen badu. Jadanik momifikatua dago-eta.
—Julio Antonio Mella, PCC. 1928ko
urria.
LA FIESTA DE LA RAZA
JULIO ANTONIO MELLA
JULIO ANTONIO MELLA
(PCC, Kubako Alderdi
Komunista)
1928ko urria.
U
|
na vez más los nostálgicos
gachupines de la América han festejado su día; comerciantes, particulares,
industriales de alpargatas y escritores iberoamericanistas han hecho un frente
único para elogiar al rey tuberculoso, al borracho Primo de Rivera y a «las
grandes glorias civilizadoras de la España legendaria en la América india».
Necesario
es contrarrestar toda esta teoría que no tiene más fin que el hacerse
propaganda los interesados en vivir del resto del imperio español en este
continente: los comerciantes, latifundistas o escritores que se cobijan todavía
bajo la bandera color de guacamayo.
A
España no le debemos nada. Ella es la que está en deuda con nosotros. Véase
cualquier historia y se comprenderá que España nos extrajo muchos millones en
oro, plata y trabajo indio. Nos pagó con una religión y eso es todo. En la
balanza económica de los pueblos la religión vale menos que el agua. Sí, España
es nuestra deudora. Cualquiera que sea honesto sabrá que si España pudo tener
la hegemonía que por varios años tuvo en Europa se debe exclusivamente a
nuestras riquezas, a nuestra capacidad para producir. Si la burguesía española
se desarrolló fue por esta América. Nosotros permitimos la acumulación
capitalista primitiva de esa burguesía que no supo defenderse de Inglaterra y
Francia después: ¡tanta era su incapacidad! ¿Qué nos iba entonces a enseñar?
Por
el contrario, nos deja exhaustos. Incapacitados para crear nuestra estabilidad
económica. Étnicamente, resulta estúpido decir que hay «la raza del Doce de
Octubre». Si vamos hacia una nueva unidad étnica no es por España ni con los
españoles: hablar de «la raza» y unir este concepto al rey, a Primo [de Rivera]
y a la caduca burguesía gachupina es calumniar lo que puede haber de verdadera
raza americana: millones de proletarios explotados.
¿Doce
de Octubre? El día que España pudo ascender a Nación por la obra y la riqueza
de los americanos.
Festejen
su día, mixtificándolo, los burgueses gachupines. Nosotros, con una concepción
clara de los hechos, solo hacemos votos por el advenimiento del día en el que
el proletariado español tome sus curas, sus nobles, sus militares, sus
burgueses y haga con ellos una de esas matanzas que se acostumbraban en la
América durante el período de la Conquista...
¿Y el
rey? No debe ser muerto. Basta con que el régimen socialista lo traslade al
Museo del Escorial. Ya está momificado.
Julio Antonio Mella, octubre de 1928 .
igandea
larunbata
ARRAZAREN EGUNA (Julio A. Mella)
![]() |
Ameriketako inbasioa Diego Riveraren mural baten arabera. |
ARRAZAREN EGUNA
JULIO ANTONIO MELLA
(PCC, Partido Comunista de Cuba)
1928ko urria.
B
|
este behin ere Amerikako gachupin nostalgikoek
beren eguna ospatu dute; merkatariek, partikularrek, espartinen industrialek
eta idazle iberoamerikanistek fronte bakar bat osatu dute errege tuberkulosoa, Primo de Rivera mozkortia eta «kondairetako Espainiak Amerika indiarrean egin dituen
lori zibilizatzaile handiak» laudatzeko.
Beharrezkoa
da teoria guzti horri aurre egitea, kontinente honetan espainiar inperioak utzi
dituen hondarretatik bizitzeko interesa dutenei —hots, guakamaioen koloreko
banderaren gibelean izkutatzen diren merkatariei, lur-jabe handiei edo idazle
hauei— euren burua zuritzeko besterik ez du balio-eta.
Espainiari
ez diogu ezer zor. Aldiz, Espainia dago gurekin zorretan. Edozein historiari
erreparatuz gero, konturatuko gara Espainiak urrea, zilarra eta indiarren lana andanaka
lapurtu zizkigula. Erlijio bat eman zigun trukean, eta horixe da dena. Herrien
balantza ekonomikoan fitsik ez du balio erlijioak. Bai, Espainia da gure
zorduna. Pertsona zintzoak jakin behar du Espainiak zenbait urtez Europan izan
zuen nagusitasuna lortzeko aukera izan bazuen, hori gure aberastasunei esker,
gure produkzio-ahalmenari esker izan zela bakarrik. Espainiar burgesiak
Amerikari esker lortu zuen bere garapena. Burgesia honen metatze kapitalista
primitiboa guri esker izan zen, baina, ondotik, burgesia honek ez zuen bere
burua babesteko gaitasunik izan Ingalaterraren eta Frantziaren aurrean: hain
zen ezgauza! Zer irakatsi behar zigun berak, bada?
Aldiz,
akiturik uzten gaitu. Gure oreka ekonomikoa bermatzeko ahalmenik gabe.
Etnikoki, ergelkeria bat da esatea «Urriaren Hamabiaren arraza» bat existitzen
dela. Batasun etniko berri batetarantz baldin bagoaz ez da Espainiarengatik
ezta espainolekin: «arraza bat»en inguruan hitz egitea eta kontzeptu hori
erregearekin, Primo [de Rivera]-rekin eta burgesia gachupina zaharrarekin lotzea
egiazko arraza amerikarretik benetan existitu daitekeena kalumniatzea da: hots,
milioika proletario esplotatu kalumniatzea da.
Urriaren
Hamabia? Espainia, amerikarren obrari eta aberastasunari esker, Nazio izatera
heltzeko aukera izan zuen eguna.
Burges
gachupinoek ospatu eta zuritu dezatela euren jaieguna. Guk —gertaera horiek
argi eta garbi ulertzen ditugulako—proletalgo espainolak euren apaizak, euren
nobleak, euren militarrak, euren burgesak harrapatu eta sarraskitu ditzatela gura
dugu, Amerikako Konkistaren garai zibilizatzailean egin ohi zen bezala...
Eta
erregearekin zer? Ez da akabatu behar. Aski da erregimen sozialistak Escorialaren
Museora lekualdatzen badu. Jadanik momifikatua dago-eta.
—Julio Antonio Mella, PCC. 1928ko
urria.
![]() |
Manifestación trotskista en EE.UU. en defensa de la revolución cubana y la URSS y por la victoria militar de los izquierdistas salvadoreños. |
![]() |
Labor Defender: "J.A. MELLA MURDERED by Dollar Terror" |
asteartea
"Афганистан, сплоченность в борьбе" (1982) | "Afganistan, elkartasuna borrokan" (1982)
Afganistango Errepublika Demokratikoari buruzko bideo sobietarra:
https://www.net-film.ru/film-8640/?search=qafghanistan%201982
Brutal represión contra la huelga de Amazon | Amazoneko grebaren aurkako errepresio bortitza
Grande-Marlaska —actual capo del Ministerio del Interior español, y antiguo inquisidor acusado de amparar violaciones y torturas a ciudadanos de la nación vasca— a soltado a sus elementos policiales y fascistas para atacar tanto a la huelga de Amazon (hay heridos y detenidos, entre ellos un militante del PCPE) como a los periodistas de la nación catalana. El régimen español, ahora con el socialborbónico Perro Sánchez como capo de gobierno, actúa como falange de la burguesía y como carcelero mayor de las naciones oprimidas.
"QUEBECen INDEPENDENTZIAREN ALDE !"
Quebeceko komunistak :
La Riposteren mozorroaren
atzean: ez sozialismorik ezta independentziarik ere
Alderdi
leninista baten alde!
Quebecen independentziaren alde!
·
Leninismoa eta arazo nazional quebectarra
·
Klase-independentzia errenditze oportunisten aitzinean
·
Eskozia, Katalunia: La Riposte bere kontraesanetan
hondoratzen da
·
Fightback: Kanadako batasunaren tribuna, “101” legearen
kontra
“
|
Kanadar
Estatuaren sustraietan dago Quebecek jasaten duen zapalkuntza, uztarpe
anglofonotik askatzeko borroka beti izan delarik klase borroka sustatzeko indar
eragile handi bat. Kanadan eta Quebecen iraultza antolatzeko, arazo
estrategiko nagusia arazo nazionala da. Ligue Trotskyste-ren programaren muinean
dago askapen nazionalaren eta Quebeceko errepublika proletarioaren aldeko engaiamendua.
Borroka hau aitzina eramateko, boltxebikeen ereduan oinarrituriko alderdi bat
eraikitzea da gure xedea, alderdi burges eta erreformista guztiekiko
independentea dena. Errusiar Iraultzaren ikasbidea segituz eta proletalgoaren
diktaduraren alde borrokatuz, langileriak eta zapaldu orok emantzipazioa
erdietsi dezakete.
—République ouvrière, 2018ko ekaina.
astelehena
Greziako komunistak mazedoniarren autodeterminazio eskubidearen defentsan
Greziako trotskistek artikulu hau argitaratu dute prentsa komunistan (http://www.icl-fi.org/greek/ob/4/macedonia.html).
Ingalaterrako prentsak egindako
itzulpena ere eskuragarri dago (http://www.icl-fi.org/english/wh/242/macedonia.html).
![]() |
Greziako nazionalistak |
Liga Komunista Internazionala:
Bizi bedi Balkanetako federazio sozialista!
GREZIA: FRENESI CHAUVINISTA
MAZEDONIAREN KARIETARA
·
Greziako gutxiengo
mazedoniarraren autodeterminazio eskubidearen alde!
·
KKE: bertze behin ere
burgesiaren zerbitzura
·
Mazedonia: froga
erabakigarria Greziako iraultzaileentzat
·
Balkanetako federazio
sozialistaren alde
osteguna
Engels et la libération des femmes
![]() |
Exèrcit Popular d'Alliberament |
“
|
il apparaît que l'émancipation de la femme, son égalité de
condition avec l'homme est et demeure impossible tant que la femme restera
exclue du travail social productif et qu'elle devra se borner au travail privé
domestique. Pour que l'émancipation de la femme devienne réalisable, il faut
d'abord que la femme puisse participer à la production sur une large échelle
sociale et que le travail domestique ne l'occupe plus que dans une mesure
insignifiante. Et cela n'est devenu possible qu'avec la grande industrie
moderne qui non seulement admet sur une grande échelle le travail des femmes,
mais aussi le requiert formellement et tend de plus en plus à faire du travail
domestique privé une industrie publique.
— Engels: L'origine de la famille, de la
propriété privée et de l'Etat
"Brebeta euskaraz! Zientzietan ere euskaraz!"
«Zientzietan ere euskaraz!» oihuak entzungai Errektoretzaren atarian #BrebetaEuskaraz pic.twitter.com/XGHDuQSKjQ— Iurre Bidegain (@Iurrebidegain) 4 de julio de 2018
asteartea
astelehena
Lenin, jakobinoen defentsan
![]() |
Lenin: “Normala da
burgesiak jakobinoak gorrotatzea”
H
|
istorialari burgesen iduriko, jakobinismoa erorialdi bat da (“behera” egitea da). Historialari
proletarioen iduriko, klase zapaldua askatzeko borrokaren puntu gorenetako bat da.
Jakobinoek iraultza demokratiko baten alde eta errepublikaren aurkako monarken
koalizio bati erresistitzeko eredurik hoberena eman zioten Frantziari. Ezin izan
zuten garaipen osoa lortu, batez ere 18. mendeko Frantzia inguratzen zuten herrialdeak
atzeratuegi zeudelako, eta Frantziak bera ere sozialismoa eraikitzeko oinarri
materialik ez zuelako, bankurik ez zelako, ezta partzuergo kapitalistarik, ezta
makinak eraikitzeko industriarik, ezta trenbiderik.
20. mendeko “jakobinismoa”, Europan edo
Europa eta Asiaren arteko mugetan, klase iraultzailearen agintea, hots,
proletalgoaren agintea esan nahiko luke, eta nekazari txiroen laguntzaz, oinarri
materialen existentzia aprobetxatuko luke sozialismorantz joateko; ez luke
bakarrik 18. mendeko jakobinoek eman zituzten gauza handi, suntsiezin eta ahaztezinak
eskainiko, baizik-eta, mundu osoan zehar, langileen garaipen iraunkor bat lortuko
luke.
Normala da burgesiak jakobinoak
gorrotatzea. Normala da burgesia-txikia haien beldur izatea. Proletarioek eta
klase-kontzientziadun langileek konfiantza osoa dute klase iraultzaile eta
zapaldua boterearen jabe izatera helduko dela, eta hauxe da, hain
zuzen ere, jakobinismoaren esentzia, egungo krisiaren irtenbide bakarra,
hondamendi ekonomikoari eta gerrari amaiera emateko modu bakarra.
—Lenin: ¿Puede
asustarse la clase obrera con el “jacobinismo”?
Pravda,
90. alea, 1917ko ekainaren 7a (ekainaren 24a)
osteguna
Bukharin: Materialismoa eta idealismoa filosofian
—Nikolai Bukharin—
Materialismo historikoaren teoria
MATERIALISMO DIALEKTIKOA
Materialismoa eta idealismoa filosofian: objektibotasunaren arazoa
Itzulpena:
trotskistak.blogspot
(...)
J
|
ainkoak ez du ezartzen giza nahimena,
kanpoko kausen eta giza organismo propioaren baldintzen menpe dago. Hemen
arazorik handienaren aurrean gaude, milaka urtez gizakien pentsamenduaren kezka
iturri izan dena: materiaren eta espirituaren arteko harremanaren arazoa, hau
da, kaleko hizkeran adieraztearren, “gorputzaren” eta “arimaren” arteko
harremana. Orokorrean, bi fenomeno mota bereizten ditugu. Batzuk hedadura bat
dute, espazio bat okupatzen dute, gure zentzuen bitartez sumatu ditzakegu;
ikus, entzun, sentitu, dastatu eta usaindu ditzakegu; fenomeno material gisa ezagutzen
ditugu. Besteak ez dira espazioan hedatzen, eta ezin dira, ondorioz, sentituak
ezta ikusiak izan. Horiek dira, adibidez, giza gogamena, borondatea edota
sentsazioak. Baina inork ezin du hauen existentzia zalantzan jarri. Descartes-ek
egitate hori giza existentziaren frogatzat hartu zuen, hain zuzen ere. Hortaz,
zera esan zuen: “Cogito, ergo sum” (Pentsatzen dut, beraz banaiz). Aldiz, giza
pentsamendua ezin da ukitu ezta ikusi; ez du kolorerik eta ezin da zuzenean
metrotan neurtu. Fenomeno hauei “psikikoak” edo “espiritualak” esaten diegu. Zein
harreman mota ote dago bi fenomeno hauen artean? Zein ote da “gauza guztien
printzipioa”: espiritua edo materia? Zein da jatorrizko fenomenoa? Zein oinarrizkoa?
Materiak sortzen ote du espiritua edo alderantziz da? Zein harreman mota dago
elkarren artean? Horixe da filosofiaren funtsezko arazoa, eta erantzunak
zientzia sozialen alorreko arazo anitzei eragingo dio.
Hartu
dezagun afera hau ikuspuntu posible guztietatik. Deus baino lehen, onartu behar
dugu gizakia naturaren parte dela. Ezin dugu ziurtatu beste planeta batzutan
giza-organizazioa gainditzen duen izakirik existitzen ote den, baina planeten
kantitatea kontutan hartuz, baliteke hala izatea. Baina guretzat ebidentea da
“gizakia” delakoa (Pascal-en “ihi pentsalaria”) ez dela jainkoaren sorkuntza
bat, mundutik at dagoena, beste unibertso misteriotsu eta ezezagun batetik
proiektatu dena. Natura-zientziek, ordea, gizakia naturaren parte dela eta lege
orokor batzuen menpe dagoela erakusten digute. Ezagutzen dugun mundu honi so
eginez gero, ikusten dugu fenomeno psikikoak, espiritua delakoaren fenomenoak, fenomeno
guztien artean, parte infinitesimal bat besterik ez direla. Badakigu,
halaber, gizakia beste animalia
batzutatik datorrela, eta, azken batean, izaki bizidunak Lurrean agertu zirela
denbora jakin baten ondotik. Lurra oraindik eguzkiaren antzeko suzko esfera bat
zenean, hozte prozesua baino lehenago, ez zegoen bizitzarik bere gainazalean,
ezta inongo motako izaki adimendunik. Natura hilaren eboluziotik sortu zen
natura organikoa, pentsatzeko gai den forma bat sortu zelarik. Lehenbizi
materia existitu zen, pentsatzeko gai ez zena, eta hortik sortu zen materia adimenduna,
gizakia, alegia. Hori horrelaxe izan bazen —eta natura-zientziek horrela izan
zela esaten dute— ebidentea da materiak espiritua sorrarazi zuela, eta ez espirituak
materia. Ez dugu ezagutzen seme-alabarik beraien gurasoak baino lehenago
existitu direnik. Espiritua ondoren agertzen da. Beraz, ondorengotzat hartu
behar dugu, eta ez aitatzat, gauza “espiritualen” jarraitzaile sutsuegiek nahi
duten bezala.
Badakigu,
halaber, “espiritua” ez dela agertzen harik eta “materia modu jakin batean
organizatu” ez den arte.
Zero batek
ezin du pentsatu, hutsik dagoen zerbaitek ezta ere, “espirituak” ezta ere
materiarik gabe. Gizakion garunak du —giza-organismoaren parte dena—pentsatzeko
ahalmena; eta giza-organismo hau modu ikaragarri konplexuan organizaturiko
materia da.
Gainera,
bistan da, esandako arrazoiengatik, materia existitu daitekeela espiriturik
gabe, baina, aldiz, espirituak ez du existentziarik materiarik gabe. Materia
existitu zen izaki adimenduna agertu baino lehenago: Lurra denbora luzez
existitu zen bere gainazalean edozein motako “espiriturik” agertu aurretik.
Beste era batera esanda, materia objektiboki existitzen da, espiritutik
independentea da. Baina “espirituaren” fenomeno psikikoa ez zen inoiz existitu
materiarik gabe, modu independentean. Garunik gabe ez dago adimenik, desioak ezinezkoak
dira ez badago desiorik sortzen duen organismorik. “Espirituak” harreman estua
dauka “beti” materiarekin (soilik Biblian aurkitu dezakegu “espiritua” uretan
flotatzen). Beste modu batean esanda, fenomeno psikikoak, kontzientziaren
fenomenoak “era jakin batean organizaturiko materiaren propietate bat” baino ez
dira, “materia honen funtzio” bat.
Har
dezagun gizakia adibidez: Modu delikatu batean organizaturiko kreatura bat da.
Deuseztatu, desantolatu, deskonposatu dezagun organizazio hau eta orduan
berehala desagertuko da bere “espiritua”. Gizakiek sistema hau berreraikitzeko
gai izango balira, giza-organismo hau berriz osatzeko ahalmena izango balute,
giza-organismo bat desantolatu eta berriz muntatzeko gai izango balira, erloju
baten parteekin egiten dugun moduan, orduan berehala etorriko litzateke
kontzientzia. Noski, ez gara oraindik hori egiteko gai. Baina jadanik ikusi
dugun bezala, determinismoari buruz eztabaidatu dugunean, “espirituaren”
egoera, hots, kontzientziaren egoera, organismoaren egoeraren menpe dago.
Organismoa alkoholarekin intoxikatzen badugu, kontzientzia nahastu egingo da,
espiritua zabuka ibiliko da. Organismo hori sendatzen bada bere egoera
normalera itzuliz (sustantzia toxikoen aurkako antidoto bat hartu duelako,
adibidez), orduan espiritua ere modu normalean funtzionatzen hasiko da. Honek
argi eta garbi frogatzen du kontzientzia materiaren menpe dagoela, hau da, “existentziak
determinatzen duela pentsamena”.
Ikusi
dugunez, fenomeno psikikoak modu jakin batean organizaturiko materiaren
propietate bat dira. Beraz, zenbait fluktuazio gerta daitezke, materia
organizatzeko zenbait forma, eta, hortaz, bizitza mentalaren zenbait forma.
Gizakiak, bere garunarekin, organizazio jakin bat du, Lurreko bizitza psikiko
perfektuenaren jabe da eta benetako kontzientzia bat du. Zakurrak beste modu batean
organizaturik daude, eta horrexegatik beraien psikea eta gizakiarena ezberdinak
dira. Zizarea ere modu berezi batean organizaturik dago, eta bere “espiritua”,
ondorioz, ikaragarri pobrea da, eta ezin da inolaz ere konparatu gizakiak
daukanarekin. Harri batek, adibidez, bere organizazioa dela-eta, materia bizigabe bat da, eta, beraz, ez du bizitza psikikorik.
Psikea izateko materiaren organizazio berezi eta korapilatsu bat behar da.
Materiaren organizazio bereziki konplexu bat izatea nahitaezko baldintza da
bizitza psikikoa agertu dadin, hau da, «kontzientzia»
izenez ezagutzen dugun bizitza hori agertu dadin. Lurrean, kontzientzia hori
azaltzen da soilik materia instrumenturik konplexuenarekin organizatu denean;
gizakiaren kasuan: garunarekin.
Hortaz,
materiarik gabe ez dago espiriturik, baina materiak ez du espiriturik behar
existitzeko; materia espiritua baino lehenago existitu zen, materia modu jakin
batean organizatzen denean, bere propietate berezi bat sortzen da: espiritua.
Ondorioz,
filosofiaren eremuan, materialismoaren eta idealismoaren arteko erlazioen
arazoa ebatzita gelditzen da. Materialismoaren ustez, materia lehenengo gauza
da, funtsezko gauza bat; idealismoaren iritziz espirituak du lehentasuna.
Materialistentzat, espiritua materiaren produktu bat da. Idealistentzat, aldiz,
materia da espirituaren produktua.
Ez da
zaila ulertzea idealismoa (existitzen diren gauza guztien oinarria ideiak edo
espiritua dela dioen doktrina) kontzepzio erlijiosoaren forma arindu bat dela,
eta honen arabera, botere misteriotsu eta jainkotiar bat naturaren “gainetik”
dago, eta giza-kontzientzia botere jainkotiar batek sortzen duen txinparta
txiki baten gisa kontsideratzen du, eta gizakia bera ere jainkoak hautatutako kreatura
bat dela uste du. Ikuspuntu idealistak, ondorioz, absurdo multzo batetara garamatza,
sarritan klase menperatzaileen filosofoek seriotasunik handienarekin
defenditzen dituzten absurdoak.
—Nikolai Ivanovitx Bukharin, militante boltxebikea: Teoría del materialismo histórico.
Николай Иванович Бухарин
asteartea
Altsasukoak aske! Iruñeko manifestazioko 4ak aske!
[BIDEOA] Gaur goizean #bakaiku-n burutu den herri margoketa #AltsasukoakASKE pic.twitter.com/sXd5oIjW5s— bakaiku.info (@bakaiku_info) 16 de junio de 2018
asteazkena
Lenin, zapalkuntza nazionalaren kontra
“
|
Iraultza
sozialista egin eta burgesia garaitu ahal izateko, langileak beraien artean estuki
batu behar dira, eta batasun sendo horri laguntzen dio nazioen
autodeterminazioaren eskubidearen aldeko borrokak, hots, anexioen aurkako
borrokak”
—Lenin: Balance de una discusión sobre el
derecho de las naciones a la autodeterminación (1916ko ekaina)
Komunistek Korsikaren independentzia eskatu dute
Frantziako eta Mexikoko prentsa leninistak korsikarren askapen nazionala aldarrikatu du. Gazteleraz eta frantsesez irakur daiteke:
http://www.spartacist.org/espanol/eo/49/macron.html
Hemen ere euskarazko itzulpena irakur daiteke:
https://trotskistak.blogspot.com/2018/03/por-la-independencia-de-corcega.html
Quebec | "Altxa dezagun leninismoaren bandera! Independentzia eta sozialismoa!"
![]() |
M1, 2018 |
République ouvrière, 2. alea
|
2018ko udaberria/uda
|
République ouvrière eta Workers
Tribune:
Altxa dezagun
leninismoaren bandera!
Independentzia eta sozialismoa!
Itzulpen
ez ofiziala.
Jatorrizkoa hemen (frantsesez eta gazteleraz):
Jatorrizkoa hemen (frantsesez eta gazteleraz):
«Benetako alderdi leninista bat eraikitzeko oinarriak
jarri ditugu, alderdi honek zapalkuntza nazionalaren aurkako borroka bere
programaren muinean darama»
«Britainiar Inperioak Quebec bortxaz konkistatu eta
militarki okupatu zuen 1759-1760 urteen artean. Ordutik, Kanadako frantsesak
gutxiengo zapaldu bat izan dira, eta 1837-38ko patrioten iraultza demokratikoaren errepresio odoltsuak egoera hori
bermatu zuen»
«Quebec-en independentzia kausa justu bat da eta ez
diogu aldez aurreko baldintzarik jartzen»
«Quebectar langileak ez dira zinez libreak izanen
Quebec kapitalista “ezkertiar” batean.
Langileak boterean dauden errepublika bat beharrezkoa da. Perspektiba hau gure
deiadarrean adierazten dugu: Independentzia eta sozialismoa!»
«Kanadan, Spartacist
Canada bakarra izan da bai Sobiet Batasunean gertatutako errestaurazio
kapitalistaren aurkako borrokan, bai gainontzeko Estatu proletario deformatuen
konkisten defentsan (Txina, Kuba, Ipar Korea, Vietnam eta Laos)»
«Kanada ingeleseko proletalgoak quebectarren
eskubideak defenditu behar ditu kosta ahala kosta, independentziaren babes
irmoena izan behar du»
«Workers Tribunek
instituzio monarkikoen paper erreakzionarioa azpimarratzeko ardura hartuko du,
eta ahal duen guztia eginen du langileen borrokak Erdi Aroko hondar hau deuseztatzeko»
«Frantsesa hizkuntza zikin bat izan da beti klase
agintari anglofonoaren idurikoz. Denbora luzez ez zen ezta ezbaian jartzen frantsesez
ez mintzatzea gobernuan edo negozioetan: “Speak white!”...
Frantsesez mintzo
direnak gutxiengo bat izanda,
arriskurik ez separatzeko»
«Leninistak garen neurrian, uste dugu hizkuntzen
arteko berditasuna erdiesteko hizkuntza menperatzailearen pribilegioen
kontra borrokatu behar dela. Gaurdaino, ingelesak ez du inoiz galdu Quebec-eko
zapaltzaileen hizkuntzaren estatusa. Beraz, “101 legea” babesten dugu, eta
Quebec-era datozen immigranteak frantsesa ikasiz integratu behar dutela
defenditzen dugu»
«Klase borroken historiak frogatzen du Quebec Ipar
Amerikako kapitalismoaren katebegi ahula izan daitekeela. Baina langileriaren
ahalmen iraultzailea gauzatzeko, abangoardiako alderdi bat beharrezkoa da ezinbestean»
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)